Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Interneten informazioa bilatzeko eta sindikatzeko teknikak
Dokumentu Akzioak

Interneten informazioa bilatzeko eta sindikatzeko teknikak

Note: Return to reference manual view.

Internetek aukera ugari eskaintzen digu, eta, askotan, galduta ibil gaitezke informazio-iturri amaigabe horretan. Zenbait kontu aztertuko dugu hemen: informazioa nola geureganatu, nola zentralizatu, eta informazio horrekiko interesa izan dezaketen pertsonekin nola lan egin.

1. Aurkezpena

Edukiak sindikatuz, informazioa bilatzen ematen dugun denbora murriztuko dugu, eta, gainera, tresna lagungarria izan daiteke informazioa bera bilatzeko ere.

1.1. Ikastaroaren helburua: sindikatzea, RSS

Interesatzen zaigun informazioa denbora gutxian eta ahalik eta modurik errazenean eskuratzeko zenbait tresna aurkeztea da gure helburua.

Internet informazio-iturri amaigabea da. Egunero sortzen dira web berriak, blogak, foroak… eta ezin dugu guztiaren berri izan. Egunak ez du askorako ematen, eta ahalik eta eraginkorren izateko modua bilatu behar dugu.

Orain dela urte batzuk ez bezala, gaurko webak ez dira estatikoak. Berriak, agenda eta halakoak biltzen dituzten atalak dituzte gaurko webek, eta etengabe berritzen dira atal horiek.

Adibidea: informazioa bilatzeko erabiltzen ditugun orrialdeak

Demagun gai batean interesa dugula (SOFTWARE LIBREA, adibidez). Baditugu informazioa bilatzeko erabiltzen ditugun orri batzuk:


Bestalde, albiste interesgarriak eta gure eskualdeko ikastaroen berri biltzen dituen web orri bat sortu berri da, eta, noizean behin, hara sartzea gustatzen zaigu, azken berriak ikusteko.

Horretaz gain, gure aisialdiari dagokionez, autokarabanen inguruko gaien berri izan nahi dugu (autokarabana bat badugulako), eta orri gehiagoren jarraipena egin nahi dugu:


Eta… askoz ere gehiago.

Egunero sortzen dira web orri berriak, eta denbora ematen dugu gai jakinen bati lotuta dauden orriak begiratzen.

Egunak 26 ordu balitu! Gauza asko ditugu egiteko, eta ezinezkoa da ongi informatuta egotea informazioa bilatzen eta web orrietan sartzen denbora asko galdu gabe.

Informazioaren bila ibili beharrean, zergatik ez ekarrarazi informazio hori gugana?

1.2. Zer da edukiak sindikatzea?

Edukiak sindikatzea zer den eta zer abantaila dituen ikusiko dugu.

Bideoa: edukiak sindikatzea eta harpidetzea





Edukiak sindikatuz gero, informazioa bilatzeko ez daukagu webean nabigatzen ibili beharrik. Erabiltzaileak bere ordenagailuan aukeratzen duen informazio guztia gaurkotuta edukitzeko tresna da.

zer da rss-a?

RSS (Really Simple Syndication edo Rich Site Summary) testu-formatu mota bat da, XML estandarraren menpean dagoena. Albisteen titularrak eta edukiak Interneten era guztiz automatikoan banatzeko erabiltzen da. Banatzeko era horri "sindikatzea” deitzen zaio. Web orri jakin batean sartu gabe, web orri horretan argitaratutako edukiak eta albisteak biltzen dituen aurkibidea erakustea da RSSaren funtzioa.

RSS artxiboetan, kanalen oinarrizko datuak biltzen dira (edo, beste modu batera esanda, bitakora bat), hau da, kanalaren izena, web helbidea, egilea, azken gaurkotzearen data, eta abar. Horretaz gain, edukien laburpen bat egoten da; esate baterako, azken zortzi sarrera edo post-ak jasotzen dituen laburpena. Sarrera bakoitzak izenburua, lehen lerroak eta esteka zuzen bat izaten ditu gutxienez.

RSS artxiboak webgunea noiz berritzen duten esaten digu era azkar eta erraz batean, web orri horretan sartu behar izan gabe. Horretarako, albisteak irakurtzeko programa bat instalatu behar dugu gure ordenagailuan (ingelesez, “Feed Reader”), edo feed-irakurgailu batean kontu bat izan Interneten (blogline, google reader…). Feed-irakurgailu hori GURE ETXEA izango da: han gordeko dugu nahi dugun informazio guztia.

Ez da beharrezkoa RSS fitxategia ulertzea: irakurgailuak egingo du lan hori, eta, gainera, guk nahi duguna erakutsiko digu.

Nola irakurri RSS bat?

Irakurtzeko programarik ez badugu, “Feed Reader” edo albisteen irakurgailu bat deskargatu eta instalatu behar dugu. Hona hemen doako programa batzuk (ingelesez):

  • FeedReader
  • Awasu
  • Sage (Mozilla eta Firefox)
  • NewsMonster (Mozilla eta Firefox)

Ikastaro honetan, on-line zerbitzu bat ikusiko dugu: bloglines

1.3. Informazioa jarraitzea

Honako hau da edukiak sindikatzearen erabilera nagusia: informazioaren harpidedun egiten gara, eta, modu horretan, ez daukagu informazioaren bila joan beharrik, informazioa geureganatu egiten dugulako.

Gure ingurunea aldakorra da, eta informatuta egotera eta produktuen jarraipena egitera behartzen gaitu.

Zer da interesgarria guretzat?

  • Geuri buruz: gure produktuei, zerbitzuei, enpresei edota pertsonei buruzko iritzia.
  • BESTE batzuei buruz: konpetentziari buruzko informazioa, beste enpresa batzuk, pertsona interesgarriak, merkatua, markak…

Non dago informazioa? Zein iturri aukeratzen ditugu? Nola aurkitzen ditugu iturri horiek?

Non dago informazioa?

  • Blogak: jende askok blogetan argitaratzen ditu bere iritzi eta ideiak.
  • Nor da produktuari buruz gehien dakiena? Ez produktua sortzen duen enpresa, ez eta banatzen duena ere, produktua erabiltzen duena baizik: informazioa foro espezifikoetan.
  • Direktorio espezializatuak: batzuk itxiak dira, ordaindu egin behar dira, pasahitza eskatzen dute; baina beste asko jende guztiari irekiak dira.
  • Tresna folksonomikoak: edukia elkarrekin parte hartuz etiketatzeko aukera ematen duten tresnak dira, edukia sailkaturik izan dezagun (folksonomiak beste izen batzuk ere baditu: etiketatze kolaboratiboa, sailkapen soziala, indexatu soziala edota etiketatze soziala). Folksonomia-tresnen adibide bat da www.bildu.net (euskaraz, http://del.icio.us). Gustuko edo gogoko edukiak bildu.net kontuan gordetzen dira, eduki horiek etiketatzeko.

2. Del.icio.us: sareko markatzaile sozialen kudeaketa-zerbitzua

Gure eduki gogokoenak kudeatzeko balio du. del.icio.us-en nola parte har daitekeen eta jarraipena nola egin daitekeen ikusiko dugu.

2.1. Aurkezpena

Hasieran, nabigatzaileetako eduki gogokoenen sareko ordezkotzat hartu genuen del.icio.us.

Duela zenbait urte, nabigatzen hasi eta gustuko orriren bat topatuz gero, BOOKMARKS/GOGOKOAK sailera gehitzen genuen. Gogokoak karpetetan antolatzen genituen. Gaur egun ere badugu aukera hori.

Desabantaila: Gurea ez den ordenagailu bat erabili edo beste nabigatzaile bat irekiz gero, gogokoak ez ditugu gure esku.

Del.icio.us:

Sareko markatzaile sozialen kudeaketa-zerbitzu bat da del.icio.us. Lehen nabigatzaileetan gordetzen genituen markatzaileak gehitzeko eta markatzaile horiek sailkatzeko aukera ematen du, folksonomia edo tag bidezko sistema baten bitartez.

Baina, gogoko edukien biltegi izateaz gain, eduki horiek del.icio.us-eko beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ere ematen digu.

Funtzionamendua

Interesgarria iruditzen zaigun lotura bat aurkitzen dugunean, delicious-en gordetzen dugu (ikusiko dugu nola). Lotura horri deskripzio bat eta etiketa edo tag batzuk ipini behar zaizkio. Tag-en bidez, edukiak sailkatu eta ordenatu ahal izango ditugu. Zerbitzu hori erabiltzen duten guztiek gauza bera egiten dute: edukiak etiketatu eta loturak gorde. Era horretan, etiketa guztiak antolaturik izatea lortuko dugu.

  • Folksonomia: herriari egiten dio erreferentzia. Era horretako egiturak mundu guztiaren parte-hartzeari esker sortzen dira. Pixkana-pixkana, etiketa multzo bat sortzen da. Zenbat eta multzo handiagoa, etiketa hori orduan eta jende gehiagok erabili duen seinale. Etiketa horietako batean klikatuz gero, etiketa horrekin etiketatu diren gauza guztiak azaltzen dira. Beraz, egitura edukietatik sortzen da; edukirik gabe, ez dago egiturarik.

Akatsak: jendeak nahi duen bezala etiketatzen ditu edukiak. Ez dago inolako araurik. Pentsatzekoa da, zenbat eta jende gehiagok parte hartu, orduan eta hobeto erabiliko direla etiketak, adostasun handiagoz.

Del.icio.us-en lotura berri bat sartzen dugunean, del.icio.us-ek berak gomendatzen dizkigu etiketak, beste pertsona batzuek eduki horri jarritako etiketetan oinarrituz.

2.2. Del.icio.us kontu batean izena ematea

Del.icio.us-en izena emango dugu, zerbitzua nola erabiltzen den ikasteko.

Sartu http://www.del.icio.us helbidean.

Aukeratu REGISTER.

Opción register en Del.icio.us arriba a la derecha

Han, gure erabiltzaile-izena eta pasahitza aukeratzeko orria emango digute.

Alta emateko formularioa

Orria bete ondoren, datuak berresteko mezu bat iritsiko zaigu postontzira. Izena eman nahi dugula berresteko, klikatu estekan:

Konfirmatzeko emaila

Firefox nabigatzailean baldin bagaude (guztiz gomendagarria), botoi batzuk instalatzeko aukera azalduko zaigu, klik batekin del.icio.us-en estekan izena emateko.
2 botoi instalatzeko aukera

Sakatu Install Extensión Now, eta del.icio.us-entzako plugin-a behera kargatzen hasiko da:
Baimena eskatzen aplikazioa instalatzeko

Behera kargatu ondoren

Instalazio burututa

Bi botoi berri agertuko dira gure nabigatzailean:

Nire del.icio.us botoia: Ikus ditzagun gorde ditugun orriak (http://del.icio.us/kurtso1)

“etiqueta esto” botoia: Orri bat ireki eta interesgarria iruditzen bazaigu, orri hori gure del.icio.us-en sar dezakegu zuzenean:

Kito! Badugu del.icio.us kontua, gure eduki gogokoenak han sartzen hasteko. Momentuz hutsik dago, ezer etiketatu ez dugulako, baina denbora gutxirako izango da.

Del.icio.us-en lehenengo sarrera

2.3. Del.icio.us: nola erabili

Del.icio.us kontu bat badugu jada. Orain, nola dabilen ikastea falta zaigu soilik.

Demagun software librean interesa dugun pertsona talde bat garela, eta asociacion-x deituriko elkarte bat sortu dugula.

Software libreari buruzko informazioa bilatzen ari gara. Elkarteak erabaki du gaiari buruzko lotura interesgarriak etiketa honekin markatuko ditugula: asociacion-x-soft-libre

Sarean nabigatzen ari garela, Gimp software libreko irudiak editatzeko tresnari buruzko gidaliburu bat ikusten dugu. Interesgarria dirudi:

Lotura gorde egingo dugu. Bi modutara gorde dezakegu:Tag botoiabotoia sakatuta, edo gure delicious kontura joan eta post sakatuta (ez badugu botoia instalatu, post sakatuko dugu).

Sakatu post, idatzi nahi dugun URLa (helbidea), eta sakatu SAVE:

Aurkitu dugun loturari etiketak egokitzeko eta etiketa horiek deskribatzeko pantaila bat irekiko zaigu.


asociacion-x-soft-libre etiketa jarriko dugu (elkartearentzat interesgarria den guztia era horretan etiketatuko dugula esan dugu). Dokumentua bilatzen lagundu dezakeen beste etiketaren bat ere gehituko dugu; esate baterako, “gidaliburuak” (gidaliburu bat baita) eta “gimp”.

Hor dago gure lotura, gure delicious kontuan gordeta:

Horrela lan eginez, jabetu gabe, jakinduria sortzen ari gara.

http://del.icio.us/kurtsoa1/ helbidean, kurtsoa1 erabiltzaileak gorde duen guztia ikusiko dugu.

Denbora eta espazioa partekatzen ari gara, eta elkarteko beste pertsona batzuekin eta del.icio.us-en izena eman duten guztiekin parte hartzen.

Idatzi http://del.icio.us/tag/asociacion-x-soft-libre: asociacion-x-soft-libre etiketapean jendeak sailkatu duen guztia ikusiko dugu. Momentuz, gurea bakarrik:

Demagun gure elkarteko beste erabiltzaile batek beste lotura bat sortzen duela bere kontuan. Etiketa hau bera jarri dio:

http://del.icio.us/tag/asociacion-x-soft-libre helbidean klikatuz (baliteke denbora pixka bat behar izatea azken aldaketak islatzeko), azken lotura hori ere ikusiko genuke:

Aurrekoaren ordez http://del.icio.us/kurtsoa1/asociacion-x-soft-libre idatziz gero, kurtso1 erabiltzaileak asociacion-x-soft-libre etiketapean sailkatutako edukia ikusiko dugu.

http://del.icio.us/tag/asociacion-x-soft-libre+manuales idatziz gero, elkartekook aurkitu duguna ikusiko dugu. Gainera, blog etiketapean sailkatu duguna ere ikusiko dugu (blog bateko informazioa aurkituko dugulako).



2.4. Del.icio.us-etik edukiak sindikatzea

Deliciousek oso aukera interesgarria eskaintzen du: EDUKIAK SINDIKATZEA. Hau da, ez daukagu informazioaren bila joan beharrik, informazioa bera etortzen baita gugana. Orain ikusiko dugu adibide bat.

1. adibidea

Munduko inork asociacion-x-soft-libre etiketarekin lotura bat etiketatzen duen bakoitzean, jakinaren gainean egon nahi dugu del.icio.us-era hori egiaztatzera joan gabe.

Ziur asko, elkarteko norbait izango da, etiketa ezagutzen duen norbait, baina etiketa hori ikusi duen eta erabili nahi duen edonor izan daiteke.

2. adibidea

Badakigu etiketatzen oso ona den erabiltzaile bat badugula, eta guretzat interesgarria den gairen bat baduela. Haren azken loturen berri izan nahi dugu.

Gu kurtsoa1 erabiltzailea gara, eta kurtsoa2http://del.icio.us/kurtso2 erabiltzaileari jarraitu nahi diogu. Haren loturak helbidean daude.

Del.icio.us-ek sindikatzeko aukera ematen du

Bi kasuetan, RSS ikonoa ikus dezakegu behealdean. Behar dugun tokian izena emateko aukera emango digu horrek.

Baina oraindik ere puzzlearen atal bat falta da: feed-irakurgailu bat. Irakurgailu mota asko dago, baina horietako bat ikusiko dugu: blogline-a.

3. Blogline: feed-irakurgailua

Feed-irakurgailuetako bat ikusiko dugu. Informazioa sindikatzeko erabil dezakegu.

3.1. Blogline: kontuan izena ematea

Lehenik, kontu bat sortuko dugu Bloglinen.

http://www.bloglines.com/?Lang=spanish

Goian eskuman dago erregistrorako aukera
Izena emateko orria bete, erabiltzaile-izena eta pasahitza jarri, eta Bloglinen kontua izango dugu.

3.2. Feed-irakurgailuen aurkezpena

Feed-irakurgailua gure “etxea” da. Lasai egongo garen lekua da, guk nahi dugun informazioa biltzeko tokia.

Badira hainbat feed-irakurgailu:


Orri pertsonalizatuak ere baditugu. Feed-ak eta beste hainbat gauza gehitu ditzakegu orriotan:


3.3. Feed bateko harpidedun egin

Nola harpidetu informazio-iturri edo feed batera?

Harpidetza egiteko, zenbait modu ditugu:

  • Etengabe badabilena
  • Beste errazago bat, baina huts egin dezakeena
  • Gainera, firefox-ekin nabigatzeko ohitura baldin baduzu, hirugarren bat ere baduzu: nabigatzailearentzako plugin-a

Demagun del.icio.us-en kurtsoa2 erabiltzaileak etiketatzen duenaren jarraipen bat egin nahi dugula.

Beti ongi ateratzen den harpidetza-era: eskuzkoa

http://del.icio.us/kurtso2 helbidean sartu, eta kurtso2 erabiltzaileak sartu dituen estekak ikusiko ditugu.

Eduki horretan harpidetza egiteko, RSS botoiaren gainean jarri behar dugu, eskuineko botoiarekin klikatu, eta aukeratu KOPIATU LOTURAREN IBILBIDEA.

Orain, Bloglinera joango gara, eta jarraitu nahi dugun iturria gehituko dugu (kurtso2 erabiltzailearen loturak).

Kopiatu berri duguna URLen itsatsiko dugu:

Kurtsoa2 izeneko karpeta bat sortuko dugu. Karpeta horretan, kurtsoa2 erabiltzaileak gehitutako loturen iturria utziko dugu.

Iturri berria sartu nahi dugun karpetari izena jarriko diogu:


Harpidetza egiteko botoia sakatu, eta kito.

KARPETA1 karpetaren barruan iturri bat dugula ikusiko dugu. Letra lodian ageri da; IRAKURRI GABEKO DOKUMENTUAK BADITUGULA adierazten du. Kasu honetan, hiru dokumentu.


Loturan klikatu, eta irakurri gabeko elementu berriak ikusiko ditugu. Elementu bakoitzaren eskuinera, BERRITZAT HARTU aukera ikusiko dugu.

Hurrengoan irakurtzeko prest egotea nahi izanez gero, markatu. Bestela, sistemak irakurritzat joko du.

Beste iturri bat gehituko dugu; adibidez, etiketekin jendea etiketatzen ari dena: asociacion-x-soft-libre. Iturrira joan, eta aukeratu harpidetu nahi dugun RSSa:
http://del.icio.us/tag/asociacion-x-soft-libre

RSS ikonora joan, eta sakatu eskuineko botoiarekin KOPIATU LOTURAREN IBILBIDEA.

Bloglinera joan, eta beste iturri bat gehituko dugu:

Kopiatu berri dugun URLa idatzi:

Baditugu bi iturri:

Karpeta bakoitzean eta iturri bakoitzean irakurtzeko ditugun elementuen kopurua markatzen digu.

Iturrira sartu bagara, azkeneko albisteak irakurritzat hartuko ditu (BERRITZAT HARTU marka ezarri ez badiogu behinik behin).

Zer gertatzen da irakurrita daukagun baten bat berriz irakurri nahi badugu? Iturrian klikatzeko aukera izango dugu, eta epe jakin bateko azken elementuak bistaratzeko esango diogu.

Orain, inork asociacion-x-soft-libre etiketarekin zerbait markatu arte edo kurtso2 erabiltzaileak beste lotura bat sartu arte, ez daukagu ezer irakurtzeko.

Zer lortu dugu? Bloglinean berehala ikusiko dugu ea berritasunik baden interesatzen zaigun albistean. Ez dugu albisteen sorburuetara joan behar; haiek (bloglineak) etorriko dira gure “etxera”.

Nahi beste informazio-iturri sar dezakegu. Informazio-iturriek sindikatzeko feed RSS bat edo antzeko bat izatea da baldintza bakarra.

3.4. Sindikatzea. Webgune bateko albisteen harpidedun egitea

Loturak sartzen ari den jendearen loturetara sindikatzeko adibide bat erabili dugu, baina gauza bera egin genezake web orri jakin bateko albisteekin.

Adibidez: gure inguruko albisteak argitaratzen dituen webgune baten berri izan nahi dugu uneoro. Demagun http://www.diariovasco.com gunea erabili nahi dugula.

Bide batez, edukietara sindikatzeko beste era bat ikusiko dugu. Bloglinera joan, eta beste informazio-iturri bat gehituko dugu:

Bloglines bere datu-basea arakatzen hasiko da. Inor web horretako feed-en batera harpidetuta baldin badago, ondo (bestela ez litzateke azalduko).

Hurrengo pantailak web horretako kanal erabilgarriak erakutsiko dizkigu.

Canales disponibles del diario vasco
Hortxe dago bila gabiltzan edukia: gure inguruko albisteak.

Feed de Noticias de nuestra zona
Klik egin, eta NOTICIAS PERIODICOS [Egunkarietako albisteak] izeneko karpeta berri batean sartuko dugu.

Iturri berria agertuko da.

Iturri berria bloglines-en

Firefox

Firefox nabigatzailea erabiliz gero, errazagoa da harpidetza egitea: goian klik egin, eta berak egingo du lana.

Nabigazio-barran ikono hau agertzen bada,

Harpidetzeko ikonoa

zera esan nahi du: orri horrek edukiak sindikatzeko aukera ematen duela ohartu da. Beraren gainean klikatuz gero, zuzenean sartuko gara bloglinean.

Albiste bat webean
Gure bloglinearen kontua zabaldu da, eta iturriari buruzko informazioa emateko eskatuko digu.

3.5. Sindikatzea. Blogen harpidedun egitea

Informazio-iturri garrantzitsua dira blogak. Orotariko blogak daude, eta ezinezkoa guztien aldaketen berri izatea. Ikusiko dugu zer egin dezakegun.

Blogak erabilita, denboraren iragazkia aplikatzen ari gara: bloga izanik, mezurik berrienak agertzen dira bakarrik. Blog technorati bakoitzari aginte bat atxikitzen dio, eta, horretan oinarrituz, iragazi egin daiteke, baita hizkuntzan oinarrituz ere.

Technorati: orain gutxi arte, blog-bilatzaile garrantzitsuena

Technorati eta “software librea” bilatzera joango gara. Bilaketan harpidetza egin dezakegu, hau da, technoratik indexatutako blogen batek “software librea” aipatzen badu, gure feed-irakurgailuak horren berri emango digu. Horretarako, harpidetza egin beharra dugu.

s.technorati.com:
bertsio sinplifikatua da, eta askoz hobeto funtzionatzen du. IEn eta firefoxen harpidetzeko aukera ematen du. Ikus dezagun:



Gure feed- irakurgailuaren iturrian itsasten duguna da lotura hori:

eta kito:



Badugu iturri berria:


Blogsearch: technorati-ri lekua kendu dion blog-bilatzailea


http://blogsearch.google.com


Bilatzen hasi, eta sindikatzeko aukera ematen duela ikus dezakegu.


Icerocket

http://www.icerocket.com

Blogak bilatzen dituen bilatzaile bat da:

Icerocket blog bilatzailea

Hemen, emaitzetan sindikatzeko lekua dugu.

Ezkerrean beheko partean, RSS aukera

3.6. Sindikatzea. Bilatzaileen harpidedun egitea

Bilatzaile ezagunenek bilaketetan izena emateko aukera ematen ote duten ikusiko dugu.

Google

www.google.com: Bilatzaileak ez du ematen ageriko edukiak sindikatzeko aukerarik.

http://news.google.com: Badu edukiak sindikatzeko tresna. Googlek beretzat garrantzitsuak diren iturriak aukeratzen ditu, eta hortxe egiten du bilaketa. Gaur egun, Espainiako albisteei buruzko Googleren bertsioan, 700 informazio-iturritatik ateratzen du informazioa.

Google bilatzailea
Hona hemen google news-en “software libre” sartuz gero zein emaitza ateratzen den (emaitzetan sindikatzeko aukera ere ematen du):

Yahoo

Yahoo bilatzaileak edukiak sindikatzeko aukera eskaintzen du.

Yahoo bilatzailea

Ez dugu lehen begiradan ikusiko, baina Firefox nabigatzaileak pista bat emango digu.

Ikonoan klikatzean, bilaketan harpidetu gaitezke, lehenago ikusi dugun bezala.

Beste bilatzaile batzuk

  • www.live.com: badu
  • www.ask.com : edukiak sindikatzeko aukera ematen duten lekuetan bilatzeko funtzio berezi bat eskaintzen du

3.7. Bloglinez besteko aukera batzuk

Baditugu blogline ez diren aukera asko.

Hona hemen haietako batzuk:

Baita orrialde pertsonalizatuak ere. Horietan, feed-ak gehitzeaz gain, gauza gehiago ere egin ditzakegu:

Instala daitezkeen feed-irakurgailuak

Badira instala daitezkeen feed-irakurgailuak.

Haren kidekoa: Posta elektronikoa (gmail) edo instalatutako ordenagailuan posta-bezeroa erabiltzea (mozzilla thunderbird)

  • Abantailak: deskargatutakoa saretik kanpo kontsultatu ahal izango dugu, ez dugu zertan internetera konektatu.
  • Desabantailak: ordenagailu berean egon behar du.

Instala daitekeen feed bat da Agile RSS.

4. Webguneak RSSrik eskaintzen ez badu, RSSa sortu

Web orri guztiek ez dute RSSrik eskaintzen. Halakorik suertatuz gero, geuk sor dezakegu RSSa.

4.1. Nola sortzen da RSS bat?

CMS guztiek badute RSSa, eta, bestela, sortu egin daiteke. Badira horretarako programategiak edo RSSak sortzeko zerbitzuak.

Normalki, informazioa datu-base batean egoten da bilduta, eta RSSa sortu egin behar da.

Datuak atera eta banaka nahi dugun formatura bihurtzen joango gara? Bai, baina badaude horretan lagunduko gaituzten programategiak:

  • FeedCreator (php): http://www.bitfolge.de/rsscreator-en.html
  • Rome (java)
  • RubyRSS

Maila erabili behar dela esaten da; mailaren instantzia bat erabili behar da, eta ondoren parametrizatzeari ekin.

Gero, elementuak integratzen hasten dira. Datu-baseari eskari bat egin behar zaio, eta albisteak hartu. Banaka-banaka, elementuak sortzen dira.

Elementu guztiak sortzen ditu tresna horrek, eta etiketa zuzenak gehitzen dizkio guk ezer egin behar izan gabe.

Programategi mota horiek formatu jakin bat erabiltzeko aukera ematen dute, eta, gainera, RSS formatu mota ugariren artean aukeratu daiteke. 

Erabiltzaile arrunta bagara, ez dugu ezer ulertu izango.  Hurrengo atalean, lana asko erraztuko diguten zerbitzuak ikusiko ditugu.

4.2. RSSa sortzeko zerbitzuak, halakorik ez duten orrietarako

RSSa sortzeko zenbait zerbitzu aurkeztuko ditugu, bai doakoak eta baita ordaintzekoak ere.

Orria gurea bada, ohikoena da RSSa geuk sortzea, programazioaren bitartez.

Baina, orria gurea ez bada, ezin dugu RSSa programazioaren bitartez sortu. Ikus dezagun zer aukera dugun.

Hona zerbitzu batzuk:

Zertan oinarritzen dira zerbitzu horiek?

Gutxi gorabehera, RSSa sortu nahi dugun orriak albisteen egituraren antzekoa izan behar du. Baina beti ez da posible izaten.

4.3. Ponyfish

Feed-ak sortzeko gehien erabiltzen den zerbitzua da.

http://www.ponyfish.com

 

Feed-ik ez duen eta guk feed-a izatea nahi dugun orri bat ikusiko dugu:

Webgune bat RSS ez daukana

Ponyfish-en, sakatu Create Feed Now, eta esan http://www.zumaia.net/noticias-cas.php web-ari buruzko feed bat sortu nahi dugula.


Ondoren, feed bihurtu nahi ditugun esteketan klikatu behar dugu.


Gero, izenburua eta deskribapena gehitu, eta jada badugu feed bat.


Orain bloglinera joan gaitezke, harpidetza egiteko edo feed-arekin nahi duguna egiteko.

Zerbitzu horrek modalitate ugari eskaintzen ditu, batzuk doakoak eta besteak ordaintzekoak. Hemen ditugu kuotak eta baldintzak: http://www.ponyfish.com/pricing.html

Doako kontu bat sor dezakegu, baina zerbitzua era anonimo batean ere erabil dezakegu (horixe egin dugu).

4.4. RSSa sortzeko beste zerbitzu batzuk: feed43 eta feedity

Merkatuan daudenen artean, bi hauetaz hitz egingo dugu:

Feed43

Beste zerbitzu bat: http://feed43.com/

Feed43-ren logoa
Erabiltzeko zailagoa da hori, datuak ateratzeko arauak zehaztu egin behar baitira. Konplexuagoa da, baina aurrekoarekin baino gauza gehiago egin daitezke.

Feedity

www.feedity.com

Feedity-ren Logoa

Eskuineko konboan, sail bat aukeratu behar da.


Sakatu Preview:


Hor dugu RSSa gure eskura.

5. OPML formatua

OPML formatua zer den eta zertarako balio duen ikusiko dugu.

5.1. OPML formatua

Gainetik esanda, zerrenda bat da, besterik ez, eskementzako XML formatua. RSS iturri ugari batera zerrendatzeko erabiltzen da.

RSS harpidetzak eginak baditugu, OPML formatuak fitxategi batean gordeko ditu RSS iturri horiek.

OPML formatua beste irakurgailu edo eransle batzuetara inporta edo esporta daiteke.

Demagun harpidetza ugari ditugula (gure bloglinean adibidea ikusteko).

Suscripción a 3 fuentes en bloglines
Beherago, harpidetzak inportatzeko eta esportatzeko aukerak ikusiko ditugu.


Harpidetzak esportatzeko eskatzen badiogu, OPML fitxategi bat deskargatuko da bloglinean harpideturik nagoen iturri guztiekin.

opml egitura

Outline edo lerro bakoitza edukiak sindikatzeko fitxategi bati buruz ari da.

<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?> 
<opml version="1.1">
<head>
    <title>Bloglines Subscriptions</title>
    <dateCreated>Tue, 29 Apr 2008 08:35:58 GMT</dateCreated>
    <ownerName></ownerName>
</head>
<body>
   <outline title="Bloglines | News" text="Bloglines | News" htmlUrl="http://www.bloglines.com" type="rss" xmlUrl="http://www.bloglines.com/rss/about/news" />
   <outline text="Carpeta 1" >
       <outline title="del.icio.us/kurtsoa2" text="del.icio.us/kurtsoa2" htmlUrl="http://del.icio.us/kurtsoa2" type="rss" xmlUrl="http://del.icio.us/rss/kurtsoa2" />
       <outline title="del.icio.us/tag/asociacion-x-soft-libre" text="del.icio.us/tag/asociacion-x-soft-libre" htmlUrl="http://del.icio.us/tag/asociacion-x-soft-libre" type="rss" xmlUrl="http://del.icio.us/rss/tag/asociacion-x-soft-libre" />
       <outline title="Technorati Search for: software libre" text="Technorati Search for: software libre" htmlUrl="http://technorati.com/search/software+libre" type="rss" xmlUrl="http://feeds.technorati.com/search/software+libre?authority=authority" />
    </outline>
  <outline text="Noticias Periodicos" >
       <outline title="diariovasco.com - Bajo Deba" text="diariovasco.com - Bajo Deba" htmlUrl="http://www.diariovasco.com" type="rss" xmlUrl="http://www.diariovasco.com/rss/feeds/bajo-deba.xml" />
    </outline>
</body>
</opml>

Zertarako balio du opml batek?

Informazioa zabaldu eta langileek informazio-iturri jakin batzuk edukitzea nahi badugu, hainbat openml iturri sor ditzakegu, jendeari eman, eta bakoitzak nahi duena erants dezala.

Gainera, bloglinetik esportatu berri dugun fitxategi hori beste feed-irakurgailu batera inporta dezakegu orain (google reader, esaterako).

6. Podcast eta Vidcast

RSSaren bitartez informazioa lortzeko harpidetza egiteaz gain, bideo eta audioak ere jaso daitezke.

6.1. Podcast-en eta vidcast-en aurkezpena

Podcast eta vidcast: audio eta bideoak deskargatu RSSaren bitartez

Podcasting-a bideoak (videoacasts edo vodcasts deituak) eta soinu-artxiboak sortzean datza, eta RSS artxibo baten bitartez banatzen da. Horretarako, programa bat jaisten du Internetetik, eta harpidetzeko aukera ematen du. Nahi dugunean entzun dezakegu, erreproduzitzaile eramangarri batean gehienetan.

RSS horretan harpidetza eginez gero, feed-irakurgailua gai izango da fitxategia audio edo bideo bat dela konturatzeko eta hura deskargatzeko. Orain arte ez bezala (mp3 bat bilatu eta deskargatu egiten dugu), RSSak abisatu egingo gaitu ea albisterik baden.

Bada semantika-arazo bat. Batzuek bai audioetarako eta bai bideoetarako erabiltzen dute. Audio-podcast eta video-podcast.

AEBn, egunkariak hasi ziren podcasting-a erabitzen. Hemen, jadanik irratietan ere erabiltzen hasi dira.

Podcast-ek eta streaming-ek ez dute elkarrekin zerikusirik. Streaming-a zuzeneko audio-emisioa da. Podcast-a, berriz, jaitsi, eta nahi duzunean entzun dezakezu.

VIDCAST

Bideoen podcast-a da.

Bideoa zailagoa da zabaltzen, tamainarengatik. Zailtasunei aurre egiteko, videoblog bat sortu ohi da, google video eta halako doako zerbitzuak erabiliz. Bideoak eransteko, blog bat erabiltzen da. Era horretan, jendeari RSSetan harpidetzeko aukera ematen diogu, baina EZ edukia deskargatzekoa.

Vidcast-ean, badugu audioari edo bideoari erreferentzia egiten dion RSS bat. Hor, <enclosure> etiketa ageri da (guk ez dugu ikusiko, feed-irakurgailuak ikusiko du), eta etiketa horrek esango digu fitxategia non dagoen, zer tamaina duen eta zein motatakoa den. Feed-irakurgailuek badakite hori interpretatzen, eta bideoak zein beste gauza batzuk jaisten dituzte.

Bloglines eta google reader feed-irakurgailuen zerbitzuek podcast bat irakurtzen dutenean, fitxategia erreproduzitzeko aukera ematen dute.

Programa jakin batzuek (instalatu egin behar dira)  podcast edo vidcast batean harpidetza egiteko aukera ematen dute:

  • Juice
  • Atunes
  • Democracy Player
  • Miro

Erabilera komunak

Mp3 erreproduzitzailea ordenagailura entxufatu, eta egunero goizeko bostetan konektatzeko programatu dezakegu, ezer berririk ba ote dagoen ikusi eta, halakorik balego, mp3 erreproduzitzailean deskargatzeko. Hala, goizean jaikitzean, erreproduzitzailea hartu eta deskargatu duen azken audioa entzun dezakegu. Jada badira beren emisioetan podcast-ak ipintzen dituzten irratiak.

Telefono mugikorretan ere erabil daiteke. Mugikorrek podcast-irakurgailu bat izaten dute instalaturik, eta, horren bitartez, RSS batzuen harpidedun da erabiltzailea. Telefonoa gaurkotuta edo definituta dagoenean, wifi edo 3g bidez konektatuko da, eta programa berri guztiak jaitsiko ditu.

6.2. Podcast- eta vidcast-irakurgailuak

Hona hemen podcast-en edo vidcast-en sindikatzeko zure PCan deskargatu ahal izango dituzun zenbait irakurgailu:

Juice

http://www.juicereceiver.sourceforge.net

 Juice programa
Ezagunenetakoa eta zaharrenetakoa. Oso ondo dago. Mac-erako eta Windows-erako.

SongBird

Plataforma askokoa.
http://www.songbirdnest.com

Podcast-a izateaz gain, beste gauza interesgarri bat ere badu: audioa duen orri batera sartuz gero, irakurgailuak berak ematen dizu audio hori momentuan erreproduzitzeko aukera.

Amarok

http://amarok.kde.org

Amarok programa
Amarok programa II
GNU Linux + KDE plataformarako balio du.

Itunes

http://www.apple.com/es/itunes/download/

Itunes programa
MAC eta Windows plataformetarako.

Ziur asko, ezagunena.

miro

http://www.getmiro.com/

Miro programa

Onenetarikoa da. Podcast-erako zein vidcast-erako balio du. Software askea da, eta plataforma askokoa.

6.3. Podcast-a edo vidcast-a eskaintzen duten lekuak

Podcast-a edo vidcast-a eskaintzen duten zenbait leku ikusiko ditugu, berekin jolastu ahal izan dezagun.

PODCASTELLANO.COM

www.podcastellano.com: gaztelaniadunen erkidegoaren podcast gehienak aurkituko dituzu hor.

Podcastellano webgunea

PODSONORO.COM

http://www.podsonoro.com

Badaude direktorio gehiago, eskuinaldean.

Podsonoro wegbune

comunicandopodcast.com

http://www.comunicandopodcast.com

Comunicandopodcast webgunea

Podcast-ean sindikatzeko aukera ematen du.

Webgune horretan, sortzailea blog moduan ari da lanean. Errazagoa da. Fitxategi guztiak deskargatzeko aukera ematen du, eta, nahi izanez gero, webgunean ere zuzenean erreproduzi daiteke fitxategi hori. Gainera, edukiak sindikatzeko aukera ematen du.

www.comunicandopodcast.com-ek eskaintzen dituen podcast batzuk entzun ondoren, haiek ere kolaboratzeko del.icio.us erabiltzen dutela ohartu gara. Nola? Interesgarriak iruditzen zaizkien eta programan komentatu daitezkeen loturak "comunicando" etiketarekin etiketatzeko eskatzen diete entzuleei. Hala, http://del.icio.us/tag/comunicando helbidean begiratu, eta jendeak etiketatutako lotura guztiak ikusten dituzte. Gero, astean behin egiten duten podcast programan, lotura interesgarrienak aipatzen dituzte.

Comunicando etiketa bloglines-en

7. Kredituak, baimena eta eskerrak

Kredituak eta baimena.

7.1. Kredituak eta baimena

Eskuliburu hau egiteko erabili ditugun baliabideak.

Eskuliburu hau egiteko, software askea erabili dugu:


Egilea: Koro Gabiola
Data: 2008ko maiatzaren 5a
Baimena: Creative Commons by-sa/2.0

7.2. Eskerrak

Eskerrak eman nahi dizkiogu eskuliburu hau prestatzen eta zabaltzen lagundu duen erakundeari.

Ikastaroa Euskal Herriko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzarekin egin da.
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Bere web-era joan

Beste batzuk

  • Enpresa Digitala: ikastaro oso interesgarriak hartzeko aukera eskaintzen digutelako.
  • Gorka Juliori ere (www.teketen.com) eskerrak eman nahi dizkiogu, “Gestión Participativa de la información gracias a la sindicación de contenidos” ikastaroa emateagatik. Handik hartu ditugu eskuliburu hau egiteko zenbait eduki.
  • Eta www.zerikasi.com-eri

Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza

8. Ikastaroari buruzko inkesta

Zure iritzia interesatzen zaigu. Hobetzen lagunduko digu. Eskerrik asko betetzearren

8.1. Ikastaroari buruzko zure komentarioak

Eskertuko genizueke 2 minutuan beteko bazenu gure mini-inkesta.

Gomendatu IMH
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza: Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa zaila
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa