4.5.
Birusei aurre egiteko gomendioak
Maila bat gorago
Beti erabili antibirusa
Funtsezkoa da birusen kontrako programak antibirusaren bertsioa edo birusen sinadurak eguneratzeko modua izatea, birus berriak egunero hautematen direlako. Erabiltzaileak kontrolatu behar du antibirusa ahalik eta eguneratuen egon dadin.
Bi motatako antibirusak daude
- Sarean (internet bidez): Web orri batera konektatu, sistema aztertu eta unean jakiten duzu kutsatuta dagoen ala ez. Horretarako, interneterako konexio ona behar duzu izan. Halako antibirusa bakarrik edukitzea ez dizugu gomendatzen, baina noizean behin begiratzeko ongi datoz. Hemen dituzu zenbait Antibirus sarean
- Birusen kontrako softwarea: ordenagailuan instalatu behar den programa: babes handiagoa. Sistema etengabe babesten du. Doakoak eta ordaintzekoak daude. Geroz eta antibirus gehiagok dute espioien kontrako babesa ere.
Jasotako posta elektronikoak egiaztatu
- Mezu ezezagunik ez ireki, ezta exekutatzekorik aktibatu ere.
- Posta bezeroaren mezuak aurreikusteko aukera desaktibatu. Thunderbird-en nola egiten den adibidea.

- Artxiboen luzapenak ikustea aktibatu (Windows-en arakatzailean: Tresnak: Karpetaren aukerak: Ikus: “fitxategien luzapenak ezkutatu” aukera adierazi ez dela egiaztatu.
- Posta elektronikoa testu bezala bakarrik konfiguratu, eta ez HTML bezala, ahal denean (outlook: Tresnak: Aukerak: Posta formatua: HTML aukera adierazita ez dagoela begiratu).
- Lagun eta ezagunei bidaltzea eskatzen duten mezuak sistematikoki ez irekitzea. Kate horietako maila bat gehiago ez zaitez izan.
Kontuz zenbait web orritan sartzean
- Pantailako mezuak: zenbait orritan sartzean deskarga edo exekuta dezakezun edozein elementurekin kontuz ibili, horien artean birusak egon daitezke eta.
- Konfiantzazkoak ez diren lekuetatik software-ak jaistea saihestu.
- Eskatu ez dituzun artxiboak atzera bota, txatetan edo berri-taldeetan.
Legezko Softwarearen erabilera
Internet bidez jaitsitako softwareek, crack-ak eta halakoak dituztenak, birusak eduki ohi dituzte.
Datuen segurtasun-kopia egin
Dena dago esanda honen inguruan. Lanerako prestatu duzun aurkezpena, horrenbeste ordu eraman dizkizuna ez duzu galdu nahiko, ezta? ez dituzu iaz atera zenituen eta disko gogorrean bakarrik dituzun argazki horiek galdu nahi, ezta?
Kontuz peer-to-peer programekin
Emule bezalako programak, musika, filmak, softwareak edo beste edozein gauza jaisteko direnak. Birus bidez kutsatzeko iturri aipagarriak dira.