3.3.
Mozilla Firefox nabigatzailea
Maila bat gorago
Fitxa bidezko nabigazioa
Programaren leiho bakar batean orri bat baino gehiago ireki daitezke aldi berean ,eta batetik bestera erlaitz (edo fitxa) bidez mugi zaitezke. Horrela, errazago nabiga dezakezu, eta modu antolatuago batean, ekipoko baliabide gutxiago erabiliz.
Berez irekitzen diren leihoen blokeatzailea (popup)
Firefox-ek berez irekitzen diren leihoen blokeatzailea dakar eta pertsonaliza daiteke; besterik adierazi ezean, edozein orriko leiho guztiak blokeatzen ditu. Gainera, kasu bakoitzean, berez irekitzen diren leihoen aurkako babes maila definitzea ahalbidetzen du.
Zein sistema eragiletarako dauden eskuragarri
Mozilla Firefox plataforma anitzeko nabigatzailea da, eta Microsoft Windows-en hainbat bertsiotan erabil daiteke, 98, 98SE, Me, NT 4.0, 2000, XP, Server 2003 eta Vista barne. Mac OS X eta GNU/Linux-ean oinarritutako eta X Windows leihoen sistema erabiltzen duten sistema eragileetan ere ongi dabil.
Hizkuntzak
Proiektuak Europako 22 hizkuntza hartu ditu, horien artean gazteleraeuskara?[25]. Hizkuntzak garrantzitsuak dira programa erabiltzen dutenek haien ama hizkuntza erabili ahal izateko. Erabiltzaile aurreratuek ingelesa erabil dezakete, baina gehienek nahiago dute norberaren hizkuntza.