Blogline: feed-irakurgailua
Note: Return to reference manual view.
1. Blogline: kontuan izena ematea
http://www.bloglines.com/?Lang=spanish
![]() |
![]() |
2. Feed-irakurgailuen aurkezpena
Badira hainbat feed-irakurgailu:
- Newsgator
- Alesti
- Google reader
- Blogline Blogline irakurgailuaz arituko gara.
- …
Orri pertsonalizatuak ere baditugu. Feed-ak eta beste hainbat gauza gehitu ditzakegu orriotan:
- …
3. Feed bateko harpidedun egin
Harpidetza egiteko, zenbait modu ditugu:
- Etengabe badabilena
- Beste errazago bat, baina huts egin dezakeena
- Gainera, firefox-ekin nabigatzeko ohitura baldin baduzu, hirugarren bat ere baduzu: nabigatzailearentzako plugin-a
Demagun del.icio.us-en kurtsoa2 erabiltzaileak etiketatzen duenaren jarraipen bat egin nahi dugula.
Beti ongi ateratzen den harpidetza-era: eskuzkoa
http://del.icio.us/kurtso2 helbidean sartu, eta kurtso2 erabiltzaileak sartu dituen estekak ikusiko ditugu.
Eduki horretan harpidetza egiteko, RSS botoiaren gainean jarri behar dugu, eskuineko botoiarekin klikatu, eta aukeratu KOPIATU LOTURAREN IBILBIDEA.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Harpidetza egiteko botoia sakatu, eta kito.
KARPETA1 karpetaren barruan iturri bat dugula ikusiko dugu. Letra lodian ageri da; IRAKURRI GABEKO DOKUMENTUAK BADITUGULA adierazten du. Kasu honetan, hiru dokumentu.
|
Hurrengoan irakurtzeko prest egotea nahi izanez gero, markatu. Bestela, sistemak irakurritzat joko du.
![]() |
http://del.icio.us/tag/asociacion-x-soft-libre
![]() |
Bloglinera joan, eta beste iturri bat gehituko dugu:
![]() |
![]() |
![]() |
Iturrira sartu bagara, azkeneko albisteak irakurritzat hartuko ditu (BERRITZAT HARTU marka ezarri ez badiogu behinik behin).
Zer gertatzen da irakurrita daukagun baten bat berriz irakurri nahi badugu? Iturrian klikatzeko aukera izango dugu, eta epe jakin bateko azken elementuak bistaratzeko esango diogu.
![]() |
Orain, inork asociacion-x-soft-libre etiketarekin zerbait markatu arte edo kurtso2 erabiltzaileak beste lotura bat sartu arte, ez daukagu ezer irakurtzeko.
Zer lortu dugu? Bloglinean berehala ikusiko dugu ea berritasunik baden interesatzen zaigun albistean. Ez dugu albisteen sorburuetara joan behar; haiek (bloglineak) etorriko dira gure “etxera”.
Nahi beste informazio-iturri sar dezakegu. Informazio-iturriek sindikatzeko feed RSS bat edo antzeko bat izatea da baldintza bakarra.
4. Sindikatzea. Webgune bateko albisteen harpidedun egitea
Adibidez: gure inguruko albisteak argitaratzen dituen webgune baten berri izan nahi dugu uneoro. Demagun http://www.diariovasco.com gunea erabili nahi dugula.
Bide batez, edukietara sindikatzeko beste era bat ikusiko dugu. Bloglinera joan, eta beste informazio-iturri bat gehituko dugu:
Bloglines bere datu-basea arakatzen hasiko da. Inor web horretako feed-en batera harpidetuta baldin badago, ondo (bestela ez litzateke azalduko).
Hurrengo pantailak web horretako kanal erabilgarriak erakutsiko dizkigu.
![]() |
![]() |
Iturri berria agertuko da.
![]() |
Firefox
Firefox nabigatzailea erabiliz gero, errazagoa da harpidetza egitea: goian klik egin, eta berak egingo du lana.
Nabigazio-barran ikono hau agertzen bada,

zera esan nahi du: orri horrek edukiak sindikatzeko aukera ematen duela ohartu da. Beraren gainean klikatuz gero, zuzenean sartuko gara bloglinean.
![]() |
![]() |
5. Sindikatzea. Blogen harpidedun egitea
Blogak erabilita, denboraren iragazkia aplikatzen ari gara: bloga izanik, mezurik berrienak agertzen dira bakarrik. Blog technorati bakoitzari aginte bat atxikitzen dio, eta, horretan oinarrituz, iragazi egin daiteke, baita hizkuntzan oinarrituz ere.
Technorati: orain gutxi arte, blog-bilatzaile garrantzitsuena
Technorati eta “software librea” bilatzera joango gara. Bilaketan harpidetza egin dezakegu, hau da, technoratik indexatutako blogen batek “software librea” aipatzen badu, gure feed-irakurgailuak horren berri emango digu. Horretarako, harpidetza egin beharra dugu.
s.technorati.com: bertsio sinplifikatua da, eta askoz hobeto funtzionatzen du. IEn eta firefoxen harpidetzeko aukera ematen du. Ikus dezagun:
![]() |
Gure feed- irakurgailuaren iturrian itsasten duguna da lotura hori:
![]() |
![]() |

Badugu iturri berria:
![]() |
Blogsearch: technorati-ri lekua kendu dion blog-bilatzailea
![]() |
Bilatzen hasi, eta sindikatzeko aukera ematen duela ikus dezakegu.

Icerocket
Blogak bilatzen dituen bilatzaile bat da:
![]() |
Hemen, emaitzetan sindikatzeko lekua dugu.

6. Sindikatzea. Bilatzaileen harpidedun egitea
www.google.com: Bilatzaileak ez du ematen ageriko edukiak sindikatzeko aukerarik.
http://news.google.com: Badu edukiak sindikatzeko tresna. Googlek beretzat garrantzitsuak diren iturriak aukeratzen ditu, eta hortxe egiten du bilaketa. Gaur egun, Espainiako albisteei buruzko Googleren bertsioan, 700 informazio-iturritatik ateratzen du informazioa.
![]() |
![]() |
Yahoo
Yahoo bilatzaileak edukiak sindikatzeko aukera eskaintzen du.
![]() |
Ez dugu lehen begiradan ikusiko, baina Firefox nabigatzaileak pista bat emango digu.
![]() |
Beste bilatzaile batzuk
- www.live.com: badu
- www.ask.com : edukiak sindikatzeko aukera ematen duten lekuetan bilatzeko funtzio berezi bat eskaintzen du
![]() |
![]() |
7. Bloglinez besteko aukera batzuk
Hona hemen haietako batzuk:
Baita orrialde pertsonalizatuak ere. Horietan, feed-ak gehitzeaz gain, gauza gehiago ere egin ditzakegu:
Instala daitezkeen feed-irakurgailuak
Badira instala daitezkeen feed-irakurgailuak.
Haren kidekoa: Posta elektronikoa (gmail) edo instalatutako ordenagailuan posta-bezeroa erabiltzea (mozzilla thunderbird)
- Abantailak: deskargatutakoa saretik kanpo kontsultatu ahal izango dugu, ez dugu zertan internetera konektatu.
- Desabantailak: ordenagailu berean egon behar du.
Instala daitekeen feed bat da Agile RSS.






























