1.1.
Ikastaroaren helburua: sindikatzea, RSS
Maila bat gorago
Internet informazio-iturri amaigabea da. Egunero sortzen dira web berriak, blogak, foroak… eta ezin dugu guztiaren berri izan. Egunak ez du askorako ematen, eta ahalik eta eraginkorren izateko modua bilatu behar dugu.
Orain dela urte batzuk ez bezala, gaurko webak ez dira estatikoak. Berriak, agenda eta halakoak biltzen dituzten atalak dituzte gaurko webek, eta etengabe berritzen dira atal horiek.
Adibidea: informazioa bilatzeko erabiltzen ditugun orrialdeak
Demagun gai batean interesa dugula (SOFTWARE LIBREA, adibidez). Baditugu informazioa bilatzeko erabiltzen ditugun orri batzuk:
…
Bestalde, albiste interesgarriak eta gure eskualdeko ikastaroen berri biltzen dituen web orri bat sortu berri da, eta, noizean behin, hara sartzea gustatzen zaigu, azken berriak ikusteko.
Horretaz gain, gure aisialdiari dagokionez, autokarabanen inguruko gaien berri izan nahi dugu (autokarabana bat badugulako), eta orri gehiagoren jarraipena egin nahi dugu:
…
Eta… askoz ere gehiago.
Egunero sortzen dira web orri berriak, eta denbora ematen dugu gai jakinen bati lotuta dauden orriak begiratzen.
Egunak 26 ordu balitu! Gauza asko ditugu egiteko, eta ezinezkoa da ongi informatuta egotea informazioa bilatzen eta web orrietan sartzen denbora asko galdu gabe.
Informazioaren bila ibili beharrean, zergatik ez ekarrarazi informazio hori gugana?