4.1.
Nola sortzen da RSS bat?
Maila bat gorago
Normalki, informazioa datu-base batean egoten da bilduta, eta RSSa sortu egin behar da.
Datuak atera eta banaka nahi dugun formatura bihurtzen joango gara? Bai, baina badaude horretan lagunduko gaituzten programategiak:
- FeedCreator (php): http://www.bitfolge.de/rsscreator-en.html
- Rome (java)
- RubyRSS
Maila erabili behar dela esaten da; mailaren instantzia bat erabili behar da, eta ondoren parametrizatzeari ekin.
Gero, elementuak integratzen hasten dira. Datu-baseari eskari bat egin behar zaio, eta albisteak hartu. Banaka-banaka, elementuak sortzen dira.
Elementu guztiak sortzen ditu tresna horrek, eta etiketa zuzenak gehitzen dizkio guk ezer egin behar izan gabe.
Programategi mota horiek formatu jakin bat erabiltzeko aukera ematen dute, eta, gainera, RSS formatu mota ugariren artean aukeratu daiteke.
Erabiltzaile arrunta bagara, ez dugu ezer ulertu izango. Hurrengo atalean, lana asko erraztuko diguten zerbitzuak ikusiko ditugu.