Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Lana bilatzeko teknikak
Dokumentu Akzioak

Lana bilatzeko teknikak

Note: Return to reference manual view.

Lana bilatzeko tekniken inguruko eskuliburu txikia.

1. Lana bilatzeko teknikak. Sarrera

Zertan dira lana bilatzeko teknikak (LBT)?
  • Ibilbide pertsonal eta profesionala identifikatzeko ibilbidea osatzea, eta egokitasuna maila ezartzea (nire gaitasunak, interesak, mugak, nor naizen, nire egokitasuna maila...)
  • Lana bilatzeko alternatibak  identifikatzea (internet, prentsako iragarkiak, enplegu-bulegoak, ABLEak, enpresa eta aholkularitza espezializatuak, prestakuntza zentroetako lan poltsak...)
  • Geure burua prestatze eta entrenatzea bilaketa aktiboa egin ahal izateko (CV, hautapen probak, elkarrizketak...)
  • Lan merkatuaren egoera aztertzea (lan eskaintzen, lan kontratuen tipologia eta abarren azterketa)
  • Helburura eramango gaituen bidea identifikatu eta osatzea (epeak aintzat hartuko  dituen ekintza plana ezartzea)

2. Informazio iturriak eta enplegua

Lana bilatzeko zein baliabide erabil ditzakegun.

2.1. Internet

Ziurrenik gaur egun dagoen informazio bilatzaile erabiliena eta osatuena izango da, baina, kontuan izan behar dugu erreminta hau oraindik gizartearen zati batek ez duela erabiltzen.

2.2. Sarrera

Informazio iturriak eta enplegua sailaren sarrera

Lana bilatzeko informazio-iturria desberdinak

  • Internet
  • Iragarkiak prentsan edota bestelako aldizkarietan begiratzea anuncios en prensa
  • Enplegu- eta bitartekaritza bulegoak: (INEM, Lanbide)
  • langileak hautatzeko espezializatutako enpresa edo aholkularitzak
  • enpresa handietako iragarki-oholak.
  • Prestakuntza zentroetako lan poltsak...

2.3. Prentsako iragarkiak

Lana bilatzeko kontuan izan behar den beste informazio iturri bat da prentsa.
  • Hedatuena da.
  • Biderik errazena.
  • Lehiakortasun handia dago.
  • Formatu zehatza du: identifikatutako edo identifikatu gabeko enpresa, lanpostuaren deskripzioa, hautagaien profila, enpresak zer eskaintzen duen, harremanetan jartzeko prozedurak.

Iragarkiei erantzuteko:

  • curriculum vitae-a bidali
  • Aurkezpen-gutuna erantsi
  • iragarkian adierazi den pertsonari bidali gutunean
  • zein iragarkiri erantzuten zaion adierazi
  • nabarmentzen saiatu eta elkarrizketa eskatu

2.4. Enplegu-bulegoetan eman izena

Lana bilatzeko beste metodo bat

Enplegu-bulegoetan izen eman ahal izateko, honakoa bete beharko duzu:

  • espainiarra izan edo Espainian bizitzeko baimena duen atzerritarra.
  • 16 urtetik gora izatea.

lana bilatzen aritzea.

  • Enplegu-bulegoetan izena ematen duzunean, honakoa lor dezakezu:
  • hautatze-prozesuren baterako deitzea
  • enplegu eta heziketa aukera errealen inguruko informazioa
  • lanerako trebakuntza espezifikoa
  • hainbat prestazio eta subsidio
  • gizarteratzeko hainbat ekintzatan parte hartu

Zer behar den izen emateko:

  • NAN
  • noizbait lan egin izanez gero, GS-ren kartilla edo txartela
  • ikasitakoaren tituluak (diplomak eta tituluak)
  • gure profilari dagozkion lanpostu bat baino gehiago eskatu (hiru aukera gomendatzen da)
  • titulurik baduzu, hasteko tituluarekin eman izena.

Atal hau hobeto azaldu beharko da

  • Eskaera egin denaren txartela
  • Edozein aldaketa, bai lanekoa zein pertsonala, jakitera eman behar da.

2.5. Bilatzeko beste metodoak

Bukatzeko, hona hemen bilatzeko beste hainbat metodo
  • Lagunak eta ezagunak
  • Irakasleak
  • Elkarte profesionalak
  • Langai
  • Internet
  • ABLE
  • Langileak hautatzeko agentziak
  • Boletin ofizialak

3. Lana eskatzeko gutuna nola idatzi

Lana eskatzeko gutun bat idazteko unean kontuan izan beharreko arau batzuk.

3.1. Sarrera

Zer da aurkezpen gutuna bat?
  • Kortesiazko ekintza soziala da, hasierako agurra eta aurkezpena dira. Dokumentu independentea da, baina, CVaren forma eta estiloei erreparatzen die.
  • Hautagaitza hori hautatzea erraz ditzaken CV-aren arloak nabarmentzen laguntzen du eta norbera aurkezteko aukera ematen du


3.2. Aholkuak

Lana eskatzeko gutuna idazteko orduan kontuan eduki beharreko aholkuak.

Kontuan eduki beharreko aholkuak:

  • Beti bidali originalak.
  • Pertsona zehatz bati bidali,  haren izena ezagutu ezean, pertsonal atalera bidali. 
  • Ez dezala ohiko gutun horietakoren baten itxura izan.
  • Gutun laburra, atsegina eta errespetuzkoa.
  • Ez erregutu, arrendu edo gauzak zein gaizki dauden esan.
  • Modu baikorrean idatzi, zer egiten dakigun azalduz.
  • Zehatza eta doia, laburra.
  • Aurkezpen gutuna CV-arekin batera bidali.
    Hiruzpalau paragrafo, asko jota.
  • Orrialde bat baino gehiago ez.
  • DIN A4 orri zurian, tintura urdin edo beltzez.
  • Eskuz edo ordenagailuz
  • Helbide osoa idatzi eta baita iragarkiaren erreferentzia ere.
  • Izen-abizenak idatzi eta sinatu
  • EZ DA CV-AREN LABURPENA IZANGO

3.3. Esaldi erabilgarriak

Lana eskatzeko gutunean erabiltzeko esaldien adibideak:

1. paragrafoan:

  • ...egunkarian azaldutako x lanpostuaren eskaintzari dagokionez...
  • ...egunkarian azaldutako x lanpostuaren eskaintzaren inguruan idazten dizuet ... egunkarian azaldutako zuen iragarkiari dagokionez

2. paragrafoa:

  • teknikari laguntzailea naiz, karrozeriatan aditua, eta esperientzia dut... eta... egiten, nire curriculumean ikus dezakezunez.
  • nire prestakuntzaren eta esperientziaren ondorioz, lanpostu horren betebeharrak betetzeko prest ikusten dut nire burua, halakoak aurretik ere egin ditudalako, nire cv-an azaldu dudan bezala.

3. paragrafoa:

  • Hori guztia dela eta, eskertuko nizueke hautespen-probetan parte hartzeko nire eskakizuna onartzea.
  • Aipaturiko arrazoiak medio, hautespen-probetan parte hartzeko eskakizun hau kontuan izatea eskertuko nizueke.

Agurra:

  • Jaso ezazu agur bero bat
  • Adeitasunez

4. Curriculum Vitae-a nola idatzi

Curriculum Vitae-a behar bezala idazteko jarraibideak

4.1. Sarrera

Zer da Curriculum Vitae-a?

Emango duzun itxura da, lortu nahi den enpresa horretan ordura arteko lehenengoa eta bakarra den informazioa jasoko dute.

Hautapen proba batean oinarrizko elementua da, eta berez, funtsezkoa da hautagaitzak aurrera egin dezan.

Edukia lanpostuaren eskakizunei ondo egokitu behar zaio, datuak ez dira “puztu” behar da, eta inola ere ez gezurrik esan.

Pertsona baten historialaren idatzizko laburpen ordenatua da, lanpostu bat betetzeko ahalmena azaltzeko helburuarekin idatzi dena.

4.2. Atalak

Curriculum Vitae-ak honako atalak izan ohi ditu:

  • datu pertsonalak
  • datu akademikoak
  • lan esperientzia
  • bestelakoak

4.3. Curriculum Vitae-en sailkapena

Goraipatu nahi denaren araberako sailkapen txiki bat

Curriculum Vitae-en sailkapena:

  • kronologikoa
  • atzetik aurrerakoa
  • funtzionala

Curriculum kronologikoa, honetarako egokia:

  • lan arloan egindako aurrerapenak goraipatzeko
  • lan esperientzia gutxi dagoenean
  • Lanaren lerroa jarraitzeko
  • ABLE-etara bidaltzeko

Atzetik aurrerako Curriculum-a, honetarako egokia:

  • Nahiko lan esperientzia izanda, azken lanak gehien interesa diezaioketenean lan eskaintzaileari.

Curriculum funtzionala, honetarako egokia:

  • Gure profilari bete-betean dagokion lanpostua al da?
  • Ahalmen positiboak, lanak, funtzioak goraipatu
  • Lanpostuarekin erlazionaturiko betekizunak egin ditugun enpresak nabarmendu
  • Langabezia-aldiak

4.4. Ezaugarriak eta zer agertu behar ez den

Nolakoa behar du izan eta zer jarri behar ez duen

Ezaugarriak:

  • laburra (2 orr. gehienez, zuzena, izenak erabili aditzen ordez)
  • baikorra (egoera negatiborik ez)
  • egituratua (formatua, ertzak, espazioak eta ortografia zaindu, informazio-blokeak ongi bereizi, azalik ez)
  • fotokopiarik ez, sinatuta

Zer ez den azaldu behar:

  • familia egoera
  • langabezian zauden
  • lanetik bota izanak
  • zenbat irabazi nahi den
  • zure nortasunaren datu liskartiak

A.I.N.E.:

  • Arreta lortu
  • Interesa sortu
  • Nahia piztu
  • Ekintza eragin

5. Eskerrak emateko gutunak nola idatzi

Haiek idazteko aholkuak. Eskerrak emateko gutuna seriotasuna eta pertseberantziaren adierazle da eta itxura ona emateko azken aukera da.

5.1. Kontuan eduki beharreko aholkuak:

Aholku bat edo beste

Kontuan eduki beharreko aholkuak:

  • Zuri eskaini dizkizuten denbora eskertu.
  • Elkarrizketak eragin dizkizun sentsazio onak adierazi eta berriz ere lanpostua zure interesekoa dela gogorarazi.
  • Gure gaitasun pertsonalak beraiek behar dituztenekin bat egiten dutela labur azaldu.
  • Garrantzitsua den zerbaiten inguruan gehiegi hitz egiterik izan ez bagenu, beste batean hura azaltzeko aukera izatea espero dugula adierazi.
  • Etorkizunean berriz ere elkar gaitezkeela adierazi.

6. Hautespen-prozesua

Hautapen probaren helburua honakoa da: arrakasta profesionala lortzeko gako nagusiak diren ezaugarrien arabera hautagaiak ebaluatzea. Hautapen proba enplegu eskaintzan edo eskaeran hasiko da, eta hautatutako pertsona enpresan sartu artean iraungo du, probaldia gainditutakoan.

6.1. Sarrera

Hiru fase bereizten dira, eta horiei egokitutako helburu espezifikoa eta teknika-multzoak:
1. fasea- Bilketa: lanpostu hutsak betetzeko balizko pertsona baliagarrienez hornitu erakundea. (kanpokoak/barnekoak): iragarkiak, datu baseak, irakaskuntza zentroak...)

2. fasea- Hautapena: lanpostuak betetzeko pertsonarik egokienak bereiztu (ezagutza-probak, psikoteknikoak, talde-dinamikak, sakoeneko elkarrizketak…)

  • Curriculum vitae-en hautespena
  • Testa edo proba psikoteknikoak
  • Laneko probak
  • Elkarrizketak

3. Fasea- Laneratzea: lanpostuak betetzeko hautagaiak pertsonarik egokienak diren ziurtatu. (aurretiko formazioa, probaldia)

  • Azterketa medikua eta kontratazioa

Zure irudia saldu

6.2. Test psikoteknikoak

Pertsona baten balizko gaitasunak neurtzea du helburu, bestelako aurreiritzi subjektiboak alde batera utzita. Pertsona batek horrelako probetan lortzen dituen emaitzak puntuazio zuzenak dira. Horrelako puntuazioek berez ez digute inolako informaziorik ematen, eta dagokien baremoaren araberako eskalari egokitu eta trasladatu behar dira.

Test-motak

  • Adimen-testa
  • Zenbakizko ahalmena
  • Ahozko ulermena
  • Memoria
  • Arrazoitzea
  • Gaitasun mekanikoa
  • Arreta
  • Gaitasun espaziala
  • Bestelakoak: nortasuna eta kultura orokorra

Orientabideak:

  • Lasai eta erlaxatuta egon
  • Jarraibideak arretaz entzun eta zerbait ulertzen ez baduzu, galdetu
  • Azkar egin, lasai batzuk erantzun gabe uzten badituzu. Hautaz ez erantzun, gaizki erantzunez gero, batzutan puntuak kentzen dizkizutelako
  • Saia zaitez egia erantzuten. Batzutan, gauza bera galdetzen dizute hainbat modutan

6.3. Laneko probak

Hautespen-prozesuan, batzutan, gure gaitasuna ikusteko hainbat proba egingo dizkigute.

Espezialitatearen inguruko betebehar praktikoak:

  • Tresna elektrikoa, mekanikoa... konpondu, muntatu, doitu...
  • Txosten, proiektu, memoria...aurkeztu
  • Gatazka bati konponbidea aurkitu
  • Produktu berria diseinatu
  • Maketa, planoa egin

6.4. Hautespen-elkarrizketa

Hautapen probaren azkeneko zatia da, eta lanposturako dagoen pertsonarik egokiena dela forma zuzen eta pertsonalean jasotzeko aukera dago.

Elkarrizketa mota asko dago, baina, oro har, bi daude: indibiduala eta kolektiboa. Hautagaia pertsona batek edo gehiagok elkarrizketatzeak eragingo du hori.

Elkarrizketaren sistematizazioaren arabera, honako beste sailkapen hau izango dugu: ESTRUKTURATUAK, ERDI ESTRUKTURATUAK ETA EZ ESTRUKTURATUAK.

HAUTESPEN-ELKARRIZKETA MOTAK

Elkarrizketa zuzentzailea

  • Elkarrizketa egiten duenak zuzentzen du solasaldia galderen bitartez.

Elkarrizketa ez zuzentzailea

  • Oso galdera gutxi eta oso orokorrak

Elkarrizketa mistoa

  • Aurreko bien nahasketa

Elkarrizketa informala

  • Aurkezpena, galderak eta erantzunak, agurra

Elkarrizketa formala

  • Agurra eta aurkezpena, “girotzeko” solasaldia, gaiaren sarrera, galderak eta erantzunak, bukaera eta agurra

NOLA PRESTATU?

  • Elkarrizketaren helburua zein den jakin
  • Haien gainean hausnartu
  • Atsegina izan

ZEIN ITXURA ERAMANGO DUT?

  • Zaindu janzkia eta oinetakoak
  • Higienea eta garbitasuna
  • Jarrerak zaindu.

6.5. Hautespen-elkarrizketa: Atalak

Hautespen-elkarrizketak dituen atalak

Sarrera eta agurra

Galderak eta erantzunak

  • Galdera orokorrak, galdera zehatzak

Erantzuteko estrategiak

  • Lasaitasunez, atsedenak hartu
  • Hausnartu erantzun baino lehen
  • Argi eta garbi erantzun

Elkarrizketaren bukaera

6.6. Hautespen-elkarrizketa: Hautagaiaren dekalogoa

Elkarrizketan bete behar diren urrezko 10 arauak. Arretaz irakurri:
  1. Garaiz iritsi
  2. Zure itxura zaindu
  3. Zure urduritasuna kontrolatu
  4. Argi hitz egin eta ondo, erantzun laburrak eman eta hausnarketak adierazi
  5. Galdera zailei erantzun orokorrak eman
  6. Aurreko lanari buruz ezer txarrik ez esan
  7. Irribarre egin, adeitsua izan
  8. Zure alderdi onak goraipatu
  9. Zure intimitatearen eta familiaren inguruko hainbat datu saihestu.
  10. Hautespenaren prozesuaren hurrengo atala zein den galdetu

6.7. Hautespen-elkarrizketa: galdera zailak

Hainbat galdera zaili erantzuteko prest egon beharko dugu. Honako arloen ingurukoak izan daitezke:
  1. Teknika oso espezializatuak
  2. Gure bizitza pertsonalaren ingurukoak
  3. Gure esperientzia profesionalaren gabezien ingurukoak
  4. Aurreko lanaren ingurukoak

6.8. Hautespen-elkarrizketa: gaitasunak

Zenbait gaitasun erabiltzea komeni izaten da elkarrizketetan: begirada, jarrera, aurpegiaren espresioak, irribarreak, keinuak, hizkera...

BEGIRADA: galdera egiten digunari aurpegira begiratu

GORPUTZAREN JARRERA: zuzena, aurrez aurre.

AURPEGIAREN ESPRESIOA: irribarretsu.

Bekainen posizioa:

  • Igota: SINEZGAIZTASUNA
  • Erdi igota: EZUSTEKOA
  • Normal: AIPATZEKO EZER ERE EZ
  • Erdi tolestuta: NAHASTEA
  • Guztiz tolestuta: HASERREA


IRRIBARREAK: Benetakoa, motela, goibela, konkistatzailea, aztoramendukoa, leungarria, onartzen denekoa, kortesiakoa, hizketakidearena, gezurrezkoa, beldurrezkoa, mespretxuzkoa

KEINUAK: eskua eman, buruarekin baietz edo ezetz adierazi...

HIZKERA
:

  • Galderaren ostean isilune luzeegiak saihestu
  • Besteak ukatu duenean erantzun
  • Ahotsaren bolumena kontrolatu
  • Mezu bakoitzarentzat egokia den tonua erabili
  • Zalantzak eta hitz egiten hastean hasiera ustelak eta errepikapenak saihestu
  • Betetzeko hitz gehiegi ez erabili
  • Ez gehiegi hitz egin, ezta gutxiegi ere
  • Argi adierazi zure iritzia

7. IMHk zer eskaintzen digu?

IMHtik zerbitzu interegarri batzuk eskaintzen dizute: IMHKide eta Zerikasi

7.1. IMHKide

IMHkide : IMHko ikasle eta ikasle ohientzat orientazio zerbitzua.

IMHKide Web gunea

7.2. Zerikasi: informazioa eta orientazioa

ZERIKASI - Debabarrenako Bitartekotza Zerbitzua - Ikasketa aukerak eta orientazio zerbitzua

zerikasi portala


8. Ikastaroari buruzko inkesta

Zure iritzia interesatzen zaigu. Hobetzen lagunduko digu. Eskerrik asko betetzearren

8.1. Ikastaroari buruzko zure komentarioak

Eskertuko genizueke 2 minutuan beteko bazenu gure mini-inkesta.

Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa