Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa Gimp: ariketak Adibidea: zenbait kontzepturen aplikazioa
Dokumentu Akzioak

11.8. Adibidea: zenbait kontzepturen aplikazioa

Maila bat gorago
Moduak, iragazkiak, eta abar.

Hona argazkia:

arrosa bat

Honelako efektua lortu nahi dugu:

Arrosa hasieran bezela, baina hondoa difuminatuta eta txuri-beltzean

Jarraitu beharreko arauak:

  • Aukeratu arrosa edo hondoa
  • Aplikatu iragazkia
  • Hondoko kolorearen saturazioa ezabatu

Beti bezala, geruza bikoiztu egingo dugu, jatorrizko irudia eta aldatutakoa begi-bistan izateko.

Aukeratzea

Arrosa edo hondoa aukeratuko dugu, nahi duguna. Errazagoa dirudi arrosa aukeratzea.

Zenbait tresna dugu arrosa aukeratzeko: makila magikoa (tekla laburtua: U), atalasea (tekla laburtua: Larria + U) edo maskara azkarra.

Makila magikoarekin hasiko gara (atalasea erabiliz aukeratu daiteke. Makila magikoa erabiliz kolore bat aukeratzen dugunean, antzeko pixelak aukeratuko ditugu. Atalasea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago aukeratuko dugu; baina, batzuetan, gehiegizkoa izan daiteke). Gehiengoa makila magikoarekin egingo dugu, baina zaila da dena aukeratzea.

Hasten gera arrosa aukeratzen

Maskara azkarra ere erabiliko dugu. Maskara azkarra aktibatzeko: eskuin botoia: maskara azkarra aktibatu; edo Ctrl + Q. Maskara gorri bat sortuko da, eta gorriz dagoena ez dago aukeratuta. Orain, kolore beltza edo zuria jarriz gero, aukeratu edo aukera kendu egingo dugu.

Maskara azkarrarekin ere jarraitzen dugu arrosa aukeratzen

Pintzel batez, kolore zuria aukeratuko dugu, eta AUKERATUTAKO IRUDI ZATIA GEHITU.
Bien bitartean, Larria + Q sakatuz, irudia nola gelditzen ari den ikusiko dugu (maskara azkarra jarri eta kendu egiten da, eta aukeratutakoa begi-bistan gelditzen da).

Pazientziaz, dena hartzea lortuko dugu:

Arrosa guztiz aukeratuta

Saturazioa ezabatzea

Irudiaren atzealdearen saturazioa ezabatu egin nahi dugu; arrosa daukagu aukeratuta. Hasteko, aukeraketa alderantziz egin beharko dugu: sakatu Aukeratu: alderantzizko aukeraketa (Ctrl + I). Hondoa hartuta daukagu, arrosaren partez.

Hori gorde egingo dugu, badaezpada ere, geroxeago harekin lan egin ahal izateko. Irudia aukeratu, eta kanalean gorde.

Sakatu Kolorea: Saturazioa ezabatu

Saturazioa ezabatzeko aukerak

Hona hemen emaitza.

Atzeko planoa txuri-beltzean dago

Oraindik ere zerbait falta zaigu: iragazkia aplikatzea.

Iragazkia aplikatzea

Pixeletan eragiten duten formula matematikoak dira iragazkiak. Haren bitartez, irudian aldaketak egin daitezke, kamera bat izango balitz bezala. Baina ez da komeni gehiegi erabiltzea.

Iragazkietara sartzeko: Menua: Iragazkiak. Iragazki asko daude.

Adibide honetan, mugimendua oker fokatzeko iragazkia erabiliko dugu (Iragazkia: Oker fokatzea: Mugimendua oker fokatzea).

Filtro bat aplikatzen

Kito, lortu dugu. ;)

Azkeneko emaitza, hasieran nahi genuena


Gomendatu IMH
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa