Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa Gimp: irudia doitzeko tresnak Mailak eta kurbak
Dokumentu Akzioak

10.1. Mailak eta kurbak

Maila bat gorago
Argazkiak konpontzeko tresna da.

Etxe bat mendian, irudia pizkat argia dago

Mailak (Menua: Koloreak: Mailak)

Mailak erabiliz, koloreak doitu egin daitezke.

Mailak nola atera: Menua: Koloreak: Mailak

Mailak irudiaren tonuak neurtzen ditu, hau da, irudiaren pixel kopuruaren banaketa zein den bistaratzen du. Argi leunen kolore beltzaren balioaren eta argi bizien kolore zuriaren balioaren artean daude pixel guztiak. Mailen histogramak grafiko bidez azaltzen du irudiaren tonuen maila zein den.

Goiko irudiari honako histograma hau dagokio. Irudiaren kontraste-eza argi ikusten da argi bizirik ageri ez den grafikoan.

Histogramak irudian dagoen kolore kopurua adierazten du. Erdira arte ia baliorik ere ez dagoela ikus daiteke.

Irudiaren mailak nola dauden

Grafikoaren behealdeko gezien bitartez, tonuen hedadura eskasa konpon daiteke. Ezkerreko eta eskuineko geziak tonuen mailaren mugei dagozkie. Erdiko gezia grisaren erdiko tonuari dagokio. Lehenengo biak mugituz, tonuen mailak alda daitezke, argazkiaren histograma berrian tonu guztiek beren lekua izan dezaten.

Kolorearen inguruko informazioa hasten den punturaino mugituko dugu gezia, gutxi gorabehera:

Mugitzen dugu mailen tresna

Irudiaren kalitatea eskasa bada, zaila da konpontzea, baina oraingoan zer edo zer lortu dugu.

Hasierako irudia kolore pizkat gehiagorekin

Kurbak (Menua: Koloreak: Kurbak)

Kurbei buruzko elkarrizketa-leihoetan, Mailek ematen dituzten aukera bertsuak ageri dira, baina askoz ere aukera zehatzagoak eskaintzen ditu. Haren grafikoa 16 gelaxkatan dago banatuta, eta 0 eta 255 bitarteko balioak ditu. Gelaxka bakoitzaren balioa 0, 64, 128, 192 eta 255-ekoa da.

Kontrol-kurbari kontrol-puntuak gehi dakizkioke, kurbaren noranzkoa aldatzeko. Puntuak gehitzeko, kurbaren gainean klik egingo dugu. Kentzeko, karratutik atera behar dira puntuok.

Demagun honako irudi hau dugula eta pixka bat hobetu nahi dugula.

Aurreko irudi bera dugu abiapuntu.

Joan gaitezen Menura: koloreak: kurbak

Kurbak ikutzeko pantaila

Aukera asko ditugu: kurban zenbat puntu jarriko ditugun eta nola jarriko ditugun da kontua.

Hona hemen adibide bat:

Adibide bat: Kurbak pizkat ikututa nola geratzen da irudia

Hona hemen beste bat.

Kurbak ikututa nola geratzen da irudia. Beste adibide bat


Gomendatu IMH
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa