1.2.
Dokumentu baten irudi guztiak di-da batean txikitzeko
Maila bat gorago
Hau da egoera: aurrez sortutako dokumentu bat duzu eta barruan txertatuta dauden irudiak ez dira behar bezala sortu. Irudi gutxi direnean, merezi du banaka editatzea, baina asko direnean agian nahiago duzu lana automatizatzea.
Askok ez dakite, baina OpenOffice dokumentuak zip fitxategiak dira. Dokumentuaren izena aldatu, eta odt jartzen duen lekuan zip jartzen baduzu, zip horren barruan hainbat gauza daudela ikusiko duzu, horien artean Pictures deituriko karpeta bat. Hor daude dokumentuak txertatuta dituen irudiak. Bideoan denak batera nola txikitu daitezkeen ikusi ahal izango duzu.
Kontutan izan trikimailu hau erabiliz, aurrez dokumentu horretan txertatu ziren irudi guztiak lortu ditzakezula, adibidez beste dokumentu batean erabiltzeko.