1.3.
Informazioa jarraitzea
Maila bat gorago
Honako hau da edukiak sindikatzearen erabilera nagusia: informazioaren harpidedun egiten gara, eta, modu horretan, ez daukagu informazioaren bila joan beharrik, informazioa geureganatu egiten dugulako.
Gure ingurunea aldakorra da, eta informatuta egotera eta produktuen jarraipena egitera behartzen gaitu.
Zer da interesgarria guretzat?
- Geuri buruz: gure produktuei, zerbitzuei, enpresei edota pertsonei buruzko iritzia.
- BESTE batzuei buruz: konpetentziari buruzko informazioa, beste enpresa batzuk, pertsona interesgarriak, merkatua, markak…
Non dago informazioa? Zein iturri aukeratzen ditugu? Nola aurkitzen ditugu iturri horiek?
Non dago informazioa?
- Blogak: jende askok blogetan argitaratzen ditu bere iritzi eta ideiak.
- Nor da produktuari buruz gehien dakiena? Ez produktua sortzen duen enpresa, ez eta banatzen duena ere, produktua erabiltzen duena baizik: informazioa foro espezifikoetan.
- Direktorio espezializatuak: batzuk itxiak dira, ordaindu egin behar dira, pasahitza eskatzen dute; baina beste asko jende guztiari irekiak dira.
- Tresna folksonomikoak: edukia elkarrekin parte hartuz etiketatzeko aukera ematen duten tresnak dira, edukia sailkaturik izan dezagun (folksonomiak beste izen batzuk ere baditu: etiketatze kolaboratiboa, sailkapen soziala, indexatu soziala edota etiketatze soziala). Folksonomia-tresnen adibide bat da www.bildu.net (euskaraz, http://del.icio.us). Gustuko edo gogoko edukiak bildu.net kontuan gordetzen dira, eduki horiek etiketatzeko.
Next:
Del.icio.us: sareko markatzaile sozialen kudeaketa-zerbitzua
Previous:
Zer da edukiak sindikatzea?