3.6.
Sindikatzea. Bilatzaileen harpidedun egitea
Maila bat gorago
Bilatzaile ezagunenek bilaketetan izena emateko aukera ematen ote duten ikusiko dugu.
Google
www.google.com: Bilatzaileak ez du ematen ageriko edukiak sindikatzeko aukerarik.
http://news.google.com: Badu edukiak sindikatzeko tresna. Googlek beretzat garrantzitsuak diren iturriak aukeratzen ditu, eta hortxe egiten du bilaketa. Gaur egun, Espainiako albisteei buruzko Googleren bertsioan, 700 informazio-iturritatik ateratzen du informazioa.
Hona hemen google news-en “software libre” sartuz gero zein emaitza ateratzen den (emaitzetan sindikatzeko aukera ere ematen du):
Yahoo
Yahoo bilatzaileak edukiak sindikatzeko aukera eskaintzen du.
Ez dugu lehen begiradan ikusiko, baina Firefox nabigatzaileak pista bat emango digu.
Ikonoan klikatzean, bilaketan harpidetu gaitezke, lehenago ikusi dugun bezala.
Beste bilatzaile batzuk
- www.live.com: badu
- www.ask.com : edukiak sindikatzeko aukera ematen duten lekuetan bilatzeko funtzio berezi bat eskaintzen du