Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Oinarrizko Segurtasuna Interneten Spyware - Programa espioiak Ongi ezabatzeko oinarrizko pausoak
Dokumentu Akzioak

5.3. Ongi ezabatzeko oinarrizko pausoak

Maila bat gorago
Zer egin zure etxean datuak lapurtzen dabilen pertsonaia hori botatzeko?
  • Merkatuan dauden spyware aurkako tresna nagusiak jaitsi edo eguneratu (aurrerago hitz egingo dugu horren inguruan).
  • "Sistema berrezarri" itzali (System Restore) Win ME eta XP sistemen kasuan.
  • Sistema “Segurtasun moduan” abiarazi sistema.
  • 4- spyware aurkako tresnak erabili eta han dauden ezezagunak ezabatu.
  • 5- “Disk Cleaner”-a erabili, cookie-ak eta behin behineko artxiboak kentzeko.
  • Sistema modu normalean abiarazi.
  • Sareko antibirusen bat pasatu.
  • 4 eta 5 urratsak errepikatu modu normalean.
  • Arazoa desagertu dela egiaztatu.
  • Zure sistemako parasitoak kendutakoan, zure antibirusa beti eguneratua edukitzea eta beste sistema batzuekin osatzea gomendatzen dizugu; horretarako, spywarearen aurkakoren bat (aurrerago ikusiko ditugu batzuk), eta suebakiren bat (Outpost Firewall edo Zone Alarm) instalatzea da egokiena (firewallen atalean hitz egingo dugu haietaz ere)
  • Interneten asko bazabiltza, Ad-Aware SE bezalako programak erabiltzea gomendatzen dizugu, eguneratzeak bilatzeaz eta astean behin sistema eskaneatzeaz gain.
Kendu diogu gure ordenagailuari zabor mordoa.