2.1.
Aurkezpena
Maila bat gorago
Duela zenbait urte, nabigatzen hasi eta gustuko orriren bat topatuz gero, BOOKMARKS/GOGOKOAK sailera gehitzen genuen. Gogokoak karpetetan antolatzen genituen. Gaur egun ere badugu aukera hori.
Desabantaila: Gurea ez den ordenagailu bat erabili edo beste nabigatzaile bat irekiz gero, gogokoak ez ditugu gure esku.
Del.icio.us:
Sareko markatzaile sozialen kudeaketa-zerbitzu bat da del.icio.us. Lehen nabigatzaileetan gordetzen genituen markatzaileak gehitzeko eta markatzaile horiek sailkatzeko aukera ematen du, folksonomia edo tag bidezko sistema baten bitartez.
Baina, gogoko edukien biltegi izateaz gain, eduki horiek del.icio.us-eko beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ere ematen digu.
Funtzionamendua
Interesgarria iruditzen zaigun lotura bat aurkitzen dugunean, delicious-en gordetzen dugu (ikusiko dugu nola). Lotura horri deskripzio bat eta etiketa edo tag batzuk ipini behar zaizkio. Tag-en bidez, edukiak sailkatu eta ordenatu ahal izango ditugu. Zerbitzu hori erabiltzen duten guztiek gauza bera egiten dute: edukiak etiketatu eta loturak gorde. Era horretan, etiketa guztiak antolaturik izatea lortuko dugu.
- Folksonomia: herriari egiten dio erreferentzia. Era horretako egiturak mundu guztiaren parte-hartzeari esker sortzen dira. Pixkana-pixkana, etiketa multzo bat sortzen da. Zenbat eta multzo handiagoa, etiketa hori orduan eta jende gehiagok erabili duen seinale. Etiketa horietako batean klikatuz gero, etiketa horrekin etiketatu diren gauza guztiak azaltzen dira. Beraz, egitura edukietatik sortzen da; edukirik gabe, ez dago egiturarik.
Akatsak: jendeak nahi duen bezala etiketatzen ditu edukiak. Ez dago inolako araurik. Pentsatzekoa da, zenbat eta jende gehiagok parte hartu, orduan eta hobeto erabiliko direla etiketak, adostasun handiagoz.
Del.icio.us-en lotura berri bat sartzen dugunean, del.icio.us-ek berak gomendatzen dizkigu etiketak, beste pertsona batzuek eduki horri jarritako etiketetan oinarrituz.