Aurkezpena
Note: Return to reference manual view.
1. Ikastaroaren helburua: sindikatzea, RSS
Internet informazio-iturri amaigabea da. Egunero sortzen dira web berriak, blogak, foroak… eta ezin dugu guztiaren berri izan. Egunak ez du askorako ematen, eta ahalik eta eraginkorren izateko modua bilatu behar dugu.
Orain dela urte batzuk ez bezala, gaurko webak ez dira estatikoak. Berriak, agenda eta halakoak biltzen dituzten atalak dituzte gaurko webek, eta etengabe berritzen dira atal horiek.
Adibidea: informazioa bilatzeko erabiltzen ditugun orrialdeak
Demagun gai batean interesa dugula (SOFTWARE LIBREA, adibidez). Baditugu informazioa bilatzeko erabiltzen ditugun orri batzuk:
…
Bestalde, albiste interesgarriak eta gure eskualdeko ikastaroen berri biltzen dituen web orri bat sortu berri da, eta, noizean behin, hara sartzea gustatzen zaigu, azken berriak ikusteko.
Horretaz gain, gure aisialdiari dagokionez, autokarabanen inguruko gaien berri izan nahi dugu (autokarabana bat badugulako), eta orri gehiagoren jarraipena egin nahi dugu:
…
Eta… askoz ere gehiago.
Egunero sortzen dira web orri berriak, eta denbora ematen dugu gai jakinen bati lotuta dauden orriak begiratzen.
Egunak 26 ordu balitu! Gauza asko ditugu egiteko, eta ezinezkoa da ongi informatuta egotea informazioa bilatzen eta web orrietan sartzen denbora asko galdu gabe.
Informazioaren bila ibili beharrean, zergatik ez ekarrarazi informazio hori gugana?
2. Zer da edukiak sindikatzea?
Bideoa: edukiak sindikatzea eta harpidetzea
Edukiak sindikatuz gero, informazioa bilatzeko ez daukagu webean nabigatzen ibili beharrik. Erabiltzaileak bere ordenagailuan aukeratzen duen informazio guztia gaurkotuta edukitzeko tresna da.
zer da rss-a?
RSS (Really Simple Syndication edo Rich Site Summary) testu-formatu mota bat da, XML estandarraren menpean dagoena. Albisteen titularrak eta edukiak Interneten era guztiz automatikoan banatzeko erabiltzen da. Banatzeko era horri "sindikatzea” deitzen zaio. Web orri jakin batean sartu gabe, web orri horretan argitaratutako edukiak eta albisteak biltzen dituen aurkibidea erakustea da RSSaren funtzioa.
RSS artxiboetan, kanalen oinarrizko datuak biltzen dira (edo, beste modu batera esanda, bitakora bat), hau da, kanalaren izena, web helbidea, egilea, azken gaurkotzearen data, eta abar. Horretaz gain, edukien laburpen bat egoten da; esate baterako, azken zortzi sarrera edo post-ak jasotzen dituen laburpena. Sarrera bakoitzak izenburua, lehen lerroak eta esteka zuzen bat izaten ditu gutxienez.
RSS artxiboak webgunea noiz berritzen duten esaten digu era azkar eta erraz batean, web orri horretan sartu behar izan gabe. Horretarako, albisteak irakurtzeko programa bat instalatu behar dugu gure ordenagailuan (ingelesez, “Feed Reader”), edo feed-irakurgailu batean kontu bat izan Interneten (blogline, google reader…). Feed-irakurgailu hori GURE ETXEA izango da: han gordeko dugu nahi dugun informazio guztia.
Ez da beharrezkoa RSS fitxategia ulertzea: irakurgailuak egingo du lan hori, eta, gainera, guk nahi duguna erakutsiko digu.
Nola irakurri RSS bat?
Irakurtzeko programarik ez badugu, “Feed Reader” edo albisteen irakurgailu bat deskargatu eta instalatu behar dugu. Hona hemen doako programa batzuk (ingelesez):
- FeedReader
- Awasu
- Sage (Mozilla eta Firefox)
- NewsMonster (Mozilla eta Firefox)
Ikastaro honetan, on-line zerbitzu bat ikusiko dugu: bloglines
3. Informazioa jarraitzea
Gure ingurunea aldakorra da, eta informatuta egotera eta produktuen jarraipena egitera behartzen gaitu.
Zer da interesgarria guretzat?
- Geuri buruz: gure produktuei, zerbitzuei, enpresei edota pertsonei buruzko iritzia.
- BESTE batzuei buruz: konpetentziari buruzko informazioa, beste enpresa batzuk, pertsona interesgarriak, merkatua, markak…
Non dago informazioa? Zein iturri aukeratzen ditugu? Nola aurkitzen ditugu iturri horiek?
Non dago informazioa?
- Blogak: jende askok blogetan argitaratzen ditu bere iritzi eta ideiak.
- Nor da produktuari buruz gehien dakiena? Ez produktua sortzen duen enpresa, ez eta banatzen duena ere, produktua erabiltzen duena baizik: informazioa foro espezifikoetan.
- Direktorio espezializatuak: batzuk itxiak dira, ordaindu egin behar dira, pasahitza eskatzen dute; baina beste asko jende guztiari irekiak dira.
- Tresna folksonomikoak: edukia elkarrekin parte hartuz etiketatzeko aukera ematen duten tresnak dira, edukia sailkaturik izan dezagun (folksonomiak beste izen batzuk ere baditu: etiketatze kolaboratiboa, sailkapen soziala, indexatu soziala edota etiketatze soziala). Folksonomia-tresnen adibide bat da www.bildu.net (euskaraz, http://del.icio.us). Gustuko edo gogoko edukiak bildu.net kontuan gordetzen dira, eduki horiek etiketatzeko.