Sistema eragileak
Note: Return to reference manual view.
1. Zer da Sistema Eragilea?
Gainerako guztiak funtzionatzeko behar duen funtsezko pieza dela esan dezakegu.
Hainbat motatako sistema eragileak daude.
Gehien erabiltzen direnak honako hauek dira:
Apple Macintosh (Mac esaten zaiona eta sagar formako logotipoa duena (apple).
1984ko urtarrilean atera zuten modu ofizialean, eta 2.495 dolar balio zituen orduan. Erabiltzaile askok GUI baten bidez (Graphic User Interface – Erabiltzailearen Interface Grafikoa) zebilela ikusirik, ordura arte erabiltzen zituzten komando lerroetara ohiturik, jostailutzat hartu zuten. Hala ere, Mac-ak maila grafikoan aitzindaritza hartu zuen mundu osoan.
Microsoft Windows
Microsoft Corporation enpresak garatutako jabego sistema eragileen familia da, Bill Gatesek eta Paul Allenek sortua. Guztiak daude erabiltzailearen interface grafikoan oinarrituta, leihoen paradigman hain zuzen ere. Hortik dator bere ingelesezko izena (windows = leihoak). Orain arte atera diren Windows-en bertsioak bi norabideri jarraitzen diete; azkenean, bakar batean batzen direnak, Windows XPn. Horietako lehenak, sistema eragilearen itxura zuen oraindik, baina MS-DOSean exekutatzen zen.
Egun, Windows Vista ere badago, baina gure ustez, arazo gehiegi ditu oraindik, eta nekez izango da gehienek erabiltzeko sistema eragilea. Momentuz, gida sortu denean behintzat (2007ko azaroa), Windows XP-arekin jarraitzea gomendatzen dugu.
GNU/Linux
1991n agertu zen Linux-en nukleoaren lehenengo bertsioa. Linus Torvaldek eta hainbat kolaboratzailek sortu zuten Internet bitartez. Unix Sisteman oinarritzen da, hasieran komando moduan lan egiten zuen sistema, MS-DOSaren antzera. Gaur egun, leihoak ditu, KDE, GNOME eta beste askoren zerbitzari grafikoari eta leihoen kudeatzaileri esker. GNU/Linux-ek atera berri du leihoak 3D ingurunera bihurtzen dituen aplikazio bat ere, Beryl, esaterako. Linuxa modu ikusgarri eta atseginean erabiltzea lortzen da.
Segurtasunaren aldetik, ez du zerikusirik Microsoft Windows-en sistema eragileekin. Guretzat Linux Windows baino asko askoz ere seguruagoa da.
Ikastaro honetan Windows-en segurtasuna aztertuko dugu
Linuxek eta Mac-ek gero eta jarraitzaile gehiago eduki arren, etxeko erabiltzaile gehienek Windows erabiltzen dute oraindik.
Gainera, Windows, segurtasunaren hutsunea da berez; beraz, segurtasunaren gaiak Windowsen hartzen du garrantzi handiena. Ez dugu esango Linux edo Mac-a baduzu segurtasunik behar ez duzunik, baina Windows baduzu ezinbestekoa dela bai. Baina, Windows-arentzat esango dugun guztia Linuxen eta Mac-en erabili ahal izango da (beste programa batzuk erabiliko dira babeserako, baina ideia bera da).
Sistema eragileen inguruko informazio gehiago
Sistema Eragilea zer den azaltzen duen informazio gehiago irakurri nahi izanez gero, hemen duzu wikipedian Sistema Eragileari ematen zaion definizioa
( erderaz : wikipedian Sistema Eragileari ematen zaion definizioa.)
eta Sistema Eragileen Historia (erderaz)
2. Eguneratzeko beharra
- Segurtasun-arazoak konpontzeko beharra. Aplikazioak erabili ahala, haietan segurtasun “zuloak” azaltzen dira. Zuloa topatu denean, hura nola “estali” aztertzen da eta erabiltzaileei eskaintzen zaie soluzioa.
- Funtzionaltasun berrien agerpena.
- Hardware kontrolatzaileen bertsio berriak agertzea.
3. Nola edukiko dugu Windows eguneratuta?
Eguneratzeko erabiltzen den prozedura orokorra http://windowsupdate.microsoft.com guneko Windows Update zerbitzuaren orrira konektatzean datza.
Azkenaldian, orri horretan, legezko sistema eragilea dugula egiaztatzen duen programa dago, ez dela pirateatutakoa, alegia. Pirateatuta badago, zail dago gauza...
Eguneratzeak bilatzea
Ekipoaren konfigurazioa aztertzen du, beharrezkoak diren eguneratzeak sortzeko.
Eguneratzeak aukeratzea eta instalatzea
Gaurkotze egokien multzoa erakusten du, hiru adarretan:
- Eguneratze kritikoak eta service pack izenekoak.
- Sistema eragilearen bertsiorako eguneratze espezifikoak.
- Ekipoan instalatutako hardwarerako kontrolatzaileen eguneratzeak.
Horietatik lehenengoak, kritikoak, beti instalatzea komeni da, ekiporako ezinbestekoak direlako, eta segurtasun-arazoak konpontzen dituztelako.
Eguneratzeak egiaztatzea eta instalatzea
Aukeratutako eguneratzeen instalazioa abiarazten da. Batzuetan, ordenagailua berrabiarazi behar izaten da.
Jarraian, Windows-en bertsio bakoitzarentzat Windows Update zerbitzura sartzeko kudeaketaren berezitasun batzuk azalduko ditugu:
Windows XP / Windows 2000 / Windows 98 eta Millenium:
Windows Update zerbitzura Hasiera menuko Windows Update aukeratik sar zaitezke.
Windows XP eta 2000:
Eguneratzeak modu automatikoan edo erdi-automatikoan egiteko programatu daiteke.
- Windows XP: mahaigaineko Ordenagailua ikonoaren gainean saguaren eskuineko botoiari sakatu, propietateak aukerari eman eta Eguneratze automatikoak fitxan sakatu.
- Windows 2000: Kontrol panela: Eguneratze automatikoak.
Windows 98 eta Millenium:
2006ko ekainaren 30ean utzi zioten sistema horientzat eguneratze kritikoak eskaintzeari. Orain Windows 98 eta Windows NT Workstation 4.0 onartzen ez badira ere (irakurri Windows lifecycle zuzentaraua, oraindik ere Windowsen bertsio horren gordetako eguneratzeak lor ditzakezu Windows Update bitartez.
Windows 95 eta NT:
Sistema horietatik, nabigatzailearen bidez sartu http://windowsupdate.microsoft.com orrian (Internet Explorer 5 edo ondorengoa behar da).
Sistema horiek Microsoften laguntzatik kanpo gelditu dira, beraz, ez dago beharrezko segurtasuna emango dutelako bermerik.