Irudiak bilatzen: zenbait iturri
Note: Return to reference manual view.
1. Irudiak lortzeko zenbait iturri
Irudiaren egileari bere irudia(k) erabiltzeko baimena eskatu behar diogu. Beste aukera bat da irudiak jaisteko baimena ematen duten lekuetatik jaistea:
Irudiak lortzeko beste zenbait modu:
2. Hezkuntza Ministerioaren irudi-bankua
Irudi-bankuaren helbidea honako hau da: http://bancoimagenes.isftic.mepsyd.es/
Hezkuntza Ministerioarena da gordailu hori. Bideoak, soinuak eta halakoak ere aurki daitezke bertan.
Irudion erabilera unibertsala da, doakoa eta irekia, baina irudiak hezkuntzan bakarrik erabil daitezke, inongo asmo komertzialik gabe.
Gainera, baliabideon jatorriaren berri eman beharra dago kasu guztietan.

3. Flickr: irudiak partekatzeko on-line zerbitzua

Hango argazkiak doan jaits daitezke, BETIERE argazkiak han jarri dituenak mugarik gabe erabil daitezkeela adierazten badu.
4. Wikipedia: guztiok edita dezakegun entziklopedia librea
http://es.wikipedia.org (irudi libre asko biltzen ditu).
Kontuan izan behar dugu irudia zein motatako baimenarekin argitaratu den. Hori jakiteko, aski dugu irudian klik egitea.

Irudiaren ezaugarriak agertuko zaizkigu, eta han ikusiko dugu zer baimen mota duen irudiak, zuzenean hartu ote dezakegun, hura hartzeko zerbait egin beharra ote dagoen, edo erabiltzerik ez ote dagoen.

5. Google: bilatzaileen bilatzailea
Nahiko erabilgarria da irudiaren formatu zehatz baten bila gabiltzanerako.

Google Irudiak atalean, “ordenagailu” hitzaren irudiak bilatu ditugu. Hona hemen emaitzak:

Irudi bat jaisteko, haren gainean sakatuko dugu, eta bilatzaileak irudia dagoen lekura eramango gaitu. Haren gainean jarriko gara, eskuin botoia sakatu, eta Irudia horrela gorde sakatuko dugu.
Bakarrik tamaina handiko irudiak erakusteko ere eska diezaiokegu, Irudiak: Erakutsi: Irudi oso handiak aukeren zerrenda tolesgarrian.

Honela ere bila daiteke: “ordenagailu gif”. Ordenagailu bat ageri duten eta gif formatuan dauden irudiak erakutsiko dizkigu era horretan.
Google-en, kontu handia izan behar dugu irudiaren jatorriarekin. Askeak izan daitezke edo ez; beraz, kontuz!
Gardentasunaren adibidea
Google-en, atzealde beltza duen irudi bat ikusten ari gara.

Irudian sartu orduko, atzealde beltza desagertu egin da. Zer dela eta?

Gimp-en bidez irekiko dugu, eta ohartuko gara png-aren atzealdea gardena dela. ;)

6. Irudia eskaner baten bidez ateratzea
Eskanerrak berak irudiak eskaneatzeko aplikazioa ekarri ohi du. Horixe erabil dezakegu.
Gimp programak ere badu irudiak eskaner batetik inportatzeko modu bat. Aurrerago ikusiko dugu.
7. Irudia dokumentu edota web orri batetik ateratzea
Pantailak gordetzea: teklatuko pantaila inprimatu (Impr Pant) tekla sakatuz, pantailako irudia harrapatuko dugu (arbelean gordeko dugu).
Beste programa batzuek ere horixe bera egiten dute. Zenbait adibide:
…
Gimp-ek ere hori egiteko aukera eskaintzen du. Eskuliburuan zehar ikusiko dugu nola.