Gimp: margotzeko tresnak
Note: Return to reference manual view.
1. Margotzeko tresnen aurkezpena
truko batzuk margotzeko tresna batzuena
Lerro zuzen bat sortu nahi badugu: letra larrien tekla erabiliko dugu. Hasierako puntuan klik egin, eta, letra larrien tekla sakatuz, klik egin lerro zuzenaren bukaeran. Tekla askatu, eta kito, lerroa egin dugu. Letra larrien teklaz gain, Ctrol ere badugu sakatuta (Ctrol+May), 15º anguluko trazuak sortu ditzakegu.
Gimp-eko margotzeko tresnak
Margo-ontzia: aukeratutako irudi zatia kolore edo patroi batez betetzeko tresna (Larria + B)
Irudia moteltzeko tresna: irudia kolore motelez betetzeko tresna (L)
Arkatza: ertz sendoak pintzel batez marrazteko tresna (N)
Pintzela: ertz leunak pintzel batez marrazteko tresna (P)
Borragoma: atzeko kolorea edo gardentasuna pintzel batez ezabatzeko tresna (Larria + E)
Aerografoa: irudia pintzel batez presioa aldatuz margotzeko tresna (A)
Tintontzia: kaligrafia motako idazkera (K)
Irudia klonatzeko tresna: irudi edo diseinu batetik abiatuta irudi zatiak pintzel batez kopiatzeko tresna (D)
Irudia garbitzeko tresna: irudia garbitzeko tresna (H)
Klonazioa perspektiban egiteko tresna: jatorrizko iruditik abiatuta perspektiba erabiliz klona sortzeko tresna
Irudia fokatzeko eta oker fokatzeko tresna: pintzel batez zirriborroak egiteko edo kentzeko tresna (Larria + U)
Zirriborroak egiteko tresna: erabilgarria da irudi bat gehiegi moztu eta nolabait konpondu nahi dugunerako. Inguruko koloreaz betetzen du irudia (S)
Irudia suarekin markatzeko edo erretzeko tresna: irudia pintzel batez argitzeko edo iluntzeko tresna (Larria + D)
2. Irudia klonatzeko tresna
Tekla laburtua: C

Kopiatu nahi dugun puntu bat hartuko dugu. Ctrl sakatuz, kopiatu nahi duguna hartuko dugu. Gero, Ctrl askatu eta, klik eginez, lehendik zegoena klonatu. Aurrerago ikusiko ditugu horren adibideak.
Desegin sakatuz gero, aldaketa ez da horren bat-batekoa izango.
3. Arkatza
Tekla laburtua: N

Irudiaren gainean edozein irudi marrazteko balio du. Ezaugarriak:
Marraztutakoaren kolorea aldatzea
- Aukeratu kolore bat kolore sortan, eta eraman herrestan, bila gabiltzan kolorea aurkitu arte.
- Kolorearen RGB balio zehatza ezagutuz gero, hura adierazi, eta kito.

Arkatzaren punta ere alda daiteke. Handiena txikiegia bada, honako parametro hau erabil daiteke: Eskala.

Lerro zuzena sortzeko, letra larrien tekla erabiliko dugu. Hasierako puntuan klik egin, eta, letra larrien tekla sakatuz, klik egin lerro zuzenaren bukaeran. Tekla askatu, eta kito, lerroa egin dugu.

Jitter: margotzeko tresna batzuk aukera hau daukate.
- Zenbat eta handiagoa jitteren balioa, edanda bezela margotzen dugu:
4. Pintzela
Tekla laburtua: P

Pintzela arkatzaren antzekoa da, baina ez da guztiz berdina: arkatzak lerro finak marrazten ditu, eta pintzelak, berriz, lausoak. Ezkerreko irudia arkatzez egina da, eta eskuinekoa pintzelez.

5. Aerografoa
Tekla laburtua: A

Aerosolez margotutako irudien tankerakoak sortzen ditu aerografoak. Arkatzaren parametro berberak ditu, eta beste bat gehiago:

Kolore motelak erabiltzeko aukera ematen du. Hor klik eginez gero, aldez aurretik definitutako kolore batzuk ikusiko ditugu. Bat aukeratu, eta margotu.

6. Borragoma
Tekla laburtua: Larria + E

Lerroak ezabatzeko erabiltzen da. Lerroaren diametroa aldatu egin daiteke, eta baita opakutasuna ere (ez luke osorik ezabatuko).
Adibide bat ikusiko dugu. Hona irudia:

Geruza bat gehituko diogu (ikusiko dugu nola).
![]() |
Geruza horretan, laukizuzen bat aukeratu, margo-ontzia aukeratu (Larria + B), eta laukizuzena kolore batez beteko dugu:

Borragoma hartu, eta, koloreko laukizuzenaren geruzan gaudela, borragoma erabiliko dugu.

Honelako efektua lortuko dugu. Geruza hori ezabatu, eta behean dagoena ikusiko dugu.

7. Margo-ontzia
Tekla laburtua: Larria + B

Arkatza erabiliz, triangelu bat marraztuko dugu (letra larriz, lerroak zuzenak izan daitezen).

Aukeratu margo-ontzia.

Aukeratu kolorea:

Eta nahi ditugun aukerak hartzen ditugu:
Betegarri mota:
- Aurreko Planoaren kolore betegarria: aukeratako aurreko planoaren kolorearekin margotu egin behar dugu (goiko irudian : marroia)
- Atzeko Planoaren kolore betegarria: aukeratako atzeko planoaren kolorearekin margotu egin behar dugu (goiko irudian : marroia)
- Ereduaren betegarria: eredu batekin margotuko dugu.
Eragindako Area:
- Bete hautapen osoa: irudian zeozer hautatuta badaukagu, hautapen hori izango da margotuko duguna.
- Bete antzeko koloreak: antzeko koloreak dauzkaten eta elkar dauden pixelak bakarrik pintatuko dira. Muga: ikusteko ze ezberdinak izan daitezke koloreak aukeratuta izateko
![]() |

Gainean irudi bat marraztu eta koloreren bat ematen baldin badiogu, aurretik zegoena estali egingo da, eta ez dago lehengoa berreskuratzerik.
Geruzak erabiliz gero, aldiz, ez dugu hasierakoa galduko, eta nahi bezainbeste ariketa egiteko aukera izango dugu.
8. Tintontzia
Tekla laburtua: K

Marrak egiteko erabiltzen da. Puntaren forma aldatu egin daiteke (punta eliptikoa, pixka bat makurtua…).
Demagun irudi hau daukagula:

Goazen tintontzia erabiltzera
Honako hau aukeratuko dugu:

Honako efektu hau lortuko dugu.

9. Irudia suarekin markatzeko edo erretzeko tresna
Tekla laburtua: Larria + D

Irudi zati bat argitzeko edo iluntzeko erabil daiteke; alegia, zuritzeko edo belzteko.

Bietako bat aukeratuko dugu (zuritu edo belztu).
Gero, marrak egingo ditugu:


