8.2.
Ze talde mota dauden Facebook-en
Maila bat gorago
Pribatutasuna kontuan hartuta taldeak 3 multzotan sailkatu ditzakegu.
Sortzerakoan, sortzaileak erabakiko du zein motatako taldea den: 
- Irekia: edozein momentutan bat egin dezakegu taldearekin, eta edonor gonbida dezakegu bat egitera. Taldearen informazioa eta edukia edonork ikus ditzake, eta bilaketa-tresnek indexatu dezakete.
- Pribatua: taldearekin bat egiteko, eskaera bidali behar dugu, eta administratzaileak erabakiko du baimena eman ala ez. Taldearen deskribapena edonork ikus dezake, baina Horma, Eztabaidak eta Argazkiak kideek bakarrik ikus ditzakete.
- Sekretua: taldea bilaketetan ez da agertuko, eta kideen profiletan ere ez. Horrelako talde batekin bat egiteko gonbidapen batez bidez izan behar da. Taldearen informazioa eta edukia kideek bakarrik ikusiko dituzte.
Next:
Nola egin bat talde batekin?
Previous:
Zer da Facebook-eko talde bat eta zertarako balio duen?