Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Informatika buruzko bideo tutorialak
Dokumentu Akzioak

Informatika buruzko bideo tutorialak

Note: Return to reference manual view.

Bideo tutorialak erabiliz, azalpen praktiko batzuk eskaintzen dizkizuegu. Zuen gustukoak izatea espero dugu.

1. Open Office - Trikimailuak, aholkuak eta gehiago

Mini bideo-tutorial batzuk non erakusten dugu nola egin ekintza batzuk Open Officen-n , trikimailuak , aholkuak..

1.1. Dokumentu baten tamaina txikitzeko: irudiak sartu baino lehenago tratatu

Gimp-ekin irudi baten taimana txikitu behar dugu, dokumentuan behar dugun taimana kontutan edukita.

Hemen bideo bat, non ikusi dezakezue nola txikitu dokumentu baten tamaina barnean dauden irudiak Gimp-ekin editatuz:

Nota: bideoa hobeto ikusteko HD aukeratu (high definition) eta pantaila osoan jarri.

1.2. Dokumentu baten irudi guztiak di-da batean txikitzeko

Aurrez sortutako dokumentu baten irudi guztiak automatikoki txikitzeko

Hau da egoera: aurrez sortutako dokumentu bat duzu eta barruan txertatuta dauden irudiak ez dira behar bezala sortu. Irudi gutxi direnean, merezi du banaka editatzea, baina asko direnean agian nahiago duzu lana automatizatzea.

Askok ez dakite, baina OpenOffice dokumentuak zip fitxategiak dira. Dokumentuaren izena aldatu, eta odt jartzen duen lekuan zip jartzen baduzu, zip horren barruan hainbat gauza daudela ikusiko duzu,  horien artean Pictures deituriko karpeta bat. Hor daude dokumentuak txertatuta dituen irudiak. Bideoan denak batera nola txikitu daitezkeen ikusi ahal izango duzu.

Kontutan izan trikimailu hau erabiliz, aurrez dokumentu horretan txertatu ziren irudi guztiak lortu ditzakezula, adibidez beste dokumentu batean erabiltzeko.



1.3. Dokumentu baten nola tartekatu orrialde bertikalak eta horizontalak

Oso erraza da, orrialde estiloak erabili behar dira, besterik ez

1.4. Microsoft Officetik Open Office-ra migrazioa

Microsoft Office-tik Open Office-ra migrazioa egiteko trikimailu batzuk

1.4.1. Microsoft Officen dauzkagun fitxategiak Open Officen joan gordetzen

Microsoft Officen fitxategi batzuk dauzkagu, eta pizkanaka pizkanaka Open Officen gordetzen joan behar gera.

IMHn Open Officekin urtebete baino gehiago daramagu lanean, baina oraindik .doc, .xls, .ppt fitxategiak sarean jarraitzen ditugu ikusten.

Askotan erabiltzaileak egiten duena .doc fitxategi bat ireki eta besterik gabe, zeozer aldatu eta berriro .doc-en gordetzen du (nahiz eta OOoo-kin ireki duen)

Nola joan gordetzen OOoo-n ms-officen dauzkagun fitxategiak

Era egokia hau da: OOoo ireki, ikusi ea dagoen guk nahi dugun bezela, eta bestela joan egokitzen nahi dugun bezela utzi arte (agian irudiren bat mugitu egin da , edo taularan bat... )... Behin nahi duguna daukagula, OOoo formatuan gordetzen dugu (.odt, .ods, .odp.. ) eta jatorrizko .doc, .xls, .ppt fitxategia ezabatu

Nola lan egin oooo-ko fitxategiekin oooo kanpora bidali behar badugu, eta kanpokoek ez badaukate oooo-a

1) Egokiena, esatea kanpokoei non jeitsi dezakete OOoo, debaldeko tresna bat dela eta oso erreza instalatzeko (http://eu.openoffice.org/)

2) Kanpokoak dokumentua irakurri behar badu, PDF-n bidaliko diogu (Pdf-n exportatu, eta behin bidali diogunean , .pdf-a ezabatuko dugu)

3) Kanpokoak dokumentua aldatu behar badu, .doc, .xls, .ppt formatuan bidaliko diogu (OOooko fitxategia Office bezela gordetzen dugu eta bidaltzen diogu). Behin bidali diogula, Office-ko fitxategia ezabatzen dugu

Hemen daukazue bideo bat non ikusi dezakezuen komentatzen ari gerana.


2. Gimp: adibide batzuk

Hemen dauzkagu bideo batzuk Gimp-ekin zer egin dezakegun erakusten digutenak

2.1. Nola kendu begi gorriak Gimpekin

Gaur egun dauden argazki kamara digitalak aukera hau badaukate, baina hala ere batzuetan argazki bat begi gorriekin ateratzen da.

Hemen daukazue nola kendu dezakezue begi gorriak Gimpekin

Nota: bideoa hobeto ikusteko HD aukeratu (high definition) eta pantaila osoan jarri.

2.2. Nola zuritu hortzak Gimpekin

Bideo tutorial erakusten nola zuritu daitezke pizkat hortzak.

Nota: bideoa hobeto ikusteko HD aukeratu (high definition) eta pantaila osoan jarri.


3. Beste batzuk

Bideotutorial batzuk, interesgarriak edozeinentzat

3.1. PDF Creator: PDF bat sortzeko

PDF Creator software askea da, eta inpresora birtual bat instalatuko digu. Han zeozer inprimatuta, PDF bat sortuko digu.

Hemen daukazue bideo-tutorial bat instalazioa eta nola erabili erakusten duena.

Nota: Hobeto ikusteko HD aukeratu - eta pantaila osoan jarri


OHARRA - NOLA JARRI EUSKARAZ

Bideoa sortu genuenean euskarazko bertsioa ez zegoen, baina orain bai. Nola gehitu dezakegu hizkuntz bat?

Joan behar gera http://www.pdfforge.org/pdfcreator/translations helbidera. Hemen hizkuntz piloa daude, Basque-Euskara topatzen dugu eta klikatzen dugu. Ikusten dugunez itzulpena PdfCreator 0.9.9 bertsioarako dago prestatuta.

pdf creator en euskera

Orrialde batera eramaten digu, dena testurekin, eta aukeratzen dugu: Fitxategia: Gorde Orria honela

pdf creator en euskera

Non gorde behar dugu? PDF Creator instalatuta dagoen karpeta barruan LANGUAGES karpeta bat dago, non PDFCreatorrentzat instalatuta daukagun hizkuntzak agertzen dira. Hemen gorde behar dugu fitxategi hau. FItxategi-izena: basque.ini adibidez. Gorde honela: fitxategi guztiak aukeratu behar dugu.

pdf creator en euskera
Orain PDFCreator irekitzen dugu:

pdf creator en euskera

"Impresora: Opciones" ireki :
pdf creator en euskera
eta hemen aukeratzen dugu : Idiomas. Eta "idioma actual" jartzen duen lekuan, zerrenda bat daukagu:
pdf creator en euskera
Euskera aukeratu eta Gorderi eman. Listo, euskeraz daukagu.
 pdf creator en euskera
Josu Odriozola-ri eskerrik asko itzulpen lanak egin duelako.

3.2. BB FlashBack Express 2: pantailan dagoena grabatu eta bideotutorial bat sortu

BB FlashBack Express 2 nola erabili ikusiko dugu. Bideotutorial bat sortzeko balio digu, eta debaldeko software bat da

Bideoan ikusiko dugunez softwarea instalatzeko fitxategia dagoeneko jeitsita daukagu. Hala ez bada, hemen daukazue jeisteko: :http://www.bbsoftware.co.uk/BBFlashBack_FreePlayer.aspx

Gure ordenagailuan nola egin ekintzaren bat nahi badiogu erakutsi gure bezero, ikasle, lankideei... : Ekintza hori egiten dugun bitartean, pantailan dagoena grabatuko dugu . Horretarako, merkatuan software batzuk dauzkagu, eta BB FlashBack Express 2 erabiliko dugu orain.

Pantailan daukaguna grabatzeko aukera ematen digu, azaltzen ari geranean gure ahotsa ere grabatuko digu. Eta emaitza bezela: flash edo .avi bideo bat lortuko dugu.

Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

Google Translator
IMH Sare Sozialetan
Follow us on Twitter Follow us on Facebook Follow us on Linkedin Follow us on Youtube Chanel Follow us on Flickr Follow us on SlideShare
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Follow us on Twitter Follow us on Facebook Follow us on Youtube Chanel