Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa Gimp programa: irudiak hainbat iturritatik lortzea
Dokumentu Akzioak

Gimp programa: irudiak hainbat iturritatik lortzea

Note: Return to reference manual view.

Gimp software libreko tresnaren erabilerari buruzko oinarrizko ikastaroa.

1. Gimp erabiliz irudiak eskaner batetik ateratzea

Eskaner bat instalatuta edukiz gero, Gimp-ek eskaner hori erabil dezake irudiak eskaneatzeko.

Demagun irudiak paperean ditugula eta haiek erabili nahi ditugula. Zer egingo dugu? Irudi horiek eskanerretik pasatuko ditugu.

Horretarako, Gimp ireki eta honako hau egingo dugu: Artxiboa Hartu: Xsane. Ondoren, sisteman instalatuta daukagun eskanerra aukeratuko dugu.

Eskanerretik kaptura berria

Lehenago aipatu dugun bezala, kalitate altuena duen artxiboarekin lan egiten saiatuko gara, eta nahi dugun bezala gordeko dugu gero. Beraz, eskaneatzeko garaian, 300ppp-ko bereizmena aukeratuko dugu. Bereizmen txikiagoa nahi badugu, gero gordeko dugu, baina, gutxienez, bereizmen oneko artxibo bat izango dugu. Emaitza gimp-en formatuan gordeko dugu: .xcf. Horrek harekin lan egiteko aukera emango digu.

2. Dokumentu edo web orri batetik irudiak ateratzea

Demagun web bateko irudi bat ohiko moduan gordetzerik ez dugula. Badugu pantailan dagoena harrapatzeko aukera.

Pantailak gordetzea: teklatuko pantaila inprimatu (Impr Pant) tekla sakatuz, pantailako irudia harrapatuko dugu (arbelean gordeko dugu).

Hori egin eta gero, Gimp-era joan eta gure pantailaren bereizmenaren tamaina bera duen irudi bat sortuko dugu (1024x768, gure kasuan).

Gimp-en kaptura bat

Hortxe itsatsiko dugu harrapatutako irudia. Pantailan zegoenaren irudi bat lortu dugu.

Gimp-en pantailazo bat

Gimp programan + tekla sakatuz, zooma egin daiteke, eta, - tekla sakatuz, urrutiratu egingo gara.

Gimp-ekin irudiak harrapatzeko beste modu bat

Gimp-ekin, honako hau ere egin daiteke: Menua: Artxiboa: Hartu: Pantaila harrapatu.

Gimp

Pantaila osoa edo irekita daukagun leihoa harrapatzeko aukera ematen du. Gainera, geroago ere egin daiteke hori.

Gimp

Inoiz Interneteko irudi, flash irudi edo animazioren bat erabili nahi izanez gero, irudia harrapatu egin daiteke lehenik, eta gero gimp-en moztu, nahi den moduan.

3. Adibidea: aplikazioa

Orain arte ikusi dugunaren adibide txiki bat.

Ikasi duguna praktikatzeko, ariketa bat egingo dugu

Sortu 800x600-eko irudi bat 72ppp-ko bereizmena duena. Gorde sukaldea.xcf izenarekin.

Irudia gorde

Gustuko irudi bat ikusi dugu webgune batean (www.consumer.es), eta jaitsi egin nahi dugu, baina irudiaren gainean eskuin botoia sakatu, eta badirudi ezinezkoa dela. Flash bat da hori; ezin dugu irudia jaitsi. Zer egingo dugu?

nahi dugun irudia
Lehen aipatu dugun bezala, pantaila harrapatu egingo dugu. Gimp-ekin moztu, eta behar dugun zatia hartuko dugu (orain ikusiko dugu hori nola egin).

nahi dugun irudia
Sortu berri dugun fitxategian itsatsiko dugu moztutako irudia.

nahi dugun
Ikusiko dugunez, fitxategia handiegia da eskuartean daukagun irudiarentzat. Nahi izanez gero, Gimp-ek moztuko digu fitxategia automatikoki:

Mozteko automatikoki aukera

nahi dugun
Honela gordeko dugu: Artxiboa: Honela gorde: sukaldea.xcf (Gimp-en jatorrizko formatuan)

Kontuz irudiaren copyright-ekin!!


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa