8.2.
Sarreren Kontrolerako Tresnak eta ordenagailuaren Monitorizazioa
Maila bat gorago
Hainbat modutan funtzionatzen dute tresna horiek Interneten dauden eduki kaltegarriak erabiltzaileei iristea galarazteko.
- eduki horiek dituzten web orrietako helbideak blokeatuz.
- sartzeko orduak kontrolatuz.
- aldez aurretik zehaztutako zerrendak onartuz.
- onartutako edo onartu gabeko helbideen zerrenda ezartzea ahalbidetuz.
- egun eta ordu desberdinetan profil desberdinak esleituz (lana, aisialdia, etab.)
- une bakoitzean eta erabiltzaile bakoitzak zein zerbitzu erabil ditzaken arautuz (posta, txata, eta abar), etab.
Programa horien prezioa asko aldatzen da haien funtzioen eta konfigurazioen arabera, eta ia horiek guztiak eros daitezke internet bidez.
Zerrenda positiboak eta negatiboak:
Zerrenda horiek debekatutako orrien zerrenda beltzetik edo baimena duten orrien zerrenda zuritik abiatuz egin daitezke.
Zerrenda horiek noiz behinka eguneratu behar dira, programak ongi funtzionatzen jarrai dezan, egunero irteten baitira eta desagertzen milaka orri. Badira doan eguneratzea ahalbidetzen duten zenbait enpresa, eta beste batzuek eguneratze bakoitzeko kobratzen dute, eta garesti xamar gainera.
Hitz zehatzak hautematea:
Badira hitz zehatz batzuk dituzten orriak blokeatzen dituzten programak. Baina kontuz ibili beharra dugu, ez baita hitz horren testuingurua kontuan izaten, beraz, benetan interesatzen zaizkigun orriak ere blokea ditzakegu horrela. Esaterako, zerrendatan gehien sartzen diren hitzak marihuana, sexu eta halakoak dira. Programak sexu-hezkuntzako orri bat ere blokea dezake “sexu” hitza duelako. Orain urte batzuk kasu aipagarri bat gertatu zen, bularreko minbiziaren aldeko talde baten gunea blokeatu zuten America Online-ko bilaketetan, “bular” hitza zuelako.
Azterketa semantikoa

Adimen artifizialeko tekniketan oinarritzen da, azterketa semantikoa egiten da eta hitzen hautematearekin ez bezalako emaitzak lortzen dira. Gaur egun, merkatuan OPTENET (Espainian garatutako www.optenet.com programaz gain), halako teknologia erabiltzen duten bi produktu daude, Rulespace (www.rulespace.com) estatubatuarra eta Puresight, israeldarra (www.puresight.com ).
Gurasoen kontrolerako OPTENET sistema
Internet, zuzendaritza eta kontrol egokiaren ezean haurrek eduki ezegokiak jasotzeko bidea bilakatu da, helduentzako edukiak esaterako.
Optenet PC Parental Control Software delakoak familiako kide bakoitzak Internet noiz eta nola erabiltzen duen kudeatzen du.
Interneterako sarreren iragazketa soluzio bat da, edukien mailak blokeatzea eta iragaztea ahalbidetzen duena: pornografia, ausazko jolasak, drogak, indarkeria, etab.
Interneten nahi duzun ingurune segurua ematen du, eta zure seme-alabak segurtasunez ibiltzea ahalbidetzen du.
Gurasoak familiak Interneti ematen dion erabileraz kezkatzen dira, kanpoan daudenean ere seme-alabek zer egiten duten ere jakin nahi izaten duten bezala.
- Leku arriskutsuak blokeatzen ditu
- Jaitsitako elementuak murrizten ditu
- Erabiltzaile bakoitzaren nabigazio-denbora mugatzen du.
- Interneteko mehatxuen aurkako babes proaktiboa eskaintzen du
- Babestu zure familia
Iragazkiaren adimendun motor aurreratua, eta honako ezaugarriak:
- Edukia denbora errealean aztertzen du
- EGUNERO eguneratzen da
- Nahi ez diren edukiak blokeatu egiten dira – beharren arabera pertsonalizatuz.
- 15 minutu baino gutxiagotan desblokeatze zerbitzu bakarra
- Familiako kide bakoitzarentzat iragazte-profil bana.
- P2P-ren, txaten, instant messaging... eta halakoen erabilera kudeatzea edo kentzea.
- 5 hizkuntzatan
Monitorizazioa: badira haurrek interneten zenbat denbora egoten diren eta haiek zein orrialde ikusten dituzten jakiteko programak.
Gainera, ordenagailuan sartzen den informazioa blokeatzen dutenak ere badaude, posta elektronikoa, esaterako,, eta Internetera ateratzen den informazioa blokeatzen dutenak, norberaren datuak esaterako, eta haurrek inkestei erantzutea galarazten dute.