7.3.
Zergatik da txarra eta zer egin spam-etik babesteko?
Maila bat gorago
Lehen begiratu batean ez dirudien arren, Spam-aren ondorioak ez dira batere onak. Zer egin behar duzun ahal den neurrian babesteko?
Zergatik da txarra?
- Jasotzailearentzako kostu ekonomikoa: konexio-denbora eta alperrik galdutako denbora. ISP-entzat (Interneteko zerbitzu hornitzaileentzat) sortutako kostua kuotei gehitzen dizkiete.
- Sareak gainezka egitea. Igoera esponentzialean dago: spam-ak sortutako trafikoa ikaragarri handia da.
- Zaborra da.
- Iruzurra eta gezurra darabilte.
- Legez kanpokoa da: herrialde batean hala izanda ere, ezer edo inork ez du galarazten spammer batek beste herrialde batetik jardutea.
- Baliabide-lapurreta: bitartekari gisa erabilitako sistema errugabeak.
Nola prebenitu?
Spametik libre dagoen posta-kontua izatea oso zaila da. Baina beti egin daiteke ahalegintxoren bat, betiere beranduegi ez bada.
- Zure posta helbide edo kontua publiko egitea saihestu (webguneak, foroak, chat-ak, albiste-taldeak). Laneko kontutik berezitutako beste kontu bat sortzea da egokiena, aipatutako sistemetan hori altan emateko: yahoo, gmail...
- Spam-aren aurkako zerbitzua erabili: ISP batzuk posta elektroniko zerbitzuarekin batera eskaintzen dute. Horrez gain, gmail posta-sistemak SPAMaren kontrol oso indartsua eskaintzen dizu.
- Doako helbide elektronikorik ez erabili lan kontuetarako, helbide horiek eskaintzen dituzten konpainia batzuk gero spammer-ei saltzen dizkietelako.
- Kate itxurako mezurik ez erantzun eta ez berriz bidali ere: spammer-ek mezu mota horiek biltzen dituzte, horietan agertzen diren helbideak aktiboak izan ohi dira-eta.
- Webguneetako pribatutasun-politikari buruzko oharrak irakurri.
- Helbide elektronikoa kamuflatzeko teknikak erabili: erabiltzailea@dominioa.es --> erabiltzailea@ANTISPAMdominioa.es (aldaketa erabiltzen dugun posta bezeroaren “Bidaltzailea” eta “-ri erantzun” eremuetan egin behar da. Eta mezuen sinaduran, mezuari erantzun ahal izateko ANTISPAM-a kentzeko beharra gehituta).
Webetan posta helbidea kamuflatu.
Zer ez egin?
- Ez erantzun bidaltzaileari, ez eta baja emateko eskatzen dutenean ere --> “merkatu beltzeko” helbideen zerrenda osatzera pasatuko zinateke, garestienen zerrendara, helbide hori gaur egun erabiltzen dela jakingo lukete-eta.
- Spam mezurik ez zabaldu, aurrebista desaktibatu: spammer-ei gure kontua aktibo dagoela abisatzen dioten erantzun automatikoak saihesteko.