Gimp: irudi zati bat aukeratzeko tresnak
Note: Return to reference manual view.
1. Irudi zatiak aukeratzeko tresnen aurkezpena
- Irudi zati laukizuzenak aukeratzeko tresna: irudiaren zati laukizuzen bat aukeratzen du (R)
- Irudi zati eliptikoak aukeratzeko tresna: irudiaren zati eliptiko bat aukeratzen du (E)
- Irudi zati librea aukeratzeko tresna edo begizta: eskuz irudikatutako irudi zatia aukeratzen du (F)
- Irudi zati barreiatua aukeratzeko tresna edo makila magikoa: kolorean oinarrituz, irudi zati baten inguruko eremua aukeratzen du (U)
- Kolorearen arabera irudi zati bat aukeratzeko tresna: antzeko koloreak dituzten irudi zatiak aukeratzen ditu (Larria + O)
- Guraizeak: ertzak doituz, formak aukeratzen ditu (I)
2. Irudi zati laukizuzenak aukeratzeko tresna
Tekla laburtua: R
Irudi zati laukizuzenak aukeratzeko tresna zertan datzan azalduko dugu lehenik. Eremu bat definitzea da asmoa.

Gimp-en tresna bat aukeratzen dugunean, behealdean ikusiko dugu zein aukera ditugun. Kasu honetan, irudi zati laukizuzenak aukeratzeko tresnari dagozkionak ikusiko ditugu.

Aukeratzeko moduak
- Lehen aukera: Momentuko irudi zatia ordeztea. Irudi zati bat aukeratu dugu, eta, ondoren beste irudi zati aukeratuz gero, bakarrik bigarrena gelditzen da aukeratuta.

- Bigarren aukera: Irudi zati bat gehitzea. Irudi zati bat aukeratu dugu, eta, ondoren beste irudi zati bat aukeratuz gero, biok gelditzen dira aukeratuta.

- Hirugarren aukera: Irudi zati bat kentzea.

- Laugarren aukera: Zenbait irudi zatiren arteko elkargunea. Zenbait irudi zati aukeratu, eta haien arteko elkargunea gelditzen da aukeratuta.


Irudian bertan lan egiten ari garenean, irudi zati bat behin aukeratu eta berriro aukeratzen badugu, lehenbiziko aukera ezabatu egiten da. Aukeratutako irudi zatiak metatu nahi izanez gero, bigarren botoiak aukeratuta egon behar du, lehen esan bezala.

Irudi zatiak aukeratuko ditugu, bata bestearen atzetik:

Ertzak lausotzea: adibidez, 20 da erradioaren balioa. Beste irudi zati bat aukeratu (aurretik aukeratu duguna), eta sakatu Kopiatu. Beste irudi batean itsatzerakoan ertzak lausotako irudia lortuko genuke (pixel batzuk serdi-gardenak)
Aukeratzeko tresna erabiliz lausotu parametroa hartzen dugu eta gero beste irudi batean itsatzen dugu kopiatutakoa. Ikusi nola geratzen da:
![]() |
![]() |
3. Irudi zati eliptikoak aukeratzeko tresna
Tekla laburtua: E
Irudi zati eliptikoa aukeratzeko tresna erabiliko dugu. Aurrekoa bezalakoa da, baina irudi zati eliptikoak aukeratzen ditu.

Aukera berak ditu; beraz, ez dugu berriz azalduko. Egin aproba.
4. Irudi zati librea aukeratzeko tresna edo begizta
Tekla laburtua: F

Begizta tresna aparta da aukeratu nahi dugun testu zatiaren hasierako zirriborroa egiteko. Erabiltzaile aurreratuei komenigarria iruditzen zaie lehenengo zirriborroa begizta bidez egitea, eta, gero, maskara azkarra aukeratzea, xehetasunak lantzeko.
Aukeratu nahi dugun irudi zatia saguaren erakuslearekin marrazteko aukera ematen du.
2.4.2 bertsioaren portaera
Saguaren ezker botoia sakatu behar da irudia aukeratzeko (edo, taula grafikoaren bitartez, arkatza haren gainean jarri). Saguaren botoia askatzean, ekintza bukatu egiten da, eta marraztutako azken puntua lerro baten bidez lotzen da irudiaren lehen puntuarekin.

Saguaren botoia askatu, eta kito.

2.6.4 bertsioaren portaera
2.4.2 bertsioan egiten dugun bezela, eskuz joan gaitezke egiten trazua (ezkerreko botoia sakatuta edukita eta marrazten joaten gera soltatu gabe). Baina badago ezberdintasun bat: aukeraketa bukatzeko ez da nahiko botoia askatzea. Botoia askatzen dugunean, zirkulu txiki bat irtetzen da azkeneko puntu horretan
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Aukeraketa bukatu baino lehen, puntu batzuk mugitu ditzakegu. Hurbiltzen gara puntu batera, klik egin, eta mugitu:
![]() |
Goruntz mugitu dugu puntu bat:
![]() |
![]() |
![]() |
5. Makila magikoa
Tekla laburtua: U

Irudi zatiak aukeratzeko beste tresna bat da. Arestiko tresnen sistema bera erabiltzen du (gehitzea, kentzea, eta abar).
Baina zer irudi zati aukeratu daiteke makila magikoaren bidez? Makila magikoak ingurumariko antzeko koloreak aukeratzen ditu (atalasea kontuan harturik).
Antzekoak diren koloreekin funtzionatzen du. Atalasea areagotuz gero, irudi zati handiagoa aukeratzen du makila magikoak (aukeratu dugun kolorearen antzeko kolore gehiago hartuko ditu).


Makila magikoak irudi zati bat baino gehiago aldi berean aukeratzeko ere balio du (pixkanaka egin behar da; esate baterako, zerua aukeratu arte, hodeirik gabe).


Aukeratu dugun irudi zatiaren aurkako zatia aukeratzeko ere eska diezaiokegu programari.

Irudi zati hori kopiatu (Ctrl + C), eta dokumentu berri batean itsatsiko dugu. Ongi egin badugu, zerurik gabeko irudia azalduko zaigu.

Atalasea 0-ra hurbildu ahala, aukeratutako kolorearen antza handiagoa izango du. Atalasea handitu ahala, ordea, antzekoak diren kolore gehiago aukeratuko ditu.
6. Kolorearen arabera irudi zati bat aukeratzeko tresna
Tekla laburtua: Larriak + O

Bion arteko desberdintasuna zera da: makila magikoak ingurumariko koloreak hartzen ditu, eta honek, aldiz, kolorea bera hartzen du, inguruan ez badago ere.
Atalasea da kolorearen arabera irudi zati bat aukeratzeko tresnaren ezaugarrietako bat. Zenbat eta atalase handiagoa, orduan eta handiagoa izango da aukeratutako irudi zatia, aukeratutako kolorearen “antzeko” gehiago hartuko dituelako.
adibidea: makila magikoa eta kolorearen arabera aukeraketa.
Hurrengo irudi hau daukagu:
![]() |
Makil magikoa erabiltzen dugu eta erdiko horia aukeratzen dugu. Zati hori bakarrik geratzen da aukeratuta.
![]() |
Kolorearen arabera aukeratzeko tresna erabiltzen dugu orain. Lehen aukeratutako horia aukeratzen dugu, baina orain zati askoz haundiagoa geratzen da aukeratuta (irudi guztian dagoen horia).
7. Guraizeak
Tekla laburtua: I

Guraizeak irudi zatiak aukeratzeko tresnak dira. Bi irudi zatiren artean kolore oso desberdinak daudenean eta kolorean oinarrituta aukera egitea ezinezkoa denean, ongi datoz guraizeak.
Klik eginez, aukeratu nahi dugun irudi zatiaren inguruan puntuak marraztuko ditugu. Irudiari egokituz, aukeratu nahi dugun irudi zatiaren ingurua automatikoki eratzen da.

Bukatzeko, azken puntua lehenengoarekin elkartuko dugu.

Horren ondoren, aukeratutako irudi zatian klik egin, eta kito, lortu dugu.

Lupa uneoro erabil daiteke (+ tekla hurbiltzeko, eta - tekla urrutiratzeko), irudi zatia zehaztasun handiagoz aukeratzeko. Zenbat eta puntu gehiago, hobeki: zehatzagoa izango da.
8. Maskara azkarra
Tekla laburtua: Larria + Q
Beste tresnak ingurua aukeratzen uzten digute. Honekin aukeraketa margotzen joan behar gara.
Argazki oso batetik abiatuko gara. Irudi zatiren bat aukeratuta egonez gero, sakatu Menua: Hautaketa: Ezer ez.

Irudiaren behealdean eta ezkerrera dagoen botoian klik egingo dugu (maskara azkarra deritzo). Larria + Q sakatuz ere aktibatzen da.


Hortik aurrera, margotzeko tresna bat baino gehiago erabil daiteke (ezabagailua, arkatza..)
Txuriz margotzerakoan pintatutako pixelak aukeratuta geratzen dira, eta beltzez margotzerakoan aukeratu gabe geratzen dira.
Maskara azkarra desaktibatzen dugunean, margotutakoa aukeratuta bezela geratzen da. Zoom erabiltzen badugu (+ eta - teklak) doitasun gehiagorekin lan egingo dugu
Ezabagailua hartuko dugu (Tekla laburtua: Larria + E).

Normalean borragoma txuriz margotzen du, beraz maskara azkarran ezabatzen ditugun guneak aukeratuta geratzen joango dira (ziurtatu behar dugu Aurre + Hondoa -ren tresnan beltza eta txuria dagoela, bestela jartzen dugu)
Ezabagailuaren ezaugarrietan, zein pintzel mota erabili nahi dugun aukeratuko dugu.

Bestalde, pintzelik handiena ere txikiegia iruditzen bazaigu, ezabagailuaren diametroa aldatu egin daiteke.

Aukeratu nahi dugun irudi zatia ezabatzen hasiko gara. Pintzel mota, pintzelaren tamaina, eta abar, noiznahi alda daitezke. Zehaztasun handiagoa nahi izanez gero, irudia hurbildu egin daiteke.

Maskara azkarraren botoia berriro sakatzean (Ctrl + Q), aukeratutako irudi zati bihurtuko da aurretik ezabatutakoa.

Nahi gabe gehiegi ezabatuz gero, begizta (Tekla laburtua: F) edota irudi zati bat aukeratzeko edozein tresna erabiliz konponduko dugu.
Aukeratutako irudi zatia nahi bezainbeste alda daiteke, beste irudi zati bat gehituz edo kenduz.
Kendu aukeratu dugu.

Aukeratutako zati bat kenduko dugu:


Hemendik aurrera, nahi duguna egingo dugu: irudia moztu, beste leku batera eraman...












