Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa Gimp: geruzak
Dokumentu Akzioak

Gimp: geruzak

Note: Return to reference manual view.

Gimp software libreko tresnaren erabilerari buruzko oinarrizko ikastaroa.

1. Geruzen aurkezpena

Geruza baten adibidea ikusiko dugu.

Tekla laburtua (geruzen menua aktibatzeko): Ctrl + L

Geruzen menurik ez baldin badaukagu, sortu egingo dugu:

Nola ireki Geruzen dialogoa
Irudia osatzen duten gardentasunen antzekoak dira geruzak. Batzuek besteengan eragina izaten dute, honako ezaugarri hauen arabera:

  • Modua. Geruza bat azpitik dauzkan beste geruzekin nola konbinatzen den zehazten du. Aurrerago ikusiko ditugu horren adibideak.
  • Opakutasuna. Irristagailuak gardentasun maila zehazten du.
  • Ikusgaitasuna. Begia agerian baldin badago, geruza ere agerian egongo da. Letra larrien tekla eta geruza baten begia batera sakatuz gero, agerian egongo dira geruza hori edo geruza guztiak.
Irudiakin ibiltzeko pantaila
  • 1: Geruza bat gehitzeko.
  • 2: Aukeratu den geruza geruzen multzoan gorago igotzeko.
  • 3: Aukeratu den geruza geruzen multzoan beherago jartzeko.
  • 4: Geruzaren kopia sortu du eta irudiari gehitzeko.
  • 5: Geruza flotatzailea finkatzeko.
  • 6: Aukeratu den geruza ezabatzeko.

Geruzen menua ikusteko beste modu bat da geruzaren gainean saguaren eskuineko botoiari sakatzea:

Geruza bat gehitzeko aukera

2. Irudi bati geruza bat gehitzea

Irudi bati geruza bat gehitzeko zer egin behar den ikusiko dugu.

1024x768 neurriko dokumentu bat sortuko dugu. Dokumentu berriak hondo edo atzealde deritzon geruza bakarra izango du.

Geruza berri bat sortzen ari gera

Lehen gehitu dugun geruzaren erlaitzean klik egingo dugu (erlaitzik ez bada ageri, sakatu Ctrl + L).

Geruzaren pantaila ekarri dugu aurrera


Geruza bat sortuko dugu haren gainetik. Sakatu Geruza berria botoia:

Geruza bat gehitzeko ikonoa

Geruzari izen bat emango diogu: Triangelua. Hondo gardena izango duela adieraziko dugu.

Geruza horretan (geruzaren gainean klik egingo dugu, harekin lan egingo dugula ziurtatzeko), triangelu bat marraztuko dugu arkatzarekin.


Bi geruza daude: triangulo eta fondo deituta, eta ikusgai daude

Triangulu bat kolorez beteta

Beste geruza bat gehituko diogu: Zirkulua. Geruza hori aukeratu, eta zirkulu bat marraztuko dugu irudi zati eliptikoak aukeratzeko tresnarekin. Beste kolore batez margotuko dugu.

Triangelu bat, eta gainetik zirkulu bat

Zirkulua mugitu nahi izanez gero, zirkuluaren geruza aukeratu eta irudia mugitzeko tresna aukeratuko dugu (Tekla laburtua: M); ondoren, geruza mugituko dugu.

Elementu independenteak ditugu orain, lehen ez bezala.

Zirkulua mugitu dugu, eta triangelua leku berdinean jarraitzen du. Independiente dira

Edozein geruza ezabatuz gero, gainerakoek “beren horretan” jarraituko lukete.

Demagun hondo gardena nahi dugula. Zer egingo dugu? Atzealdeko geruza kendu, eta kito.

3 geruza daude, "fondo" deitzen denen gainean jartzen gera, eta klikatzen dugu ezabatzeko ikonoan

Atzealdeko geruzan jarriko gara, eta geruza ezabatzeko botoia sakatuko dugu (paperontziaren ikurra).

Geruza ezabatzeko botoiaren ikonoa

Hona hemen hondorik gabeko irudia (edo hondoa gardena duena).

Fondoa kenduta, orain bakarrik ikusten dira triangelua eta gainean zirkulua, baina ez dago fondorik

Geruzaren opakutasuna ere alda daiteke. Zirkulu geruzan jarriko gara, eta opakutasuna aldatuko dugu:

Zirkuluaren geruza transparentea da orain, eta bere atzekoa ikusten dugu , hau da triangelua

3. Zenbait geruza elkarri lotzea

Geruzak nola lotu

Demagun bi geruza ditugula eta biak batera mugitu edo elkarrekin beste zerbait egin dezatela nahi dugula. Geruzak kateatu egingo ditugu, katearen ikurra erabiliz.

Triangelu bat eta zirkulu bat

Geruzak blokeatu egingo ditugu:

Geruzen ezaugarriak

Ondoren, mugitu egingo ditugu. Orain, elkarrekin mugitzen ari dira:

triangelua eta zirkulua batera mugitzen dira

4. Ezkutatzea. Geruza bat erakustea

Nola ezkutatu traba egiten duen geruza bat?

Gure irudian geruza asko ditugunean, horietatik batzuk ezkutatu egin daitezke, gainerakoak nola dauden ikusteko. Programak erakutsi edo ezkutatu aukerak emango dizkigu: BEGIA

2 geruza, baten gainean jartzen gera eta begian klikatzen dugu izkutatzeko

Geruza bat ezkutatu dugu (zirkulua); geruza horrek ez digu aurrerantzean trabarik egingo.

Orain zirkulua ez dago ikusgai

Argi izan behar dugu ez garela geruza ezabatzen ari, ezkutatzen baizik.

5. Geruzen ordena aldatzea

Nola aldatu geruzen ordena? Nola eraman geruza bat goraino?

Kasu honetan, argi ikusten da zirkuluaren kapa triangeluarenaren gainetik dagoela.

2 geruza: triangelua eta zirkulua, triangulua zirkuluaren  atzealdean dago

Geruzen ordena aldatu nahi badugu, geruzen tresna irekiko dugu (Ctrl + L), eta, igo/jaitsi botoien bitartez, geruzak nahi dugun ordenan jarriko ditugu.

Non klikatu egin behar dugun geruza bat gora ekartzeko

Triangeluaren geruza aukeratu, eta gora igo dezala esango diogu. Hona hemen emaitza:

Orain zirkulua trianguluaren atzealdean dago

6. Hondoan geruza koloreduna gehitzea

Hondo koloreduna jarri nahi diozu irudiari?

Zer egin irudiaren atzealdea kolore batekoa izan dadin?

2 geruza: triangulu bat aurrekaldean eta zirkulua atzean. Ez dauka hondorik

Geruza bat gehituko diogu, kolore jakin bat emango diogu, geruzen multzoaren bukaeran jarriko dugu, eta kito:

Kolorea aukeratuko dugu.

Kolorea aukeratzen dut: berdea

Geruza bat sortu eta hondoa aukeratuko dugu (kasu honetan, berde bizia).

Irudi berri bat sortzen dut, eta hondo bezela aukeratutako kolorea hartu dugu

Gehitu berri dugun geruza azpian kokatuko dela ziurtatu beharko dugu.

3 geruza daude, hondoa erdian dago

Hala ez bada, behera eramango dugu.

Orain ondoa behean dago

Hona hemen emaitza:

Lehen geneukan irudia, baina orain hondoa berdea da

7. Geruzak bateratzeko moduak

Hainbat modutara batera daitezke geruzak. Horren arabera, efektu mota asko lor daitezke.

Demagun bi irudi hauek dauzkagula:

Neskato bat Txirrin bat

Ikus ditzagun geruzak bateratzeko zenbait modu. Atzeko neskari txirrina gainean jarriko diogu. Sakatu Modua, eta aukeratu Geruzak bateratzeko modua.

Geruza bateratzeko aukerak

Geruzaren gardentasunari opakutasuna gehitzea da aukeretako bat. Guztiz opakua ez bada, azpiko geruza gehi gainekoa eta azpikoa batzearen ondoriozko geruza nahasiko ditugu. Proportzioan egin behar da hori.

Gardentasun mailaz gain, geruzak konbinatzeko modua ere alda daiteke.

  • Arrunta: geruza modu arruntean betetzen da. Lehengo kolorearen eta kolore berriaren arteko nahasketarekin betetzen dira guztiz bete gabeko zatiak, ertzak lausotuz.
Normala
  • Urtu: aurrekoaren antzekoa da. Koloreak nahasi ordez, pixelak sakabanatuz lortzen da irudia lausotzea.
Urtu
  • Atzean: aukera hori tresnekin bakarrik erabil daiteke, ez geruzekin. Irudi baten eremu gardenak koloreztatzen ditu, haren atzean geruza garden bat egongo balitz bezala eta modu arruntean elkartuko balira bezala.
  • Kolorea kendu: kolore bakarreko pixelak gardenago bihurtzen ditu.
  • Biderkatu: pixelen balioak biderkatzen ditu, eta zati 256 egiten du. Ondorioz, bien xehetasunak hautematen diren irudi bat ematen du, eta jatorrizkoa baino ilunagoa da.
  • Zatitu: biderkatzearen antzekoa da. Zatiketa eginez, jatorrizko geruzak baino irudi argiagoa ematen du. Antzekoak diren bi irudik tonu zuriak ematen dituzte gehienbat, eta ertzen arteko desberdintasunak nabarmentzen dira. Horrek geruzak lerrokatzeko balio du; izan ere, geruzak lerrokatzean, ertzak gutxitu egiten dira.
  • Pantaila: bi geruzen pixel kopuruaren aurkako balioa aurkitzen du lehenik. Ondoren, haien arteko biderketa egiten du, eta berriz ere kalkulatzen du aurkako balioa. Jatorrizko geruzek baino emaitza argiagoak eman ohi ditu.
Pantaila
  • Ezkutatu: irudia iluntzeko joera du, baina ez biderkatzeak bezainbeste.
Ezkutatu
  • Zuritu: irudia asko argitzen da eta, zenbaitetan, koloreak alderantziz jartzen ditu. Tresna gisa erabiltzen da, geruza gisa baino gehiago.
zuritu
  • Belztu: irudia belztu egiten du (biderkatzearen antzeko efektua).
Belztu
  • Argitasun sendoa: irudia argitu egiten da.
Argitasun sendoa
  • Argitasun leuna: ezkutatzearen efektu antzekoa lortzen du.
Argitasun leuna
  • Efektu pikorduna atera
Efektu Pikorduna atera
  • Efektu pikorduna konbinatu
Efektu pikorduna konbinatu
  • Aldea: geruzen balioak kendu, eta, ondoren, emaitzaren balio absolutua ateratzen du. Geruzen arteko desberdintasunak ikusteko erabilgarria izan daiteke, baita geruzak eskuz lerrokatzeko ere.
Aldea
  • Batuketa: geruzen balioak gehitu egiten dira. Nahiko argitzen du irudia; gehiegi argitzen badu, opakutasun txikiagoa erabil daiteke.
Batuketa
  • Kendu: geruzen balioen arteko kenketa egiten du, baina ez du balio absoluturik ateratzen. Balio negatiboak 0-ra biribiltzen dira.
Kendu
  • Hauxe bakarrik argitu: bi geruzen balioen artean handiena aukeratzen du.
Hauxe bakarrik argitu
  • Tonua: eragiketa hori egiteko, geruza HSV bihurtu beharra dago (gero, RGB bihurtuko dugu berriz), eta azpiko geruzaren tonua goikoarekin aldatu behar da.
  • Saturazioa: aurrekoaren antzekoa.
  • Kolorea: koloreztatzearen antzekoa, baina beste geruza bateko koloreekin.
  • Balioa: geruzak nahasi egiten dira, eta azpiko geruzak goikoaren balioa hartzen du.

Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa