Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Informatika buruzko bideo tutorialak Open Office - Trikimailuak, aholkuak eta gehiago
Dokumentu Akzioak

Open Office - Trikimailuak, aholkuak eta gehiago

Note: Return to reference manual view.

Bideo tutorialak erabiliz, azalpen praktiko batzuk eskaintzen dizkizuegu. Zuen gustukoak izatea espero dugu.

1. Dokumentu baten tamaina txikitzeko: irudiak sartu baino lehenago tratatu

Gimp-ekin irudi baten taimana txikitu behar dugu, dokumentuan behar dugun taimana kontutan edukita.

Hemen bideo bat, non ikusi dezakezue nola txikitu dokumentu baten tamaina barnean dauden irudiak Gimp-ekin editatuz:

Nota: bideoa hobeto ikusteko HD aukeratu (high definition) eta pantaila osoan jarri.

2. Dokumentu baten irudi guztiak di-da batean txikitzeko

Aurrez sortutako dokumentu baten irudi guztiak automatikoki txikitzeko

Hau da egoera: aurrez sortutako dokumentu bat duzu eta barruan txertatuta dauden irudiak ez dira behar bezala sortu. Irudi gutxi direnean, merezi du banaka editatzea, baina asko direnean agian nahiago duzu lana automatizatzea.

Askok ez dakite, baina OpenOffice dokumentuak zip fitxategiak dira. Dokumentuaren izena aldatu, eta odt jartzen duen lekuan zip jartzen baduzu, zip horren barruan hainbat gauza daudela ikusiko duzu,  horien artean Pictures deituriko karpeta bat. Hor daude dokumentuak txertatuta dituen irudiak. Bideoan denak batera nola txikitu daitezkeen ikusi ahal izango duzu.

Kontutan izan trikimailu hau erabiliz, aurrez dokumentu horretan txertatu ziren irudi guztiak lortu ditzakezula, adibidez beste dokumentu batean erabiltzeko.



3. Dokumentu baten nola tartekatu orrialde bertikalak eta horizontalak

Oso erraza da, orrialde estiloak erabili behar dira, besterik ez

4. Microsoft Officetik Open Office-ra migrazioa

Microsoft Office-tik Open Office-ra migrazioa egiteko trikimailu batzuk

4.1. Microsoft Officen dauzkagun fitxategiak Open Officen joan gordetzen

Microsoft Officen fitxategi batzuk dauzkagu, eta pizkanaka pizkanaka Open Officen gordetzen joan behar gera.

IMHn Open Officekin urtebete baino gehiago daramagu lanean, baina oraindik .doc, .xls, .ppt fitxategiak sarean jarraitzen ditugu ikusten.

Askotan erabiltzaileak egiten duena .doc fitxategi bat ireki eta besterik gabe, zeozer aldatu eta berriro .doc-en gordetzen du (nahiz eta OOoo-kin ireki duen)

Nola joan gordetzen OOoo-n ms-officen dauzkagun fitxategiak

Era egokia hau da: OOoo ireki, ikusi ea dagoen guk nahi dugun bezela, eta bestela joan egokitzen nahi dugun bezela utzi arte (agian irudiren bat mugitu egin da , edo taularan bat... )... Behin nahi duguna daukagula, OOoo formatuan gordetzen dugu (.odt, .ods, .odp.. ) eta jatorrizko .doc, .xls, .ppt fitxategia ezabatu

Nola lan egin oooo-ko fitxategiekin oooo kanpora bidali behar badugu, eta kanpokoek ez badaukate oooo-a

1) Egokiena, esatea kanpokoei non jeitsi dezakete OOoo, debaldeko tresna bat dela eta oso erreza instalatzeko (http://eu.openoffice.org/)

2) Kanpokoak dokumentua irakurri behar badu, PDF-n bidaliko diogu (Pdf-n exportatu, eta behin bidali diogunean , .pdf-a ezabatuko dugu)

3) Kanpokoak dokumentua aldatu behar badu, .doc, .xls, .ppt formatuan bidaliko diogu (OOooko fitxategia Office bezela gordetzen dugu eta bidaltzen diogu). Behin bidali diogula, Office-ko fitxategia ezabatzen dugu

Hemen daukazue bideo bat non ikusi dezakezuen komentatzen ari gerana.



Gomendatu IMH
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa