3.5.
Interneterako konexioa baduzu: Gmail
Maila bat gorago
Ba al duzu beti interneterako konexiorik erabilgarri?
BAI erantzun baduzu, guk ez genuke zalantzarik izango. Gmail-ek posta elektroniko ikaragarria eskaintzen dizu!
G-mail zure posta-kontua sortzeko: SORTU ZURE GMAIL KONTUA

G-mailen propietateak
- Spam-aren kontrol ikaragarri ona du eta zuk erakutsi behar diozu sistemari spama den ala ez. Zurekin batera joango da ikasten.
- 2G-ko postontzia du hasteko, doako postontzi handia.
- Mezuen artean bilatzeko oso motor ona du. Ez duzu zertan jakin non jarri duzun, hitz bat idatzi eta gmailek aurkituko du.
- Antibirusa dakar, erabiltzaileak ikusi ere egiten ez duena. Horrela, infektatuta dagoen edukiren bat eransten duzunean, antibirusa zure sistemara jaitsi aurretik kentzen saiatuko da. Kentzea lortzen badu, edukia ireki ahal izango duzu, bestela, erantsitako informazioa ezingo duzu ikusi. Era berean, bidaltzen duzun mezu batean badago birusa, birusa kendu arte, ez du mezua bidaliko. Eta birusa ezin bada kendu, mezua ez da bidaliko.
Ikastaro hau interneteko segurtasunaren ingurukoa da, beraz Gmail da gure posta elektronikorako sistema izateko hautagai nagusia.
Gainera, mezuak gero tokiko disko batera jaits daitezke Mozilla Thunderbird bezeroaren bitartez.