Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Oinarrizko Segurtasuna Interneten Edukien iragazkia Zer da edukien iragazkia?
Dokumentu Akzioak

8.1. Zer da edukien iragazkia?

Maila bat gorago
Edukien iragazkia erabiltzaileak Interneten aurkitutako materiala ikustea galarazten duten eta batera eragiten duten software elementu bat edo gehiago dira.

Net Nanny softwarra

Sailkapena: Web guneak haien edukien arabera sailkatzeko balio-arauak erabiltzen dira. “Baimenduta/baimenik gabe” bereizketa bezalakoak erabil ditzakete,  CyberSitter edo NetNanny, programetan adibidez, baina baita balio ugari ere, PICS-etan oinarritutako sailkapenak kasu. (Plataform for Internet Content Selection – Interneteko Edukien Sailkapenerako Plataforma)


Iragazketa: Interneten eskatzen duzun orri bakoitzeko, iragazteko software bakoitzak eskatu duzun orria aztertuko du. “Baimenik gabe”ko zerrendan badago edo PICS sailkapen egokia ez badu, iragazteko software-ak sartzen ez dizu utziko eta orriaren edukira ezingo zara sartu.