Birusen aurkako erremintak
Note: Return to reference manual view.
1. Birusak eragin ditzakeen kalteak
- Pantailan mezu nekagarriak ikustea
- Bihurrikeriak: “Yankee” birusak “YANKEE DOODLE DANDY” abestia jotzen du arratsaldeko 5etan.
- Zerbitzura ezin sartzea (DoS): esaterako, birus batek zure dokumentu bati pasahitza jartzea. Erabiltzaileak ezin du ireki, pasahitza zein den ez dakielako.
- Datuen lapurreta: batzuek erabiltzaileen datuak bidaltzen dituzte internet bidez, disko gogorreko fitxategiak hartu eta helbide-zerrendako batera ere bidaltzen dituzte.
- Datuen aldaketa: artxiboen edukiak aldatzea.
- Datuak ezabatzea.
Ikus dezakezunez, gaiak arreta merezi du.
2. Aurki daitezkeen birus-motak
Birusak:
- Fitxategi-birusa: programa exekutagarriak kutsatuko ditu (.exe, .com). Erabiltzaileak birusak kutsatutako programaren bat exekutatzen duenean, birusa aktibatu egiten da eta kasu bakoitzari dagozkion kalteak eragingo ditu. Gaur egun dauden birus gehienak halakoak dira, etahaien eragiteko motaren arabera sailka daitezke.
- Birus egoiliarrak: RAM memorian gelditzen dira programa bat exekutatu arte, eta orduan kutsatzen dute. RAMak bere edukiak galtzen ditu ordenagailua itzaltzen denean, beraz, birus hauetariko asko ekipoa itzaltzean desagertzen dira. Beste batzuk, ordea, sistema eraldatzen dute ordenagailua pizten den bakoitzean instalatzeko.
- Abiarazten deneko birusak: abiarazte-sektoreari eragiten diote. Diskete bidez transmititzen dira, beraz, hobe idaztearen aurka babestea. Arriskurik ez dago ordenagailua disko horrekin abiarazten ez bada.
- Makro birusa: zenbait aplikazioren edo programaren bitartez sortu diren fitxategiak kutsatzen dituzte, testu editoreak, datu-baseen kudeatzaileak, kalkulu-orrien programak, etab.
- Birus mutanteak edo polimorfikoak: mutatzen duten birusak dira, hau da, jatorri-kodearen zenbait atal aldatzen dituzte, birusen kontrakoek erabiltzen dituzten enkriptazio-prozesuak eta teknologia bera erabiltzen dute. Mutazio horien ondorioz, birusaren belaunaldiak aurrekoaren desberdinak direnez, oso zaila izten da haiek hautematea eta kentzea.
Harrak:
Bere buruaren kopiak internet bidez beste ordenagailuei, disko-unitateei edo posta elektronikoei banatzen dizkien programa independentea da. Bere xede bakarra, bere buruaren kopiak egitea da eta ez kalteak eragitea.
Troiako zaldiak (troiarrak):
Ezagutzen al duzu Troiako zaldiaren istorioa?. Bazen behin Atenea Jainkosarentzat troiarrei opari eman zieten egurrezko zaldi handi bat. Troiarrek Troiaren harresietan barrena sartzen utzi zioten zaldiari eta barruan zeuden greziar (tranpa batean) gerlariek hartu zuten hiria.
Informatikan, Troiako zaldiak dokumentuetan edo kaltegarriak ez diruditen bestelako programetan ezkutuan sartzen diren programak dira. Haien helburua, gure ekipotik kanpo dauden pertsonak gure ekipoan sartzeko bidea aurkitzea da. Barruan daudenean, exekutatu egiten dira berez, eta hondamenak eragin ditzakete. Ez dira bikoitzen. Ospe handia duten leku publikoek Troiako gutxiago izateko aukerak dituzte. Hala ere, eskatu gabeko mezuek eta erantsita dituzten artxiboek, edo jaitsitako artxiboek troiar asko eduki ditzakete.
Bonba logikoa
Lo daude funtzionatzen hasteko ezarri zaion eguna iristen den arte, edo erabiltzaileak martxan jartzeko programatutako ekintza exekutatzen duen arte.
Hoaxa
Ez da birusa, kalterik eragiten ez duelako. Hoax direlakoak (mistifikazioa, txantxa edo iruzurra), birusen inguruan edo bestelako edozeren inguruan ohartarazten gaituzten gezurretako mezuak dira (baita solidarioa edo gure osasunaren ingurukoa ere) edo salaketa ere izan daitekeena, posta elektroniko bidez. Komunean dutena da, “ahalik eta ezagun gehienei bidaltzea” eskatzen dutela. Ez itzazu halakoak inoiz ere ez berriro bidali.
Hemen duzu interneten hoax-a identifikatzen lagunduko dizun web orri bat
3. Zer da antibirus bat?
Zure ordenagailua interneten konektatuta badago edo ez badago ere, nahitaezkoa da zure sistema zaintzen dagoen antibirusa edukitzea.
Zein da birusen kontrako sistema baten lana?
Antibirusak artxiboen sistema babesten du, posta elektronikoaren eranskinak eta jaitsitako fitxategiak eskaneatuz eta kargatu, gorde edo exekutatu aurretik fitxategiak arakatuz.
Eskaneatutako fitxategiak birusen definizioko datu-baseekin edo sinadurekin (hau da eguneratuta egon behar duena birus berriak hauteman ahal izateko) alderatzen ditu. Halako eskaneatzearekin gezurrezko positiboak arraroak dira. Badago beste modu bateko eskaneatzea: heuristikoen bidez: datu-basean ez dauden sinadura duten birusak hautematen saiatzen da, eredu susmagarriak bilatuz. Metodo horrek gezurrezko positiboak ere ematen ditu (softwareak birus bezala identifikatu arren, birusak ez direnak), beraz, metodo hori desaktibatu egin ohi da.
Birus baten jomuga ez zarela uste al duzu? Zergatik zu?
Ordenagailua erabiltzeagatik soilik, birusen eskura gaude. Gripea hartzeko ere kalean egotearekin nahikoa da.
Lasai al zaude ordenagailua erosi zenuenean antibirusa zekarrelako?
Kontuz! Egunero ateratzen dira birus berriak. Antibirusek etxeek eguneratzeko fitxategiak ekartzen dituzte. Horregatik, ezinbestekoa da egunean egoteko eguneratzeko gai den antibirusa edukitzea.
Horretarako, jarri dizuten bertsioa eguneratua dagoela egiaztatu, eta, bestela, ez desinstalatu eta instalatu beste software bat (aurrerago egingo ditugu proposamen gehiago).
4. Antibirus bat baino gehiago aldi berean?
Erantzuna BAI da, baina KONTUZ!!!
Batek bakarrik egon behar du aktibo eta egoile aldi berean. Bigarrena noizean behin lehenengoak hauteman ez duen eskuko azterketa abiarazteko erabil dezakezu, baina biak ezin dute egoileak izan.
Zergatik? Biak aldi berean lan egiten dutenean, litekeena da elkarri enbarazu egitea eta batek bestea birustzat jotzea. Ordenagailua honda dezakete gainera, beraz, kontu handiz ibili. Nahi gabe bi instalatu badira, eta ordenagailua behar bezala ez badabil, “Segurtasun moduan” abiarazi ordenagailua eta horietako bat kendu.
Bi antibirus edukitzearen alde ona artxibo batean ustez birusa dagoenean bi ikuspuntu edukitzea da. Litekeena da batek ez hautematea eta besteak BAI. Orduan, onena artxibo hori ezabatzea izango da.
Laburbilduz, hobe bi bat baino, baina horietako bat modu automatikoan eta bestea eskuz.
5. Birusei aurre egiteko gomendioak
Beti erabili antibirusa
Funtsezkoa da birusen kontrako programak antibirusaren bertsioa edo birusen sinadurak eguneratzeko modua izatea, birus berriak egunero hautematen direlako. Erabiltzaileak kontrolatu behar du antibirusa ahalik eta eguneratuen egon dadin.
Bi motatako antibirusak daude
- Sarean (internet bidez): Web orri batera konektatu, sistema aztertu eta unean jakiten duzu kutsatuta dagoen ala ez. Horretarako, interneterako konexio ona behar duzu izan. Halako antibirusa bakarrik edukitzea ez dizugu gomendatzen, baina noizean behin begiratzeko ongi datoz. Hemen dituzu zenbait Antibirus sarean
- Birusen kontrako softwarea: ordenagailuan instalatu behar den programa: babes handiagoa. Sistema etengabe babesten du. Doakoak eta ordaintzekoak daude. Geroz eta antibirus gehiagok dute espioien kontrako babesa ere.
Jasotako posta elektronikoak egiaztatu
- Mezu ezezagunik ez ireki, ezta exekutatzekorik aktibatu ere.
- Posta bezeroaren mezuak aurreikusteko aukera desaktibatu. Thunderbird-en nola egiten den adibidea.

- Artxiboen luzapenak ikustea aktibatu (Windows-en arakatzailean: Tresnak: Karpetaren aukerak: Ikus: “fitxategien luzapenak ezkutatu” aukera adierazi ez dela egiaztatu.
- Posta elektronikoa testu bezala bakarrik konfiguratu, eta ez HTML bezala, ahal denean (outlook: Tresnak: Aukerak: Posta formatua: HTML aukera adierazita ez dagoela begiratu).
- Lagun eta ezagunei bidaltzea eskatzen duten mezuak sistematikoki ez irekitzea. Kate horietako maila bat gehiago ez zaitez izan.
Kontuz zenbait web orritan sartzean
- Pantailako mezuak: zenbait orritan sartzean deskarga edo exekuta dezakezun edozein elementurekin kontuz ibili, horien artean birusak egon daitezke eta.
- Konfiantzazkoak ez diren lekuetatik software-ak jaistea saihestu.
- Eskatu ez dituzun artxiboak atzera bota, txatetan edo berri-taldeetan.
Legezko Softwarearen erabilera
Internet bidez jaitsitako softwareek, crack-ak eta halakoak dituztenak, birusak eduki ohi dituzte.
Datuen segurtasun-kopia egin
Dena dago esanda honen inguruan. Lanerako prestatu duzun aurkezpena, horrenbeste ordu eraman dizkizuna ez duzu galdu nahiko, ezta? ez dituzu iaz atera zenituen eta disko gogorrean bakarrik dituzun argazki horiek galdu nahi, ezta?
Kontuz peer-to-peer programekin
Emule bezalako programak, musika, filmak, softwareak edo beste edozein gauza jaisteko direnak. Birus bidez kutsatzeko iturri aipagarriak dira.
6. AVG Antivirus Free: aukera bat doan
Doako avg antivirus free izenekoaren instalazioa
Grisoft enpresak AVG Antivirus Free edition izenekoa eskaintzen dizu, ziurtatu doako bertsioa hartzen duzula, hau da Free Basic Protection-a. (Grisoft-ek AVG-aren ordaintzeko bertsio profesionala eskaintzen dizu, doakoak baino erabilgarritasun gehiago dituena, baina etxeko erabiltzaile batentzat nahikoa da doako bertsioa).
(Esteka ez badabil, bila ezazu doako AVG-a www.google.es helbidean eta jaits ezazu!)
Jaitsi eta instalazio artxiboa diskoan gordeko dugu.

Artxiboa jaitsi eta exekutatu egin behar dugu hura instalatzeko. Guztiari NEXT (HURRENGOA) edo ACCEPT (onartu) adierazi eta instalatzen bukatzen duenera arte segi aurrera. (Installation Complete mezua irakurriko duzu).
Zoriondu egingo gaitu, eta NEXT sakatuko dugu.

Lehenbiziko gauza, antibirusaren azken bertsioa lortuko dugu. Horretarako, CHECK FOR UPDATES sakatuko dugu (eguneratzeak dauden edo ez begiratzen du).

Eguneratzea nondik lortu nahi dugun galdetuko digu: hasteko, Do not ask for the update source next time aukerari emango diogu (hurrengoan berriro ez galdetzeko) eta gero INTERNET adieraziko dugu.

Eguneratzerik badago, hura adieraziko digu eta UPDATEri eman beharko diogu.

Eguneratzea Internetik jaisten hasiko da.

Jaisten denean, antibirusa eguneratu egiten da.

Eta behar bezala eguneratu dela adierazten digu mezu baten bidez.

Eguneroko eskaneaketa egiten ari denean zein lehentasun jarraitu galdetuko digu. LOW PRIORITY adieraziko dugu (lehentasun baxua), bestela, eskaneatze automatikoa egiten duen bitartean ezingo dugu ordenagailua beste ezertarako ere erabili. Eta Enable Scheduled Daily Scan aukeratuko dugu biruskontrakoak egunero begira dezan ordenagailua.

Erregistratzeko aukera ere ematen dizu (nahi ez baduzu, NEXT aukerari eman).

Hori da dena. Orain, programa berez abiaraziko da, eta hasierako konfigurazioa eskatuko du. Oraingoz ez da ezer ere ez konfiguratu behar, aurrerago egingo dugu hori. Dena hurrengoa, hurrengoa...
TEST CENTER

- Scan Computer: ordenagailu osoa aztertzen du.
- Scan Selected Areas: zer aztertu nahi duzun adieraz dezakezu.
- Check for Updates: softwarearen edo birusen sinaduren eguneratzeak badauden begiratzeko. Klik egingo dugu eta lehenengo aldian birusen sinadurak nondik lortu nahi ditugun galdetuko digu: internetetik esan behar diogu. Updateri emango diogu eta birusen azken sinadura jaisten hasiko da. Badugu antibirusa eguneratuta.
CONTROL CENTER:

Ondorengo osagaiak ditugu:
- Internal Virus Database: antibirusaren bertsioa eta birus sinadura ikusi ahal izango dugu, noizkoa den eta eguneratzea komeni den ere adieraziko digu
- Scheduler: lan automatikoen programatzailea. Eskuineko botoiarekin programatuta dauden lanak ikusi ahal izango ditugu, haiek ezabatu eta berriak gehitu (berriak gehitu ordaindutako bertsioan baino ez). Egunero eguneratzen den zeregin bat dator lehenetsia.
- AVG Resident Shield: beharrezkoa da antibirusak zure disko gogorreko artxibo guztiak automatikoki egiaztatzeko zu zure ordenagailuarekin lanean ari zaren bitartean. Aktibo badago, AVG egoile dagoela esan nahi du, eta diskoan idazten eta irakurtzen diren artxibo guztiak aztertzen ari dela.
- Virus Vault: oso erabilgarria. Hemen, “berrogeialdian” dauden birusak ikus daitezke, hau da, AVGk aurkitu dituenak eta, beharrezkoa bada, aztertu behar direnak. Kartzelan daudenez, giltzapeturik, ez dago arriskurik. Errore batez “giltzapetu” bada, artxiboa berrezartzea badago (birusa bada, infektatuta dago eta kontuz) edo “osatzen” saiatu, gurutze gorria sakatuz ;). Menuei begirada bat eman, hainbat aukera interesgarri baitago, karpeta horren gehienezko tamaina ezartzea, esaterako (Virus Vault) edo noiz hustu nahi dugun (berrikusi Service – Program Settings).
- Update Manager. Aukera horrengatik galdetuko digute; gure antibirusa beti eguneratuta egotea nahi dugunez, aktibatuta etorriko da, dagoen bezala utzi eta NEXT sakatuko dugu.
- Shell Extensión: Windiws-en fitxategien arakatzailearentzako konfigurazioa. Fitxategien sistema beretik arakatzea ahalbidetzen digu. Karpeta zehatz batean jarri eta eskuin botoiari ematen diozunean, karpeta horretan birusa bilatzeko aukera ematen dizu.
- AVG E-mail Scanner. Microsoft Exchange edo Microsoft Outlook bertsioren bat erabiliz gero, utzi leihatila hau aktibatuta programa horietako batetik jaso ditzakezun posta elektroniko guztiak aztertzeko.
Aukera horietako baten gainean jarriz gero, eta eskuineko botoia sakatuz gero, testuinguru-menua azalduko zaigu. Hor ikusiko ditugu aukera guztien propietateak, haiek aldatu, aukera ireki...
Programak birusa aurkitzen duenean.
Programaren azken lerroan honakoa irakur dezakegu: "To remove this virus, please run AVG for Windows" edo "Run AVG for Windows to detect an remove all viruses", hau da, birusa kendu ahal izateko, AVG programa nagusia abiarazi beharko dugu. Esaterako, erlojuaren eskuinean dagoen ikonoaren gainean jarri eta eskuineko botoia sakatuz ireki dezakegu. 
Irudiaren gainean jarriko gara eta saguaren eskuineko botoiari ematen badiogu, haren testuinguru-menua aterako da (elementu horrentzat dauden aukerak). Hauxe aukeratuko dugu: LAUNCH AVG TEST CENTER (Antibirusen Proben Zentroa irekitzen du)
Programa ireki denean, SCAN SELECTED AREAS aukerari emango diogu (aukeratutako atalak eskaneatuko ditu) ustezko birusa duen disko gogorreko direktorioa aukeratzeko eta birusa kentzeko. Test oso bat ere egin dezakegu, disko gogorreko karpeta guztiak aztertzeko.
AVG-k birusak kutsatutako fitxategia aurkitzen badu, Virus Vault karpetara eraman dezakegu hura. Handik, garbitzen saia gaitezke (kutsatutako artxiboa berreskuratu) edo erabat ezabatu.
Batzuetan, birusek fitxategia kaltatu eta hura berreskuratzea ezinezkoa izaten da, eta azken aukera ezabatzea izaten da, datuak galduz. Horrelakoak dira birusak, onena, kutsatu aurretik babestea.
7. Beste aukerak saltzen diren Softwaretan
Hemen dituzu ezagunak diren eta birusen aurka babestuko zaituzten zenbait software.
- Panda Antivirus : Panda enpresak Panda Antivirus 2008 eskaintzen dizu, birusen kontrako babesaz gain, beste hainbat babes ere eskaintzen dizkizu (antispyware, antiphishing... ). Oso pakete osoa, baina erosi egin behar da.
- Kaspersky: babes erreaktibo eta prebentiboa oso ongi konbinatzen ditu, eta birusetatik, troiarretatik eta programa kaltegarrietatik ongi babesten zaitu. Gainera, programa kaltegarrien artean, Kasperskyk zure Erregistroa ere babestuko du eta spyware-ak bezalako programa kaltegarrietatik ere babestuko du zure sistema. Oso ospe handia du birusak “bilatzen eta harrapatzen”. Hori bai, Kasperskyk oso azterketa sakona egiten du, beraz, asko tardatu ohi du. Ordenagailua erabiliko ez duzun ordu baterako programatu.