Gimp-en aurkezpena
Note: Return to reference manual view.
1. Gimp-en aurkezpena eta testuingurua
Gimp irudiak editatzeko programa libre eta doakoa da. GNU proiektuaren baitan dago, eta GNU General Public License baimenarekin eskura daiteke.
Doakoa da, eta, horren ondorioz, oso hedatuta dago. Tresna ugari eskaintzen ditu.
Programa irekiko dugu
Gimp programa irekitzen dugun bakoitzean, eguneko aholkua azalduko zaigu (nahi izanez gero, desaktibatu egin daiteke aukera hori).
Itxurari dagokionez, bi panel azalduko dira. Instalatuta daukagun bertsioaren eta sistema eragilearen arabera, bata ala bestea azalduko da. Gu Linuxen 2.4.2. bertsioa erabiltzen ari gara.

Gimp panelen bidez erabiltzen da. Panel nagusian, honako menu hauek ageri dira: Artxiboa, Ext eta Laguntza.
Haren azpian daude irudiak manipulatzeko beharko ditugun tresna guztiak.
Aukeratzen den tresnaren arabera, erabil daitezkeen aukerak aldatzen joango dira.
Adibidea: elipsea hautatzeko tresna aukeratuko dugu (tekla laburtua: E).

Hona hemen tresna horren ezaugarriak:

Ezaugarrien ondoan, badira beste bi aukera: Kapak eta Kanalak (aurrerago ikusiko ditugu).

2. Ariketa: irudi bat sortzea eta gordetzea
Irudi bat sortu
Gimp programa ireki, eta sortu honako ezaugarri hauek dituen irudi bat:
Txantiloia: bat ere ez
Irudiaren tamaina: 800x600 pixel
Norabidea: horizontala
X eta Y bereizmena: 200ppp
Kolorearen espazioa: RGB
Gardentasuna erabiliz bete
Joan gaitezen Menura: Artxiboa: Berria.

Aipaturiko ezaugarriak idatziko ditugu.

Ezaugarriak zein diren kontuan izanik, irudia inprimatu egingo dugu (200ppp eta RGB kolore-bereizmena).
Katea lotuta baldin badago (proportzioari eutsi), X bereizmena aldatuz gero Y ere aldatuko da, eta alderantziz.
Ahalik eta kalitate onenarekin egingo dugu lan eta, gero, guk nahi dugun formatuan gordeko dugu irudi hori. Badaezpada ere, Gimp programaren jatorrizko formatuan egindako kopia bat gordeko dugu (.xcf); hartara, irudia berriz landu nahi izanez gero, formatu hori erabili ahal izango dugu.
Sakatu Onartu, eta honako irudi hau lortuko dugu:

Karratutxo horiek gardentasuna adierazten dute.
Irudi bat gordetzea
Menua: Artxiboa: Honela gorde. Honako izen honekin gordeko dugu: irudia.xcf (Gimp-en jatorrizko formatua gorde dezan, gerora ere irudia ireki eta nahi bezala manipulatu ahal izan dezagun).

![]() |
