Gimp: irudiak itxuraldatzeko tresnak
Note: Return to reference manual view.
1. Irudiak itxuraldatzeko tresnen aurkezpena
Irudia mugitzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak eta beste objektu batzuk mugitzeko tresna (M)
Irudia mozteko tresna: Geruza edo irudi baten ertzetako zatiak mozteko tresna (Larria + C)
Irudia biratzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak biratzeko tresna (Larria + R)
Irudia eskalatzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak eskalatzeko tresna (Larria + T)
Irudia makurtzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak makurtzeko tresna (Larria + S)
Irudiaren perspektiba aldatzeko tresna: Geruza, aukeratutako irudi zati edo ibilbide baten perspektiba aldatzeko tresna (Larria + P)
Irudia iraultzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak horizontalean edo bertikalean iraultzeko tresna (Larria + F)
2. Irudia mugitzeko tresna
Tekla laburtua: M

Aukeratutako irudi zatiak mugitzeko erabiltzen da. Aukeratutako irudi zatiekin zein geruzekin lan egiteko erabiltzen da; irudia jatorrizko konposiziotik mugitzeko aukera ematen du. Ez bada irudi zatirik aukeratu, aukeratutako geruza irudiaren hondotik mugituko da.
3. Irudia mozteko tresna
Tekla laburtua: Larria + C

Irudi baten zati jakin bat mozteko, ez daukagu zati hori aukeratu, kopiatu eta irudi berrian itsatsi beharrik; irudia mozteko tresna erabil daiteke.

Aukeratutako irudi zatiaren lau erpinetan, lau karratu azalduko dira. Haiek sakatuz eta herrestan eramanez, aukeratutakoa handitu edo txikitu egingo dugu.

Irudi zati bat aukeratu ondoren, zati horretan klik egin, eta kito. Nahi genuen irudi zatia moztu dugu, eta aukeratutako irudi zatia ikusiko dugu bakarrik.

4. Irudia biratzeko tresna
Tekla laburtua: Larriak + R

Irudiaren edozein zati hartuko dugu. Guraizeekin egin dugu, baina errazagoa izango litzateke kolorean oinarriturik egin izan bagenu, uniformea baita zeruko urdina.

Orain, irudia biratu. Kasu honetan, 45 graduko bira egingo dugu.

Sakatu Biratu, eta kito.

5. Irudia eskalatzeko tresna
Tekla laburtua: Larria + T

Hona hemen aukeratutako irudi zati bat:

Aukeratutakoari beste neurri bat emango diogu. Kontuan hartu behar da ea katea lotuta (kate lotua) edo bananduta (aingura banandua) dagoen; lotuta baldin badago (kate lotua), irudiaren proportzioak gordeko ditu, eta, bananduta baldin badago (aingura banandua), ez ditu gordeko.
Irudian, katea irekita dago, baina itxi egingo dugu, eta guk nahi dugun neurria jarriko diogu.

Hona hemen emaitza:

6. Irudia makurtzeko tresna
Tekla laburtua: Larria + S

Irudi zati bat aukeratu dugu. Irudia makurtzeko tresna erabiliz, klik egingo dugu haren gainean.

Irudia zenbateraino makurtu nahi dugun erabakiko dugu:

Hona hemen emaitza:

7. Irudiaren perspektiba aldatzeko tresna
Tekla laburtua: Larria + P

Irudiaren lau ertzetan, lau laukizuzen azalduko dira. Lau ertzak nahi bezala mugi daitezke.


8. Irudia iraultzeko tresna
Tekla laburtua: Larria + F

Hona hemen irudiak itxuraldatzeko azken tresna: iraultzea. Aukeratutako irudi zatia beste aldean islatzen du.

Irudian klik egin, eta aukeratutakoa beste alderantz irauliko da.
