4.2.
Aurki daitezkeen birus-motak
Maila bat gorago
Birusak:
- Fitxategi-birusa: programa exekutagarriak kutsatuko ditu (.exe, .com). Erabiltzaileak birusak kutsatutako programaren bat exekutatzen duenean, birusa aktibatu egiten da eta kasu bakoitzari dagozkion kalteak eragingo ditu. Gaur egun dauden birus gehienak halakoak dira, etahaien eragiteko motaren arabera sailka daitezke.
- Birus egoiliarrak: RAM memorian gelditzen dira programa bat exekutatu arte, eta orduan kutsatzen dute. RAMak bere edukiak galtzen ditu ordenagailua itzaltzen denean, beraz, birus hauetariko asko ekipoa itzaltzean desagertzen dira. Beste batzuk, ordea, sistema eraldatzen dute ordenagailua pizten den bakoitzean instalatzeko.
- Abiarazten deneko birusak: abiarazte-sektoreari eragiten diote. Diskete bidez transmititzen dira, beraz, hobe idaztearen aurka babestea. Arriskurik ez dago ordenagailua disko horrekin abiarazten ez bada.
- Makro birusa: zenbait aplikazioren edo programaren bitartez sortu diren fitxategiak kutsatzen dituzte, testu editoreak, datu-baseen kudeatzaileak, kalkulu-orrien programak, etab.
- Birus mutanteak edo polimorfikoak: mutatzen duten birusak dira, hau da, jatorri-kodearen zenbait atal aldatzen dituzte, birusen kontrakoek erabiltzen dituzten enkriptazio-prozesuak eta teknologia bera erabiltzen dute. Mutazio horien ondorioz, birusaren belaunaldiak aurrekoaren desberdinak direnez, oso zaila izten da haiek hautematea eta kentzea.
Harrak:
Bere buruaren kopiak internet bidez beste ordenagailuei, disko-unitateei edo posta elektronikoei banatzen dizkien programa independentea da. Bere xede bakarra, bere buruaren kopiak egitea da eta ez kalteak eragitea.
Troiako zaldiak (troiarrak):
Ezagutzen al duzu Troiako zaldiaren istorioa?. Bazen behin Atenea Jainkosarentzat troiarrei opari eman zieten egurrezko zaldi handi bat. Troiarrek Troiaren harresietan barrena sartzen utzi zioten zaldiari eta barruan zeuden greziar (tranpa batean) gerlariek hartu zuten hiria.
Informatikan, Troiako zaldiak dokumentuetan edo kaltegarriak ez diruditen bestelako programetan ezkutuan sartzen diren programak dira. Haien helburua, gure ekipotik kanpo dauden pertsonak gure ekipoan sartzeko bidea aurkitzea da. Barruan daudenean, exekutatu egiten dira berez, eta hondamenak eragin ditzakete. Ez dira bikoitzen. Ospe handia duten leku publikoek Troiako gutxiago izateko aukerak dituzte. Hala ere, eskatu gabeko mezuek eta erantsita dituzten artxiboek, edo jaitsitako artxiboek troiar asko eduki ditzakete.
Bonba logikoa
Lo daude funtzionatzen hasteko ezarri zaion eguna iristen den arte, edo erabiltzaileak martxan jartzeko programatutako ekintza exekutatzen duen arte.
Hoaxa
Ez da birusa, kalterik eragiten ez duelako. Hoax direlakoak (mistifikazioa, txantxa edo iruzurra), birusen inguruan edo bestelako edozeren inguruan ohartarazten gaituzten gezurretako mezuak dira (baita solidarioa edo gure osasunaren ingurukoa ere) edo salaketa ere izan daitekeena, posta elektroniko bidez. Komunean dutena da, “ahalik eta ezagun gehienei bidaltzea” eskatzen dutela. Ez itzazu halakoak inoiz ere ez berriro bidali.
Hemen duzu interneten hoax-a identifikatzen lagunduko dizun web orri bat