Aurkezpena
Note: Return to reference manual view.
1. Interneteko segurtasuna. Sarrera
Gaur egun, ia etxe guztietan daukagu ordenagailuren bat, gutxienez, internetera konektatuta. Eta ziur naiz denok entzun dugula noizbait honako hauen berri:
Birusa: guk jakin gabe gure ordenagailuan sartzen diren programatxoak, lan zehatzen bat egiteko programatuta daudenak. Ohikoenen artean: fitxategiak ezabatzea edo eraldatzea, disko gogorra formateatzea... hau da, zenbat eta urrutiago, hobe.
Programa espioiak: gure ordenagailuetatik datu garrantzitsuak kentzen dizkigute. Pentsa zer gerta daitekeen “norbaitek” banku elektronikoetara sartzeko ditugun datuak kentzen badizkigu edo gure negozioarentzat edo bizitza pertsonalarentzat ezinbestekoak diren fitxategiak lortzen baditu.
Zabor-posta: gure posta elektronikoko postontzia irekitzen dugunean, gero eta zabor-posta gehiago dugula ikusiko dugu: gure zakila luzatzeko, pilula urdinak sexu harremanetan aktiboago aritzea eragingo digula, ezagutzen ez ditugun lekuetarako estekak... hobe ez irekitzea! Benetan baliagarriak zaizkigun mezuak horrenbeste zaborraren artean aurkitzea zaila da askotan, eta benetan balio duten mezuak batzuetan zabor-mezuekin edo Spam-arekin batera botatzen ditugu.
Horri buruz hitz egingo dugu gida honetan. Astunegia ez izatea espero dugu eta, azkenean, zer iruditu zaizun jakin nahiko genuke.
Posible al da % 100eko babesa lortzea?
Hasi aurretik, argi utzi nahi dizugu inoiz ez dugula % 100 babestuta egotea lortuko. Dena azkarregi aldatzen da, eta kontu handiz ibili beharra dago ahalik eta babestuen egoteko.
Ikus dezagun adibide bat: azkenaldian, ia egunero lapurtzen dute furgonetaren bat. Zerbait egin al dezakezu? Seguruenik, edozer gauza eginda ere, norbaitek lapurtu ahal izango dizu, ikusiko dute nola. Baina... zenbait segurtasun-neurrirekin (bolantean barra blokeatzaileak, alarmak, zepoak... ) zerbait seguruago egongo zara, eta lapurrei gauzak zailduegingo dizkiezu”.
“Niri ez zait gertatuko” pentsatu, eta besoak bilduta geldituko zara edo zerbait egingo duzu?
Gida honetan, zure ordenagailuari jar diezazkiokezun erremintak zein diren azalduko dizugu (bolante blokeatzaileak, alarmak...), seguruago egon dadin eta “gaizkileengandik” babestuta. ;)
Prest al zaude? Has gaitezen bada...