Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Linux eta Windows zerbitzariak urrunetik itzaltzen Sarrera
Dokumentu Akzioak

1. Sarrera

Maila bat gorago
Manual hau sortu izanaren arrazoiak.

Manualtxo hau gure arazo bati erantzunez sortu dugu. Gero eta zerbitzu gehiago behar ditugu, eta ondorioz gero eta zerbitzari gehiago ditugu.

Zoritxarrez, Iberdrolak urtean lau edo bost aldiz argi indarra kentzen digu. Berdin dio ekaitza dagoen edo ez. Batzuetan neguan, besteetan udan, batzuetan hotza dagoenean, edo bero, edo ez hotz eta ez bero. Berdin dio, beraiek nahi dutenean.

Holakoetan, batzuetan 10 minutuko argi mozketak izaten dira. Besteetan ordu bete, ordu ta erdi, ..., auskalo. Mozketa luzeak direnean, gure UPSak deskargatu egiten dira, eta zerbitzariak itzali behar izaten ditugu.

Hau kudeatzeko tresna "profesionalak" daude: UPSaren karga maila jakin batera heltzen denean automatikoki zerbitzariak itzalteko, baina guk (oraingoz) ez dugu horrelakorik, nahiz eta jartzeko asmoa dugun. Oraingoz argia joaten denean, eskuz eta presaka itzaltzen ditugu zerbitzariak UPSetako argi indarra bukatu aurretik.

Hau errazteko, automatizazio txiki bat prestatu dugu. Helburua: eskuz egin arren, ahalik eta azkarren zerbitzariak itzaltzea.

Hemen azaltzen dugu nola egiten ari garen. Zeozertarako balio badizu, gu pozik.   ;-)


Gomendatu IMH
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa