Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Oinarrizko Segurtasuna Interneten
Dokumentu Akzioak

Oinarrizko Segurtasuna Interneten

Note: Return to reference manual view.

Interneteko segurtasuna oso kontuan hartu beharreko kontua da. Jarraian, horri buruzko hainbat nozio aurkituko dituzu.

1. Aurkezpena

Interneteko segurtasunari buruzko aurkezpen laburra. Babes ezazu zure ekipoa mehatxuen aurka. Merezi du adi ibiltzeak.

1.1. Interneteko segurtasuna. Sarrera

Etxean ordenagailua internetera konektaturik baduzu, tutoretza honek segurtasunaren inguruko hainbat gauza ezagutzen eta haiek aplikatzen lagunduko dizu..

Gaur egun, ia etxe guztietan daukagu ordenagailuren bat, gutxienez, internetera konektatuta. Eta ziur naiz denok entzun dugula noizbait honako hauen berri:

  • Birus bat ordenagailuan sartzenBirusa: guk jakin gabe gure ordenagailuan sartzen diren programatxoak, lan zehatzen bat egiteko programatuta daudenak. Ohikoenen artean: fitxategiak ezabatzea edo eraldatzea, disko gogorra formateatzea... hau da, zenbat eta urrutiago, hobe.
  • Espia bat ordenagailuanPrograma espioiak: gure ordenagailuetatik datu garrantzitsuak kentzen dizkigute. Pentsa zer gerta daitekeen “norbaitek” banku elektronikoetara sartzeko ditugun datuak kentzen badizkigu edo gure negozioarentzat edo bizitza pertsonalarentzat ezinbestekoak diren fitxategiak lortzen baditu.
  • Pertsona bat korreoz tapatutaZabor-posta: gure posta elektronikoko postontzia irekitzen dugunean, gero eta zabor-posta gehiago dugula ikusiko dugu: gure zakila luzatzeko, pilula urdinak sexu harremanetan aktiboago aritzea eragingo digula, ezagutzen ez ditugun lekuetarako estekak... hobe ez irekitzea!  Benetan baliagarriak zaizkigun mezuak horrenbeste zaborraren artean aurkitzea zaila da askotan, eta benetan balio duten mezuak batzuetan zabor-mezuekin edo Spam-arekin batera botatzen ditugu.

Horri buruz hitz egingo dugu gida honetan. Astunegia ez izatea espero dugu eta, azkenean, zer iruditu zaizun jakin nahiko genuke.

Posible al da % 100eko babesa lortzea?

Hasi aurretik, argi utzi nahi dizugu inoiz ez dugula % 100 babestuta egotea lortuko. Dena azkarregi aldatzen da, eta kontu handiz ibili beharra dago ahalik eta babestuen egoteko.

Ikus dezagun adibide bat: azkenaldian, ia egunero lapurtzen dute furgonetaren bat. Zerbait egin al dezakezu? Seguruenik, edozer gauza eginda ere, norbaitek lapurtu ahal izango dizu, ikusiko dute nola. Baina... zenbait segurtasun-neurrirekin (bolantean barra blokeatzaileak, alarmak, zepoak... ) zerbait seguruago egongo zara, eta lapurrei gauzak zailduegingo dizkiezu”.

“Niri ez zait gertatuko” pentsatu, eta besoak bilduta geldituko zara edo zerbait egingo duzu?

Gida honetan, zure ordenagailuari jar diezazkiokezun erremintak zein diren azalduko dizugu (bolante blokeatzaileak, alarmak...), seguruago egon dadin eta “gaizkileengandik” babestuta. ;)

Prest al zaude? Has gaitezen bada...

2. Sistema eragileak

Sistema eragileak. Segurtasunari dagokionez, oinarritik abiatu beharko dugu...

2.1. Zer da Sistema Eragilea?

Sistema eragilea: ordenagailua pizten duzunean, kargatzen hasten da....

Gainerako guztiak funtzionatzeko behar duen funtsezko pieza dela esan dezakegu.

Hainbat motatako sistema eragileak daude.
Gehien erabiltzen direnak honako hauek dira:

Logo macintoshApple Macintosh (Mac esaten zaiona eta sagar formako logotipoa duena (apple).

1984ko urtarrilean atera zuten modu ofizialean, eta 2.495 dolar balio zituen orduan. Erabiltzaile askok GUI baten bidez (Graphic User Interface – Erabiltzailearen Interface Grafikoa) zebilela ikusirik, ordura arte erabiltzen zituzten komando lerroetara ohiturik, jostailutzat hartu zuten. Hala ere, Mac-ak maila grafikoan aitzindaritza hartu zuen mundu osoan.

Logo windowsMicrosoft Windows

Microsoft Corporation enpresak garatutako jabego sistema eragileen familia da, Bill Gatesek eta Paul Allenek sortua. Guztiak daude erabiltzailearen interface grafikoan oinarrituta, leihoen paradigman hain zuzen ere. Hortik dator bere ingelesezko izena (windows = leihoak). Orain arte atera diren Windows-en bertsioak bi norabideri jarraitzen diete; azkenean, bakar batean batzen direnak, Windows XPn. Horietako lehenak, sistema eragilearen itxura zuen oraindik, baina MS-DOSean exekutatzen zen.
Egun, Windows Vista ere badago, baina gure ustez, arazo gehiegi ditu oraindik, eta nekez izango da gehienek erabiltzeko sistema eragilea. Momentuz, gida sortu denean behintzat (2007ko azaroa), Windows XP-arekin jarraitzea gomendatzen dugu.

Logo linuxGNU/Linux

1991n agertu zen Linux-en nukleoaren lehenengo bertsioa. Linus Torvaldek eta hainbat kolaboratzailek sortu zuten Internet bitartez. Unix Sisteman oinarritzen da, hasieran komando moduan lan egiten zuen sistema, MS-DOSaren antzera. Gaur egun, leihoak ditu, KDE, GNOME eta beste askoren zerbitzari grafikoari eta leihoen kudeatzaileri esker. GNU/Linux-ek atera berri du leihoak 3D ingurunera bihurtzen dituen aplikazio bat ere, Beryl, esaterako. Linuxa modu ikusgarri eta atseginean erabiltzea lortzen da.

Segurtasunaren aldetik, ez du zerikusirik Microsoft Windows-en sistema eragileekin. Guretzat Linux Windows baino asko askoz ere seguruagoa da.

Ikastaro honetan Windows-en segurtasuna aztertuko dugu

Linuxek eta Mac-ek gero eta jarraitzaile gehiago eduki arren, etxeko erabiltzaile gehienek Windows erabiltzen dute oraindik.

Gainera, Windows, segurtasunaren hutsunea da berez; beraz, segurtasunaren gaiak Windowsen hartzen du garrantzi handiena. Ez dugu esango Linux edo Mac-a baduzu segurtasunik  behar ez duzunik, baina Windows baduzu ezinbestekoa dela bai. Baina, Windows-arentzat esango dugun guztia Linuxen eta Mac-en erabili ahal izango da (beste programa batzuk erabiliko dira babeserako, baina ideia bera da).

Sistema eragileen inguruko informazio gehiago


Sistema Eragilea zer den azaltzen duen informazio gehiago irakurri nahi izanez gero, hemen duzu wikipedian Sistema Eragileari ematen zaion definizioa
( erderaz : wikipedian Sistema Eragileari ematen zaion definizioa.)
eta  Sistema Eragileen Historia (erderaz)

2.2. Eguneratzeko beharra

Hiru dira Windows sistema aldizka eguneratzeko arrazoiak:
  • Segurtasun-arazoak konpontzeko beharra. Aplikazioak erabili ahala, haietan segurtasun “zuloak” azaltzen dira. Zuloa topatu denean, hura nola “estali” aztertzen da eta erabiltzaileei eskaintzen zaie soluzioa.
  • Funtzionaltasun berrien agerpena.
  • Hardware kontrolatzaileen bertsio berriak agertzea.

2.3. Nola edukiko dugu Windows eguneratuta?

Gaur egun, Microsoftek hilean behin ateratzen ditu haren sistemen eguneratze-adabakiak.

Eguneratzeko erabiltzen den prozedura orokorra http://windowsupdate.microsoft.com guneko Windows Update zerbitzuaren orrira konektatzean datza.

Azkenaldian, orri horretan, legezko sistema eragilea dugula egiaztatzen duen programa dago, ez dela pirateatutakoa, alegia. Pirateatuta badago, zail dago gauza...

Eguneratzeak bilatzea

Ekipoaren konfigurazioa aztertzen du, beharrezkoak diren eguneratzeak sortzeko.

Eguneratzeak aukeratzea eta instalatzea

Gaurkotze egokien multzoa erakusten du, hiru adarretan:

  • Eguneratze kritikoak eta service pack izenekoak.
  • Sistema eragilearen bertsiorako eguneratze espezifikoak.
  • Ekipoan instalatutako hardwarerako kontrolatzaileen eguneratzeak.

Horietatik lehenengoak, kritikoak, beti instalatzea komeni da, ekiporako ezinbestekoak direlako, eta segurtasun-arazoak konpontzen dituztelako.

Eguneratzeak egiaztatzea eta instalatzea

Aukeratutako eguneratzeen instalazioa abiarazten da. Batzuetan, ordenagailua berrabiarazi behar izaten da.

Jarraian, Windows-en bertsio bakoitzarentzat Windows Update zerbitzura sartzeko kudeaketaren berezitasun batzuk azalduko ditugu:

Windows XP / Windows 2000 / Windows 98 eta Millenium:

Windows Update zerbitzura Hasiera menuko Windows Update aukeratik sar zaitezke.

Windows XP eta 2000:

Eguneratzeak modu automatikoan edo erdi-automatikoan egiteko programatu daiteke.

  • Windows XP: mahaigaineko Ordenagailua ikonoaren gainean saguaren eskuineko botoiari sakatu, propietateak aukerari eman eta Eguneratze automatikoak fitxan sakatu.
  • Windows 2000: Kontrol panela: Eguneratze automatikoak.

Windows 98 eta Millenium:

2006ko ekainaren 30ean utzi zioten sistema horientzat eguneratze kritikoak eskaintzeari. Orain Windows 98 eta Windows NT Workstation 4.0  onartzen ez badira ere (irakurri Windows lifecycle zuzentaraua, oraindik ere Windowsen bertsio horren gordetako eguneratzeak lor ditzakezu Windows Update bitartez.

Windows 95 eta NT:

Sistema horietatik, nabigatzailearen bidez sartu http://windowsupdate.microsoft.com orrian (Internet Explorer 5 edo ondorengoa behar da).

Sistema horiek Microsoften laguntzatik kanpo gelditu dira, beraz, ez dago beharrezko segurtasuna emango dutelako bermerik.

3. Nabigatzailea eta posta bezeroa

Nabigatzailea internetik ibiltzeko beharko duzun programa da, eta posta bezeroa mezuak irakurri eta idazteko beharko duzuna. Asko erabiltzen dira biak, eta hortik birus ugari sartzen dira.

3.1. Internet Explorer eta Outlook Express

Zergatik ez ditugu gomendatuko.

Internet Explorer: interneten ibiltzeko erabiltzen den programa. Nabigatzailea. Internet Explorer Microsoft Windows sistema eragilea dakarren ordenagailu guztietan dago instalatuta. Gaur egun (2007ko azaroa), 7. bertsioa erabiltzen da.

Outlook Express: Microsoft konpainiaren posta bezeroa.

Zergatik ez ditugun gomendatzen:

Segurtasun posta-zerrenda batean sartzen bazara, egunean bi programa horietako batean segurtasun-akats LARRIA dagoela ikusiko duzu, batez beste, gutxienez.

Unix-en akats-kopurua antzekoa da (ez pentsa Unix-ek ez duenik). Baina desberdintasuna da Windowsen akatsak bi programa horietan bakarrik izan ohi direla (IE + Outlook) eta sistema eragilean ere bai.
Egiaztatu ahal izan dugunez, Outlook-a birus-iturri izugarria da.

Bi erreminta horiek, gaur egun, jipoi handia jasotzen ari dira beste programa batzuetatik. Horiek erabiltzaile askorentzat ohiko programa bihurtzen ari dira. Hona hemen adibide batzuk:

3.2. Segurtasun handiagoko beste aukera batzuk: Mozilla Firefox + Mozilla Thunderbird

Internet Exploreren ordez Mozilla Firefox erabil daiteke eta Outlook Expressen ordez Mozilla Thunderbird.

Mozilla Firefox eta Mozilla Thunderbird programek abantaila argiak dituzte Internet Explorer eta Outlook Express programen aldean:

  • Segurtasun handiagoa dute (nahiz eta konpondu beharreko bug-ak edo erroreak eduki).
  • Plataforma anitzerako balio dute: ez daude sistema eragileari lotuta, independenteak dira. Windows-en, Linux-en... edozein bertsiotan instalatzea badago.
  • Ez dira Microsoft
  • Software libreak dira, bugei azkar erantzuten dietenak, ez hilean behin.
  • Hainbat hizkuntzatan daude. Gazteleraz, euskaraz... jaits ditzakegu
  • Kalitate handiko softwareak direla gogoan izan behar dugu.

Jaitsi softwarea nahi duzun hizkuntzan

3.3. Mozilla Firefox nabigatzailea

Mozilla Firefox-aren ezaugarriak:

Fitxa bidezko nabigazioa

Programaren leiho bakar batean  orri bat baino gehiago ireki daitezke aldi berean ,eta batetik bestera erlaitz (edo fitxa) bidez mugi zaitezke. Horrela, errazago nabiga dezakezu, eta modu antolatuago batean, ekipoko baliabide gutxiago erabiliz.

Berez irekitzen diren leihoen blokeatzailea (popup)

Firefox-ek berez irekitzen diren leihoen blokeatzailea dakar eta pertsonaliza daiteke; besterik adierazi ezean, edozein orriko leiho guztiak blokeatzen ditu. Gainera, kasu bakoitzean, berez irekitzen diren leihoen aurkako babes maila definitzea ahalbidetzen du.

Zein sistema eragiletarako dauden eskuragarri

Mozilla Firefox plataforma anitzeko nabigatzailea da, eta Microsoft Windows-en hainbat bertsiotan erabil daiteke, 98, 98SE, Me, NT 4.0, 2000, XP, Server 2003 eta Vista barne. Mac OS X eta GNU/Linux-ean oinarritutako eta X Windows leihoen sistema erabiltzen duten sistema eragileetan ere ongi dabil.

Hizkuntzak

Proiektuak Europako 22 hizkuntza hartu ditu, horien artean gazteleraeuskara?[25]. Hizkuntzak garrantzitsuak dira programa erabiltzen dutenek haien ama hizkuntza erabili ahal izateko. Erabiltzaile aurreratuek ingelesa erabil dezakete, baina gehienek nahiago dute norberaren hizkuntza.

3.4. Mozilla Thunderbird posta bezeroa

Posta elektronikoa seguruagoa, azkarragoa eta errazagoa bihurtu du. Orain, ondorengo funtzionaltasunak ditu: spam aurkako iragazki azkarrak, zuzentzaile ortografikoa, luzapenen euskarria...

Thunderbird pantaila

Thunderbird eta etiketakMezuen labelak

Thunderbird 2-ak mezuei “labelak” jartzea ahalbidetzen du, “Egiteke” edo “Garrantzitsu” deskribapenekin, esaterako. Zure labelak sortzea ere ahalbidetzen du, beharren arabera. Labelak, gordetako bilaketekin konbina daitezke eta mezuen ikuspegiekin, posta hobeto antolatzeko.

Bilaketa hobetua

Thunderbird 2-k bilaketa panela ere badu, erakutsitako mezuen artean bilaketak arintzen dituena. Thunderbird-ek bilaketa azkarra ere badu, bilaketa-hitzak idazten dituzun heinean emaitzak erakusten dituena.

Informaturik egon

Thunderbird 2 eguneratua izan da, iristen doazen mezu berrien igorlea, gaia eta mezuaren testua duen informazio gehiago eta garrantzitsuagoak ematen dituzten oharrak eskaintzeko. Thunderbirden oharrak horretarako iragazkia konfiguratuta baduzu iritsi den mezua zer karpetatan dagoen ikusi ahal izango duzu. Karpetek ere irekitzen den leiho bat edukiko dute karpeta horretako mezuen laburpena erakusteko.

ZURE POSTA SEGURUAGO BIHURTU ETA BABESTU

Iruzurraren aurkako babesa (phishing)

Phising adibidea
Thunderbird-ek erabiltzaileei informazio pertsonala eta isilpekoa eskatzen iruzur egiten saiatzen diren mezuak iristen direnean abisatzen du. Defentsaren bigarren lerro bezala, Thunderbird-ek mezu horren URL-a ez den beste batera eramaten saiatzen denean ere abisatzen dizu.

Pribatutasun handia

Thunderbird-ek erabiltzailearen pribatutasunarentzat zerbitzu hobetua eskaintzen du, eta baita urrutiko irudien aurkako babesa ere. Erabiltzailearen pribatutasuna ziurtatzeko, Thunderbird 2-ak, automatikoki blokeatzen ditu posta-mezuetan sartutako irudiak.

Zaborra botatzen

Mozillak Thunderbirden “zabor” karpeta ezagunak eguneratu ditu, zabor-posta ahazteko. Jasoko duzun mezu bakoitza Thunderbirden zabor-posta iragazkietatik pasatuko da. Mezu bat zaborra dela adierazten duzun bakoitzean, Thunderbirdek hori “ikasi” eta bere iragazkia hobetzen du; horrela, benetan garrantzitsuak diren mezuentzat denbora gehiago edukiko duzu. Thunderbird-ek zure posta hornitzailearen iragazkiak ere erabil ditzake zabor-posta zure sarrera-erretiluan ez sartzeko.

Kode irekia, seguruagoa

Thunderbirde-ren muinean, mundu osoko hainbat eta hainbat segurtasun aditu eta garatzaile sutsuk eta adituk aurrera daramaten kode irekiaren garapen-prozesua dago. Haien aditu aktibo eta gardenek produktu seguruagoak lortzea ahalbidetzen dute, erraz eguneratzen direnak, kanpoko eskaneatze-erabilera onenak eta segurtasun ebaluazio onenak ahalbidetzen dituztenak, segurtasun orokorra areagotzeko.

Eguneraketa automatikoa-ren pantailaEguneratze automatikoa

Thunderbird-en eguneratze automatikoen sistemak beti egiaztatzen du azken bertsioa erabiltzen ari zaren, eta segurtasun-eguneratze berri bat dagoenean abisatu egiten dizu. Segurtasun-eguneratze horiek txikiak dira (200KB – 700KB), behar duzuna bakarrik ematen dizute eta haiek jaistea eta instalatzea errazagoa egiten da. Eguneratze automatikoen sistemak Thunderbird-erako eguneratzeak eskaintzen ditu Windows-en, Mac OS X-en eta Linuxen, 30 hizkuntza baino gehiagotan.

Espero dugu zu konbentzitu izana eta, oraindik Thunderbird-a jaitsi ez baduzu, egin ezazu orain: deskargatu Thunderbird posta bezeroa.

3.5. Interneterako konexioa baduzu: Gmail

Ba al duzu beti interneterako konexiorik erabilgarri?

BAI erantzun baduzu, guk ez genuke zalantzarik izango. Gmail-ek posta elektroniko ikaragarria eskaintzen dizu!

G-mail zure posta-kontua sortzeko: SORTU ZURE GMAIL KONTUA

Gmail Logoa

G-mailen propietateak

  • Spam-aren kontrol ikaragarri ona du eta zuk erakutsi behar diozu sistemari spama den ala ez. Zurekin batera joango da ikasten.
  • 2G-ko postontzia du hasteko, doako postontzi handia.
  • Mezuen artean bilatzeko oso motor ona du. Ez duzu zertan jakin non jarri duzun, hitz bat idatzi eta gmailek aurkituko du.
  • Antibirusa dakar, erabiltzaileak ikusi ere egiten ez duena. Horrela, infektatuta dagoen edukiren bat eransten duzunean, antibirusa zure sistemara jaitsi aurretik kentzen saiatuko da. Kentzea lortzen badu, edukia ireki ahal izango duzu, bestela, erantsitako informazioa ezingo duzu ikusi. Era berean, bidaltzen duzun mezu batean badago birusa, birusa kendu arte, ez du mezua bidaliko. Eta birusa ezin bada kendu, mezua ez da bidaliko.

Ikastaro hau interneteko segurtasunaren ingurukoa da, beraz Gmail da gure posta elektronikorako sistema izateko hautagai nagusia.
Gainera, mezuak gero tokiko disko batera jaits daitezke Mozilla Thunderbird bezeroaren bitartez.

4. Birusen aurkako erremintak

Antibirusa ezinbestekoa da internetera konektatuta dagoen edozein ordenagailutan.

4.1. Birusak eragin ditzakeen kalteak

Birusen kalteen nondik norainokoen zenbait adibide emango dizkizugu.
  • Pantailan mezu nekagarriak ikustea
  • Bihurrikeriak: “Yankee” birusak “YANKEE DOODLE DANDY” abestia jotzen du arratsaldeko 5etan.
  • Zerbitzura ezin sartzea (DoS): esaterako, birus batek zure dokumentu bati pasahitza jartzea. Erabiltzaileak ezin du ireki, pasahitza zein den ez dakielako.
  • Datuen lapurreta: batzuek erabiltzaileen datuak bidaltzen dituzte internet bidez, disko gogorreko fitxategiak hartu eta helbide-zerrendako batera ere bidaltzen dituzte.
  • Datuen aldaketa: artxiboen edukiak aldatzea.
  • Datuak ezabatzea.

Ikus dezakezunez, gaiak arreta merezi du.

4.2. Aurki daitezkeen birus-motak

Eguneroko bizitzan, gripearen, elgorriaren, errubeolaren, etab.en aurkako birusak dauden bezala, birus informatikoen artean ere hainbat motatakoak daude.

Birusak:

  • Fitxategi-birusa: programa exekutagarriak kutsatuko ditu (.exe, .com). Erabiltzaileak birusak kutsatutako programaren bat exekutatzen duenean, birusa aktibatu egiten da eta kasu bakoitzari dagozkion kalteak eragingo ditu. Gaur egun dauden birus gehienak halakoak dira, etahaien eragiteko motaren arabera sailka daitezke.
  • Birus egoiliarrak: RAM memorian gelditzen dira programa bat exekutatu arte, eta orduan kutsatzen dute. RAMak bere edukiak galtzen ditu ordenagailua itzaltzen denean, beraz, birus hauetariko asko ekipoa itzaltzean desagertzen dira. Beste batzuk, ordea, sistema eraldatzen dute ordenagailua pizten den bakoitzean instalatzeko.
  • Abiarazten deneko birusak: abiarazte-sektoreari eragiten diote. Diskete bidez transmititzen dira, beraz, hobe idaztearen aurka babestea. Arriskurik ez dago ordenagailua disko horrekin abiarazten ez bada.
  • Makro birusa: zenbait aplikazioren edo programaren bitartez sortu diren fitxategiak kutsatzen dituzte, testu editoreak, datu-baseen kudeatzaileak, kalkulu-orrien programak, etab.
  • Birus mutanteak edo polimorfikoak: mutatzen duten birusak dira, hau da, jatorri-kodearen zenbait atal aldatzen dituzte, birusen kontrakoek erabiltzen dituzten enkriptazio-prozesuak eta teknologia bera erabiltzen dute. Mutazio horien ondorioz, birusaren belaunaldiak aurrekoaren desberdinak direnez, oso zaila izten da haiek hautematea eta kentzea.

Harra portatilan sartu nahianHarrak:

Bere buruaren kopiak internet bidez beste ordenagailuei, disko-unitateei edo posta elektronikoei banatzen dizkien programa independentea da. Bere xede bakarra, bere buruaren kopiak egitea da eta ez kalteak eragitea.

Troiako ZaldiaTroiako zaldiak (troiarrak):

Ezagutzen al duzu  Troiako zaldiaren istorioa?. Bazen behin Atenea Jainkosarentzat troiarrei opari  eman zieten egurrezko zaldi handi bat. Troiarrek Troiaren harresietan barrena sartzen utzi zioten zaldiari eta barruan zeuden greziar (tranpa batean) gerlariek hartu zuten hiria.

Informatikan, Troiako zaldiak dokumentuetan edo kaltegarriak ez diruditen bestelako programetan ezkutuan sartzen diren programak dira. Haien helburua, gure ekipotik kanpo dauden pertsonak gure ekipoan sartzeko bidea aurkitzea da. Barruan daudenean, exekutatu egiten dira berez, eta hondamenak eragin ditzakete. Ez dira bikoitzen. Ospe handia duten leku publikoek Troiako gutxiago izateko aukerak dituzte. Hala ere, eskatu gabeko mezuek eta erantsita dituzten artxiboek, edo jaitsitako artxiboek troiar asko eduki ditzakete.

Bonba logikoa

Lo daude funtzionatzen hasteko ezarri zaion eguna iristen den arte, edo erabiltzaileak martxan jartzeko programatutako ekintza exekutatzen duen arte.

Hoaxa

Ez da birusa, kalterik eragiten ez duelako. Hoax direlakoak (mistifikazioa, txantxa edo iruzurra), birusen inguruan edo bestelako edozeren inguruan ohartarazten gaituzten gezurretako mezuak dira (baita solidarioa edo gure osasunaren ingurukoa ere) edo salaketa ere izan daitekeena, posta elektroniko bidez. Komunean dutena da, “ahalik eta ezagun gehienei bidaltzea” eskatzen dutela. Ez itzazu halakoak inoiz ere ez berriro bidali.

Hemen duzu interneten hoax-a identifikatzen lagunduko dizun web orri bat

4.3. Zer da antibirus bat?

Birus beldurgarrien aurka borrokatzeko tresna da. Zuk gripea ez hartzeko har dezakezun txertoa bezalakoa da, edo gripea osatzeko hartzen duzun tratamendua.

Birusa ordenagailuan sartu nahian eta ezineanZure ordenagailua interneten konektatuta badago edo ez badago ere, nahitaezkoa da zure sistema zaintzen dagoen antibirusa edukitzea.

Zein da birusen kontrako sistema baten lana?

Antibirusak artxiboen sistema babesten du, posta elektronikoaren eranskinak eta jaitsitako fitxategiak eskaneatuz eta kargatu, gorde edo exekutatu aurretik fitxategiak arakatuz.

Eskaneatutako fitxategiak birusen definizioko datu-baseekin edo sinadurekin (hau da eguneratuta egon behar duena birus berriak hauteman ahal izateko) alderatzen ditu. Halako eskaneatzearekin gezurrezko positiboak arraroak dira. Badago beste modu bateko eskaneatzea: heuristikoen bidez: datu-basean ez dauden sinadura duten birusak hautematen saiatzen da, eredu susmagarriak bilatuz. Metodo horrek gezurrezko positiboak ere ematen ditu (softwareak birus bezala identifikatu arren, birusak ez direnak), beraz, metodo hori desaktibatu egin ohi da.

Birus baten jomuga ez zarela uste al duzu? Zergatik zu?

Ordenagailua erabiltzeagatik soilik, birusen eskura gaude. Gripea hartzeko ere kalean egotearekin nahikoa da.

Lasai al zaude ordenagailua erosi zenuenean antibirusa zekarrelako?

Kontuz! Egunero ateratzen dira birus berriak. Antibirusek etxeek eguneratzeko fitxategiak ekartzen dituzte. Horregatik, ezinbestekoa da egunean egoteko eguneratzeko gai den antibirusa edukitzea.

Horretarako, jarri dizuten bertsioa eguneratua dagoela egiaztatu, eta, bestela, ez desinstalatu eta instalatu beste software bat (aurrerago egingo ditugu proposamen gehiago).

4.4. Antibirus bat baino gehiago aldi berean?

Baliteke antibirus bi aldi berean instalataerik ba ote dagoen jakin nahi izatea.

Erantzuna BAI da, baina KONTUZ!!!

Batek bakarrik egon behar du aktibo eta egoile aldi berean. Bigarrena noizean behin lehenengoak hauteman ez duen eskuko azterketa abiarazteko erabil dezakezu, baina biak ezin dute egoileak izan.

Zergatik? Biak aldi berean lan egiten dutenean, litekeena da elkarri enbarazu egitea eta batek bestea birustzat jotzea. Ordenagailua honda dezakete gainera, beraz, kontu handiz ibili. Nahi gabe bi instalatu badira, eta ordenagailua behar bezala ez badabil, “Segurtasun moduan” abiarazi ordenagailua eta horietako bat kendu.
Bi antibirus edukitzearen alde ona artxibo batean ustez birusa dagoenean bi ikuspuntu edukitzea da. Litekeena da batek ez hautematea eta besteak BAI. Orduan, onena artxibo hori ezabatzea izango da.

Laburbilduz, hobe bi bat baino, baina horietako bat modu automatikoan eta bestea eskuz.

4.5. Birusei aurre egiteko gomendioak

Gripearen aurrean babestuago egoteko zenbait aholku.

Beti erabili antibirusa

Funtsezkoa da birusen kontrako programak antibirusaren bertsioa edo birusen sinadurak eguneratzeko modua izatea, birus berriak egunero hautematen direlako. Erabiltzaileak kontrolatu behar du antibirusa ahalik eta eguneratuen egon dadin.

Bi motatako antibirusak daude

  • Sarean (internet bidez): Web orri batera konektatu, sistema aztertu eta unean jakiten duzu kutsatuta dagoen ala ez. Horretarako, interneterako konexio ona behar duzu izan. Halako antibirusa bakarrik edukitzea ez dizugu gomendatzen, baina noizean behin begiratzeko ongi datoz. Hemen dituzu zenbait Antibirus sarean
  • Birusen kontrako softwarea: ordenagailuan instalatu behar den programa: babes handiagoa. Sistema etengabe babesten du. Doakoak eta ordaintzekoak daude. Geroz eta antibirus gehiagok dute espioien kontrako babesa ere.

Jasotako posta elektronikoak egiaztatu

  • Mezu ezezagunik ez ireki, ezta exekutatzekorik aktibatu ere.
  • Posta bezeroaren mezuak aurreikusteko aukera desaktibatu. Thunderbird-en nola egiten den adibidea.


  • Artxiboen luzapenak ikustea aktibatu (Windows-en arakatzailean: Tresnak: Karpetaren aukerak: Ikus: “fitxategien luzapenak ezkutatu” aukera adierazi ez dela egiaztatu.
  • Posta elektronikoa testu bezala bakarrik konfiguratu, eta ez HTML bezala, ahal denean (outlook: Tresnak: Aukerak: Posta formatua: HTML aukera adierazita ez dagoela begiratu).
  • Lagun eta ezagunei bidaltzea eskatzen duten mezuak sistematikoki ez irekitzea. Kate horietako maila bat gehiago ez zaitez izan.

Kontuz zenbait web orritan sartzean

  • Pantailako mezuak: zenbait orritan sartzean deskarga edo exekuta dezakezun edozein elementurekin kontuz ibili, horien artean birusak egon daitezke eta.
  • Konfiantzazkoak ez diren lekuetatik software-ak jaistea saihestu.
  • Eskatu ez dituzun artxiboak atzera bota, txatetan edo berri-taldeetan.

Legezko Softwarearen erabilera

Internet bidez jaitsitako softwareek, crack-ak eta halakoak dituztenak, birusak eduki ohi dituzte.

Datuen segurtasun-kopia egin

Dena dago esanda honen inguruan. Lanerako prestatu duzun aurkezpena, horrenbeste ordu eraman dizkizuna ez duzu galdu nahiko, ezta? ez dituzu iaz atera zenituen eta disko gogorrean bakarrik dituzun argazki horiek galdu nahi, ezta?

Kontuz peer-to-peer programekin

Emule bezalako programak, musika, filmak, softwareak edo beste edozein gauza jaisteko direnak. Birus bidez kutsatzeko iturri aipagarriak dira. 

4.6. AVG Antivirus Free: aukera bat doan

Hainbat eta hainbat antibirus dituzu libre eta doan, baina bat gomendatuko dizugu, guri gehien gustatzen zaiguna da eta.

Doako avg antivirus free izenekoaren instalazioa

Grisoft enpresak AVG Antivirus Free edition izenekoa eskaintzen dizu, ziurtatu doako bertsioa hartzen duzula, hau da Free Basic Protection-a. (Grisoft-ek AVG-aren ordaintzeko bertsio profesionala eskaintzen dizu, doakoak baino erabilgarritasun gehiago dituena, baina etxeko erabiltzaile batentzat nahikoa da doako bertsioa).

(Esteka ez badabil, bila ezazu doako AVG-a www.google.es helbidean eta jaits ezazu!)


Jaitsi eta instalazio artxiboa diskoan gordeko dugu.

Gorde disko gogorrean

Artxiboa jaitsi eta exekutatu egin behar dugu hura instalatzeko. Guztiari NEXT (HURRENGOA) edo ACCEPT (onartu) adierazi eta instalatzen bukatzen duenera arte segi aurrera. (Installation Complete mezua irakurriko duzu).
Instalazio burututa mezua

Zoriondu egingo gaitu, eta NEXT sakatuko dugu.

Zorionak pantaila

Lehenbiziko gauza, antibirusaren azken bertsioa lortuko dugu. Horretarako, CHECK FOR UPDATES sakatuko dugu (eguneratzeak dauden edo ez begiratzen du).

Eguneraketan bila joan

Eguneratzea nondik lortu nahi dugun galdetuko digu: hasteko, Do not ask for the update source next time aukerari emango diogu (hurrengoan berriro ez galdetzeko) eta gero INTERNET adieraziko dugu.

Nondik eguneratu pantaila

Eguneratzerik badago, hura adieraziko digu eta UPDATEri eman beharko diogu.

Priority update bat dagoen seinale

Eguneratzea Internetik jaisten hasiko da.

Eguneraketa jeisten

Jaisten denean, antibirusa eguneratu egiten da.

Sistema eguneratzen

Eta behar bezala eguneratu dela adierazten digu mezu baten bidez.

Eguneraketa ondo joan da

Eguneroko eskaneaketa egiten ari denean zein lehentasun jarraitu galdetuko digu. LOW PRIORITY adieraziko dugu (lehentasun baxua), bestela, eskaneatze automatikoa egiten duen bitartean ezingo dugu ordenagailua beste ezertarako ere erabili. Eta Enable Scheduled Daily Scan aukeratuko dugu biruskontrakoak egunero begira dezan ordenagailua.

Prioritateak jartzeko pantaila

Erregistratzeko aukera ere ematen dizu (nahi ez baduzu, NEXT aukerari eman).

Debaldeko erregistroa

Hori da dena. Orain, programa berez abiaraziko da, eta hasierako konfigurazioa eskatuko du. Oraingoz ez da ezer ere ez konfiguratu behar, aurrerago egingo dugu hori. Dena hurrengoa, hurrengoa...

TEST CENTER

Test Center pantaila nagusia


  • Scan Computer: ordenagailu osoa aztertzen du.
  • Scan Selected Areas: zer aztertu nahi duzun adieraz dezakezu.
  • Check for Updates: softwarearen edo birusen sinaduren eguneratzeak badauden begiratzeko. Klik egingo dugu eta lehenengo aldian birusen sinadurak nondik lortu nahi ditugun galdetuko digu: internetetik esan behar diogu. Updateri emango diogu eta birusen azken sinadura jaisten hasiko da. Badugu antibirusa eguneratuta.

CONTROL CENTER:

Antibirusaren kontrol Center
Ondorengo osagaiak ditugu:

  • Internal Virus Database: antibirusaren bertsioa eta birus sinadura ikusi ahal izango dugu, noizkoa den eta eguneratzea komeni den ere adieraziko digu
  • Scheduler: lan automatikoen programatzailea. Eskuineko botoiarekin programatuta dauden lanak ikusi ahal izango ditugu, haiek ezabatu eta berriak gehitu (berriak gehitu ordaindutako bertsioan baino ez). Egunero eguneratzen den zeregin bat dator lehenetsia.
  • AVG Resident Shield: beharrezkoa da antibirusak zure disko gogorreko artxibo guztiak automatikoki egiaztatzeko zu zure ordenagailuarekin lanean ari zaren bitartean. Aktibo badago, AVG egoile dagoela esan nahi du, eta diskoan idazten eta irakurtzen diren artxibo guztiak aztertzen ari dela.
  • Virus Vault: oso erabilgarria. Hemen, “berrogeialdian” dauden birusak ikus daitezke, hau da, AVGk aurkitu dituenak eta, beharrezkoa bada, aztertu behar direnak. Kartzelan daudenez, giltzapeturik, ez dago arriskurik. Errore batez “giltzapetu” bada, artxiboa berrezartzea badago (birusa bada, infektatuta dago eta kontuz) edo “osatzen” saiatu, gurutze gorria sakatuz ;). Menuei begirada bat eman, hainbat aukera interesgarri baitago, karpeta horren gehienezko tamaina ezartzea, esaterako (Virus Vault) edo noiz hustu nahi dugun (berrikusi Service – Program Settings).
  • Update Manager. Aukera horrengatik galdetuko digute; gure antibirusa beti eguneratuta egotea nahi dugunez, aktibatuta etorriko da, dagoen bezala utzi eta NEXT sakatuko dugu.
  • Shell Extensión: Windiws-en fitxategien arakatzailearentzako konfigurazioa. Fitxategien sistema beretik arakatzea ahalbidetzen digu. Karpeta zehatz batean jarri eta eskuin botoiari ematen diozunean, karpeta horretan birusa bilatzeko aukera ematen dizu.
  • AVG E-mail Scanner. Microsoft Exchange edo Microsoft Outlook bertsioren bat erabiliz gero, utzi leihatila hau aktibatuta programa horietako batetik jaso ditzakezun posta elektroniko guztiak aztertzeko.

Aukera horietako baten gainean jarriz gero, eta eskuineko botoia sakatuz gero, testuinguru-menua azalduko zaigu. Hor ikusiko ditugu aukera guztien propietateak, haiek aldatu, aukera ireki...

Programak birusa aurkitzen duenean.

Programaren azken lerroan honakoa irakur dezakegu: "To remove this virus, please run AVG for Windows" edo "Run AVG for Windows to detect an remove all viruses", hau da, birusa kendu ahal izateko, AVG programa nagusia abiarazi beharko dugu. Esaterako, erlojuaren eskuinean dagoen ikonoaren gainean jarri eta eskuineko botoia sakatuz ireki dezakegu.
Antibirusa aktibatuta beheko barran

Irudiaren gainean jarriko gara eta saguaren eskuineko botoiari ematen badiogu, haren testuinguru-menua aterako da (elementu horrentzat dauden aukerak). Hauxe aukeratuko dugu: LAUNCH AVG TEST CENTER (Antibirusen Proben Zentroa irekitzen du)


Programa ireki denean, SCAN SELECTED AREAS aukerari emango diogu (aukeratutako atalak eskaneatuko ditu) ustezko birusa duen disko gogorreko direktorioa aukeratzeko eta birusa kentzeko. Test oso bat ere egin dezakegu, disko gogorreko karpeta guztiak aztertzeko.

AVG-k birusak kutsatutako fitxategia aurkitzen badu, Virus Vault karpetara eraman dezakegu hura. Handik, garbitzen saia gaitezke (kutsatutako artxiboa berreskuratu) edo erabat ezabatu.
Batzuetan, birusek fitxategia kaltatu eta hura berreskuratzea ezinezkoa izaten da, eta azken aukera ezabatzea izaten da, datuak galduz. Horrelakoak dira birusak, onena, kutsatu aurretik babestea.

4.7. Beste aukerak saltzen diren Softwaretan

Birusen aurkako babesa edukitzeko ordaintzeko prest bazaude, hainbat tresna daude aukeran.

Hemen dituzu ezagunak diren eta birusen aurka babestuko zaituzten zenbait software.

  • Panda Antivirus : Panda enpresak Panda Antivirus 2008 eskaintzen dizu, birusen kontrako babesaz gain, beste hainbat babes ere eskaintzen dizkizu (antispyware, antiphishing... ). Oso pakete osoa, baina erosi egin behar da.
  • Kaspersky: babes erreaktibo eta prebentiboa oso ongi konbinatzen ditu, eta birusetatik, troiarretatik eta programa kaltegarrietatik ongi babesten zaitu. Gainera, programa kaltegarrien artean, Kasperskyk zure Erregistroa ere babestuko du eta spyware-ak bezalako programa kaltegarrietatik ere babestuko du zure sistema. Oso ospe handia du birusak “bilatzen eta harrapatzen”. Hori bai, Kasperskyk oso azterketa sakona egiten du, beraz, asko tardatu ohi du. Ordenagailua erabiliko ez duzun ordu baterako programatu.

5. Spyware - Programa espioiak

Ezezagunei zure etxean sartzen eta informazioa lapurtzen utziko al diezu?

5.1. Zer dira spyware programak, eta nola jarduten dute?

Spywarea zer den eta zer egin dezaken. Sarrera.

Zer dira spyware programak?

Pentsa ezazu norbait zure etxean sartu eta, zu konturatu gabe, egiten duzuna ikusten duela, nondik zabiltzan, zuri, zer interesatzen zaizun... eta informazio hori guztia besteen eskutan jartzen duela, haiek zurekin zer egin eta zer atera aztertzeko. Zure etxean sartu dena spyware programa da.

Spyware-ak gure sisteman erraz instalatzen diren eta gure datuak lapurtu eta sarean egiten ditugun mugimenduak jarraitzen dituzten programa txikiak dira.

Gero gure informazio hori gure datuak erabiliko dituzten interneteko enpresei bidaltzen dizkiete. “background” (bigarren mailan) moduan egiten dute lan , hor daudenaz konturatu ere ez egiteko, lehen sintomak hautematen ditugun arte.

Espia bat ordenagailuan sartutaNola sartzen dira gure ordenagailuetan?

  • Kode gaiztoa gure baimenik gabe kargatzen diguten Interneteko guneetan sartzen garenean (ActiveX, JavaScripts edo Cookie-ak).  
  • Birus batekin batera edo Troiako baten laguntzarekin.
  • Doako programetan ezkutatuta (Freeware), haien erabilera-baldintzak onartzean (ia beti ingelesez eta irakurtzen ez ditugunak), espioien baldintzak ere onartzen ditugu.

Zein informazio atera diezagukete?

Esaterako: zure posta elektronikoa eta pasahitza, IP eta DNS helbideak, telefonoa, herrialdea, bisitatzen dituzun orriak eta interesatzen zaizkizunak, haietan zenbat denbora ematen duzun eta zenbatetan itzultzen zaren eta zein jaisten dituzun, internet bidez zer erosten duzun eta zure kreditu-txartela edo bankuko datuak bezalako datu garrantzitsuagoak ere bai.

Askotan, aterako dizuten informazioa zure intereseko publizitatea bidaltzeko besterik ez da. Baina ez da beti izango horretarako. Pentsa zure kreditu-txartelaren datuak edukiz gero zer egin dezaketen.

Zein dira spyware ezagunenak?

AdSofware, Alexa, Cydoors, Gator, Web3000, Webhancer, CoolWebSearch, BlazeFind.Bridge, Xupiter, Hotbar, Kazaa etab....

5.2. Spyware bidezko kutsatzearen sintomak

Kutsatzearen bost sintoma nagusiak aipatuko ditugu.
  • Nabigatzailearen hasierako orria, errorea eta bilatzailea aldatzen da.
  • Pop-up-ak irekitzen zaizkizu alboetara, konektatuta ez bazaude ere eta nabigatzailea ireki ez baduzu ere. Gehienak pornografikoak.
  • Alexa, Hotbar, eta halako lekuen bilaketa-barrak ateratzen zaizkizu, kendu ezin dituzunak.
  • Nabigatzailearen erreminten barran ateratzen diren eta kendu ezin ditugun botoiak.
  • Sarean nabigatzea gero eta motelagoa da.

5.3. Ongi ezabatzeko oinarrizko pausoak

Zer egin zure etxean datuak lapurtzen dabilen pertsonaia hori botatzeko?
  • Merkatuan dauden spyware aurkako tresna nagusiak jaitsi edo eguneratu (aurrerago hitz egingo dugu horren inguruan).
  • "Sistema berrezarri" itzali (System Restore) Win ME eta XP sistemen kasuan.
  • Sistema “Segurtasun moduan” abiarazi sistema.
  • 4- spyware aurkako tresnak erabili eta han dauden ezezagunak ezabatu.
  • 5- “Disk Cleaner”-a erabili, cookie-ak eta behin behineko artxiboak kentzeko.
  • Sistema modu normalean abiarazi.
  • Sareko antibirusen bat pasatu.
  • 4 eta 5 urratsak errepikatu modu normalean.
  • Arazoa desagertu dela egiaztatu.
  • Zure sistemako parasitoak kendutakoan, zure antibirusa beti eguneratua edukitzea eta beste sistema batzuekin osatzea gomendatzen dizugu; horretarako, spywarearen aurkakoren bat (aurrerago ikusiko ditugu batzuk), eta suebakiren bat (Outpost Firewall edo Zone Alarm) instalatzea da egokiena (firewallen atalean hitz egingo dugu haietaz ere)
  • Interneten asko bazabiltza, Ad-Aware SE bezalako programak erabiltzea gomendatzen dizugu, eguneratzeak bilatzeaz eta astean behin sistema eskaneatzeaz gain.
Kendu diogu gure ordenagailuari zabor mordoa.

5.4. Doako AVG spywarekontrakoa instalatzea

AVG biruskontrakoaren laguna gomendatuko dizugu: AVG Anti-spyware

Egun, http://free.grisoft.com/doc/download-free-anti-spyware/us/frt/0 helbidean jaits dezakezu.

Doakoa aukeratuko dugu, baina beste bertsioren bat nahi izanez gero, ordaindu beharko duzue.
AVG aukerak

Programa jaistea eta erabiltzailearen eskuliburua jaistea aukeratzeko orri batera eramango gaitu. Programa jaisteko:
Jeisteko aukera

Ingelesez ongi ulertzen baduzu, erabiltzailearen eskuliburua ere jaistea gomendatzen dizugu

Jaitsitakoan, hura exekutatuko dugu instalatzeko:

Deskargak

Instalatzen hasi eta hurrengoari emango diogu. Espioien aurkako AVG-aren bertsio murriztua instalatzen ari garela esango digu eta 30 egunean, funtzionaltasunak minimoak izango direla.


Lizentzia onartuko dugu.


Non instalatu adieraziko dugu. Non instalatu aldatu nahi izanez gero (arrazoiren bat ez baduzu, ez aldatu), hemen egin dezakezu:



Ondorengoa onartu:


Bukatu dugu instalatzen. Orain programa abiaraztea eskatuko diogu:

Hasierako pantaila. Bi aukera daude gorriz.

  • Azken eguneratzea: Inoiz ez. Antibirusak noizean behin eguneratu behar diren bezala, Espioien kontrakoekin ere berdin egin behar dugu. Horrekin adierazten digu inoiz ere ez dugula eguneratu eta azken mehatxuetatik babesteko ezinbestekoa dela. Orain eguneratu sakatu:


Espioien kontrakoen eguneratze pantaila. Lehenengo sinadurak eskuz jaisteaz gain, programari sinadura bertsio berriak dauden begiratzea (automatikoki) adierazten diogu.

Lehenengo aldian, hauxe adierazi behar diogu: EGUNERATZEN HASI



Espioien kontrakoa eguneratutakoan, oraindik ere abisu bat dugula ikusiko dugu. Zergatik? Oraindik ez dugu ekipoa aztertu. Komeni da ORAIN AZTERTZEA:


Aztertzeko modu mordoa dugu. Hauxe aukeratuko dugu: SISTEMAREN AZTERKETA OSOA

Azterketa hasiko da.

Emaitza bezala, aurkitu dituen arazoak erakutsiko dizkigu. Identifikatu diren elementu bakoitzarekin zer egin alda daiteke. Onena, programak lehenetsita duen ekintza burutzea da. EKINTZA GUZTIAK BURUTU sakatuko dugu.


Hori da dena. Softwareak aukera asko ematen ditu, begiratzen joan eta ulertzen saiatu.

6. Firewall - Suebakiak

Zure etxeko leihoak eta ateak irekita al dauzkazu eta edonor sartzen uzten al duzu? Ez, ezta?. Suebakiekin zuk erabakiko duzu etxeko zein ate ireki eta nor sar daitekeen.

6.1. Zer dira suebakiak, eta nola dabiltza?

Suebakiak zer diren azaltzen saiatuko gara.

Suebakia (firewall) zure ordenagailutik edo zure ordenagailura egiten diren konexioak kontrolatzen dituen softwarea da.

Hori azaltzeko, ordenagailuaren atakak logela bateko ateak izango balira bezala ikusiko ditugu. Zure ordenagailuaren konexioak ataka bidez egiten dira. Atakak zure ordenagailuan sartzeko ateak bezalakoak dira eta firewall-ak ate horiek giltzaz ixten ditu, inor hortik ez sartzeko edo irteteko. Hau da, ataka hori itxita dagoenez, hortik ezingo dira datuak bidali. Konexioak barruranzkoak edo kanporanzkoak izan daitezke, hau da, zure ordenagailuaren programak datuak bidaltzen baditu Internetera, irteteko erabiliko du ataka, baina Internetetik datuak jasotzen baditu, barruranzko ataka erabiliko du. Firewall-ean, atea zentzu bakarrean ireki daitekeela esan dezakegu (pentsa alde batetik maratilarik ez duela), beraz sartu edo irten bakarrik ahal izango du.

Segurtasun maila handia ematen du, eta egon daitezkeen erasoetatik babesten zaitu, baina bi dira haren alde txarrak. Internetekin komunikatzeko programa behar baduzu, eMule esaterako, komunikatzeko atakak irekiak beharko ditu honek, bestela gaizki ibiliko litzake. Firewall-i adierazi beharko diozu zure ordenagailutik zein programak atera ditzaketen datuak. Gehienetan, firewall-ek hautematen du ataka baten bidez zein programak nahi duen komunikatzea eta baimena ematen diozun edo ez galdetuko dizu. Beraz, zuk duzu azken hitza.

Firewall-aren alde txarrak honako hauek dira:

  • Erabiltzailearen erantzukizuna da (zurea) zein programari utzi komunikatzen eta zeini ez erabakitzea: zure aldetik mantentze eta esfortzu txiki bat eskatzen du. Segurtasun-arazo asko ari gara saihesten. Zure ordenagailuan birus edo troiarren bat egongo balitz, kanpoaldearekin ezingo luke komunikatu. Hari baimena eman edo deskuidurik izan ez baduzu behintzat.
  • Programa bati ataka erabiltzeko baimena ematen badiozu, haren bitartez segurtasun-eraso bat saihesteko erantzukizuna berea da. Firewall-a edukitzeak ez du % 100 babestua zaudenik. Esaterako, guztiok dugu nabigatzailea instalatuta eta Internet bidez komunika dadin baimena eman behar diogu. Horrek arriskua dakar, hacker batek nabigatzailean segurtasun-hutsuneren bat aurkituz gero, gure ordenagailuan barneratu ahal izango lukeelako. Beraz, berdin dio firewall-a instalatuta badugu, gero, Internetera konektatzeko erabiltzen ditugun programek zulo mordoa badute. Horren adibide da Internet Explorer, segurtasun-akats oso larriak izan dituena.

Aurreko guztia dela eta, 'Firewall' + 'softwarearen aldizkako egueratzeak' + 'Erantzukizuna' da defentsa handirako behar dena.

6.2. Suebakiei buruzko ideia gehiago

Zer sahiets daiteke? Erraza al da konfiguratzen eta erabiltzen?

Hasieran pazientzia behar du

Hasieran, galdera askori erantzun beharko diezu sistema ongi konfiguratu arte. Galderak nahiko nahasgarriak izan daitezke agian ez duzulako zure posta bezeroaren izena edo Windows-ek internetera sartzeko dituen beste hainbat osagai ezagutzen.
Onena ahalik eta sistema garbien

etik abiatzea da. Firewall-a instalatu aurretik antibirusa EGUNERATUTA eta ordenagailuan birus bat ere ez duzula egiaztatu. Horrek edozein troiar aurkitu beharko luke. Orduan Bai erantzun ahal izango diezu zure ordenagailua pizten duzun lehenengo aldian sartzeko egiten dizkizun eskaerei.

Hurrengoetan sartzeko eskaerentzat, prgramaren definizioan begiratu. Ez baduzu ezagutzen, baimena eskatzeko pantaila atera aurretik zer egiten ari zinen pentsatu. Komunikazioa behar duen softwarea instalatu edo komandoa aukeratu berri baduzu, eskaera baliozkoa izango da seguruen. Ziur ez bazaude, esan Firewall-ari blokeatzeko, baina programak berriz ere sartzea behar duenean berriro abisatzeko. EZ esanez, egin nahi zenuen zerbait blokeatzen baduzu, hurrengoan Bai erantzun.

Pazientzia izan eta zure horman zuloa irekitzeko tentazioari eutsi. Ordenagailua babestuta edukitzea ahalbidetuko dizuten orratz-tamainako zuloak joan irekitzen.

Antibirusa bezain garrantzitsua da

Zertarako nahi dut nik firewall-a antibirusa badut? Ia denek ikusten dugu antibirusa erabiltzearen beharra, baina ez firewalla erabiltzearena. Biak elkarren laguntzarako izan behar dute. Firewall-ek ordenagailua erasoetatik babesteko arauak dituzte, birusen aurkako softwareak, ordea, fitxategien sistema aztertzen du eta firewall-ak sartzea saihestu ez dion malware bat aurkitu eta ezabatzen du.

MS-Blaster harra adibide ona da antibirusek babestu ezin zaituzten lekuetan firewall-ek nola babesten zaituen ikusteko.. Har horrek 135 atakaren bitartez kutsatzen du ordenagailua. Birusa azaldu zenean, antibirus etxeek hura hautemateko sinadurak eguneratu zituzten, baina jadanik ordenagailu mordoa kutsatu zituen. 135 ataka itxita zuen firewall-a eduki izan bagenu, aldiz, ez liguke ordenagailua kutsatuko.

Benetan baliozkoa den zerbitzu batentzat utzi behar baduzu 135 ataka irekita, badira Erasoak Hautemateko Sistemak (sinaduretan oinarritutako monitorizazioa eskaintzen dutenak). IDS

SAIHEstu DAITEZKEEN ARRISKU MOTAK

  • Internetetik legez kanpo jaitsitako programak, ActiveX edo Java aplikazio bidez, adibidez, leku batetik bestera datuak transferi ditzakete eta.
  • Windows-en konfigurazioan egon daitezkeen akats edo hutsuneetatik sar daitezke (NetBIOS esaterako).
    Publizitatea instalatzea (advertiser) edo cookieak bezalako jarraipen-elementuak.
  • Troiarrak: saretik jaisten diren ezkutuko aplikazioak, besteek datu pertsonalak ateratzeko erabil ditzaketenak. Birusak ez bezala, troiar horiek hirugarren batek urrutitik aktibatzen ditu.
  • Banner-e, pop-up-ek eta eskatu ez diren lekuek eta beharrezkoak ez diren datuek banda zabalera murrizu egiten dute eta konexioa moteldu.
  • Spyware (ikus spyware zer den)
  • Hirugarrenek telefono linea hori erabiltzea Dialer bitartez (egungo konexioa moztu eta urrutiko deiak egiteko erabiltzen diren programak)

6.3. Zuloak bilatzeko tresnak

Seguru zauden ikusi nahi? Ondorengo sareko tresnak erabili

Sarean oinarritutako tresnak dituzu interneten, zein seguru zabiltzan jakiteko.

Exekutatu itzazu (ingeleraz daude) eta ikusiko duzu zergatik behar duzun firewalla zure ordenagailuaren eta interneten artean

6.4. Zone Alarm-a nola konfiguratu

Galdera mordoa egingo dizkizu eta emandako erantzunen arabera joango da konfiguratzen.

ZONE ALARM: ABANTAILAK

Kontzeptua oso sinplea da, ZAk Internetera zein aplikazio ari den konektatzen saiatzen jakinarazten dizu, eta hari baimena ematea edo ez ematea zure erabakia da. Oso erraz.

Interneteko nabigatzailea edo posta bezeroa irekitzen duzunean, logikoa da haiek sarera konektatzen saiatzea. Baina zzzzz.exe aplikazio misteriotsua saiatzea ez da logikoa, eta izen hori duen ezer exekutatu ez baduzu. Orduan, ZAri esan behar diozu ez konektatzeko.

ZoneAlarmek zure ordenagailutik sarera doazen datuak kontrolatzen ditu eta zuri uzten dizu Internetera zein aplikazio sar daitezkeen erabakitzen.

Cracker baten erasoari beldur diotenentzat ez da panazea izango, baina zure konexioa seguruagoa bihurtuko du. Eta antibirus on batekin batera, ezinbestekoa da. Eta are gehiago, zure konexioa dedikatua denean (ADSL, Kable modema, etab.)

Erabilerraza da eta ez ditu beste “firewall”ek behar dituzten ezagutza teknikoa behar, gakodun “giltza” erabiltzea ahalbidetuko dizu, zu ez zaudenean, inor ez dadin internetera konektatu (hornitzaileari dei diezaiokezu, baina sarearekin ezingo da programa bat ere ez komunikatu).

Gainera, balio erantsi bezala, ZAk “har” gisako birusa edo VBS (Visual Basic Script) hizkuntza erabiltzen duenak, LoveLetter eta bestelakoak esaterako, posta elektroniko bidez hedatzea galarazten du, haiek daudela ohartaraziz.

Instalatzea gomendatuko dizugun bertsio doakoa da, erabilera pertsonalerako, eta 2000 eta XP sistemekin bateragarria. Sistema eragilearen aurreko bertsioentzat, zaharragoak diren beste bertsio batzuk ere badaude, baina bilatu egin beharko dituzu.
Instalatutakoan, ZA sistemaren erretiluan geldituko da (Systray), beraz, erlojuaren ondoan edukiko dugu.

Interneten lehenengo aldiz konektatzen garenean, programak gure ordenagailuTIK konektatzen saiatuko diren programak hautemango ditu, edo gure ordenagailuRANTZ konektatzen saiatzen diren programak edo guneak.

Lehenengo aldiz erabiliko dugun programa bakoitzeko ZAk egingo digun galderari erantzun beharko diogu (nabigatzaileak, posta programak, etab. bezala) , beti konektatzea nahi duzun, ZAk galdetzen dizunean bakarrik edo inoiz ere ez.

Onena, nabigatzaileari edo posta programari beti konektatzea esatea da eta, gainerakoari, haien erabileraren arabera. Edo konektatzen saiatzen den bakoitzean erabakitzea eta gero erabakiko dugu.

Lehenengo kontaktuaren ondoren, oso arraroa da ZAk galderak berriro egitea, baina adi egongo da, zaindari onen moduan.

6.5. Doako Zone Alarmaren instalazioa

ZoneAlarm doako suebakia da (banakako erabiltzaileentzat eta irabazi asmorik gabeko ongintzarako erakundeentzat) eta zure sisteman sartzeko saiakeren aurkako babes fidagarria eskaintzen du.

http://zonealarm-free-spanish.softonic.com/ gunean jaits daiteke

Zone Alarm Doan Jaitsi sakatuko dugu, eta instalatzeko fitxategia jaitsiko dugu.

Zone Alarm jeitsi degu

zaSetup.exe jaitsitakoan, exekutatu egin beharko dugu. Orain jaitsiko dugu programa osoa benetan.

Jaitsi berri dugun fitxategia exekutatuko dugu eta lehenengo pantaila aterako zaigu. Guk daukagun Sistema Eragilea aukeratu behar dugu, gure kasuan Windows XP:


Instalatzeko fitxategia jaisteko (beste ekipo batean exekutatu nahi izanez gero eduki dezazun) edo Jaitsi eta Instalatu aukerak ematen dizkizu.

Jaitsi eta instalatu sakatu dugu.


Instalazio fitxategia internetetik jaisten hasiko da.


Instalatzen hasten da. Non instalatu nahi dugun galdetzen digu. Lehenetsita dagoen bezala utziko dugu (beste leku batean nahi baduzu ezik). Hurrengoa



Daukazun Zone Alarm-aren bertsioa erregistratzeko aukera ematen dizu, horretarako sartu beharko duzu izena eta helbide elektronikoa. Zuk ikusi, beharrezkoa ez da, baina erregistratzen ez baduzu, beheko bi gelaxkak aukeratu beharko dituzu, bestela, ezingo duzu pantailaz aldatu.


Baimena irakurri eta onartuko dugu.


Eta instalazioak aurrera jarraituko du.



Orain Erregistro pantaila aterako zaizu, ez duzu zertan bete, hurrengoa sakatzen baduzu nahikoa da, estatistika gaietarako bakarrik erabiltzen duelako. Hurrengoari eman.

Instalatzen bukatu duela esaten du eta Zone Alarm Orain abiarazteko aukera ematen digu. BAI


Ordaintzeko bertsioa egun batzuetan probatzeko aukera ematen dizu.
Baina guk EZ dugu hori nahi. Doaneko bertsioa erabili nahi dugu, beraz hau aukeratu: EZ ESKERRIK ASKO, Zone Alarm doan instalatzen jarraitu nahi dut.


Firewall-ak internetera sartzeko erabiltzen ditugun programak zein diren begiratzea nahi dugu (nabigatzaile modura Mozilla Firefox-a erabiltzen duzula suposatzen dugu, esku-liburu hau irakurri baldin baduzu), Internetera sartzeko baimena emateko. Horretarako, hurrengo pantailan NIRE EKIPOA AZTERTU (lehenetsia) aukeratuko dugu.


Nahi baduzu, Zone Alarm nola dabilen ikusteko bideo laburra ikus dezakezu. Ikusi eta gero, Amaitu sakatu.

Ekipoa berriz abiarazteko eskatzen badizu, egizu.

Eta programa instalatuta daukagu.


6.6. Zone Alarm-aren konfigurazioak

Zone Alarm-ek eskaintzen dituen aukerak

ZA bere ikonoaren gainean klik bikoitza eginez zabaltzean, konfigurazio erraza aurkeztuko digute, bost aukerarekin bakarrik:


  • Informazio orokorra
  • Segurtasun zerbitzaria
  • Programen kontrola
  • Antibirusaren kontrola
  • Posta elektronikoaren babesa
  • Alertak eta erregistroak

Goiko aldean, STOP idatzita duen botoi gorria eta giltzarrapo bat daude.

Giltzarrapoak edozein programari Interneten sartzea galarazten dio. Gakoa ipini ahal diogu eta ordenagailuen hornitzaileari deitu ahal izango dio, baina programa bat bera ezin izango da internetera lotu.

Botoi gorria segurtasun neurri bat da. Sakatuz gero, sareko konexio guztiak berehala geratu egiten dira.

Gainera, STOP botoiaren aldamenean, gure PC-tik eta gure PC-ra dagoen trafikoa erakusten diguten eta INTERNET dioten barra batzuk dauzkagu (datu-transferentzia aktiboa dagoen ala ez ikusteko baino ez dute balio) eta, giltzarrapoaren aldamenean, internetera konektatzeko ahalmena duten zabalik dauden programen ikonoak (PROGRAMAK). Kurtsorea gainean ipinita izena ikusiko dugu.

Bere aukera nagusientzat gomendatutako konfigurazioa da hau:

Informazio orokorra

  • EGOERA dioen fitxetan programaren eta gure sistemaren momentuko egoera erakusten zaigu. Printzipioz ez da ezer aldatu behar. Informaziorako pantaila baino ez da.
  • PRODUKTUARI BURUZKO INFOR-ek produktuaren bertsioari buruzko informazioa eta horrekin lotutako beste batzuk besterik ez digu erakusten. Hor ez da garrantzizko informaziorik aldatu behar.
  • PREFERENTZIAK atalean, instalazioa egiten den bitartean agertutako oinarrizko informazioa aldatzeko beharrik ez dago, “Hide my IP adress when applicable” aukera salbu, horrek gure IP helbidea ezkutatzen du Zone Labs-era abisua bidaltzen denean.

Segurtasun zerbitzaria


Irekitzeko bi erakusten dizkigu: Nagusia eta Guneak

  • Nagusian, “Interneteko gunearen Segurtasuna” dioen aukera “Altua” lagako dugu (ikus aurrerago, oharretan). “Segurtasuna konfiantzazko gunean” aukeran “Erdikoa” laga.
  • Guneak fitxan ez da ezer aldatu behar erabiltzaile bakarrarentzat. Laneko sare batean bazaude, ordea, gune bat gehitu beharko da, laneko sarearen gunea, sare horretatik trafikoa ahalbidetzeko.


Programen kontrola

Nagusia eta Programak fitxak erakusten dizkigu

  • Nagusian, “Programen kontrola” “Erdian” lagako dugu (“Altua” ez dago eskuragarri DOAKO bertsioan) eta “Blokeo automatikoa”, berriz, “Desaktibatuta”. Pertsonalizatu botoiak blokeo automatikoa itxuratzeko aukera ematen digu, pantaila-babeslea eta beste hainbat aktibatzean internetera sarbidea blokeatzeko eta gako-bitartez hori kontrolatzeko  aukera izateko. Gu ordenagailuan ez gaudenean beste inor internetera konektatzea saihestea da asmoa. Ezin da nabigatu ezta posta jaitsi edo igo... Beraz, aukera horretaz ahaztu egingo gara.
  • “Programak” fitxan ez dugu ezer egingo. Internetera irtetea lagako diegun programen zerrenda sortzen joango da hor (Internet Explorer, Outlook Express, GetRight, antibirusa...). Egunen batean zerrendatik ezabatu edo bere jarduera moldatu nahi badugu, hortik egin ahal izango dugu.

Alertak eta erregistroak

  • Nagusian, “Erakutsitako alerta gertakariak” atalak desaktibatuta egon behar du; bestela “ping” (kontrol-pakete) bakoitzaren iragarpenarekin eta beste gune batzuk bidali ohi dizkiguten beste hainbatekin, gehi kanpotik baimenik gabe etor daitezkeen sartzeko ahalegin guztiekin, paranoiko bihurtuko gara. Baina oso kontuan izan behar da, alertarik ikusten ez badugu ere, horrek ez duela esan nahi babes gabe gaudenik, ZAk babestuko gaitu, baina traba egin barik.
  • “Erregistro-bisorea” fitxan, litezkeen sarrera guztien zerrenda eta abar ikusiko ditugu. Bakarrik dokumentazio-balioa dauka, eta bere edukia oso gutxitan aztertu behar izaten dugu.

E-mail protection

Aukerak “Aktibatuta” eta “Desaktibatuta” dira “Basic MailSafe-ren konfigurazioa” atalean. ON lagako dugu. ZAren FREE bertsioan, .VBS luzapena duten atxikitakoen exekuziotik babesten gaitu bakarrik.

Oharrak

“Segurtasuna Interneteko gunean” (Segurtasun Zerbitzarian)  goreneko segurtasuna (Altua) konfigurazioari eusteko arazo nabarmenik ez dago. Are gehiago, aukera hori “Altuan” lagatzea  gomendatzen dugu. Edozein kasutan, nahi izanez gero arazo barik “jaitsi” dezakegu konfigurazio hori “Erdira” eta, gero, “Altura” igo gune zehatzen batera lotzeko arazorik izanez gero. Eta hori guztia, “berotan”, hau da, aldaketak momentuan egiten dira.

Altua aukerak gure PC-a ikusezin bilakatzen du kanpoko munduari dagokionez eta, Erdia aukerak, berriz, PC-a ikusteko moduan lagatzen du, baina era berean SEGURU.

Badago htpp://grc.com/default.htm izeneko gunea (aukeratu “Shields Up!!! Eta, ondoren “Test My Shields!” eta “Probe My Ports”). Gune horrek gure ordenagailuaren portuen segurtasuna berrikusteko aukera ematen digu. ZA aktibo dagoenean probatzeko aukera daukagu. 

Altua aukerarekin hau izango da emaitza: STEALTH! (ezkutuan: portu arriskutsuak egon badaude, baina kanpotik egindako edozein portu-eskaneoarentzat  ikusezin daude).

Erdia aukerarekin emaitza: gehienak STEALTH! Eta 79 (Finger), 80 (HTTP), 110 (POP3) eta 143 (IMAP) portuak CLOSED (itxita); horrek esan nahi du “hor dagoena”, eskaneatzen dabilena PC-a errekonozitu egiten duela, eta gauza bera gertatzen da, adibidez, artxiboak jaitsi ahal izateko gu “bizirik” modura identifikatzeko beharra duten guneekin. Baina, garrantzitsuena, ITXITA daude eta horrek esan nahi du inor ezin izango dela gure PC-ra sartu horiek erabilita.

Gogoan izan ZAri antibirus on bat gehitu behar diogula, troiarrengandik babesteko. Gure PC-ko programaren bat Internetera konektatzeko ahaleginetan dabilen bakoitzean (Internet Explorer, Outlook Express eta horrelakoen kasuan ahalbidetu beharrekoak) ZAk abisatuta ere, ez da gomendagarria ezagutzen ez dugun programa bati horretarako aukera edo baimenik ematea. Antibirus batek ekimen hori osatuko du, troiarra edo harra identifikatuz eta, hala izanez gero, ezabatuz.

Betiko moduan, oso argi izan behar dugu hesi nagusia gu izaten jarraituko dugula, eguneratuta dagoen antibirusarekin aztertu gabeko programak ez exekutatzen, posta elektroniko bitartez eskatu ez dugun atxikitakorik ez zabaltzen eta, eskatu ditugunen kasuan, exekutatu aurretik eguneratutako antibirus bat edo bi erabilita karpeta batean aztertuta.

7. Spam- zabor-posta

Etxera ailegatzean zuretzat inolako interesik ez duen publizitatez beteta aurkitzeaz nazkatuta zaude?

7.1. Zer da zabor-posta?

Enpresek datozen hilabeteotan jasoko duten postaren % 50 zabor-posta izango da. --> baliabideak alferrik erabiltzea: hala nola posta biltzeko espazioa, banda-zabalera eta lan orduak, birusetarako arriskuaz gain.

Pertsona bat ordenagailuan Spam piloa jasotaZer da?

Zabor-posta edo SPAM delakoa mezu beraren kopia askorekin internet betetzeko modua da, aipatutako mezua bestela inoiz jasoko edo irakurriko ez lukeen jendearengana heltzeko ahalegin batean.

“Nahi ez den publizitate” mota bat egiteko asko erabiltzen da.

  • Merkataritza iragarkiak
  • Pornografia iragarkiak
  • Oso gainetik deskribatutako aberats egiteko bideak
  • Legalitatearen mugan dauden zerbitzuak.

Batzuk ez dute merkataritza helbururik bilatzen, baina benetan traba egiten dute (JUNK-MAIL direlakoak):

  • Gutun-kateak
  • Birus faltsuen iragarpenak
  • Mezuak berbidaltzeagatik sari faltsuak

7.2. Zergatik erabiltzen da Spam-a publizitaterako?

Arrazoiren bat egon behar da eskatu ez dituzun eta ezagutzen ez duzun eta ezagutu nahi ez duzun horrenbeste produktu eskaintzen dizuten hainbeste mezu jasotzeko. Zein da arrazoi hori?

Bizitzako ia gauza guztietan bezala, horretarako arrazoia dirua da.

Produktu baten publizitatea spam bidez egitea merke irteten dela dirudi: beste publizitate modu batzuekin alderatuz gero, erantzun-tasa oso txikia da, baina inbertsioa oso merkea denez, errentagarria irteten da.

  • Spammer batek kobratu dezakeen tasa: 17 euro bidalitako milioi bat mezuko.
  • Posta elektroniko bidezko spam-aren aurreko erantzun-indizea: 15 erantzun milioi bakoitzeko (posta bidezko publizitatea: 3.000 milioiko, baina askoz ere garestiagoa da).

Hori bai, kontuz spammer-a bilakatzea pentsatzen hasi aurretik: 9.000 milioi mezu bidali zuen spammer-ari ereduzko-zigorra.

7.3. Zergatik da txarra eta zer egin spam-etik babesteko?

Lehen begiratu batean ez dirudien arren, Spam-aren ondorioak ez dira batere onak. Zer egin behar duzun ahal den neurrian babesteko?

Zergatik da txarra?

  • Jasotzailearentzako kostu ekonomikoa: konexio-denbora eta alperrik galdutako denbora. ISP-entzat (Interneteko zerbitzu hornitzaileentzat) sortutako kostua kuotei gehitzen dizkiete.
  • Sareak gainezka egitea. Igoera esponentzialean dago: spam-ak sortutako trafikoa ikaragarri handia da.
  • Zaborra da.
  • Iruzurra eta gezurra darabilte.
  • Legez kanpokoa da: herrialde batean hala izanda ere, ezer edo inork ez du galarazten spammer batek beste herrialde batetik jardutea.
  • Baliabide-lapurreta: bitartekari gisa erabilitako sistema errugabeak.

Nola prebenitu?

Spametik libre dagoen posta-kontua izatea oso zaila da. Baina beti egin daiteke ahalegintxoren bat, betiere beranduegi ez bada.

  • Zure posta helbide edo kontua publiko egitea saihestu (webguneak, foroak, chat-ak, albiste-taldeak). Laneko kontutik berezitutako beste kontu bat sortzea da egokiena, aipatutako sistemetan hori altan emateko: yahoo, gmail...
  • Spam-aren aurkako zerbitzua erabili: ISP batzuk posta elektroniko zerbitzuarekin batera eskaintzen dute. Horrez gain, gmail posta-sistemak SPAMaren kontrol oso indartsua eskaintzen dizu.
  • Doako helbide elektronikorik ez erabili lan kontuetarako, helbide horiek eskaintzen dituzten konpainia batzuk gero spammer-ei saltzen dizkietelako.
  • Kate itxurako mezurik ez erantzun eta ez berriz bidali ere: spammer-ek mezu mota horiek biltzen dituzte, horietan agertzen diren helbideak aktiboak izan ohi dira-eta.
  • Webguneetako pribatutasun-politikari buruzko oharrak irakurri.
  • Helbide elektronikoa kamuflatzeko teknikak erabili: erabiltzailea@dominioa.es --> erabiltzailea@ANTISPAMdominioa.es (aldaketa erabiltzen dugun posta bezeroaren “Bidaltzailea” eta “-ri erantzun” eremuetan egin behar da. Eta mezuen sinaduran, mezuari erantzun ahal izateko ANTISPAM-a kentzeko beharra gehituta).

Webetan posta helbidea kamuflatu.

Zer ez egin?

  • Ez erantzun bidaltzaileari, ez eta baja emateko eskatzen dutenean ere --> “merkatu beltzeko” helbideen zerrenda osatzera pasatuko zinateke, garestienen zerrendara, helbide hori gaur egun erabiltzen dela jakingo lukete-eta.
  • Spam mezurik ez zabaldu, aurrebista desaktibatu: spammer-ei gure kontua aktibo dagoela abisatzen dioten erantzun automatikoak saihesteko.

7.4. Spam-aren kontrako iragazkiak

Zertarako balio dute?

Sartzen diren mezuak galbahetik pasatzen dituzte: karpeta berezi batera bidali edo zuzenean ezabatu egiten dituzte.

Iragazketa moduak

  • Posta bezeroen iragazketa arauak: erabiltzaileak egin beharreko lan asko (bidaltzaile bidezko edo eduki bidezko blokeoa).
  • Iragazketarako programa bereziak: arauak definitu eta sistemak hezten joaten dira. Antzemateko ahalmena % 90.
  • Yahoo --> Bulk Mail karpeta.
  • Gmail --> SPAM karpeta. Eta Spam eta Ez da Spam botoiak dauzkazu, sistemari erakusten joateko.
  • Arazoak dauzkate: spam ez diren mezuak iragazi daitezke.

Iragazki adibideak:

  • Windows: MailWasher, K9 AntiSpam, Email Control
  • Linux: MailScanner, Active Spam Killer, Spam Assasin

8. Edukien iragazkia

Erabaki nahi al duzu telebistan zer ezin daitekeen ikusi, sailen edukiaren arabera?

8.1. Zer da edukien iragazkia?

Edukien iragazkia erabiltzaileak Interneten aurkitutako materiala ikustea galarazten duten eta batera eragiten duten software elementu bat edo gehiago dira.

Net Nanny softwarra

Sailkapena: Web guneak haien edukien arabera sailkatzeko balio-arauak erabiltzen dira. “Baimenduta/baimenik gabe” bereizketa bezalakoak erabil ditzakete,  CyberSitter edo NetNanny, programetan adibidez, baina baita balio ugari ere, PICS-etan oinarritutako sailkapenak kasu. (Plataform for Internet Content Selection – Interneteko Edukien Sailkapenerako Plataforma)


Iragazketa: Interneten eskatzen duzun orri bakoitzeko, iragazteko software bakoitzak eskatu duzun orria aztertuko du. “Baimenik gabe”ko zerrendan badago edo PICS sailkapen egokia ez badu, iragazteko software-ak sartzen ez dizu utziko eta orriaren edukira ezingo zara sartu.

8.2. Sarreren Kontrolerako Tresnak eta ordenagailuaren Monitorizazioa

Gaur egun, asko dira sarrera kontrolatzeko eta ordenagailua monitorizatzeko dauden tresnak, haurrentzat egokiak ez diren edukiak blokeatzen dituztenak. Tresna horiek asko alda daitezke erabilitako metodoen arabera eta erabiltzaileek konfiguratzeko duten erraztasunaren arabera.

Hainbat modutan funtzionatzen dute tresna horiek Interneten dauden eduki kaltegarriak erabiltzaileei iristea galarazteko.

  • eduki horiek dituzten web orrietako helbideak blokeatuz.
  • sartzeko orduak kontrolatuz.
  • aldez aurretik zehaztutako zerrendak onartuz.
  • onartutako edo onartu gabeko helbideen zerrenda ezartzea ahalbidetuz.
  • egun eta ordu desberdinetan profil desberdinak esleituz (lana, aisialdia, etab.)
  • une bakoitzean eta erabiltzaile bakoitzak zein zerbitzu erabil ditzaken arautuz (posta, txata, eta abar), etab.

Programa horien prezioa asko aldatzen da haien funtzioen eta konfigurazioen arabera, eta ia horiek guztiak eros daitezke internet bidez.

Zerrenda positiboak eta negatiboak:

Zerrenda horiek debekatutako orrien zerrenda beltzetik edo baimena duten orrien zerrenda zuritik abiatuz egin daitezke.

Zerrenda horiek noiz behinka eguneratu behar dira, programak ongi funtzionatzen jarrai dezan, egunero irteten baitira eta desagertzen milaka orri. Badira doan eguneratzea ahalbidetzen duten zenbait enpresa, eta beste batzuek eguneratze bakoitzeko kobratzen dute, eta garesti xamar gainera.

Hitz zehatzak hautematea:

Badira hitz zehatz batzuk dituzten orriak blokeatzen dituzten programak. Baina kontuz ibili beharra dugu, ez baita hitz horren testuingurua kontuan izaten, beraz, benetan interesatzen zaizkigun orriak ere blokea ditzakegu horrela. Esaterako, zerrendatan gehien sartzen diren hitzak marihuana, sexu eta halakoak dira. Programak sexu-hezkuntzako orri bat ere blokea dezake “sexu” hitza duelako. Orain urte batzuk kasu aipagarri bat gertatu zen, bularreko minbiziaren aldeko talde baten gunea blokeatu zuten America Online-ko bilaketetan, “bular” hitza zuelako.

Azterketa semantikoa

Optenet Logoa


Adimen artifizialeko tekniketan oinarritzen da, azterketa semantikoa egiten da eta hitzen hautematearekin ez bezalako emaitzak lortzen dira. Gaur egun, merkatuan OPTENET (Espainian garatutako www.optenet.com programaz gain), halako teknologia erabiltzen duten bi produktu daude, Rulespace (www.rulespace.com) estatubatuarra eta Puresight, israeldarra (www.puresight.com ).

Gurasoen kontrolerako OPTENET sistema

Internet, zuzendaritza eta kontrol egokiaren ezean haurrek eduki ezegokiak jasotzeko bidea bilakatu da, helduentzako edukiak esaterako.

Optenet PC Parental Control Software delakoak familiako kide bakoitzak Internet noiz eta nola erabiltzen duen kudeatzen du.

Interneterako sarreren iragazketa soluzio bat da, edukien mailak blokeatzea eta iragaztea ahalbidetzen duena: pornografia, ausazko jolasak, drogak, indarkeria, etab.

Interneten nahi duzun ingurune segurua ematen du, eta zure seme-alabak segurtasunez ibiltzea ahalbidetzen du.

Gurasoak familiak Interneti ematen dion erabileraz kezkatzen dira, kanpoan daudenean ere seme-alabek zer egiten duten ere jakin nahi izaten duten bezala.

  • Leku arriskutsuak blokeatzen ditu
  • Jaitsitako elementuak murrizten ditu
  • Erabiltzaile bakoitzaren nabigazio-denbora mugatzen du.
  • Interneteko mehatxuen aurkako babes proaktiboa eskaintzen du
  • Babestu zure familia

Iragazkiaren adimendun motor aurreratua, eta honako ezaugarriak:

  • Edukia denbora errealean aztertzen du
  • EGUNERO eguneratzen da
  • Nahi ez diren edukiak blokeatu egiten dira – beharren arabera pertsonalizatuz.
  • 15 minutu baino gutxiagotan desblokeatze zerbitzu bakarra
  • Familiako kide bakoitzarentzat iragazte-profil bana.
  • P2P-ren, txaten, instant messaging... eta halakoen  erabilera kudeatzea edo kentzea.
  • 5 hizkuntzatan

Monitorizazioa: badira haurrek interneten zenbat denbora egoten diren eta haiek zein orrialde ikusten dituzten jakiteko programak.

Gainera, ordenagailuan sartzen den informazioa blokeatzen dutenak ere badaude, posta elektronikoa, esaterako,, eta Internetera ateratzen den informazioa blokeatzen dutenak, norberaren datuak esaterako, eta haurrek inkestei erantzutea galarazten dute.

8.3. Sarrera Kontroleko tresnak Internet Hornitzailean

Ongi legoke kontrol hori hilero kobratzen digun Internet hornitzaileak berak eskaintzea.

Tresnak hornitzailean bertan

Kontrola ISP-a (Internet Zerbitzuen Hornitzailea) instalatuta duen iragazte-sistemak egingo luke, eta guk erabili besterik ez genuke egingo, etxeko ordenagailuan programa instalatzeko beharrik gabe.

Soluzio horrek proxy zerbitzaria behar du, hornitzailearen bezeroen eta urrutiko web guneen arteko bitartekaria izango zena. Hornitzailearen iragazkia duen bezero gisa web gune bat ikusi nahi duzunean, zure eskaera hornitzailearen proxy zerbitzarira zuzenduko da. Hark egiaztatuko du web gune hori blokeatu edo ez. Gunea ezin bada onartu, proxy zerbitzariak web orria berreskuratu eta zuri entregatuko dizu.

Teknika aldetik, egin daiteke hori, baina hornitzaile txikiek ez dituzte baliabide informatiko nahikoak edukiko. Gainera, Internetera iragazki bidezko sarrera nahi ez duten bezeroak gal ditzakete horrela.

Iragazteko softwarea ematea

Hori guraso askoren gogokoa izan zitekeen, baina hornitzaileentzat kostu handia ere bai.

9. Pishing, keylogger, pc zombie

Abiarazten ari diren halako eraso berrietatik babestu, ez iezaiozu inori zu erabiltzen utzi

9.1. Phishing

Seguruenik, guztiek ikusi ahal izan duzuen teknika da. Konfiantzazko lekuak omen direnetatik datozen mezuak dira eta haien helburua isilpeko datuak lapurtzea da.

“Phising”a iruzur egiteko modu berria da eta identitatea lapurtzeko asmatu zen. Kreditu txartelen eta pasahitzen zenbakiak, kontuen informazioa edo bestelako datu pertsonalak iruzurren bitartez lortzean dago delitua. Halako iruzurrak posta elektronikoz edo berezi irekitzen diren leihoen bitartez jasotzen dira.

Esaterako, orain gutxi, HTML formatuan iritsi zitzaien milaka erabiltzaileri halako esteka zuen mezu bat:

https://www.bancopopular.es

baina benetan, horrekin zerikusirik ez zuen helbide batera eramaten zuen:

http://210.15.78.10/img/1,17266,logon,00.php

Identitatea egiaztatu eta gero, erabiltzaileak haren datuak eta kontua ematen zituen, eta datu horiek “zerbitzariren batean” gordetzen ziren. Zerbitzari horretarako sarbidea duen edonork erabiltzailearen izena eta pasahitza lortzen du haren bankuko kontuan sartzeko.

Kontuz erabiltzailea eta pasahitza eskatzen dizuten mezuekin. Banketxe batek INOIZ ez lizuke hori horrela eskatuko.

Phising-aren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, irakurri Phishing Wikipedian

9.2. Keylogger

Zure ordenagailuan idazten duzun guztia erregistratu dezake norbaitek eta gero erabili...

Keylogger baten helburua

Keylogger-en helburua fitxategi batean ordenagailu baten teklatuko pultsazio guztiak gordetzea da.

Horrekin, nonbait erregistratuta geldituko dira erabiltzaile guztiak, pasahitzak eta abar, noizbait haiek aztertzeko eta erabili ahal izateko.

Etengabe norbait zure pantailara begira egongo balitz bezala da, interesgarria den daturen bat noiz sartuko zain... gero berak erabiltzeko.

Katu bat begiratzen ze gertatzen ari den ordenagailuan

Zer nolako keylogger-ak daude?

Hardware bitartezkoak: teklatuan bertan edo haren ondoan dauden gailuak.

Keylogger bat. Teklak begira

Software bidez: horiek aztertuko ditugu sakonago.

Pentsa zuen ordenagailutik konektatzen zaretela edo ziberkafetegi batetik (ez da batere komenigarria, ordenagailu hori ez duzulako kontrolatzen eta ez dakizulako zein segurtasun maila duen) bankuko web gunera eta kontuaren saldoa begiratzen duzuela han, baita fakturaren bat ordaindu ere.

Jakin gabe, keylogger-ak idazten duzun guztia gorde du, erabiltzaileak eta pasahitzak barne. Datu horiek iruzurgile baten eskutara irits daitezke eta hark zuen kontua erabili.

PC batean nahiko erraz “sartzen” dira iruzurgileak, nahiz eta informatika gehiegi ez jakin. Diskette batekin, iruzurgileak keylogger-a ordenagailuan instalatu, geroago itzuli eta badaki handik zein kontutan ibili diren.

Baina programa Internet bidez ere irits daiteke, mezu elektroniko batekin batera edo sarean doan eskaintzen diren zenbait erabilgarriren barruan, ezkutuan (DVD baten software batean, esaterako). Troiarrak dira horiek, Troiako Zaldia bezala, etsaia ezkutuan dutelako gordeta.

Halako software bat aurkitzea zaila da erabiltzaile arrunt batentzat, eta tekleatzen den guztia grabatzen du. Internetera konektatzen den bezain laster, mezu baten bidez datu guztiak dituen artxiboa bidaltzen du aldez aurretiko interneteko helbide batera zuzenean.

Justiziak araka ditzake IP guztiak (internet zerbitzariak identifikatzen dituztenak) eta datuen artxiboen ibilbidea jarrai dezake. Baina gehienetan, iruzurgileek nazioarteko hornitzaileen posta kontuak erabiltzen dituzte (Yahoo, Hotmail...), zerbitzariak herrialdetik kanpo dituztenak, eta denbora behar da atzerriko epaileek jarraipen hori osatzeko.

Iruzurgileak fitxategia eskuan duenean, artxibo hori bankuen web guneetan, dendetan, eta abar bilatzen du eta, gero, erabiltzaileak idatzi zituen NAN zenbakiak, erabiltzaileen izenak eta gakoak erabiltzen ditu.

Ikasi gehiago Keylogger-en inguruan: Keylogger-ak Wikipedian (erderaz dago)

9.3. PC zombie-ak

Zure ordenagailua hartuko dute zu konturatu gabe eta beraiek egitea nahi dutena egiteko programatuko dute.

“Zombie”ak software kaltegarriak (“malware”) hartutako ordenagailuak dira, gaizkileei haiek nahi duten bezala eta edozein lekutatik erabiltzea ahalbidetzen dietenak, birusak banatzeko, spam-a bidaltzeko eta web guneak erasotzeko.
Egunez egun, gero eta ordenagailu zombie gehiago dago eta zure ordenagailua halako bat izan daiteke.

Badira milaka gaizkile-sare, spammers-ei (nahi ez den posta mordoa bidaltzen duten enpresei) eta web guneen aurkako erasoak antolatzen dituztenei milaka ordenagailutarako sarrerak saltzen dizkietenak.

Zombie sare horien erruz lortu da pertsona arrunten helbideetatik zabor-posta ugari iristea. Interneteko erabiltzaileen ordenagailuetatik jasotzen dugun spam hori guztia haien ordenagailua urrutitik manipulatzen ari diren pertsonen ordenagailuetatik bidaltzen dituzte.

NOLA HARTZEN DITUZTEN

Malwarea duen Interneten hedaketa bidez (kode maltzurra duen softwarea).

Programa horietako batek ordenagailu horietan sartzea lortzen duenean (esaterako, segurtasuna eguneratu ez duena...), ekipoaren kontrola hartu eta erasotzailearen aginduen zain gelditzen dira. Agindua Internet bitartez iristen denean, Zombi-a iratzarri eta erasoa abiarazten du edo spam-a bidaltzen hasi.

Zombie batHorrela erabiltzen dira – doan eta erabiltzaileak ezer ere ez jakin gabe – ekipoen konputu-ahalmenak eta  internetera konektatzeko gaitasuna.

Ordenagailuak akatsak zuzendu gabe dituenean Windowsen edo Internet Exploreren, malwarea automatikoki sartzen da. Nahikoa da erabiltzailea internetekin konektatua egotea hainbat segundoz, softwareak etengabe zeharkatzen baitu sarea erasotzeko ordenagailuen bila (zenbait birus ere horrela sartzen dira).

Berez irekitzen den leihoan klik egiten dugunean ere sar daitezke edo posta elektronikoz jaso dugun artxibo erantsia irekitzen dugunean, nahiz leku fidagarriak ez direnetatik programak jaisten direnean.

NOLA BABESTU

Hemen dituzu zenbait jarraibide zure ordenagailua babesten saiatzeko:

  • Sistema eragilea, nabigatzailea eta Microsoft-en beste programak eguneratuta izatea (sistema horren Windows Update tresnaren bitartez).
  • Hainbat erabiltzaile kontu irekitzea Windows XP-n,  eta nabigatzeko zenbait pribilegio erabiltzaile gutxi batzuei murriztea. Horrela, haurrek ez diote gaizkileari atea irekiko, nabigatzeko duten ohiturekin.
  • Jatorri ezezaguna edo susmagarria duten mezuak ez ireki.
  • Helduen lekurik ez bisitatu, doan direnak gehienbat.
  • Posta kateetan ez parte hartu.
  • Firewall-a instalatu edo aktibatu: Windows XP-k badu oinarrizko bat eta badaude doako asko sarean ere bai (komeni da bat bakarrik edukitzea modu aktiboan).
  • Birusen kontrako programa eguneratuta eduki.

10. Amaierako laburpena

Bukatzeko, interneteko segurtasunaren oinarrizko elementuak gogoratuko ditugu.

10.1. Azken aholkuak, berrikusketa eta abar

Segurtasuna interneten aztertzen duen gida labur honi bukaera emateko, ikusitakoa laburbilduko dugu:
  • Korrontea eteten denean datuak galtzea galarazteko, x minuturo segurtasun-kopia egiteko konfigura daitezke aplikazioak.
  • Modu automatikoan eguneratzen diren antibirusak instalatu.
  • Suebakiak instalatu.
  • Birus eta har gehienek Windows eta Outlook dute helburutzat. Ongi legoke programa alternatiboak erabiltzea: Mozilla Thunderbird eta Mozilla Firefox
  • Spywarea kentzeko programa instalatu.
  • Checkdialer bezalako softwarea instalatu 906... zenbakiei deiak egiten dituzten dialerrak ez sartzeko.
  • Ordenagailua eta ekipoak tentsio pikoen aurreko babesa duten erregeletetan jarri.
  • Monitorean eranskailu bat itsasi, interneteko konexioaren bezeroaren arretarako telefonoarekin eta ordenagailuaren hornitzailearenarekin, oraindik garantian dagoenean.
  • Erabiltzaile bakoitzak erabil ditzala bi helbide elektroniko desberdin, pasahitz desberdinekoak. Horietako bat “gezurretan” erabiltzea, posta zerrendetara eta doako zerbitzuetara sartzeko. Bestea ordaintzeko, bankuetarako...
  • Pasahitz onak eduki (gutxienez 8 karakterekoak, hiztegian ez datozen hitzak, pertsonala ez dena)
  • Korreoen eranskinetan ez bi aldiz klik egin, aurretik birusa duten edo ez egiaztatu gabe. Gainera, eranskinaren jatorria ezezaguna bada edo susmagarria bada, ez ireki.
  • Ziberkafetegi batetik edo partekatutako ordenagailu batetik erosketarik ez egin edo bankuko orrian sartu. Etxetik egin, zuk bakarrik. Konexio seguruak direla egiaztatu (https:)
  • Nabigatzaileak eta posta bezeroak “Pasahitzak gogoratu” aukera aktibatuta ez edukitzen saiatu.
  • Sistema eragilea azken segurtasun-adabakiekin eguneratuta eduki.
  • Datu garrantzitsuenen segurtasun-kopiak egin aldizka.
  • Kate motako mezuak ez bidaltzen jarraitu, spam-a saihesteko.
  • Gida honek lagundu izana espero dugu eta honen inguruko zure iritzia jakin nahiko genuke... ;)

11. Kredituak, lizentzia eta eskerrak

Kredituak eta lizentzia

11.1. Kredituak eta lizentzia

Eskuliburua egiteko erabili diren baliabideen inguruko informazioa

Eskuliburu hau egiteko software librea erabili da:


Egilea: Koro Gabiola.
Data: 2007ko azaroaren 28a
Lizentzia: Creative Commons ShareAlike

Creative Commons Logo

11.2. Eskerrak

Eskuliburu hau zuei iristea ahalbidetu duen erakundea eskertu nahi genuke.

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntza du.


Eusko Jaurlaritza: Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa zaila

Eta www.zerikasi.com -eri

Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza

12. Ikastaroari buruzko inkesta

Zure iritzia interesatzen zaigu. Hobetzen lagunduko digu. Eskerrik asko betetzearren

12.1. Ikastaroari buruzko zure komentarioak

Eskertuko genizueke 2 minutuan beteko bazenu gure mini-inkesta.
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza: Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa zaila
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

Google Translator
IMH Sare Sozialetan
Follow us on Twitter Follow us on Facebook Follow us on Linkedin Follow us on Youtube Chanel Follow us on Flickr Follow us on SlideShare
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Follow us on Twitter Follow us on Facebook Follow us on Youtube Chanel