Gimp: ariketak
Note: Return to reference manual view.
1. Ariketa: irudi zatiak aukeratzea
Demagun orri bat ageri zaigula hondo zuri batean. Atzealde zuria kendu nahi diogu, garden bihurtu, eta gero beste leku batean itsatsi.
Nola egingo dugu hori? Makila magikoa erabiliz egin daiteke: hondoa edo atzealdea aukeratu, eta, gero, aukeraketa atzekoz aurrera jarri, ezta?
Beste modu batzuetara ere egin daiteke, baina, kasu honetan, badirudi makila magikoa dela aukera onena:

Makila magikoa hartuko dugu, eta, irudi zatiak gehituz, zurian klik egingo dugu, hondo guztia aukeratu arte (di-da batean).
Baina guk ez dugu zuria aukeratu nahi, orria baizik, hau da, kontrakoa. Aukeratutakoa alderantziz jarriko dugu.
Menua: Aukeratu: Irauli
Aukeratutakoa kopiatuko dugu (Ctrl + C). Jatorrizkoaren neurri berak dituen hondo gardeneko dokumentu bat sortuko dugu, eta aukeratutakoa itsatsiko dugu sortu berri dugun irudian (Ctrl + V):

Ene! Zati bat hartu gabe utzi dugu. Berriro ekingo diogu aukeratzeari, eta zati hori ere hartuko dugu. Gauza bera egingo dugu, eta gero:

Zoragarri.
Irudia .xcf formatuan gordeko dugu badaezpada ere (geroago horrekin lanean jarraitu ahal izateko, hala nahi izanez gero). .gif formatuan ere gordeko dugu, gardentasunari euts diezaion. Kito, lortu dugu.
2. Ariketa: irudi zati bat klonazio bidez desagerraraztea
Demagun beheko irudiaren zati bat besterik ez dugula behar (soberan dagoena ezabatu nahi dugu).

Irudi zati bat mozteko, mozteko tresna erabiliko dugu. Ez daukagu zati hori beste irudi batean itsatsi beharrik.

Gorde nahi dugun irudi zatia hartuko dugu.

Oraindik ere handiegia da; pixka bat gehiago moztuko dugu. Handitu nahi dugun erpinean edo ertzean jarri, saguaren botoia sakatu, eta nahi bezainbeste mugituko dugu.

Azalera hauxe aukeratuko dugu. Eta, orain, nola moztuko dugu?

Aukeratutako irudi zatian klik egingo dugu birritan, eta, dokumentu horretan bertan, aukeratu duguna utziko dugu.

Irudiak klonatzeko tresna erabiliko dugu (Tekla laburtua: C):

Opakutasuna erdira jaitsiko dugu, eta Desagertu aukeratuko dugu, irudiaren goiko aldeko jendea ezabatzeko.

Irudi zatiak kopiatzen hasiko gara (Ctrl sakatuz, kopiatu nahi duguna aukeratuko dugu). Kasu honetan, ur puska bat.

Crtrl askatu, eta, klik eginez, kopiatu duguna itsasten hasiko gara.
Pixkanaka ezabatuko dugu jendea, pazientziaz, bila gabiltzan efektua lortu arte.


Fokatze okerra edo ur-tanta erabiliz (Larria + U), ingurua lausotu egingo dugu, fokua ertzetan finka dadin.


Abiaduraren parametroa erabiliz (Tanta), irudia oker fokatzea lortuko dugu.

3. Ariketa: bi irudi elkarren gainean jartzea
Hona bi irudiak: lakua eta ahatea. Ahatea lakuan kokatu nahi dugu. Ea nola gelditzen zaigun.
Hemen dugu lakua:
Hemen dugu ahatea:

Hasteko, ahatea aukeratu egingo dugu. Guraizeekin moztuko dugu, kontu handiz.

Moztu ondoren, haren gainean klik egin, eta ahatea aukeratuko dugu, horixe egin nahi baigenuen. Kopiatu egingo dugu (Ctrl + C).

Dokumentu bat sortuko dugu. Atzeko geruzan, lakua itsatsiko dugu, eta beste bi geruza sortuko ditugu: ahatea eta ahatea2. ("pato" eta "pato2)
Ahatea geruzan jarriko gara, eta kopiatutakoa itsatsiko dugu bertan.

Ez da oso “natural” gelditzen, ahatea handiegia baita. Txikitu egingo dugu.
Horretarako, “ahatea” geruzan gaudela, irudiaren neurria aldatzeko tresna
hartuko dugu (tekla laburtua: Larria + T), eta tamaina bat baino gehiago emango diogu irudiari, aproba egiteko. Gure kasuan, 50px-ekoa gelditzen da ondo.

Hona hemen emaitza. Oraindik ere handiegia da laku horretan egoteko.

Baina ahatearen geruza aurrera ekarriko dugu (irudia mugitzeko tresna; tekla laburtua: M), lehen planora, eta naturalago geldituko da.

Gauza bera egingo dugu orain, baina bigarren ahatearen geruzan: ahatea2.

Hasteko, horizontalean biratuko dugu irudia. Biratzeko tresna aukeratu
(tekla laburtua: Larria + F), eta ahatearen gainean klik egingo dugu:

Aurrekoa baino ahate txikiagoa jarriko dugu. Beste neurri bat emango diogu irudiari (proportzioa gordez: kate itxia); 35px, adibidez.

Hona ahatea. Ia-ia mendiraino eraman dugu… ;)

Geruza hartu eta lekuz aldatuko dugu, ahatea bere amaren aurrean jarri arte.

Erraza, ezta?
Orain, testu bat idatziko dugu. 

Irudia biratu egingo dugu, bertikalean utzi arte.

Hortxe dugu.

Beste geruza bat dugu testuarentzat (Gimp-ek sortu du).

Testua pixka bat mugituko dugu, ongi geldi dadin. Hona hemen azken emaitza.

4. Ariketa: aurpegiko zimurrak kentzea

Ez da komeni argazkiak gehiegi ukitzea. Aldaketa ahalik eta gutxien antzemateko moduan utzi behar da argazkia.
Beti da interesgarria geruza bikoiztea. 

Jatorrizko irudia geruza batean izango dugu, eta bestean, berriz, aldatzen goazen irudia. Aldaketak ikusteko, geruza erakusteko eta ezkutatzeko tresnak erabiliko ditugu. Lana bukatzean, jatorrizko geruza ezabatu egin daiteke.
Irudira hurbilduko gara zoomaren bitartez (+), xehetasun handiagoz ikusteko. Zuriune-barra erabiliko dugu irudian zehar mugitzeko.
Zimurtxoak kenduko dizkiogu aurpegiari. Argiak eta egiturak klonatzeko tresna erabiliko dugu (tekla laburtua: H)

Okertuta dagoen pintzel handi bat hartuko dugu.

Irudia klonatzeko tresnaren antzera dabil: Ctrl tekla erabiliz, irudi zati bat aukeratuko dugu (horrela aukeratzen da irudi zati horren egitura eta kolorea). Orain, Ctrl askatu, eta ezabatu nahi ditugun irudi zatietan sakatu (kasu honetan, zimurrak). Zimurren inguruko eremuan gaudela, Ctrl sakatu, eta, gero, Ctrl askatu eta pixkanaka kenduko ditugu zimurrak.
Zimurrak kendu ahala ikusiko dugu zein pintzel komeni zaigun erabiltzea: txikiagoa, lodiagoa, beste forma bat duena…

Lehen:

Orain:

Zimurrak kendu ondoren, hona hemen azken emaitza. Desberdintasunik ikusten al duzue? Belarritakoaren zuloa ere kendu diogu! ;)

Orain, jolastu zuen argazkiekin. ;)
5. Ariketa: klonatzeko tresna erabiliz irudi zatiak kentzea
Begira zer lor dezakegun lan handirik egin gabe.

Hona irudia: oihanaren erdian dagoen bide bat. Klonatzeko tanpoia erabiliz
(tekla laburtua: C), bidea erraz ezabatuko dugu. Ctrl erabiliz zuhaitzen zati bat hartuko dugu; gero, Ctrl askatu, eta bidea bete egingo dugu, kontu handiz. Mugitu ahala, Ctrl erabiliz bidearen inguruko eremuak hartuko ditugu, eta margotuko.
Beste adibide erraz bat
Kasu honetan, itzala ezabatuko dugu, klonatzeko tresna erabiliz (tekla laburtua: C).
Horretarako, gauza bera egingo dugu. Kopiatu nahi dugun zatia (belarra) saguarekin aukeratuko dugu, eta, pixkanaka, itzalean itsatsiko dugu.

Hona hemen emaitza.

6. Ariketa: irudien kolorea aldatzea
Egoera arrunt batean, irudi hau berehala ezabatuko genuke.

Mailak erabiliz, irudia pixka bat aldatuko dugu: Menua: Koloreak: Mailak.
Kolorea eskuin-eskuinean hasten dela ikusiko dugu; horrek zuri gehiegi dagoela esan nahi du. Kasu honetan, argazkia erre egin dela esan nahi du.

Mailak pixka bat ukituko ditugu. Ezkerrekoa herrestan eramango dugu, kolorea hasten den arte.

Tira, bada zerbait, ez?

7. Geruzak bateratzeko adibideak
Hona bi irudi:
![]() |
![]() |
Txinpartak ageri diren irudian, beltza aukeratuko dugu kolorea aukeratzeko tresna erabiliz. 
Beltza ez den guztia hartu nahi dugu; beraz, hautaketa alderantziz jarriko dugu.

Txinpartak hartuta dauzkagu. Kopiatu, eta neskatxaren irudira eramango ditugu, eta han itsatsi.

Geruzak nola bateratzen ditugun, emaitza bat baino gehiago lortuko dugu:
Modu arrunta:

Biderkatu aukera:

Zuritu aukera:

Txinpartak tartaren gainean jarri nahi ditugu.
Txinpartak txikitu egingo ditugu
. Irudia eskalatu, eta tartaren gainera eramango dugu. Kontuz, neskatxa estali gabe.
Baina oraindik ere oso artifiziala da irudia; errealagoa izan behar du.

Tximisten geruzan, irudi zati biribil bat hartuko dugu, eta ertzak lausotuko ditugu. Irudia (aukeratutakoa) alderantziz jarri, eta ezabatu egingo dugu.

Ertzak lausotzeko eskatu diogu, eta igo egin dugu lausotze-erradioa. Beraz, efektua nahiko “erreala” da.
8. Adibidea: zenbait kontzepturen aplikazioa
Hona argazkia:

Honelako efektua lortu nahi dugu:

Jarraitu beharreko arauak:
- Aukeratu arrosa edo hondoa
- Aplikatu iragazkia
- Hondoko kolorearen saturazioa ezabatu
Beti bezala, geruza bikoiztu egingo dugu, jatorrizko irudia eta aldatutakoa begi-bistan izateko.
Aukeratzea
Arrosa edo hondoa aukeratuko dugu, nahi duguna. Errazagoa dirudi arrosa aukeratzea.
Zenbait tresna dugu arrosa aukeratzeko: makila magikoa (tekla laburtua: U), atalasea (tekla laburtua: Larria + U) edo maskara azkarra.
Makila magikoarekin hasiko gara (atalasea erabiliz aukeratu daiteke. Makila magikoa erabiliz kolore bat aukeratzen dugunean, antzeko pixelak aukeratuko ditugu. Atalasea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago aukeratuko dugu; baina, batzuetan, gehiegizkoa izan daiteke). Gehiengoa makila magikoarekin egingo dugu, baina zaila da dena aukeratzea.

Maskara azkarra ere erabiliko dugu. Maskara azkarra aktibatzeko: eskuin botoia: maskara azkarra aktibatu; edo Ctrl + Q. Maskara gorri bat sortuko da, eta gorriz dagoena ez dago aukeratuta. Orain, kolore beltza edo zuria jarriz gero, aukeratu edo aukera kendu egingo dugu.

Pintzel batez, kolore zuria aukeratuko dugu, eta AUKERATUTAKO IRUDI ZATIA GEHITU.
Bien bitartean, Larria + Q sakatuz, irudia nola gelditzen ari den ikusiko dugu (maskara azkarra jarri eta kendu egiten da, eta aukeratutakoa begi-bistan gelditzen da).
Pazientziaz, dena hartzea lortuko dugu:

Saturazioa ezabatzea
Irudiaren atzealdearen saturazioa ezabatu egin nahi dugu; arrosa daukagu aukeratuta. Hasteko, aukeraketa alderantziz egin beharko dugu: sakatu Aukeratu: alderantzizko aukeraketa (Ctrl + I). Hondoa hartuta daukagu, arrosaren partez.
Hori gorde egingo dugu, badaezpada ere, geroxeago harekin lan egin ahal izateko. Irudia aukeratu, eta kanalean gorde.
Sakatu Kolorea: Saturazioa ezabatu

Hona hemen emaitza.

Oraindik ere zerbait falta zaigu: iragazkia aplikatzea.
Iragazkia aplikatzea
Pixeletan eragiten duten formula matematikoak dira iragazkiak. Haren bitartez, irudian aldaketak egin daitezke, kamera bat izango balitz bezala. Baina ez da komeni gehiegi erabiltzea.
Iragazkietara sartzeko: Menua: Iragazkiak. Iragazki asko daude.
Adibide honetan, mugimendua oker fokatzeko iragazkia erabiliko dugu (Iragazkia: Oker fokatzea: Mugimendua oker fokatzea).
Kito, lortu dugu. ;)

9. Adibidea: saturazioa
Hona irudia. Graziarik gabeko irudia da.

Koloreak: Tonua eta Saturazioa menua
Saturazioa aldatu egingo dugu.

Begira zer nolako aldaketa: hondarrak kolore gorrixkagoa hartu du, eta errealagoa da.

10. Adibidea: flasharekin erretako argazki bat
Hona irudia. Mailak erabiliz (Kolorea: Mailak), irudia hobetu egingo dugu.

Erreta dagoen zatia hartuko dugu (edo argazki osoa), eta mailetara joango gara. Aproba egingo dugu, nahi duguna lortu arte.

Mugitu, informazioa lortu arte.

Hona hemen azken emaitza.

11. Adibidea: geruzak bateratzea. Begiaren kolorea

Badugu geruza bat, eta beste bat sortuko dugu, gardena.

Geruza horretan, begia hartuko dugu.

Kolore bat aukeratu, eta begia kolore horrekin beteko dugu, margo-ontzia erabiliz (tekla laburtua: Larria + B).

Sakatu Ezkutatu (irudian, Arrunta dugu), eta hortxe dugu: begiari beste kolore bat eman diogu.
Kolorearen arabera, efektua naturalagoa edo artifizialagoa izango da. ;)

12. Adibidea: saneatzeko tresna eta Mailak
Hurrengo irudia daukagu:
![]() |
Gainera ezkerreko begia aukeratu, kopiatu eta eskuinekoan itsatsi dugu. Distira daukan zatia ere kendu diogu (klonatzeko tresna erabiliaz)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Eta hau da bukaerako irudia:
![]() |
![]() |
13. Adibidea: begi gorriak kendu
Hurrengo argazkia daukagu, begi gorriak kentzea gustatuko litzaiguke. Iragazki bat erabiliko dugu era erraz batean kendu ahal izateko.
![]() |
Iragazkiak: Nabarmendu: Begi gorria kendu
Hemen daukagu emaitza. Begi gorriak kendu ditu, baina... irudia hondatu egin da beste puntu batzuetan. Iragazki honek egiten duena zera da: gorrixka bezela detektatzen dituen pixelak ordezkatzen ditu. Adibide honetan gitarraren zati haundi bat gorrixka bezela detektatu egin du, eta lortzen dugun efektua ez da ona.
![]() |
Ez da hau nahi duguna, beraz Ctrol+Z edo Editatu: Desegin. Eta berriro hasten gara.
Oraingo honetan begiak hautatuko ditugu. Gero iragazkia aplikatuko diogu: Iragazkiak: Nabarmendu: Begi gorria kendu
![]() |
![]() |
Hemen daukagu argazkia begi gorririk gabe. Erreza, ezta? Orain fitxategia gorde dezakegu
![]() |
BIDEO-TUTORIALA: NOLA KENDU BEGI GORRIAK
Hemen daukazue nola kendu dezakezue begi gorriak Gimpekin
Nota: bideoa hobeto ikusteko HD aukeratu (high definition) eta pantaila osoan jarri.
14. Adibidea: hortzak zuritu
Hemen daukagu lehen begi gorriak kendu diogun argazkia
Hortzak horixka daude. Ea zuritu ditzakegun
![]() |
Hortzak ondo hautatu egin behar dira, hautapena zehatza egiten (ez hartu ez ezpainak, ezta mingaina.. ).
Behin hautapena eginda dagoela (maskara azkarrarekin konprobatzen dugu zer daukagun hautatuta eta zuzentzen dugu nahi duguna eduki arte)
![]() |
Maskara azkarra kentzen dugu eta Hautatu: Lausotu eman (5px)
Orain pizkat zuritzea geratzen zaigu. Nola egin? Kolorea: Ñabardura/Saturazioa. Jarri dezagun adibidez: Ahora nos queda blanquear un poco la selección: Argitasuna 33 y Saturazioa -70 .
Beste balore batzuekin jolastu dezakegu, baina horrela ez dago gaizki, ez?
![]() |
BIDEO-TUTORIALA NOLA ZURITU HORTZAK
Nota: bideoa hobeto ikusteko HD aukeratu (high definition) eta pantaila osoan jarri.
15. Adibidea: batzuk
Hurrengo argazkia daukagu. Pizkat iluna eta triste dago. Ea zeozer egin dezakegun.
|
|
Hasteko zerua hautatuko dugu. Kasu honetan nahiko errez lortuko dugu: makil magikoa erabiliz eta Muga 30 hartuta. Ah.. eta gehitzeko Modua aukeratuta, nola ez!
|
|
Klik batzuk eta gero, zerua guztiz hautatuta daukagu:
|
|
Betetzeko tresnarekin urdin bat botako diogu (lehen lana izan dugu urdin politt bat aukeratzen beste argazkiren batetik - Kolorea hautatzailea tresna erabili dugu honetarako)
|
|
Orain pizkat argituko dugu zerua ez den guztia. Momentuz zerua daukagu hautatuta, beraz: Hautatu: Alderantzikatu eman, eta orain zerua ez den guztia edukiko dugu hautatuta.
Eman Kolorea: Maila. Oso garbi ikusten da histograman txuri falta dagoela.
|
|
Mugitzen ditugu mugak
|
|
Eta orain ikusten dugu argazkia asko hobetu dela:
|
|
Hautapena kentzen dugu:Hautatu: Bat ere ez.
Argi iragazki bat jarriko diogu orain. Iragazkiak: Argia eta Itzala:Supernova (besteren bat froga dezakegu ere)
Hemen lortu dugun argazkia
|
|
Ze iruditzen?



























