Gimp: irudia doitzeko tresnak
Note: Return to reference manual view.
1. Mailak eta kurbak
Mailak (Menua: Koloreak: Mailak)
Mailak erabiliz, koloreak doitu egin daitezke.

Mailak irudiaren tonuak neurtzen ditu, hau da, irudiaren pixel kopuruaren banaketa zein den bistaratzen du. Argi leunen kolore beltzaren balioaren eta argi bizien kolore zuriaren balioaren artean daude pixel guztiak. Mailen histogramak grafiko bidez azaltzen du irudiaren tonuen maila zein den.
Goiko irudiari honako histograma hau dagokio. Irudiaren kontraste-eza argi ikusten da argi bizirik ageri ez den grafikoan.
Histogramak irudian dagoen kolore kopurua adierazten du. Erdira arte ia baliorik ere ez dagoela ikus daiteke.

Grafikoaren behealdeko gezien bitartez, tonuen hedadura eskasa konpon daiteke. Ezkerreko eta eskuineko geziak tonuen mailaren mugei dagozkie. Erdiko gezia grisaren erdiko tonuari dagokio. Lehenengo biak mugituz, tonuen mailak alda daitezke, argazkiaren histograma berrian tonu guztiek beren lekua izan dezaten.
Kolorearen inguruko informazioa hasten den punturaino mugituko dugu gezia, gutxi gorabehera:

Irudiaren kalitatea eskasa bada, zaila da konpontzea, baina oraingoan zer edo zer lortu dugu.

Kurbak (Menua: Koloreak: Kurbak)
Kurbei buruzko elkarrizketa-leihoetan, Mailek ematen dituzten aukera bertsuak ageri dira, baina askoz ere aukera zehatzagoak eskaintzen ditu. Haren grafikoa 16 gelaxkatan dago banatuta, eta 0 eta 255 bitarteko balioak ditu. Gelaxka bakoitzaren balioa 0, 64, 128, 192 eta 255-ekoa da.
Kontrol-kurbari kontrol-puntuak gehi dakizkioke, kurbaren noranzkoa aldatzeko. Puntuak gehitzeko, kurbaren gainean klik egingo dugu. Kentzeko, karratutik atera behar dira puntuok.
Demagun honako irudi hau dugula eta pixka bat hobetu nahi dugula.
Aurreko irudi bera dugu abiapuntu.
Joan gaitezen Menura: koloreak: kurbak

Aukera asko ditugu: kurban zenbat puntu jarriko ditugun eta nola jarriko ditugun da kontua.
Hona hemen adibide bat:

Hona hemen beste bat.

2. Beste bi tresna: tonua eta saturazioa
Menua: Koloreak: Tonua eta Saturazioa

Elkarrizketa-leihoan, “tinta” kolorea edo “argi” kolorea aukeratuko dugu, gero biotako baten gainean lan egiteko. Botoi Nagusia izaten du programak lehenetsirik, aldaketek kolore guztietan eragina izan dezaten.
Kolore bat aukeratu ondoren, haren tonua, argia eta saturazioa alda daitezke.


Saturazio maila igoko dugu:

Hona emaitza bat:

Saturazio maila -100ean jarriz gero, irudia zuri-beltz bihurtuko da.


3. Atalasea
Asko erabiltzen da kamisetak diseinatzeko.

Menua: Koloreak: Atalasea


4. Posterizatzeko tresna
Hona irudia:

Menua: Koloreak: Posterizatu

Irristagailuaren eta geziak dituen koadroaren bitartez, maila kopurua hautatuko dugu (2-256), geruza aktiboa deskribatzeko erabiliko ditugun RGB kate bakoitzean. Koloreen kopurua maila horien konbinazioa da. 3 mailak, esate baterako, 2 3 = 8 kolore emango ditu.
Posterizazioari 2 maila emango diogu, adibidez.

Hona hemen emaitza.

Posterizazio mailak:
