Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa
Note: Return to reference manual view.
1. Irudien formatuak
1.1. Formatu bektorialak eta biten mapa
Irudi digitalak biten mapak edo bektorialak izan daitezke.
Irudi motak: bektorialak
Irudi bektorialak grafikoak dira, eta elementu geometriko bektorialen bitartez egindako kurbetan eta lerroetan oinarrituta daude. Irudi bektorialen abantaila handiena da ez dutela bereizmenik galtzen, irudiok handitu egiten baitira. Asko erabiltzen da errotulazio-lanetan, errotuluak egiteko, ikonoak marrazteko, marrazkiak egiteko, enpresa-logotipoak sortzeko, eta abar. Halako irudiak pisu gutxiko artxibo informatikoak dira.

Biten mapa
Irudien artxiboak gordetzeko bi modu daude: biten mapa eta pixelen mosaikoa. Pixel bakoitzak irudiaren zati guztien koloreari buruzko informazioa gordetzen du.
Halako irudiak sortzen dituzte, hain zuzen, eskanerrek eta argazki-kamera digitalek. Mota horretako artxiboek irudi bektorialek baino askoz ere memoria handiagoa behar dute.
Alabaina, irudia asko handitzen denean, distortsioa sortzen da, eta irudiak “pixel” mosaikoaren itxura hartzen du. Gainera, koloreak hondatu egiten dira, eta pixelazio efektua eragiten du horrek (irudi digitalaren atalean definitu dugu hori); argazkia oso desitxuratzen da. Hori da halako artxiboen desabantaila nagusia.

Goiko irudiaren zati bat asko handituz gero, forma pixelatua ikusiko dugu. Hori da, hain zuzen ere, biten mapa bat.

1.2. Artxibo digitalak konprimitzea
Bereizmena eta kalitatea galarazten ez duten formatuak
Kamera digitalek irudiaren artxiboa jatorrizko egoeran gordetzen duen formatua erabiltzen dute. Ez dago inolako konpresiorik, eta artxiboak kalitate maximoari eusten dio, irudia hartu zen uneko kalitate berari, hain zuzen. RAW eta TIFF formatuak aipa daitezke.
Kalitaterik galtzen ez duten beste zenbait formatu ere badira: BMP, EPS, PSD, PNG
Kalitatea galtzea eragiten duten formatuak
Irudi eta artxibo digitaletan, beharrezkoa ez duten informazioa ezabatzen duten artxiboen formatuak ere badaude. Kalitate pixka bat galtzen dute, baina fitxategi txikiagoak lortzen dira (memoria txikiagoa behar dute), eta errazago erabil daitezke.
Formatu horietako batzuk dira: JPEG, GIF (GIF-ak kalitatea galtzen du jatorrizko irudiak 256 kolore baino gehiago baldin badauzka. Irudia gordetzerakoan GIF moduan 256 kolorera pasatu egin behar du, eta hor kalitatea galtzen da)
1.3. Irudien formatu ohikoenen laburpena
- Gif
- Doakoa da (http://www.freesoftwaremagazine.com/node/1772 , http://tec.fresqui.com/gif-libre-de-patentes). Biziduna izan daiteke, eta eremu gardenak izan ditzake. Nahiko ongi konprimituta dago. Sarerako balio du. Ez du kalitate handirik, eta 256 kolore baino gutxiago onartzen ditu. Asko erabiltzen da logotipoak egiteko.
- Png:
- Doakoa da. Edozein programatan sar daiteke.
- Jpg:
- Doakoa da. Ezin da biziduna izan, eta ez du eremu gardenik izaten.
- Tif:
- Asko erabiltzen den formatua da, Windowsek eta Mac-ek sortua baita. Batik bat inprimategietan erabiltzen da.
- Psd:
- Photoshop-en jatorrizko formatua.
- Xcf:
- Gimp-en jatorrizko formatua (ikastaro honetan azalduko dugu). Gimp-en
bidez irudi bat, konposizio bat edo dena delakoa –geruzak eta halakoak
dituen edozer gauza– sortzen dugunean, XCF formatuan gorde behar da.
Hala, dokumentu hori ireki eta harekin lanean jarrai dezakegu, ezer ere
galdu gabe.
Demagun psd edo xcf formatua duen irudi bat Open Office Writer-en edo antzeko beste batean jarri nahi dugula. Zer egingo dugu? Zuzenean egitea ezinezkoa da. Lehenik, irudia png, jpg edo gif formatuan jarri beharko dugu (harekin lanean jarraitu nahi badugu, jatorrizko formatua ere gorde egingo dugu, aldez aurretik).
Formatuen laburpena
| Formatua |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
| bmp | ez |
ez |
ez |
bai |
+256 |
| jpg | bai |
bai |
ez |
bai |
+256 |
| gif | bai |
bai |
bai (*) |
ez |
-256 |
| png | bai |
bai |
bai |
bai |
+256 |
| psd | ez |
ez |
bai |
bai |
+256 |
| xcf | ez |
ez |
si |
(*): Gif formatuaren gardentasuna: Gif formatuaren gardentasuna oso murriztuta dago (guztiz gardena edo guztiz opakua) . Ez dauka benetazko alfa kanal bat (PNG-k daukan bezela)
Formaturik osoena PNG da; haren gardentasuna hobea da.
1.4. Irudien tamaina eta kalitatea
Irudien bereizmena
Irudiak zer xehetasun maila izango duen adierazten du irudiaren bereizmenak.
Oro har, honako irizpide hau hartzen da kontuan: zabalera x altuera (zenbat pixel dituen lerroetan eta zenbat zutabeetan).
Adibidea: 800x600: 800 zabaleran eta 600 altueran.
Inprimatzeko bereizmena
Inprimatzeko bereizmena ere kontuan izan beharko dugu; alegia, hazbete bakoitzeko zenbat pixel inprimatu nahi ditugun. Oro har, zenbat eta pixel gutxiago hazbete bakoitzeko, orduan eta kalitate kaxkarragoa lortuko dugu.
Irudiak non jarriko ditugun pentsatu behar dugu. Inprimatzeko bereizmena ez da bera, esate baterako, inprimagailu arrunt batean edo inprimategian inprimatzeko ohar batzuen kasuan.
Irudiak pantailan ikusteko edo inprimatzeko erabil daitezke.
- Lor daitekeen bereizmen handiena: 300ppp (300 pixel hazbete koadroko). Inprimategirako balio egokia.
- Bereizmen onargarria: 200ppp-tik gorakoa (inprimagailu arruntetan inprimatzeko).
- Irudia pantailan eta interneten erakusteko bada, nahikoa da 72ppp-ko bereizmena.
Sarri egiten dugun akatsa
Erosi berri dugun argazki-kamera ikaragarriarekin argazki bat atera dugu (10 megakoa, adibidez), eta Open Office (OOoo) Writer-en sartu dugu zuzenean. Irudia ireki, eta lortu nahi dugun tamaina lortu arte handitzen dugu. A ZE ASTAKERIA!!!
Irudia txikia da, baina irudia eskalatu egin dugu, eta hori ez da egin behar. Hasieran bezainbesteko lekua hartuko du (kameratik atera dugunean bezainbeste); ez dugu irudia optimizatu, gero irudi hori dagokion lekuan jartzeko. Horren ondorioz, dokumentuak oso astunak izaten dira, eta arazoak ematen dituzte.
Irtenbidea: Hasteko, irudiak editatzeko programa batean (Gimp, esaterako) landu behar da irudia, haren tamaina eta bereizmena murrizteko. Horren ondoren sartuko dugu irudia testu-prozesadorean edo behar dugun lekuan.
1.5. Kolore mota
Irudia non jarri nahi dugun, kolore mota bat edo bestea emango diogu irudiari.
Irudia pantailan jartzeko bada (esaterako, aurkezpen batean diapositiba gisa jartzen badugu edo, norbaitek ikus dezan, posta elektronikoz bidaltzen badugu), RGB kolore mota aukeratuko dugu.
Baina, irudia inprimategian inprimatzeko bada, CMYK (cyan Magente Yellow Black) kolore mota aukeratuko dugu, inprimategietako inprimagailuek xafla bereziak izaten baitituzte kolore bakoitzarentzat.
2. Irudiak bilatzen: zenbait iturri
2.1. Irudiak lortzeko zenbait iturri
Irudiaren egileari bere irudia(k) erabiltzeko baimena eskatu behar diogu. Beste aukera bat da irudiak jaisteko baimena ematen duten lekuetatik jaistea:
Irudiak lortzeko beste zenbait modu:
2.2. Hezkuntza Ministerioaren irudi-bankua
Irudi-bankuaren helbidea honako hau da: http://bancoimagenes.isftic.mepsyd.es/
Hezkuntza Ministerioarena da gordailu hori. Bideoak, soinuak eta halakoak ere aurki daitezke bertan.
Irudion erabilera unibertsala da, doakoa eta irekia, baina irudiak hezkuntzan bakarrik erabil daitezke, inongo asmo komertzialik gabe.
Gainera, baliabideon jatorriaren berri eman beharra dago kasu guztietan.

2.3. Flickr: irudiak partekatzeko on-line zerbitzua

Hango argazkiak doan jaits daitezke, BETIERE argazkiak han jarri dituenak mugarik gabe erabil daitezkeela adierazten badu.
2.4. Wikipedia: guztiok edita dezakegun entziklopedia librea
http://es.wikipedia.org (irudi libre asko biltzen ditu).
Kontuan izan behar dugu irudia zein motatako baimenarekin argitaratu den. Hori jakiteko, aski dugu irudian klik egitea.

Irudiaren ezaugarriak agertuko zaizkigu, eta han ikusiko dugu zer baimen mota duen irudiak, zuzenean hartu ote dezakegun, hura hartzeko zerbait egin beharra ote dagoen, edo erabiltzerik ez ote dagoen.

2.5. Google: bilatzaileen bilatzailea
Nahiko erabilgarria da irudiaren formatu zehatz baten bila gabiltzanerako.

Google Irudiak atalean, “ordenagailu” hitzaren irudiak bilatu ditugu. Hona hemen emaitzak:

Irudi bat jaisteko, haren gainean sakatuko dugu, eta bilatzaileak irudia dagoen lekura eramango gaitu. Haren gainean jarriko gara, eskuin botoia sakatu, eta Irudia horrela gorde sakatuko dugu.
Bakarrik tamaina handiko irudiak erakusteko ere eska diezaiokegu, Irudiak: Erakutsi: Irudi oso handiak aukeren zerrenda tolesgarrian.

Honela ere bila daiteke: “ordenagailu gif”. Ordenagailu bat ageri duten eta gif formatuan dauden irudiak erakutsiko dizkigu era horretan.
Google-en, kontu handia izan behar dugu irudiaren jatorriarekin. Askeak izan daitezke edo ez; beraz, kontuz!
Gardentasunaren adibidea
Google-en, atzealde beltza duen irudi bat ikusten ari gara.

Irudian sartu orduko, atzealde beltza desagertu egin da. Zer dela eta?

Gimp-en bidez irekiko dugu, eta ohartuko gara png-aren atzealdea gardena dela. ;)

2.6. Irudia eskaner baten bidez ateratzea
Eskanerrak berak irudiak eskaneatzeko aplikazioa ekarri ohi du. Horixe erabil dezakegu.
Gimp programak ere badu irudiak eskaner batetik inportatzeko modu bat. Aurrerago ikusiko dugu.
2.7. Irudia dokumentu edota web orri batetik ateratzea
Pantailak gordetzea: teklatuko pantaila inprimatu (Impr Pant) tekla sakatuz, pantailako irudia harrapatuko dugu (arbelean gordeko dugu).
Beste programa batzuek ere horixe bera egiten dute. Zenbait adibide:
…
Gimp-ek ere hori egiteko aukera eskaintzen du. Eskuliburuan zehar ikusiko dugu nola.
3. Gimp-en aurkezpena
3.1. Gimp-en aurkezpena eta testuingurua
Gimp irudiak editatzeko programa libre eta doakoa da. GNU proiektuaren baitan dago, eta GNU General Public License baimenarekin eskura daiteke.
Doakoa da, eta, horren ondorioz, oso hedatuta dago. Tresna ugari eskaintzen ditu.
Programa irekiko dugu
Gimp programa irekitzen dugun bakoitzean, eguneko aholkua azalduko zaigu (nahi izanez gero, desaktibatu egin daiteke aukera hori).
Itxurari dagokionez, bi panel azalduko dira. Instalatuta daukagun bertsioaren eta sistema eragilearen arabera, bata ala bestea azalduko da. Gu Linuxen 2.4.2. bertsioa erabiltzen ari gara.

Gimp panelen bidez erabiltzen da. Panel nagusian, honako menu hauek ageri dira: Artxiboa, Ext eta Laguntza.
Haren azpian daude irudiak manipulatzeko beharko ditugun tresna guztiak.
Aukeratzen den tresnaren arabera, erabil daitezkeen aukerak aldatzen joango dira.
Adibidea: elipsea hautatzeko tresna aukeratuko dugu (tekla laburtua: E).

Hona hemen tresna horren ezaugarriak:

Ezaugarrien ondoan, badira beste bi aukera: Kapak eta Kanalak (aurrerago ikusiko ditugu).

3.2. Ariketa: irudi bat sortzea eta gordetzea
Irudi bat sortu
Gimp programa ireki, eta sortu honako ezaugarri hauek dituen irudi bat:
Txantiloia: bat ere ez
Irudiaren tamaina: 800x600 pixel
Norabidea: horizontala
X eta Y bereizmena: 200ppp
Kolorearen espazioa: RGB
Gardentasuna erabiliz bete
Joan gaitezen Menura: Artxiboa: Berria.

Aipaturiko ezaugarriak idatziko ditugu.

Ezaugarriak zein diren kontuan izanik, irudia inprimatu egingo dugu (200ppp eta RGB kolore-bereizmena).
Katea lotuta baldin badago (proportzioari eutsi), X bereizmena aldatuz gero Y ere aldatuko da, eta alderantziz.
Ahalik eta kalitate onenarekin egingo dugu lan eta, gero, guk nahi dugun formatuan gordeko dugu irudi hori. Badaezpada ere, Gimp programaren jatorrizko formatuan egindako kopia bat gordeko dugu (.xcf); hartara, irudia berriz landu nahi izanez gero, formatu hori erabili ahal izango dugu.
Sakatu Onartu, eta honako irudi hau lortuko dugu:

Karratutxo horiek gardentasuna adierazten dute.
Irudi bat gordetzea
Menua: Artxiboa: Honela gorde. Honako izen honekin gordeko dugu: irudia.xcf (Gimp-en jatorrizko formatua gorde dezan, gerora ere irudia ireki eta nahi bezala manipulatu ahal izan dezagun).

![]() |
4. Gimp programa: irudiak hainbat iturritatik lortzea
4.1. Gimp erabiliz irudiak eskaner batetik ateratzea
Demagun irudiak paperean ditugula eta haiek erabili nahi ditugula. Zer egingo dugu? Irudi horiek eskanerretik pasatuko ditugu.
Horretarako, Gimp ireki eta honako hau egingo dugu: Artxiboa Hartu: Xsane. Ondoren, sisteman instalatuta daukagun eskanerra aukeratuko dugu.

Lehenago aipatu dugun bezala, kalitate altuena duen artxiboarekin lan egiten saiatuko gara, eta nahi dugun bezala gordeko dugu gero. Beraz, eskaneatzeko garaian, 300ppp-ko bereizmena aukeratuko dugu. Bereizmen txikiagoa nahi badugu, gero gordeko dugu, baina, gutxienez, bereizmen oneko artxibo bat izango dugu. Emaitza gimp-en formatuan gordeko dugu: .xcf. Horrek harekin lan egiteko aukera emango digu.
4.2. Dokumentu edo web orri batetik irudiak ateratzea
Pantailak gordetzea: teklatuko pantaila inprimatu (Impr Pant) tekla sakatuz, pantailako irudia harrapatuko dugu (arbelean gordeko dugu).
Hori egin eta gero, Gimp-era joan eta gure pantailaren bereizmenaren tamaina bera duen irudi bat sortuko dugu (1024x768, gure kasuan).

Hortxe itsatsiko dugu harrapatutako irudia. Pantailan zegoenaren irudi bat lortu dugu.

Gimp programan + tekla sakatuz, zooma egin daiteke, eta, - tekla sakatuz, urrutiratu egingo gara.
Gimp-ekin irudiak harrapatzeko beste modu bat
Gimp-ekin, honako hau ere egin daiteke: Menua: Artxiboa: Hartu: Pantaila harrapatu.

Pantaila osoa edo irekita daukagun leihoa harrapatzeko aukera ematen du. Gainera, geroago ere egin daiteke hori.

Inoiz Interneteko irudi, flash irudi edo animazioren bat erabili nahi izanez gero, irudia harrapatu egin daiteke lehenik, eta gero gimp-en moztu, nahi den moduan.
4.3. Adibidea: aplikazioa
Ikasi duguna praktikatzeko, ariketa bat egingo dugu
Sortu 800x600-eko irudi bat 72ppp-ko bereizmena duena. Gorde sukaldea.xcf izenarekin.

Gustuko irudi bat ikusi dugu webgune batean (www.consumer.es), eta jaitsi egin nahi dugu, baina irudiaren gainean eskuin botoia sakatu, eta badirudi ezinezkoa dela. Flash bat da hori; ezin dugu irudia jaitsi. Zer egingo dugu?
![]() |
![]() |
![]() |

![]() |
Kontuz irudiaren copyright-ekin!!
5. Gimp: irudi zati bat aukeratzeko tresnak
5.1. Irudi zatiak aukeratzeko tresnen aurkezpena
- Irudi zati laukizuzenak aukeratzeko tresna: irudiaren zati laukizuzen bat aukeratzen du (R)
- Irudi zati eliptikoak aukeratzeko tresna: irudiaren zati eliptiko bat aukeratzen du (E)
- Irudi zati librea aukeratzeko tresna edo begizta: eskuz irudikatutako irudi zatia aukeratzen du (F)
- Irudi zati barreiatua aukeratzeko tresna edo makila magikoa: kolorean oinarrituz, irudi zati baten inguruko eremua aukeratzen du (U)
- Kolorearen arabera irudi zati bat aukeratzeko tresna: antzeko koloreak dituzten irudi zatiak aukeratzen ditu (Larria + O)
- Guraizeak: ertzak doituz, formak aukeratzen ditu (I)
5.2. Irudi zati laukizuzenak aukeratzeko tresna
Tekla laburtua: R
Irudi zati laukizuzenak aukeratzeko tresna zertan datzan azalduko dugu lehenik. Eremu bat definitzea da asmoa.

Gimp-en tresna bat aukeratzen dugunean, behealdean ikusiko dugu zein aukera ditugun. Kasu honetan, irudi zati laukizuzenak aukeratzeko tresnari dagozkionak ikusiko ditugu.

Aukeratzeko moduak
- Lehen aukera: Momentuko irudi zatia ordeztea. Irudi zati bat aukeratu dugu, eta, ondoren beste irudi zati aukeratuz gero, bakarrik bigarrena gelditzen da aukeratuta.

- Bigarren aukera: Irudi zati bat gehitzea. Irudi zati bat aukeratu dugu, eta, ondoren beste irudi zati bat aukeratuz gero, biok gelditzen dira aukeratuta.

- Hirugarren aukera: Irudi zati bat kentzea.

- Laugarren aukera: Zenbait irudi zatiren arteko elkargunea. Zenbait irudi zati aukeratu, eta haien arteko elkargunea gelditzen da aukeratuta.


Irudian bertan lan egiten ari garenean, irudi zati bat behin aukeratu eta berriro aukeratzen badugu, lehenbiziko aukera ezabatu egiten da. Aukeratutako irudi zatiak metatu nahi izanez gero, bigarren botoiak aukeratuta egon behar du, lehen esan bezala.

Irudi zatiak aukeratuko ditugu, bata bestearen atzetik:

Ertzak lausotzea: adibidez, 20 da erradioaren balioa. Beste irudi zati bat aukeratu (aurretik aukeratu duguna), eta sakatu Kopiatu. Beste irudi batean itsatzerakoan ertzak lausotako irudia lortuko genuke (pixel batzuk serdi-gardenak)
Aukeratzeko tresna erabiliz lausotu parametroa hartzen dugu eta gero beste irudi batean itsatzen dugu kopiatutakoa. Ikusi nola geratzen da:
![]() |
![]() |
5.3. Irudi zati eliptikoak aukeratzeko tresna
Tekla laburtua: E
Irudi zati eliptikoa aukeratzeko tresna erabiliko dugu. Aurrekoa bezalakoa da, baina irudi zati eliptikoak aukeratzen ditu.

Aukera berak ditu; beraz, ez dugu berriz azalduko. Egin aproba.
5.4. Irudi zati librea aukeratzeko tresna edo begizta
Tekla laburtua: F

Begizta tresna aparta da aukeratu nahi dugun testu zatiaren hasierako zirriborroa egiteko. Erabiltzaile aurreratuei komenigarria iruditzen zaie lehenengo zirriborroa begizta bidez egitea, eta, gero, maskara azkarra aukeratzea, xehetasunak lantzeko.
Aukeratu nahi dugun irudi zatia saguaren erakuslearekin marrazteko aukera ematen du.
2.4.2 bertsioaren portaera
Saguaren ezker botoia sakatu behar da irudia aukeratzeko (edo, taula grafikoaren bitartez, arkatza haren gainean jarri). Saguaren botoia askatzean, ekintza bukatu egiten da, eta marraztutako azken puntua lerro baten bidez lotzen da irudiaren lehen puntuarekin.

Saguaren botoia askatu, eta kito.

2.6.4 bertsioaren portaera
2.4.2 bertsioan egiten dugun bezela, eskuz joan gaitezke egiten trazua (ezkerreko botoia sakatuta edukita eta marrazten joaten gera soltatu gabe). Baina badago ezberdintasun bat: aukeraketa bukatzeko ez da nahiko botoia askatzea. Botoia askatzen dugunean, zirkulu txiki bat irtetzen da azkeneko puntu horretan
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Aukeraketa bukatu baino lehen, puntu batzuk mugitu ditzakegu. Hurbiltzen gara puntu batera, klik egin, eta mugitu:
![]() |
Goruntz mugitu dugu puntu bat:
![]() |
![]() |
![]() |
5.5. Makila magikoa
Tekla laburtua: U

Irudi zatiak aukeratzeko beste tresna bat da. Arestiko tresnen sistema bera erabiltzen du (gehitzea, kentzea, eta abar).
Baina zer irudi zati aukeratu daiteke makila magikoaren bidez? Makila magikoak ingurumariko antzeko koloreak aukeratzen ditu (atalasea kontuan harturik).
Antzekoak diren koloreekin funtzionatzen du. Atalasea areagotuz gero, irudi zati handiagoa aukeratzen du makila magikoak (aukeratu dugun kolorearen antzeko kolore gehiago hartuko ditu).


Makila magikoak irudi zati bat baino gehiago aldi berean aukeratzeko ere balio du (pixkanaka egin behar da; esate baterako, zerua aukeratu arte, hodeirik gabe).


Aukeratu dugun irudi zatiaren aurkako zatia aukeratzeko ere eska diezaiokegu programari.

Irudi zati hori kopiatu (Ctrl + C), eta dokumentu berri batean itsatsiko dugu. Ongi egin badugu, zerurik gabeko irudia azalduko zaigu.

Atalasea 0-ra hurbildu ahala, aukeratutako kolorearen antza handiagoa izango du. Atalasea handitu ahala, ordea, antzekoak diren kolore gehiago aukeratuko ditu.
5.6. Kolorearen arabera irudi zati bat aukeratzeko tresna
Tekla laburtua: Larriak + O

Bion arteko desberdintasuna zera da: makila magikoak ingurumariko koloreak hartzen ditu, eta honek, aldiz, kolorea bera hartzen du, inguruan ez badago ere.
Atalasea da kolorearen arabera irudi zati bat aukeratzeko tresnaren ezaugarrietako bat. Zenbat eta atalase handiagoa, orduan eta handiagoa izango da aukeratutako irudi zatia, aukeratutako kolorearen “antzeko” gehiago hartuko dituelako.
adibidea: makila magikoa eta kolorearen arabera aukeraketa.
Hurrengo irudi hau daukagu:
![]() |
Makil magikoa erabiltzen dugu eta erdiko horia aukeratzen dugu. Zati hori bakarrik geratzen da aukeratuta.
![]() |
Kolorearen arabera aukeratzeko tresna erabiltzen dugu orain. Lehen aukeratutako horia aukeratzen dugu, baina orain zati askoz haundiagoa geratzen da aukeratuta (irudi guztian dagoen horia).
5.7. Guraizeak
Tekla laburtua: I

Guraizeak irudi zatiak aukeratzeko tresnak dira. Bi irudi zatiren artean kolore oso desberdinak daudenean eta kolorean oinarrituta aukera egitea ezinezkoa denean, ongi datoz guraizeak.
Klik eginez, aukeratu nahi dugun irudi zatiaren inguruan puntuak marraztuko ditugu. Irudiari egokituz, aukeratu nahi dugun irudi zatiaren ingurua automatikoki eratzen da.

Bukatzeko, azken puntua lehenengoarekin elkartuko dugu.

Horren ondoren, aukeratutako irudi zatian klik egin, eta kito, lortu dugu.

Lupa uneoro erabil daiteke (+ tekla hurbiltzeko, eta - tekla urrutiratzeko), irudi zatia zehaztasun handiagoz aukeratzeko. Zenbat eta puntu gehiago, hobeki: zehatzagoa izango da.
5.8. Maskara azkarra
Tekla laburtua: Larria + Q
Beste tresnak ingurua aukeratzen uzten digute. Honekin aukeraketa margotzen joan behar gara.
Argazki oso batetik abiatuko gara. Irudi zatiren bat aukeratuta egonez gero, sakatu Menua: Hautaketa: Ezer ez.

Irudiaren behealdean eta ezkerrera dagoen botoian klik egingo dugu (maskara azkarra deritzo). Larria + Q sakatuz ere aktibatzen da.


Hortik aurrera, margotzeko tresna bat baino gehiago erabil daiteke (ezabagailua, arkatza..)
Txuriz margotzerakoan pintatutako pixelak aukeratuta geratzen dira, eta beltzez margotzerakoan aukeratu gabe geratzen dira.
Maskara azkarra desaktibatzen dugunean, margotutakoa aukeratuta bezela geratzen da. Zoom erabiltzen badugu (+ eta - teklak) doitasun gehiagorekin lan egingo dugu
Ezabagailua hartuko dugu (Tekla laburtua: Larria + E).

Normalean borragoma txuriz margotzen du, beraz maskara azkarran ezabatzen ditugun guneak aukeratuta geratzen joango dira (ziurtatu behar dugu Aurre + Hondoa -ren tresnan beltza eta txuria dagoela, bestela jartzen dugu)
Ezabagailuaren ezaugarrietan, zein pintzel mota erabili nahi dugun aukeratuko dugu.

Bestalde, pintzelik handiena ere txikiegia iruditzen bazaigu, ezabagailuaren diametroa aldatu egin daiteke.

Aukeratu nahi dugun irudi zatia ezabatzen hasiko gara. Pintzel mota, pintzelaren tamaina, eta abar, noiznahi alda daitezke. Zehaztasun handiagoa nahi izanez gero, irudia hurbildu egin daiteke.

Maskara azkarraren botoia berriro sakatzean (Ctrl + Q), aukeratutako irudi zati bihurtuko da aurretik ezabatutakoa.

Nahi gabe gehiegi ezabatuz gero, begizta (Tekla laburtua: F) edota irudi zati bat aukeratzeko edozein tresna erabiliz konponduko dugu.
Aukeratutako irudi zatia nahi bezainbeste alda daiteke, beste irudi zati bat gehituz edo kenduz.
Kendu aukeratu dugu.

Aukeratutako zati bat kenduko dugu:


Hemendik aurrera, nahi duguna egingo dugu: irudia moztu, beste leku batera eraman...
6. Gimp: irudiak itxuraldatzeko tresnak
6.1. Irudiak itxuraldatzeko tresnen aurkezpena
Irudia mugitzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak eta beste objektu batzuk mugitzeko tresna (M)
Irudia mozteko tresna: Geruza edo irudi baten ertzetako zatiak mozteko tresna (Larria + C)
Irudia biratzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak biratzeko tresna (Larria + R)
Irudia eskalatzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak eskalatzeko tresna (Larria + T)
Irudia makurtzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak makurtzeko tresna (Larria + S)
Irudiaren perspektiba aldatzeko tresna: Geruza, aukeratutako irudi zati edo ibilbide baten perspektiba aldatzeko tresna (Larria + P)
Irudia iraultzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak horizontalean edo bertikalean iraultzeko tresna (Larria + F)
6.2. Irudia mugitzeko tresna
Tekla laburtua: M

Aukeratutako irudi zatiak mugitzeko erabiltzen da. Aukeratutako irudi zatiekin zein geruzekin lan egiteko erabiltzen da; irudia jatorrizko konposiziotik mugitzeko aukera ematen du. Ez bada irudi zatirik aukeratu, aukeratutako geruza irudiaren hondotik mugituko da.
6.3. Irudia mozteko tresna
Tekla laburtua: Larria + C

Irudi baten zati jakin bat mozteko, ez daukagu zati hori aukeratu, kopiatu eta irudi berrian itsatsi beharrik; irudia mozteko tresna erabil daiteke.

Aukeratutako irudi zatiaren lau erpinetan, lau karratu azalduko dira. Haiek sakatuz eta herrestan eramanez, aukeratutakoa handitu edo txikitu egingo dugu.

Irudi zati bat aukeratu ondoren, zati horretan klik egin, eta kito. Nahi genuen irudi zatia moztu dugu, eta aukeratutako irudi zatia ikusiko dugu bakarrik.

6.4. Irudia biratzeko tresna
Tekla laburtua: Larriak + R

Irudiaren edozein zati hartuko dugu. Guraizeekin egin dugu, baina errazagoa izango litzateke kolorean oinarriturik egin izan bagenu, uniformea baita zeruko urdina.

Orain, irudia biratu. Kasu honetan, 45 graduko bira egingo dugu.

Sakatu Biratu, eta kito.

6.5. Irudia eskalatzeko tresna
Tekla laburtua: Larria + T

Hona hemen aukeratutako irudi zati bat:

Aukeratutakoari beste neurri bat emango diogu. Kontuan hartu behar da ea katea lotuta (kate lotua) edo bananduta (aingura banandua) dagoen; lotuta baldin badago (kate lotua), irudiaren proportzioak gordeko ditu, eta, bananduta baldin badago (aingura banandua), ez ditu gordeko.
Irudian, katea irekita dago, baina itxi egingo dugu, eta guk nahi dugun neurria jarriko diogu.

Hona hemen emaitza:

6.6. Irudia makurtzeko tresna
Tekla laburtua: Larria + S

Irudi zati bat aukeratu dugu. Irudia makurtzeko tresna erabiliz, klik egingo dugu haren gainean.

Irudia zenbateraino makurtu nahi dugun erabakiko dugu:

Hona hemen emaitza:

6.7. Irudiaren perspektiba aldatzeko tresna
Tekla laburtua: Larria + P

Irudiaren lau ertzetan, lau laukizuzen azalduko dira. Lau ertzak nahi bezala mugi daitezke.


6.8. Irudia iraultzeko tresna
Tekla laburtua: Larria + F

Hona hemen irudiak itxuraldatzeko azken tresna: iraultzea. Aukeratutako irudi zatia beste aldean islatzen du.

Irudian klik egin, eta aukeratutakoa beste alderantz irauliko da.

7. Gimp: margotzeko tresnak
7.1. Margotzeko tresnen aurkezpena
truko batzuk margotzeko tresna batzuena
Lerro zuzen bat sortu nahi badugu: letra larrien tekla erabiliko dugu. Hasierako puntuan klik egin, eta, letra larrien tekla sakatuz, klik egin lerro zuzenaren bukaeran. Tekla askatu, eta kito, lerroa egin dugu. Letra larrien teklaz gain, Ctrol ere badugu sakatuta (Ctrol+May), 15º anguluko trazuak sortu ditzakegu.
Gimp-eko margotzeko tresnak
Margo-ontzia: aukeratutako irudi zatia kolore edo patroi batez betetzeko tresna (Larria + B)
Irudia moteltzeko tresna: irudia kolore motelez betetzeko tresna (L)
Arkatza: ertz sendoak pintzel batez marrazteko tresna (N)
Pintzela: ertz leunak pintzel batez marrazteko tresna (P)
Borragoma: atzeko kolorea edo gardentasuna pintzel batez ezabatzeko tresna (Larria + E)
Aerografoa: irudia pintzel batez presioa aldatuz margotzeko tresna (A)
Tintontzia: kaligrafia motako idazkera (K)
Irudia klonatzeko tresna: irudi edo diseinu batetik abiatuta irudi zatiak pintzel batez kopiatzeko tresna (D)
Irudia garbitzeko tresna: irudia garbitzeko tresna (H)
Klonazioa perspektiban egiteko tresna: jatorrizko iruditik abiatuta perspektiba erabiliz klona sortzeko tresna
Irudia fokatzeko eta oker fokatzeko tresna: pintzel batez zirriborroak egiteko edo kentzeko tresna (Larria + U)
Zirriborroak egiteko tresna: erabilgarria da irudi bat gehiegi moztu eta nolabait konpondu nahi dugunerako. Inguruko koloreaz betetzen du irudia (S)
Irudia suarekin markatzeko edo erretzeko tresna: irudia pintzel batez argitzeko edo iluntzeko tresna (Larria + D)
7.2. Irudia klonatzeko tresna
Tekla laburtua: C

Kopiatu nahi dugun puntu bat hartuko dugu. Ctrl sakatuz, kopiatu nahi duguna hartuko dugu. Gero, Ctrl askatu eta, klik eginez, lehendik zegoena klonatu. Aurrerago ikusiko ditugu horren adibideak.
Desegin sakatuz gero, aldaketa ez da horren bat-batekoa izango.
7.3. Arkatza
Tekla laburtua: N

Irudiaren gainean edozein irudi marrazteko balio du. Ezaugarriak:
Marraztutakoaren kolorea aldatzea
- Aukeratu kolore bat kolore sortan, eta eraman herrestan, bila gabiltzan kolorea aurkitu arte.
- Kolorearen RGB balio zehatza ezagutuz gero, hura adierazi, eta kito.

Arkatzaren punta ere alda daiteke. Handiena txikiegia bada, honako parametro hau erabil daiteke: Eskala.

Lerro zuzena sortzeko, letra larrien tekla erabiliko dugu. Hasierako puntuan klik egin, eta, letra larrien tekla sakatuz, klik egin lerro zuzenaren bukaeran. Tekla askatu, eta kito, lerroa egin dugu.

Jitter: margotzeko tresna batzuk aukera hau daukate.
- Zenbat eta handiagoa jitteren balioa, edanda bezela margotzen dugu:
7.4. Pintzela
Tekla laburtua: P

Pintzela arkatzaren antzekoa da, baina ez da guztiz berdina: arkatzak lerro finak marrazten ditu, eta pintzelak, berriz, lausoak. Ezkerreko irudia arkatzez egina da, eta eskuinekoa pintzelez.

7.5. Aerografoa
Tekla laburtua: A

Aerosolez margotutako irudien tankerakoak sortzen ditu aerografoak. Arkatzaren parametro berberak ditu, eta beste bat gehiago:

Kolore motelak erabiltzeko aukera ematen du. Hor klik eginez gero, aldez aurretik definitutako kolore batzuk ikusiko ditugu. Bat aukeratu, eta margotu.

7.6. Borragoma
Tekla laburtua: Larria + E

Lerroak ezabatzeko erabiltzen da. Lerroaren diametroa aldatu egin daiteke, eta baita opakutasuna ere (ez luke osorik ezabatuko).
Adibide bat ikusiko dugu. Hona irudia:

Geruza bat gehituko diogu (ikusiko dugu nola).
![]() |
Geruza horretan, laukizuzen bat aukeratu, margo-ontzia aukeratu (Larria + B), eta laukizuzena kolore batez beteko dugu:

Borragoma hartu, eta, koloreko laukizuzenaren geruzan gaudela, borragoma erabiliko dugu.

Honelako efektua lortuko dugu. Geruza hori ezabatu, eta behean dagoena ikusiko dugu.

7.7. Margo-ontzia
Tekla laburtua: Larria + B

Arkatza erabiliz, triangelu bat marraztuko dugu (letra larriz, lerroak zuzenak izan daitezen).

Aukeratu margo-ontzia.

Aukeratu kolorea:

Eta nahi ditugun aukerak hartzen ditugu:
Betegarri mota:
- Aurreko Planoaren kolore betegarria: aukeratako aurreko planoaren kolorearekin margotu egin behar dugu (goiko irudian : marroia)
- Atzeko Planoaren kolore betegarria: aukeratako atzeko planoaren kolorearekin margotu egin behar dugu (goiko irudian : marroia)
- Ereduaren betegarria: eredu batekin margotuko dugu.
Eragindako Area:
- Bete hautapen osoa: irudian zeozer hautatuta badaukagu, hautapen hori izango da margotuko duguna.
- Bete antzeko koloreak: antzeko koloreak dauzkaten eta elkar dauden pixelak bakarrik pintatuko dira. Muga: ikusteko ze ezberdinak izan daitezke koloreak aukeratuta izateko
![]() |

Gainean irudi bat marraztu eta koloreren bat ematen baldin badiogu, aurretik zegoena estali egingo da, eta ez dago lehengoa berreskuratzerik.
Geruzak erabiliz gero, aldiz, ez dugu hasierakoa galduko, eta nahi bezainbeste ariketa egiteko aukera izango dugu.
7.8. Tintontzia
Tekla laburtua: K

Marrak egiteko erabiltzen da. Puntaren forma aldatu egin daiteke (punta eliptikoa, pixka bat makurtua…).
Demagun irudi hau daukagula:

Goazen tintontzia erabiltzera
Honako hau aukeratuko dugu:

Honako efektu hau lortuko dugu.

7.9. Irudia suarekin markatzeko edo erretzeko tresna
Tekla laburtua: Larria + D

Irudi zati bat argitzeko edo iluntzeko erabil daiteke; alegia, zuritzeko edo belzteko.

Bietako bat aukeratuko dugu (zuritu edo belztu).
Gero, marrak egingo ditugu:

8. Gimp: geruzak
8.1. Geruzen aurkezpena
Tekla laburtua (geruzen menua aktibatzeko): Ctrl + L
Geruzen menurik ez baldin badaukagu, sortu egingo dugu:
![]() |
- Modua. Geruza bat azpitik dauzkan beste geruzekin nola konbinatzen den zehazten du. Aurrerago ikusiko ditugu horren adibideak.
- Opakutasuna. Irristagailuak gardentasun maila zehazten du.
- Ikusgaitasuna. Begia agerian baldin badago, geruza ere agerian egongo da. Letra larrien tekla eta geruza baten begia batera sakatuz gero, agerian egongo dira geruza hori edo geruza guztiak.

- 1: Geruza bat gehitzeko.
- 2: Aukeratu den geruza geruzen multzoan gorago igotzeko.
- 3: Aukeratu den geruza geruzen multzoan beherago jartzeko.
- 4: Geruzaren kopia sortu du eta irudiari gehitzeko.
- 5: Geruza flotatzailea finkatzeko.
- 6: Aukeratu den geruza ezabatzeko.
Geruzen menua ikusteko beste modu bat da geruzaren gainean saguaren eskuineko botoiari sakatzea:
![]() |
8.2. Irudi bati geruza bat gehitzea
1024x768 neurriko dokumentu bat sortuko dugu. Dokumentu berriak hondo edo atzealde deritzon geruza bakarra izango du.

Lehen gehitu dugun geruzaren erlaitzean klik egingo dugu (erlaitzik ez bada ageri, sakatu Ctrl + L).

Geruza bat sortuko dugu haren gainetik. Sakatu Geruza berria botoia:

Geruzari izen bat emango diogu: Triangelua. Hondo gardena izango duela adieraziko dugu.
Geruza horretan (geruzaren gainean klik egingo dugu, harekin lan egingo dugula ziurtatzeko), triangelu bat marraztuko dugu arkatzarekin.


Beste geruza bat gehituko diogu: Zirkulua. Geruza hori aukeratu, eta zirkulu bat marraztuko dugu irudi zati eliptikoak aukeratzeko tresnarekin. Beste kolore batez margotuko dugu.

Zirkulua mugitu nahi izanez gero, zirkuluaren geruza aukeratu eta irudia mugitzeko tresna aukeratuko dugu (Tekla laburtua: M); ondoren, geruza mugituko dugu.
Elementu independenteak ditugu orain, lehen ez bezala.

Edozein geruza ezabatuz gero, gainerakoek “beren horretan” jarraituko lukete.
Demagun hondo gardena nahi dugula. Zer egingo dugu? Atzealdeko geruza kendu, eta kito.

Atzealdeko geruzan jarriko gara, eta geruza ezabatzeko botoia sakatuko dugu (paperontziaren ikurra).

Hona hemen hondorik gabeko irudia (edo hondoa gardena duena).

Geruzaren opakutasuna ere alda daiteke. Zirkulu geruzan jarriko gara, eta opakutasuna aldatuko dugu:

8.3. Zenbait geruza elkarri lotzea
Demagun bi geruza ditugula eta biak batera mugitu edo elkarrekin beste zerbait egin dezatela nahi dugula. Geruzak kateatu egingo ditugu, katearen ikurra erabiliz.

Geruzak blokeatu egingo ditugu:

Ondoren, mugitu egingo ditugu. Orain, elkarrekin mugitzen ari dira:

8.4. Ezkutatzea. Geruza bat erakustea
Gure irudian geruza asko ditugunean, horietatik batzuk ezkutatu egin daitezke, gainerakoak nola dauden ikusteko. Programak erakutsi edo ezkutatu aukerak emango dizkigu: BEGIA

Geruza bat ezkutatu dugu (zirkulua); geruza horrek ez digu aurrerantzean trabarik egingo.

Argi izan behar dugu ez garela geruza ezabatzen ari, ezkutatzen baizik.
8.5. Geruzen ordena aldatzea
Kasu honetan, argi ikusten da zirkuluaren kapa triangeluarenaren gainetik dagoela.

Geruzen ordena aldatu nahi badugu, geruzen tresna irekiko dugu (Ctrl + L), eta, igo/jaitsi botoien bitartez, geruzak nahi dugun ordenan jarriko ditugu.

Triangeluaren geruza aukeratu, eta gora igo dezala esango diogu. Hona hemen emaitza:

8.6. Hondoan geruza koloreduna gehitzea
Zer egin irudiaren atzealdea kolore batekoa izan dadin?

Geruza bat gehituko diogu, kolore jakin bat emango diogu, geruzen multzoaren bukaeran jarriko dugu, eta kito:
Kolorea aukeratuko dugu.

Geruza bat sortu eta hondoa aukeratuko dugu (kasu honetan, berde bizia).

Gehitu berri dugun geruza azpian kokatuko dela ziurtatu beharko dugu.

Hala ez bada, behera eramango dugu.

Hona hemen emaitza:

8.7. Geruzak bateratzeko moduak
Demagun bi irudi hauek dauzkagula:
![]() |
![]() |
Ikus ditzagun geruzak bateratzeko zenbait modu. Atzeko neskari txirrina gainean jarriko diogu. Sakatu Modua, eta aukeratu Geruzak bateratzeko modua.

Geruzaren gardentasunari opakutasuna gehitzea da aukeretako bat. Guztiz opakua ez bada, azpiko geruza gehi gainekoa eta azpikoa batzearen ondoriozko geruza nahasiko ditugu. Proportzioan egin behar da hori.
Gardentasun mailaz gain, geruzak konbinatzeko modua ere alda daiteke.
- Arrunta: geruza modu arruntean betetzen da. Lehengo kolorearen eta kolore berriaren arteko nahasketarekin betetzen dira guztiz bete gabeko zatiak, ertzak lausotuz.

- Urtu: aurrekoaren antzekoa da. Koloreak nahasi ordez, pixelak sakabanatuz lortzen da irudia lausotzea.

- Atzean: aukera hori tresnekin bakarrik erabil daiteke, ez geruzekin. Irudi baten eremu gardenak koloreztatzen ditu, haren atzean geruza garden bat egongo balitz bezala eta modu arruntean elkartuko balira bezala.
- Kolorea kendu: kolore bakarreko pixelak gardenago bihurtzen ditu.
- Biderkatu: pixelen balioak biderkatzen ditu, eta zati 256 egiten du. Ondorioz, bien xehetasunak hautematen diren irudi bat ematen du, eta jatorrizkoa baino ilunagoa da.
- Zatitu: biderkatzearen antzekoa da. Zatiketa eginez, jatorrizko geruzak baino irudi argiagoa ematen du. Antzekoak diren bi irudik tonu zuriak ematen dituzte gehienbat, eta ertzen arteko desberdintasunak nabarmentzen dira. Horrek geruzak lerrokatzeko balio du; izan ere, geruzak lerrokatzean, ertzak gutxitu egiten dira.
- Pantaila: bi geruzen pixel kopuruaren aurkako balioa aurkitzen du lehenik. Ondoren, haien arteko biderketa egiten du, eta berriz ere kalkulatzen du aurkako balioa. Jatorrizko geruzek baino emaitza argiagoak eman ohi ditu.

- Ezkutatu: irudia iluntzeko joera du, baina ez biderkatzeak bezainbeste.

- Zuritu: irudia asko argitzen da eta, zenbaitetan, koloreak alderantziz jartzen ditu. Tresna gisa erabiltzen da, geruza gisa baino gehiago.

- Belztu: irudia belztu egiten du (biderkatzearen antzeko efektua).

- Argitasun sendoa: irudia argitu egiten da.

- Argitasun leuna: ezkutatzearen efektu antzekoa lortzen du.

- Efektu pikorduna atera

- Efektu pikorduna konbinatu

- Aldea: geruzen balioak kendu, eta, ondoren, emaitzaren balio absolutua ateratzen du. Geruzen arteko desberdintasunak ikusteko erabilgarria izan daiteke, baita geruzak eskuz lerrokatzeko ere.

- Batuketa: geruzen balioak gehitu egiten dira. Nahiko argitzen du irudia; gehiegi argitzen badu, opakutasun txikiagoa erabil daiteke.

- Kendu: geruzen balioen arteko kenketa egiten du, baina ez du balio absoluturik ateratzen. Balio negatiboak 0-ra biribiltzen dira.

- Hauxe bakarrik argitu: bi geruzen balioen artean handiena aukeratzen du.

- Tonua: eragiketa hori egiteko, geruza HSV bihurtu beharra dago (gero, RGB bihurtuko dugu berriz), eta azpiko geruzaren tonua goikoarekin aldatu behar da.
- Saturazioa: aurrekoaren antzekoa.
- Kolorea: koloreztatzearen antzekoa, baina beste geruza bateko koloreekin.
- Balioa: geruzak nahasi egiten dira, eta azpiko geruzak goikoaren balioa hartzen du.
9. Gimp: testua. Logotipoak
9.1. Testua
Tekla laburtua: T

Testuaren ezaugarrietan, honako aukera hau izango dugu: letra mota, tamaina, justifikazioa edo lerrokadura, eta abar. Alegian, testuetan ohikoak diren aukerak.

Zerbait idatziko dugu. Gero, mugitzeko tresnarekin (tekla laburtua = M), testua nahi dugun lekuan jarriko dugu.

Oharra: testu bat sortzen dugun bakoitzean, testu horrentzako geruza bat sortzen da.

tESTU MOTA GEHITU SISTEMAN
Ez ba zaizkigu sisteman dauzkagun testu motak, interneten bilatu dezakegu testu mota ezberdinak (TTF formatua) eta sisteman jarri (c:\windows\fonts windows xp-n). Gimp berriro zabaltzerakoan, testu mota hori eskuragarri egongo litzateke.
Adibidea: non jeitsi ditzakegu testu mota gehiago http://www.fontsquirrel.com/
**Kontuz!!! . Antibirusa pasatu internetetik jeisten dugun guztiari
9.2. Testuaren ezaugarriak aldatzea
Testu honetatik abiatuko gara:

Testuaren kolorea aldatzea
Testuari dagokion geruzan jarriko gara, testu barruko irudian klik egingo dugu, eta testuaren ezaugarrien leihoaren kolorea aldatuko dugu.

Hona hemen testua kolorez aldatuta.

Tamaina aldatzea
Testuaren tamaina aldatzeko, gauza bera egingo dugu. Testuaren geruza aukeratu, testuaren gainean klik egin, eta, gero, ezaugarrietan, haren tamaina aldatuko dugu.

Aurreko testua dugu hemen, beste tamaina batekin:

Lerro baten ordez paragrafo bat baldin badugu, testua ezkerraldera, eskuinaldera edo erdialdera lerrokatuko dugu justifikazioa sakatuta.
9.3. Logotipoak sortzea
Gimp programari esker, hainbat logotipo sortuko ditugu automatikoki. Testua pixka bat aldatu besterik ez dugu egin behar.Adibide bat ikusiko dugu (Gimp-en bitartez, askoz logotipo gehiago sor daitezke), eta, gero, logotipoa beste irudi batean nola txertatzen den ere ikusiko dugu.

Testua ageri den tokian, logotiporako testua idatziko dugu. “Koro” idatzi dugu.

Sakatu Onartu, eta kito, logotipoa sortu dugu. Irudiak hiru geruza dituela ikusiko dugu. Lehenari erreparatuko diogu: Pattern. Gardentasuna ageri du (gero beste irudi baten gainean itsatsiko baitugu).

Pattern geruza kopiatu, eta herrestan eraman edo irudi batean gainean kopiatu egingo dugu. Irudiaren geruza bat gehiago da orain:

10. Gimp: irudia doitzeko tresnak
10.1. Mailak eta kurbak
Mailak (Menua: Koloreak: Mailak)
Mailak erabiliz, koloreak doitu egin daitezke.

Mailak irudiaren tonuak neurtzen ditu, hau da, irudiaren pixel kopuruaren banaketa zein den bistaratzen du. Argi leunen kolore beltzaren balioaren eta argi bizien kolore zuriaren balioaren artean daude pixel guztiak. Mailen histogramak grafiko bidez azaltzen du irudiaren tonuen maila zein den.
Goiko irudiari honako histograma hau dagokio. Irudiaren kontraste-eza argi ikusten da argi bizirik ageri ez den grafikoan.
Histogramak irudian dagoen kolore kopurua adierazten du. Erdira arte ia baliorik ere ez dagoela ikus daiteke.

Grafikoaren behealdeko gezien bitartez, tonuen hedadura eskasa konpon daiteke. Ezkerreko eta eskuineko geziak tonuen mailaren mugei dagozkie. Erdiko gezia grisaren erdiko tonuari dagokio. Lehenengo biak mugituz, tonuen mailak alda daitezke, argazkiaren histograma berrian tonu guztiek beren lekua izan dezaten.
Kolorearen inguruko informazioa hasten den punturaino mugituko dugu gezia, gutxi gorabehera:

Irudiaren kalitatea eskasa bada, zaila da konpontzea, baina oraingoan zer edo zer lortu dugu.

Kurbak (Menua: Koloreak: Kurbak)
Kurbei buruzko elkarrizketa-leihoetan, Mailek ematen dituzten aukera bertsuak ageri dira, baina askoz ere aukera zehatzagoak eskaintzen ditu. Haren grafikoa 16 gelaxkatan dago banatuta, eta 0 eta 255 bitarteko balioak ditu. Gelaxka bakoitzaren balioa 0, 64, 128, 192 eta 255-ekoa da.
Kontrol-kurbari kontrol-puntuak gehi dakizkioke, kurbaren noranzkoa aldatzeko. Puntuak gehitzeko, kurbaren gainean klik egingo dugu. Kentzeko, karratutik atera behar dira puntuok.
Demagun honako irudi hau dugula eta pixka bat hobetu nahi dugula.
Aurreko irudi bera dugu abiapuntu.
Joan gaitezen Menura: koloreak: kurbak

Aukera asko ditugu: kurban zenbat puntu jarriko ditugun eta nola jarriko ditugun da kontua.
Hona hemen adibide bat:

Hona hemen beste bat.

10.2. Beste bi tresna: tonua eta saturazioa
Menua: Koloreak: Tonua eta Saturazioa

Elkarrizketa-leihoan, “tinta” kolorea edo “argi” kolorea aukeratuko dugu, gero biotako baten gainean lan egiteko. Botoi Nagusia izaten du programak lehenetsirik, aldaketek kolore guztietan eragina izan dezaten.
Kolore bat aukeratu ondoren, haren tonua, argia eta saturazioa alda daitezke.


Saturazio maila igoko dugu:

Hona emaitza bat:

Saturazio maila -100ean jarriz gero, irudia zuri-beltz bihurtuko da.


10.3. Atalasea
Asko erabiltzen da kamisetak diseinatzeko.

Menua: Koloreak: Atalasea


10.4. Posterizatzeko tresna
Hona irudia:

Menua: Koloreak: Posterizatu

Irristagailuaren eta geziak dituen koadroaren bitartez, maila kopurua hautatuko dugu (2-256), geruza aktiboa deskribatzeko erabiliko ditugun RGB kate bakoitzean. Koloreen kopurua maila horien konbinazioa da. 3 mailak, esate baterako, 2 3 = 8 kolore emango ditu.
Posterizazioari 2 maila emango diogu, adibidez.

Hona hemen emaitza.

Posterizazio mailak:
11. Gimp: ariketak
11.1. Ariketa: irudi zatiak aukeratzea
Demagun orri bat ageri zaigula hondo zuri batean. Atzealde zuria kendu nahi diogu, garden bihurtu, eta gero beste leku batean itsatsi.
Nola egingo dugu hori? Makila magikoa erabiliz egin daiteke: hondoa edo atzealdea aukeratu, eta, gero, aukeraketa atzekoz aurrera jarri, ezta?
Beste modu batzuetara ere egin daiteke, baina, kasu honetan, badirudi makila magikoa dela aukera onena:

Makila magikoa hartuko dugu, eta, irudi zatiak gehituz, zurian klik egingo dugu, hondo guztia aukeratu arte (di-da batean).
Baina guk ez dugu zuria aukeratu nahi, orria baizik, hau da, kontrakoa. Aukeratutakoa alderantziz jarriko dugu.
Menua: Aukeratu: Irauli
Aukeratutakoa kopiatuko dugu (Ctrl + C). Jatorrizkoaren neurri berak dituen hondo gardeneko dokumentu bat sortuko dugu, eta aukeratutakoa itsatsiko dugu sortu berri dugun irudian (Ctrl + V):

Ene! Zati bat hartu gabe utzi dugu. Berriro ekingo diogu aukeratzeari, eta zati hori ere hartuko dugu. Gauza bera egingo dugu, eta gero:

Zoragarri.
Irudia .xcf formatuan gordeko dugu badaezpada ere (geroago horrekin lanean jarraitu ahal izateko, hala nahi izanez gero). .gif formatuan ere gordeko dugu, gardentasunari euts diezaion. Kito, lortu dugu.
11.2. Ariketa: irudi zati bat klonazio bidez desagerraraztea
Demagun beheko irudiaren zati bat besterik ez dugula behar (soberan dagoena ezabatu nahi dugu).

Irudi zati bat mozteko, mozteko tresna erabiliko dugu. Ez daukagu zati hori beste irudi batean itsatsi beharrik.

Gorde nahi dugun irudi zatia hartuko dugu.

Oraindik ere handiegia da; pixka bat gehiago moztuko dugu. Handitu nahi dugun erpinean edo ertzean jarri, saguaren botoia sakatu, eta nahi bezainbeste mugituko dugu.

Azalera hauxe aukeratuko dugu. Eta, orain, nola moztuko dugu?

Aukeratutako irudi zatian klik egingo dugu birritan, eta, dokumentu horretan bertan, aukeratu duguna utziko dugu.

Irudiak klonatzeko tresna erabiliko dugu (Tekla laburtua: C):

Opakutasuna erdira jaitsiko dugu, eta Desagertu aukeratuko dugu, irudiaren goiko aldeko jendea ezabatzeko.

Irudi zatiak kopiatzen hasiko gara (Ctrl sakatuz, kopiatu nahi duguna aukeratuko dugu). Kasu honetan, ur puska bat.

Crtrl askatu, eta, klik eginez, kopiatu duguna itsasten hasiko gara.
Pixkanaka ezabatuko dugu jendea, pazientziaz, bila gabiltzan efektua lortu arte.


Fokatze okerra edo ur-tanta erabiliz (Larria + U), ingurua lausotu egingo dugu, fokua ertzetan finka dadin.


Abiaduraren parametroa erabiliz (Tanta), irudia oker fokatzea lortuko dugu.

11.3. Ariketa: bi irudi elkarren gainean jartzea
Hona bi irudiak: lakua eta ahatea. Ahatea lakuan kokatu nahi dugu. Ea nola gelditzen zaigun.
Hemen dugu lakua:
Hemen dugu ahatea:

Hasteko, ahatea aukeratu egingo dugu. Guraizeekin moztuko dugu, kontu handiz.

Moztu ondoren, haren gainean klik egin, eta ahatea aukeratuko dugu, horixe egin nahi baigenuen. Kopiatu egingo dugu (Ctrl + C).

Dokumentu bat sortuko dugu. Atzeko geruzan, lakua itsatsiko dugu, eta beste bi geruza sortuko ditugu: ahatea eta ahatea2. ("pato" eta "pato2)
Ahatea geruzan jarriko gara, eta kopiatutakoa itsatsiko dugu bertan.

Ez da oso “natural” gelditzen, ahatea handiegia baita. Txikitu egingo dugu.
Horretarako, “ahatea” geruzan gaudela, irudiaren neurria aldatzeko tresna
hartuko dugu (tekla laburtua: Larria + T), eta tamaina bat baino gehiago emango diogu irudiari, aproba egiteko. Gure kasuan, 50px-ekoa gelditzen da ondo.

Hona hemen emaitza. Oraindik ere handiegia da laku horretan egoteko.

Baina ahatearen geruza aurrera ekarriko dugu (irudia mugitzeko tresna; tekla laburtua: M), lehen planora, eta naturalago geldituko da.

Gauza bera egingo dugu orain, baina bigarren ahatearen geruzan: ahatea2.

Hasteko, horizontalean biratuko dugu irudia. Biratzeko tresna aukeratu
(tekla laburtua: Larria + F), eta ahatearen gainean klik egingo dugu:

Aurrekoa baino ahate txikiagoa jarriko dugu. Beste neurri bat emango diogu irudiari (proportzioa gordez: kate itxia); 35px, adibidez.

Hona ahatea. Ia-ia mendiraino eraman dugu… ;)

Geruza hartu eta lekuz aldatuko dugu, ahatea bere amaren aurrean jarri arte.

Erraza, ezta?
Orain, testu bat idatziko dugu. 

Irudia biratu egingo dugu, bertikalean utzi arte.

Hortxe dugu.

Beste geruza bat dugu testuarentzat (Gimp-ek sortu du).

Testua pixka bat mugituko dugu, ongi geldi dadin. Hona hemen azken emaitza.

11.4. Ariketa: aurpegiko zimurrak kentzea

Ez da komeni argazkiak gehiegi ukitzea. Aldaketa ahalik eta gutxien antzemateko moduan utzi behar da argazkia.
Beti da interesgarria geruza bikoiztea. 

Jatorrizko irudia geruza batean izango dugu, eta bestean, berriz, aldatzen goazen irudia. Aldaketak ikusteko, geruza erakusteko eta ezkutatzeko tresnak erabiliko ditugu. Lana bukatzean, jatorrizko geruza ezabatu egin daiteke.
Irudira hurbilduko gara zoomaren bitartez (+), xehetasun handiagoz ikusteko. Zuriune-barra erabiliko dugu irudian zehar mugitzeko.
Zimurtxoak kenduko dizkiogu aurpegiari. Argiak eta egiturak klonatzeko tresna erabiliko dugu (tekla laburtua: H)

Okertuta dagoen pintzel handi bat hartuko dugu.

Irudia klonatzeko tresnaren antzera dabil: Ctrl tekla erabiliz, irudi zati bat aukeratuko dugu (horrela aukeratzen da irudi zati horren egitura eta kolorea). Orain, Ctrl askatu, eta ezabatu nahi ditugun irudi zatietan sakatu (kasu honetan, zimurrak). Zimurren inguruko eremuan gaudela, Ctrl sakatu, eta, gero, Ctrl askatu eta pixkanaka kenduko ditugu zimurrak.
Zimurrak kendu ahala ikusiko dugu zein pintzel komeni zaigun erabiltzea: txikiagoa, lodiagoa, beste forma bat duena…

Lehen:

Orain:

Zimurrak kendu ondoren, hona hemen azken emaitza. Desberdintasunik ikusten al duzue? Belarritakoaren zuloa ere kendu diogu! ;)

Orain, jolastu zuen argazkiekin. ;)
11.5. Ariketa: klonatzeko tresna erabiliz irudi zatiak kentzea
Begira zer lor dezakegun lan handirik egin gabe.

Hona irudia: oihanaren erdian dagoen bide bat. Klonatzeko tanpoia erabiliz
(tekla laburtua: C), bidea erraz ezabatuko dugu. Ctrl erabiliz zuhaitzen zati bat hartuko dugu; gero, Ctrl askatu, eta bidea bete egingo dugu, kontu handiz. Mugitu ahala, Ctrl erabiliz bidearen inguruko eremuak hartuko ditugu, eta margotuko.
Beste adibide erraz bat
Kasu honetan, itzala ezabatuko dugu, klonatzeko tresna erabiliz (tekla laburtua: C).
Horretarako, gauza bera egingo dugu. Kopiatu nahi dugun zatia (belarra) saguarekin aukeratuko dugu, eta, pixkanaka, itzalean itsatsiko dugu.

Hona hemen emaitza.

11.6. Ariketa: irudien kolorea aldatzea
Egoera arrunt batean, irudi hau berehala ezabatuko genuke.

Mailak erabiliz, irudia pixka bat aldatuko dugu: Menua: Koloreak: Mailak.
Kolorea eskuin-eskuinean hasten dela ikusiko dugu; horrek zuri gehiegi dagoela esan nahi du. Kasu honetan, argazkia erre egin dela esan nahi du.

Mailak pixka bat ukituko ditugu. Ezkerrekoa herrestan eramango dugu, kolorea hasten den arte.

Tira, bada zerbait, ez?

11.7. Geruzak bateratzeko adibideak
Hona bi irudi:
![]() |
![]() |
Txinpartak ageri diren irudian, beltza aukeratuko dugu kolorea aukeratzeko tresna erabiliz. 
Beltza ez den guztia hartu nahi dugu; beraz, hautaketa alderantziz jarriko dugu.

Txinpartak hartuta dauzkagu. Kopiatu, eta neskatxaren irudira eramango ditugu, eta han itsatsi.

Geruzak nola bateratzen ditugun, emaitza bat baino gehiago lortuko dugu:
Modu arrunta:

Biderkatu aukera:

Zuritu aukera:

Txinpartak tartaren gainean jarri nahi ditugu.
Txinpartak txikitu egingo ditugu
. Irudia eskalatu, eta tartaren gainera eramango dugu. Kontuz, neskatxa estali gabe.
Baina oraindik ere oso artifiziala da irudia; errealagoa izan behar du.

Tximisten geruzan, irudi zati biribil bat hartuko dugu, eta ertzak lausotuko ditugu. Irudia (aukeratutakoa) alderantziz jarri, eta ezabatu egingo dugu.

Ertzak lausotzeko eskatu diogu, eta igo egin dugu lausotze-erradioa. Beraz, efektua nahiko “erreala” da.
11.8. Adibidea: zenbait kontzepturen aplikazioa
Hona argazkia:

Honelako efektua lortu nahi dugu:

Jarraitu beharreko arauak:
- Aukeratu arrosa edo hondoa
- Aplikatu iragazkia
- Hondoko kolorearen saturazioa ezabatu
Beti bezala, geruza bikoiztu egingo dugu, jatorrizko irudia eta aldatutakoa begi-bistan izateko.
Aukeratzea
Arrosa edo hondoa aukeratuko dugu, nahi duguna. Errazagoa dirudi arrosa aukeratzea.
Zenbait tresna dugu arrosa aukeratzeko: makila magikoa (tekla laburtua: U), atalasea (tekla laburtua: Larria + U) edo maskara azkarra.
Makila magikoarekin hasiko gara (atalasea erabiliz aukeratu daiteke. Makila magikoa erabiliz kolore bat aukeratzen dugunean, antzeko pixelak aukeratuko ditugu. Atalasea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago aukeratuko dugu; baina, batzuetan, gehiegizkoa izan daiteke). Gehiengoa makila magikoarekin egingo dugu, baina zaila da dena aukeratzea.

Maskara azkarra ere erabiliko dugu. Maskara azkarra aktibatzeko: eskuin botoia: maskara azkarra aktibatu; edo Ctrl + Q. Maskara gorri bat sortuko da, eta gorriz dagoena ez dago aukeratuta. Orain, kolore beltza edo zuria jarriz gero, aukeratu edo aukera kendu egingo dugu.

Pintzel batez, kolore zuria aukeratuko dugu, eta AUKERATUTAKO IRUDI ZATIA GEHITU.
Bien bitartean, Larria + Q sakatuz, irudia nola gelditzen ari den ikusiko dugu (maskara azkarra jarri eta kendu egiten da, eta aukeratutakoa begi-bistan gelditzen da).
Pazientziaz, dena hartzea lortuko dugu:

Saturazioa ezabatzea
Irudiaren atzealdearen saturazioa ezabatu egin nahi dugu; arrosa daukagu aukeratuta. Hasteko, aukeraketa alderantziz egin beharko dugu: sakatu Aukeratu: alderantzizko aukeraketa (Ctrl + I). Hondoa hartuta daukagu, arrosaren partez.
Hori gorde egingo dugu, badaezpada ere, geroxeago harekin lan egin ahal izateko. Irudia aukeratu, eta kanalean gorde.
Sakatu Kolorea: Saturazioa ezabatu

Hona hemen emaitza.

Oraindik ere zerbait falta zaigu: iragazkia aplikatzea.
Iragazkia aplikatzea
Pixeletan eragiten duten formula matematikoak dira iragazkiak. Haren bitartez, irudian aldaketak egin daitezke, kamera bat izango balitz bezala. Baina ez da komeni gehiegi erabiltzea.
Iragazkietara sartzeko: Menua: Iragazkiak. Iragazki asko daude.
Adibide honetan, mugimendua oker fokatzeko iragazkia erabiliko dugu (Iragazkia: Oker fokatzea: Mugimendua oker fokatzea).
Kito, lortu dugu. ;)

11.9. Adibidea: saturazioa
Hona irudia. Graziarik gabeko irudia da.

Koloreak: Tonua eta Saturazioa menua
Saturazioa aldatu egingo dugu.

Begira zer nolako aldaketa: hondarrak kolore gorrixkagoa hartu du, eta errealagoa da.

11.10. Adibidea: flasharekin erretako argazki bat
Hona irudia. Mailak erabiliz (Kolorea: Mailak), irudia hobetu egingo dugu.

Erreta dagoen zatia hartuko dugu (edo argazki osoa), eta mailetara joango gara. Aproba egingo dugu, nahi duguna lortu arte.

Mugitu, informazioa lortu arte.

Hona hemen azken emaitza.

11.11. Adibidea: geruzak bateratzea. Begiaren kolorea

Badugu geruza bat, eta beste bat sortuko dugu, gardena.

Geruza horretan, begia hartuko dugu.

Kolore bat aukeratu, eta begia kolore horrekin beteko dugu, margo-ontzia erabiliz (tekla laburtua: Larria + B).

Sakatu Ezkutatu (irudian, Arrunta dugu), eta hortxe dugu: begiari beste kolore bat eman diogu.
Kolorearen arabera, efektua naturalagoa edo artifizialagoa izango da. ;)

11.12. Adibidea: saneatzeko tresna eta Mailak
Hurrengo irudia daukagu:
![]() |
Gainera ezkerreko begia aukeratu, kopiatu eta eskuinekoan itsatsi dugu. Distira daukan zatia ere kendu diogu (klonatzeko tresna erabiliaz)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Eta hau da bukaerako irudia:
![]() |
![]() |
11.13. Adibidea: begi gorriak kendu
Hurrengo argazkia daukagu, begi gorriak kentzea gustatuko litzaiguke. Iragazki bat erabiliko dugu era erraz batean kendu ahal izateko.
![]() |
Iragazkiak: Nabarmendu: Begi gorria kendu
Hemen daukagu emaitza. Begi gorriak kendu ditu, baina... irudia hondatu egin da beste puntu batzuetan. Iragazki honek egiten duena zera da: gorrixka bezela detektatzen dituen pixelak ordezkatzen ditu. Adibide honetan gitarraren zati haundi bat gorrixka bezela detektatu egin du, eta lortzen dugun efektua ez da ona.
![]() |
Ez da hau nahi duguna, beraz Ctrol+Z edo Editatu: Desegin. Eta berriro hasten gara.
Oraingo honetan begiak hautatuko ditugu. Gero iragazkia aplikatuko diogu: Iragazkiak: Nabarmendu: Begi gorria kendu
![]() |
![]() |
Hemen daukagu argazkia begi gorririk gabe. Erreza, ezta? Orain fitxategia gorde dezakegu
![]() |
BIDEO-TUTORIALA: NOLA KENDU BEGI GORRIAK
Hemen daukazue nola kendu dezakezue begi gorriak Gimpekin
Nota: bideoa hobeto ikusteko HD aukeratu (high definition) eta pantaila osoan jarri.
11.14. Adibidea: hortzak zuritu
Hemen daukagu lehen begi gorriak kendu diogun argazkia
Hortzak horixka daude. Ea zuritu ditzakegun
![]() |
Hortzak ondo hautatu egin behar dira, hautapena zehatza egiten (ez hartu ez ezpainak, ezta mingaina.. ).
Behin hautapena eginda dagoela (maskara azkarrarekin konprobatzen dugu zer daukagun hautatuta eta zuzentzen dugu nahi duguna eduki arte)
![]() |
Maskara azkarra kentzen dugu eta Hautatu: Lausotu eman (5px)
Orain pizkat zuritzea geratzen zaigu. Nola egin? Kolorea: Ñabardura/Saturazioa. Jarri dezagun adibidez: Ahora nos queda blanquear un poco la selección: Argitasuna 33 y Saturazioa -70 .
Beste balore batzuekin jolastu dezakegu, baina horrela ez dago gaizki, ez?
![]() |
BIDEO-TUTORIALA NOLA ZURITU HORTZAK
Nota: bideoa hobeto ikusteko HD aukeratu (high definition) eta pantaila osoan jarri.
11.15. Adibidea: batzuk
Hurrengo argazkia daukagu. Pizkat iluna eta triste dago. Ea zeozer egin dezakegun.
|
|
Hasteko zerua hautatuko dugu. Kasu honetan nahiko errez lortuko dugu: makil magikoa erabiliz eta Muga 30 hartuta. Ah.. eta gehitzeko Modua aukeratuta, nola ez!
|
|
Klik batzuk eta gero, zerua guztiz hautatuta daukagu:
|
|
Betetzeko tresnarekin urdin bat botako diogu (lehen lana izan dugu urdin politt bat aukeratzen beste argazkiren batetik - Kolorea hautatzailea tresna erabili dugu honetarako)
|
|
Orain pizkat argituko dugu zerua ez den guztia. Momentuz zerua daukagu hautatuta, beraz: Hautatu: Alderantzikatu eman, eta orain zerua ez den guztia edukiko dugu hautatuta.
Eman Kolorea: Maila. Oso garbi ikusten da histograman txuri falta dagoela.
|
|
Mugitzen ditugu mugak
|
|
Eta orain ikusten dugu argazkia asko hobetu dela:
|
|
Hautapena kentzen dugu:Hautatu: Bat ere ez.
Argi iragazki bat jarriko diogu orain. Iragazkiak: Argia eta Itzala:Supernova (besteren bat froga dezakegu ere)
Hemen lortu dugun argazkia
|
|
Ze iruditzen?

12. Gimp: Gimp erabiliz oharrak prestatzea
12.1. Gimp erabiliz pantaila harrapatzea
Gimp-en edozein pantailatik sar gaitezke menu honetara: Artxiboa: Hartu. Hor, zenbait aukera ikusiko dugu, baina Pantaila harrapatu aukeratuko dugu.

Eremu bat harrapatzeko aukerak:

- Pantailako leiho bakar bat harrapatzea: itzulpena nahiko kaxkarra da. Esan nahi duena da guk adieraziko dugun leihoa bakarrik harrapatuko duela. Atzeranzko denbora igaro denean (0 ere izan daiteke), gurutzetxo bat aterako da, eta haren bidez aukeratuko dugu zein leiho harrapatu nahi dugun.
- Pantaila osoa harrapatzea: une horretan pantailan dagoenaren irudi bat sortzen du. Atzeranzko denbora bat ezartzeko aukera ematen du, menuak irekitzeko edo beste edozertarako denbora izan dezagun. Horixe da guk gehien erabiltzen duguna. Pantaila osoa aukeratu, eta nahi duguna moztu eta gordetzeko aukera ematen du.
- Pantailaren zati bat harrapatzea: pantailaren zati bat harrapatzeko aukera ematen du. Guk ez dugu inoiz erabili, baina oso aukera ona izan daiteke pantailaren zati bat besterik behar ez dugunerako.
12.2. Irudiak tratatu dokumentu baten sartu baino lehen
Hemen bideo bat, non ikusi dezakezue nola txikitu dokumentu baten tamaina barnean dauden irudiak Gimp-ekin editatuz:
Nota: bideoa hobeto ikusteko HD aukeratu (high definition) eta pantaila osoan jarri.
13. Gimp: script bildumak jaisteko prest
13.1. Gimp FX Foundry
Erabiltzeko: jaitsi http://sourceforge.net/project/platformdownload.php?group_id=208874 -tik.
Gimp karpeta barruan, scripts karpeta bat daukagu. Hemen deskonprimitu behar da jaitsitako fitxategia. Itxi eta berriro ireki Gimp, eta hor dago "FX-Foundry" menu berria.
Ze efektu lor dezakegu script hauekin? Frogatzen joan beharko gera ikusteko. Hemen dauzkagu "FX-Foundry: Artistic" -en adibide batzuk:

- 1: Jatorrizko irudia
- 2: Analogize
- 3: Aquarela
- 4: Landscape Ilustrator
- 5: Landscape Painter
- 6: Lambs Advanced
- 7: Pastel Sketch
- 8: Pencil Sketch
- 9: Power Tonning
- 10: Press Print
14. Informazio gehiago
14.1. Gimp buruzko esteka interesgarriak
- http://sixrevisions.com/graphics-design/gimp_video_tutorials :25 bideo-tutorialak (esteka gehituta: 2008/06/16). Ingelesean daude.
- http://antiguo.villanos.net/escuela/tps/tps_50.html : erreza eta motza den mini-tutorial bat. Nola lortu gar-efektua idazkeran.
- http://www.jesusda.com/blog/index.php?id=371 : aurpegiareko retoke profesionala Gimpekin
- http://usandothegimp.blogspot.com/2009/05/cambiar-idioma.html: nola aldatu hizkuntza Gimp-eri
- http://fiestoforo.blogspot.com/2009/12/como-hacer-caricaturas-sin-saber.html : nola egin karikatura bat Gimp erabiliz
beste bideo-tutorial batzuk oso interesgarriak
-
facilware.com-etik
15. Kredituak, baimena eta eskerrak
15.1. Kredituak eta baimena
Eskuliburu hau software librea erabiliz egin dugu:
- The Gimp, irudietarako (http://gimp.org/)
- Ubuntu 7.10, sistema eragile gisa (http://www.ubuntu.com/)
Egilea: Koro Gabiola. itxaspe [abildua]gmail.com
Data: 2008ko martxoaren 13a
Baimena: Creative Commons by-sa/2.0
15.2. Eskerrak
Ikastaroak Euskal Herriko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntza jaso du.
Beste batzuk
Lucas Durani (www.lucasduran.com) eta Luis Pozori ere eskerrak eman nahi dizkiegu, Gimp-en inguruan eman ziguten ikastaroarengatik.
Eta www.zerikasi.com-eri
Zerikasi: bizitza osoan zeharreko ikaskuntza





















































