Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat
Note: Return to reference manual view.
1. Sare Sozialak: Sarrera
1.1. Eskuliburuaren helburua
Egunero entzuten dugu sare sozialei buruzko albisteren bat (Twitter, Facebook, Linkedin, Tuenti,...) eta gero eta gehiagok daukagu konturen bat zabalduta horietako batean.
Eskuliburu honetan ikusiko dugu zein sare sozial mota dauden, eta zabalduena zein jarraitzaile gehien daukan sareari buruz hitz egingo dugu: Facebook.
Nori dago zuzenduta eskuliburu hau
Zure lagunekin harremana mantendu edota lagun gehiago egin nahi baduzu..., enpresa bat bazara eta zeure jarduna sustatu nahi baduzu, bezeroekin informazioa trukatu..., eskuliburu hau baliagarria izan dakizuke.
Zer ikusiko dugu
Eskuliburuan gai hauek jorratuko ditugu:
- Profil pertsonala: Lagunekin harremanetan egoteko, galduta geneukan jendea bilatzeko, antzeko zaletasunak dituen jendea bilatzeko,...
- Taldeak: Facebookeko taldeetan parte hartu eta taldeak sortu: Iritzia emateko eta esperientziak trukatzeko talde batean NOLA SARTU ikusiko dugu, baita talde bat NOLA SORTU ere.
- Facebookeko orrialde baten ZALE NOLA EGIN): Bere argitalpenak interesgarriak badira, orrialdearen zale egingo gara. Orrialde horiek marka batenak izan daitezke (Coca-cola, Cannondale, ...), ospetsu batenak (Michael Jackson..), denda batenak (Kili , bizikleta-denda bat, bertako eskaintzak jaso nahi ditugulako-edo)
- Orrialde bat sortu zerbitzu, marka,... baten publizitatea egiteko
- Aplikazioak: Aplikazio batzuen instalazioa eta erabilpena.
Nola ikusiko dugu
Errazena benetako adibide batekin ikustea da: zu eta ni moduko pertsona baten profila sortuko dugu. Pertsona horrek Facebookeko plataforma asmo ezberdinekin erabiliko du.
1.2. Web 2.0: historia pixka bat
Internet 1996an
-
Interneten 45 milioi pertsona
-
250.000 webgune
-
Zeuden web-guneak enpresenak ziren (80/20)
Beste informazio iturri bat. Erabiltzaile gutxi eta geldoak: edukiak enpresek sortzen zituzten, eta guk irakurri besterik ez genuen egiten.
10 urte geroago
- 1.000 milioi pertsona
- 80 milioi web-gune
- Edukien % 85 baino gehiago erabiltzaileek sortutakoak. Ez dugu bakarrik irakurtzen, parte hartu ere egin dezakegu.
- Jatorrizko digitalak vs etorkin digitalak: belaunaldi berriak jatorrizko digitalak dira, eta gu, nahiz-eta honekin urteak eman, etorkin digitalak gara.
1.3. Sare sozialak
Sare sozialak interesak eta aktibitateak konpartitzen dituzten pertsonen komunitateak dira.
Gure betiko lagun koadrila daukagun bezala, Interneteko sare sozialen bidez ezagutzen ez dugun jendearekin ere harremanetan egon gaitezke. Sare sozial bat sortzen da interes berdinak dauzkagun pertsonen artean, eta denok jar ditzakegu bertan gure ekarpenak.
Sare sozial bat mundu guztiari irekia edo itxia izan daiteke.

Hasiera batean pertsonen arteko harremanak errazteko sortu ziren. Gaur egun era ezberdinetan erabiltzen dira:
- Ospe iturri gisa
- Sustapen profesional gisa
- Posizionamendurako
- Lan merkaturako
Sare sozialen adibideak
- Sare sozial batzuk oso orokorrak dira: Facebook, Tuenti...
- Negoziorako sare sozialak: Linkedin
- Pertsona multzo konkretu bati zuzendutakoak (www.vamosacorrer.com:: Running kirola gustuko duen jendeari zuzendutako sare sozial bat da).
Gure sare soziala sortu
Badaude zerbitzu batzuk geure sare soziala sortzeko: www.ning.com
1.4. Sare Sozialen erabilpenak
Eskuliburu hau idazten duenak, pertsona moduan, zaletasun batzuk dauzka: kirolak (txirrindularitza, mendiko eta errepideko txirrindularitza, eskia, igeriketa, running-a), autokarabanak gustuko ditu... Eta langile moduan beste gai batzuekiko interesa dauka: software askea, erabiltzaileentzako aplikazioak, hezkuntza (IMHn egiten baitut lan).
Horregatik gure parte hartzea sare sozialetan era ezberdinetakoa izan daiteke:
Pertsonala:
- Txirrindularitzari buruz hitz egiten deneko taldeak bilatu, taldeetan sartu eta geure iritziak eta esperientziak utzi, bizikletan ibiltzeko txangoak antolatu,...
- Profil bat eduki eta egiten ari naizen gauzak publikatzen joan. Horrela nire "lagunek1" nire ekintzei buruzko iruzkinak-eta jar ditzakete.
- Nire argazkiak partekatu: asteburukoak, azken bidaietakoak,... Argazkietan lagunak etiketatu. horrela lagun hauek argazki batean agertzen direla adieraziko dien mezu bat jasoko dute.
- Orrialde edota talde bat sortu sare sozial batean, interesa daukagun gai bati buruzko esperientziak-eta trukatzeko: autokarabanak, adibidez.
- ..............
Profesionala:
- Linkedin moduko sare sozial batean gure CVa eduki eta, gainera, sare horretan parte hartu neure burua profesional moduan ezagutarazteko. Beste erabiltzaile batzuek egiten dituzten galderei erantzun eta gai horretan adituak garela erakutsi.
- Lantalde bat sortu, aplikazio konkretu bati buruz hitz egiteko, eta bertan gure iritziak, hobetzeko proposamenak,... jarri.
- Orrialde bat sortu Facebooken, adibidez: ikasleekin harremanetan egoteko beste era bat.
- .....
1.5. Enpresentzako sare sozialak
Enpresa moduan zalantza eduki dezakegu ea sare sozialetan egon behar dugun ala ez. Hau enpresa bakoitzaren erabakia da, baina gure iritzia baiezkoa da: bezeroak han badaude, geuk ere egon behar dugu. Hori bai, beti kontuz eta ondo aztertuta zein izan behar duen gure estrategiak.
Web soziala era ezberdinetan erabil dezakegu:
- Gai batean aditu gisa jarduteko.
- Gure arloko gaietan ondo mugitzen den jendea bilatzeko.
- Gure bezeroei mezuak bidaltzeko (gure web tradizionaletik, baita sare sozialetik ere).
- Bezeroekin hitz egiteko tresna baliagarria da.
- Barneko lankidetza, jakiteko besteak zer egiten ari diren.
Publizitatea gaur egun
Publizitatea aldatzen ari da: orain gutxi arte enpresek ez zuten feedback-ik bilatzen, mezua bidaltzen zuten, besterik ez (ez zuten erantzunik espero).
Gero eta gehiago gertatzen da, ordea, mezua bidaltzea eta enpresak bezeroen komentarioak entzuteko prest egotea. Kasu horretan, enpresek erantzun egiten dute, eta hobeto posizionatzen dira.
Erresuma Batuan Internet da publizitatea egiteko gehien gastatzen den euskarria. Espainian, berriz, honako hurrenkera dago: TB, prentsa eta, azkenik, Internet dago, baina gauzak aldatzen ari dira.
Kontsumitzaileek gero eta gutxiago sinesten dute ohiko publizitatean.
Enpresa gisa Googlen egon behar dugu
Egoera ondo definitzen duen esaldi bat dago: "You're nobody unless your name Googles well", hots, gaur egun Googlen egon behar dugu norbait izateko. Googlek ez bagaitu ondo indexatzen, ez gaude Interneten.
Zenbat eta leku gehiagotan egon, orduan eta hobeto ezagutuko gaitu Googlek.
1.6. Gehien ezagutzen diren sare sozialak
Hona hemen batzuk, ezagunenak omen direnak:
- http://www.flickr.com : argazkiak trukatzeko sare soziala.
- http://www.hi5.com: Orokorra, batik bat, Hego Amerika eta Asiako nerabeak.
- http://www.linkedin.com: Negozioak
- http://www.myspace.com: Orokorra. Mundu guztian ezaguna
- http://www.twitter.com: microblogak
- http://www.facebook.com : orokorra, mundu guztian. Erabiltzaile gehien daukana eta eskuliburuan aztertuko duguna
2. Facebook: Sarrera
2.1. Facebook: Sarrera
Bakarrik erabiltzaile kopurua jasotzen ari den igoera handia
ikusita, konturatzen gara erabiliena dela. 2009ko irailean 300 miloi
jarraitzaile zeuzkan, eta egunetik egunera kopuru hau igotzen joan da,
555.000 erabiltzaile berri egunean. Eskuliburu hau publikatzen hasi
garen datan (2009ko abendua): 350 miloi profil baino gehiago dauzka. Ez da txantxa, gero!

Sortzailea, Mark Zuckerberg, 25 urteko gazte bat da. Facebooken daukan orrialdean (http://www.facebook.com/markzuckerberg) zera dio: "I'm trying to make the world a more open place by helping people connect and share" ("Mundua leku irekiago bat izan dadin saiatzen ari naiz, jendeari konektatzen eta gauzak trukatzen laguntzeko").
2.2. Facebookeko osagaiak: profilak, orrialdeak, taldeak, aplikazioak
Gaur (2009ko abenduan), komunitate horrek 350 miloi erabiltzaile baino gehiago dauzka munduan, eta gainera eguneko sarreren ehunekoa oso altua da: erabiltzaileen erdiak egunero sartzen dira Facebooken
Esan dugun bezala, helburu ezberdinekin erabil daiteke sare sozial bat, eta horregatik Facebookek atal ezberdinak dauzka:
- Profil Pertsonala: Facebooken alta emateko eta baliatzen hasteko erabiltzaile profila sortu behar dugu. Hasiera batean, sistema sortu zenean, hau zen atal nagusia. Erabiltzaile profilak ikasleak ikaskideekin harremanetan egoteko sortu ziren. Horretarako ez ezik, aspaldiko ikaskideekin harremanetan jarraitzeko ere erabiltzen zen. Profil pertsonaletan LAGUNAK dauzkagu, eta elkarrekikotasun harreman bat sortzen da (2 erabiltzaile ez dira LAGUNAK batek ez badu nahi ;)).
- Orrialdeak (Pages): Batzuetan "profil publikoak" ere deitzen zaie. Normalean marka, enpresa, artista,.. baten sustapenerako erabiltzen dira. Orrialdeetan Zaleak dauzkagu. Nahi duena izan daiteke orrialde baten zale, ez da behar inongo baimenik.
- Taldeak: Pribatutasun aukerak kontuan edukita, Facebookeko taldeak off line munduko kluben antzekoak dira. Talde batekin BAT EGITEN dugu. Talde motaren arabera (irekia, itxia (onespena behar da taldean sartzeko,) pribatua), edozein erabiltzailek taldean parte har dezake edo ez.
- Aplikazioak: Profilei edota orrialdeei funtzio gehiago emateko aplikazio txikiak. Batzuk lehenetsi gisa etortzen dira profiletan eta orrialdeetan, eta beste batzuk gehitu ditzakegu. Batzuk Facebookeko jendeak egin ditu eta beste batzuk kanpoko erabiltzaileek egin dituzte.
Profila vs orrialdea vs taldea Facebooken
Erabiltzaile batek lagunekin aritzeko behar duen guztia profil pertsonal bat bada, ez dago zalantzarik, baina hori baino gehiago nahi badugu... galdera batzuk sortzen dira:
-
Nire negozioarentzat orrialde bat sortu behar dut edo profil pertsonalarekin nahikoa da?
-
Zer da hobea, talde bat edo orrialde bat?
Hau da, zein da horien arteko ezberdintasuna?
Zalantza horiek eta bakoitzaren funtzionamendua argitzen saiatuko gara. Hori bai, argi utzi nahi dugu Facebook egunero aldatzen ari dela; kontzeptuak, pantailak,.... Eta eskuliburuan gaur egun dagoen moduan jorratuko dugu.
Ezer baino lehen, erabiltzaile arrunt baten adibidea ikusiko dugu: erabiltzaile profil bat besterik ez dugu behar, eta plataforma gure lagunekin hitz egiteko, taldeetan parte hartzeko,... erabiliko dugu.
3. Erabiltzaile profilak: sortzea eta editatzea
3.1. Erabiltzaile profilak: Sarrera
Nola sortu erabiltzaile profil bat eta nola hasi jolasten
Ikusiko dugun bezala, oso erraza da Facebooken alta ematea.
Oinarrizkoarekin hasiko gera, Facebooken gure erabiltzaile profila sortuko dugu eta nozio sinple batzuk ikusiko ditugu, sisteman mugitzen hasi ahal izateko.
Ezer baino lehen, erabiltzaile profilek lagunak dauzkatela komentatuko dugu. Norbaiten lagun izateko, berari eskatu behar diozu. Orduan mezu bat helduko zaio esanez ea egia den lagunak zaretela (bi ez dira lagunak, batek nahi ez badu). Facebookeko pribatutasun guztia adiskidetasunean oinarrituta dago, beraz adi nor gehitzen dugun lagun bezala.
Ikusiko dugu zergatik esaten dugun hau
3.2. Facebooken erabiltzaile profil bat sortzea
Erabiltzaile profil bat sortuko dugu benetako adibide batekin. Nire profila sortuta dago dagoeneko, baina hasieratik hasiko banintz bezala egingo dut. Demagun Facebooken sartzen naizen lehen aldia dela, eta nire identitatea sortu nahi dudala.
Erabiltzaile profil bat sortzea
www.facebook.com-era joan eta hasierako pantailan honakoa egin dezakegu:
- 1: Gure erabiltzaile/pasahitza sartu, dagoeneko sisteman alta emanda bagaude.
- 2: Erregistratu eta kontu berri bat sortu. Hau da egin behar duguna.
![]() |
Izena emateko eskatzen diguten eremuak sartuko ditugu:
- Izen-deiturak: Gure izen-deiturak.
- Helbide elektronikoa: Facebooken sartzeko erabiliko dugun pasahitza. Betiko moduan, pasahitz zaila sartzen saiatu (karaktereak eta zenbakiak barne).
- Pasahitz berria: Facebook-en sartzeko erabiliko dugun pasahitza. Betiko moduan, pasahitza zaila saiatu sartzen (karaktereak eta zenbakiak barne)
- Sexua: ez dago azaldu beharrik.. ;)
- Jaioteguna: jaio ginen eguna
Izena eman botoia sakatu.
![]() |
Segurtasun egiaztapenerako pantaila hau agertuko zaigu. Sistemak han agertzen diren 2 hitzak sartzeko eskatuko digu. Segurtasun kontrol hutsa da, sistemak ikusteko eskaeraren atzean pertsona bat dagoela, eta ez robot automatiko bat.
![]() |
1. Urratsa: Lagunak aurkitu: Gure e-postak kontaktu guztien artean begiratzen du ea zeintzuk dauden dagoeneko Facebooken alta emanda. Bakoitzak ikusiko du zer egin urrats honetan, baina momentuz aldera uztea gomendatzen dugu. Geroxeago joango gara lagunak gehitzen.
Gauza bera egin Lagunak Gehitu, hurrengo urratsarekin
![]() |

2.Urratsa: Profileko informazioa: Hemen informazio pertsonala sartzen hasiko gara. Momentuz, nahi badugu, ez dugu egingo, eta aurrerago egingo dugu:
![]() |
3. Urratsa: profileko argazkia. Gure argazki bat igo dezakegu, profileko argazkia izango dena. Aurrerago ere egin dezakegu, beraz, hau ere ez dugu orain egingo. Laster ikusiko dugu nola ;)
![]() |
Dagoeneko kontua sortu dugu. Orain, jakinarazpen bat jasoko dugu esanez, profila sortuta egon arren, oraindik ez dagoela balioztatuta. Balioztatzeko gure e-postara joan behar dugu:
![]() |
Eta han Facebookeko posta elektroniko mezu bat izango dugu. Kontua balioztatzeko, estekan klik egin behar dugu.
![]() |
Dagoeneko gure kontua erabiltzeko prest dago.
3.3. Facebookeko profila editatzea-I
Gure profilean datuak sartzeko, hasieran agertzen zaigun pantailan, Profila Aldatu botoian klik egingo dugu:
Edo |
Edo gure Izena edota Nire Profila aldatu-ren gainean klikatuko dugu.
![]() |
eta gure profilera eramango gaitu:
- 1: Argazki bat igo dezakegu (ordenagailuan web-kamera edukiz gero, horren bidez ere atera dezakegu argazkia).
- 2 eta 3: Informazio fitxan erabiltzaileek guri buruz ikusiko duten informazioa sartuko dugu (ikusiko dugu nola mugatu nork zein informazio ikusten duen). Atal ezberdinak daude, eta guk erabakiko dugu bete edo ez. Erabiltzaileek guri buruz zer ikusiko duten ulertu arte gomendagarria da ezer ez jartzea.
- 4: Sarrera txiki bat guri buruz. Azkar deskribatzen gaituen zerbait idatziko dugu, aurkezpen moduko bat.
![]() |
Guri buruzko informazioa sartzen hasi behar dugu. Lehenengo gauza, profilaren argazki bat jarriko dugu, jendeak gu azkar ezagutzeko.
3.4. Facebookeko profila editatzea-II: Profileko argazkia igotzea
Hasteko, zure argazki bat behar duzu, ondo ikusten zaizuna edota identifikatzen zaituena. Zure aurkezpen-txartela izango da. Web-kamera badaukazu, momentuan egin dezakezu argazkia, baina ziur gaude nahiago duzula gordeta daukazun argazki polit bat jarri.
Gure profilean egonda, Igo argazki bat aukeratuko dugu:
![]() |
Arakatu gainean klikatuko dugu.
![]() |
Eta gure ordenagailutik nahi dugun argazkia aukeratuko dugu:
![]() |
Argazkia igotzen hasiko da.
![]() |
Behin igota dagoela, ikusiko dugu nola geratu den. Batzuetan gehiegi moztu dugulako ez dugu nahi duguna ikusiko. Hala bada, argazkiaren gainean jarriko gara eta Argazkia aldatu aukeratuko dugu:
![]() |
Eta Aldatu lauki txikia
![]() |
Irudia arrastatu dezakegu nahi dugun bezala utzi arte:
![]() |
Eta behin Gorde sakatzen dugunean, kito, gure profileko argazkia gordeta geratuko da.
![]() |
Momentu honetan agian pentsatzen arituko zarete: Zelako argazkia aukeratu duen profilerako! Arrazoi duzue, baina argazki horrekin garbi geratzen da bizikleta gustukoa dudala, gainera ikusten da zein jantzi pertsonalizatua daukagun www.itxaspe.com -en (neuk kudeatzen dudan web-gune bat). Facebooken bidez kontaktatuko dudan jendeak horrela erraz ezagutuko nau. Gainera, argazki hau gustukoa dut eta oroitzapen polita da. Zer gehiago nahi dut? Bakoitza libre da norberaren argazkia aukeratzeko; hori bai, aukeratu duzuen argazkia igo baino lehen pare bat aldiz pentsatu.
Argazkia aukeratzen duzuenean, kontuan eduki behar duzue zein irudi eman nahi duzuen. Agian lanerako ere erabiliko duzue profil hori edota zuen lanak seriotasun handiagoa eskatzen dizue... Ez da nire kasua (hori uste dut behintzat); beraz, horregatik aukeratu dut argazki hau. Esandakoa, ondo pentsatu zein argazki jartzen duzuen.
3.5. Facebookeko profila editatzea-II: Kontuz
Gure profilean informazioa sartzen hasi behar dugu. Beste erabiltzaile batzuek niri buruz ikusiko dituzten datuak izango dira, eta ikusiko dugu nola zehaztu bakoitzak zer ikus dezakeen.
Kontuz sartzen ditugun datuekin
Kontuz honekin, gure gomendioa: ez jarri kalte egin diezazukeen ezer edo zure kontra erabil daitekeen ezer, ez orain ez aurrerago. Egia da gure "lagun" batek guri kalte egingo digun zerbait argitara dezakeela eta horren kontra gutxi egin dezakegula (hor egotea eta konpontzen saiatzea da onena), baina behintzat ez gaitezen gu izan holakoak argitaratzen dituztenak.
- Adibide batzuk (erdaraz daude) http://www.telecinco.es/informativos/tecnologia/noticia/100012204/Facebook+una+prueba+en+tu+contra
Beldur pixka bat sartu eta gero, ez dizuegu esango sare sozialak ez erabiltzeko (bestela ez genuke eskuliburu hau sortuko), baizik-eta ondo pentsatzeko zer egingo duzuen, besterik gabe..
Sortzen ari garen profilaren adibidea
Urte asko daramatzat Interneteko munduan. Hasiera batean nire argazkiak jartzea lotsa ematen zidan, eta ez nituen jartzen edo jartzen nituenak aurpegia estalita neuzkanak ziren; hona hemen adibide bat: http://www.itxaspe.com/IdeasFurgoneta/Izquierda/Personal/Montajes_Personales/001_MontajeOpelVivaro -tik aterata; orrialde horretan furgoneta prestatuak agertzen dira. Hasieran, gure muntaketa pertsonala bakarrik zeukan, jendeari erakusteko zer egin daitekeen furgoneta bat pixka bat prestatzeko.

Lotsa ematen zidan nire buruz idazteak, eta ez nuen egiten.
Pixkanaka-pixkanaka eta urteekin beldur hori galtzen joan naiz. Momentu honetan blog bat eramaten dut, eta bertan idazten ditut egiten ditudan gauzak (kirola edo ez)(http://www.itxaspe.com/BlogsDeportes). Argazkiak jartzen ditut eta jende asko eta ona ezagutu dut horren eta foroen bidez (www.foromtb.com...). Esan daiteke asko mugitzen naizela Interneten eta ikusten dut potentzialtasun asko dauzkala (hori bai, denbora asko eskatzen du). Orain, arlo pertsonal nahiz profesionaleko nire lantxoak egiten ari naiz sare sozialen munduan:
- http://www.facebook.com/elgoibar.imh : IMHren orrialdea Facebooken (hemen egiten dut lan).
- http://www.facebook.com/aupatux : Facebook orrialde bat, bertan software eta informatikari buruzko gure esperientziak jartzen ditugu.
- http://www.facebook.com/koro.gabiola : nire erabiltzaile profila Facebook-en
- http://www.facebook.com/itxaspe : nire www.itxaspe.com -eko orrialdea Facebook-en
- http://www.facebook.com/... : Beste batzuk ere badauzkat, gauzak frogatzeko eta ikusteko hau guztia nola dabilen.
Honengatik guztiagatik, ez diot garrantzi handirik emango nire informazioa jendaurrean ez jartzeari. Interneten nire buruzko informazio handia dago dagoeneko. Baina saiatuko naiz zuek horri garrantzia eman diezaiozuen.
Ziur aski nire kasua ez da zuena, baina ikusten duzuenez, zuen antzeko pertsona naiz, nire zaletasunekin, lanarekin, beldurrekin,... Eta egunero sare sozialak erabiltzen ditut, bai lanerako, bai kontu pertsonaletarako. Espero dut antzekotasunak aurkitzea jarriko ditugun adibideetan.
Honen ondoren, jarraituko dugu profilaren informazioa sartzen.
3.6. Facebookeko profila editatzea-IV: Oinarrizko informazioa
Hasteko 2 leku dauzkagu betetzeko moduan:
-
1: Zeintzuk garen, deskribapen txiki bat. Gure profila ikustera sartzen denak ikusiko du. Nire kasuan: Elgoibarko IMHko informatikaria. Edozein motatako kirola gustuko dut eta http://www.itxaspe.com webgunea kudeatzen dut ;)
- 2: Oinarrizko informazioa. Nire profila ikustera sartzen direnek ikusiko dute informazio hau (baimena edukiz gero). Ikusiko dugu nola murriztu zer ikusiko duten eta zer ez.
![]() |
Sexua, jaioteguna, non bizi garen, zein interes dauzkagun, ideia politikoak eta erlijiosoak,... Bakoitzak ikusiko du hemen informazioa sartu ala ez. Ezer ez da derrigorrezkoa, beraz, libre zarete nahi duzuena jartzeko.
3.7. Facebookeko profila editatzea-V: Informazio pertsonala
Atal honetan gure jarduerei buruz galdetzen digute: gure interesak, gustuak,...
![]() |
Gauza bera, nahi dugun informazioa sartuko dugu.
3.8. Facebookeko profila editatzea-VI: Harremanetarako informazioa
Jendea gurekin harremanetan jarri ahal izateko datuak paratuko ditugu. Facebook aurkezpen txartel gisa erabiltzen badugu, datu horiek jartzea komenigarria da.
Eremu hauek ez dira derrigorrezkoak, beraz pentsatu zer den jarri nahi duzuna! ;)
Atal bakoitzaren aldean giltzarrapo bat agertzen dela ikusten badugu, horixe izango da ikusiko dugun pribatutasun lehenengo gaia:
![]() |
Giltzarrapoaren bidez baimenak alda ditzakegu, baina aurrerago ikusiko dugu, Pribatutasun arloan.
3.9. Facebookeko profila editatzea-VII: Ikasketak eta lana
Gure ikasketei eta lanei buruzko informazioa sartuko dugun gunea (edo betiko moduan, ez badugu nahi, ez dugu sartuko ;))
![]() |
3.10. Gure profilaren egoera
Gure horman (gero ikusiko dugu zer den eta zertarako balio duen) egin ditugun ekintza batzuk agertuko dira. Facebooken makineria hasi da lanean. Lagunak edukiko bagenitu (oraindik ez baditugu), gure ekintzak ikusiko lituzkete.
![]() |
Gure Informazio fitxa lehen jarri ditugun datuekin dago beteta:
![]() |
4. Erabiltzaile profilak Facebooken: Ezarpenak eta Pribatutasuna
4.1. Kontuaren ezarpenak: Ezarpenak
Gure profil pertsonala sortu dugu eta dagoeneko guri buruzko informazioa pixka bat sartu dugu. Orain gure profilaren konfigurazioarekin hasiko gara
Kontua: Kontuaren ezarpenak
![]() |
![]() |
Hau da daukagun pantaila:
![]() |
Lehenengo fitxan (Ezarpenak) aldatu behar ditugun gauza batzuk daude:
- Izena: gure Facebookeko izen-deiturak aldatzeko
- Erabiltzaile Izena (Ondo pentsatu zer jarri nahi dugun, behin baino ez digu aldatzen utziko); aukera hau agertzen ez bada, hemendik sartu daiteke: http://www.facebook.com/username. Kontua oraintxe sortu dugunez, gure Facebookeko profilaren helbidea horrelako zerbait da: http://www.facebook.com/profile.php?ref=name&id=XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX, eta askoz hobea izango litzateke helbide labur bat edukitzea (gure mezuetan, gure aurkezpen txartelean, idatzi ahal izateko posta oin bezala jarrita). Demagun hau jarri nahi dugula: http://www.facebook.com/koro.gabiola. Orduan Erabiltzaile Izena eremuan koro.gabiola jarriko genuke (SMS baten bidez gure kontua dela baieztatu behar dugu ezer egin baino lehen). Aurrerago ikusiko dugu gauza bera egin dezakegula sortuko ditugun orrialdeekin.
-
E-posta: Facebooki lotuta daukagun e-posta aldatzeko hemendik egin behar dugu. Beste e-posta helbide bat gehitu dezakegu.
-
Pasahitza: Facebookeko pasahitza aldatzeko.
-
Estekatutako Kontuak: gure Facebookeko kontua egiaztapen beste sistema batekin lotu dezakegu, eta horrela sistema horretan sartzen garenean, zuzenean Facebookeko kontuan sartuta egongo gara (pasahitza sartu gabe). Lotu ditzakegun sistemak honakoak dira:
- MySpace
- Yahoo
- MyOpenID
- Verisign PIP
- OpenID
-
Segurtasun-galdera: Facebookekin harremanetan jarri nahi badugu, egingo diguten galdera. Horrela, erantzuna baldin badakigu, kontuaren jabea garela ziurtatzen dute. Kontuz horrelako gauzekin, hemen daukazue David Bisbal ezagunari buruzko albiste bat (bere e-posta kontua lapurtu zioten): http://blogs.hoytecnologia.com/index.php?blog=13&p=818&more=1&c=1&tb=1&pb=1
-
Pribatutasuna: Adierazteko zer konpartitzen dugun. Oso interesgarria da, eta laster sartuko gara horrekin. Ezarpenak: Pribatutasun ezarpenak joatea bezala da.
4.2. Kontuaren Ezarpenak: Sareak
Nahi izanez gero, pauso hau egin gabe utz dezakegu.
Orain dela gutxi arte, sareak pribatutasun galera bat izan zitezkeen. Gure informazioa (argazkiak, publikatzen genuen informazioa,...) gure lagunek eta gure sarekideek ikusi ahal zuten (beste ezer aldatzen ez bagenuen). Baina Facebookeko pribatutasun politika berriarekin, sareak ez dira kontuan hartzen. Atal honi ez diogu garrantzi handirik emango. Oso garbi ez badaukagu sare batean (unibertsitate batzuk, institutu batzuk,...) egon behar dugun, ez egin ezer..
4.3. Kontuaren ezarpenak: Jakinarazpenak
Postaz jasoko ditugun ekintzen abisuak agertzen dira zerrenda luze batean.
![]() |
Eskuineko aldean kategoriak ikusten ditugu. Noizbait lanpeturik bagaude horren beste e-postarekin, hona etorri eta jaso nahi ez ditugun jakinarazpenak desgaitu ditzakegu.
Hemen ikusten duguna nahiko intuitiboa da, beraz joan irakurtzen lerroz lerro, eta kito. ;)
SMS jakinarazpenak jaso ditzakegula ere ikusiko dugu, baina zerbitzu hori (Facebook Mobile) oraindik ez dago prest Espainian.
4.4. Kontuaren ezarpenak: Sakelako telefonoa, hizkuntza, ordainketak
Hiru atal hauei buruz ez dago gauza handirik komentatzeko.
Sakelako telefonoa
Espainian oraindik ez dago funtzio hau. Zerbitzu honek (Facebook Mobile) testu mezuak bidaltzen uzten digu. Lagun berrien eskaerak jasoko ditugu: mezuak, hormetako publikazioak,... eta gure lagunen egoeraren eguneraketak.
Gure egoera eguneratu, telefono zenbakiak bilatu edota gure sakelakotik argazkiak eta bideoak igo ditzakegu.
![]() |
Hizkuntza
![]() |
Facebook zein hizkuntzan erabili nahi dugun konfiguratzeko. Nahi izanez gero, gure hizkuntzaren itzulpen prozesuan parte har dezakegu.
Ordainketak
|
|
Facebooken opariak ere egin ditzakegu (ordaindu behar dira), eta nahi badugu gure iragarkiak ere jarriko ditugu. Horretarako kreditu-txartel bat lotu behar diogu gure Facebookeko kontuari. Ez baduzue beharra ikusten, ez sartu horrelako daturik.
4.5. Kontuaren ezarpenak: Facebookeko iragarkiak
Irakurri atal honetan jartzen den informazioa ondo ulertzeko, horrekin nahikoa da.
Bi iragarki mota daude:
- Beste pertsonen aplikazioetan agertzen direnak.
- Facebookeko iragarkietan agertzen direnak.
Bietan erabaki dezakegu gure informazioa nori erakutsi. Hemen egin behar dugu:
4.6. Pribatutasun ezarpenak
Gehienetan lehenetsi bezala uzten dugu dena, baina gure profilak, argazkiak, etiketatutako argazkiak,... nork ikusiko dituen murriztu dezakegu. Hemen denboratxo bat pasatzea gomendatzen dugu.
Goazen Kontura: Pribatutasun ezarpenak atalera.
![]() |
Pribatutasuna konfiguratzeko atal batzuk daude:
![]() |
- Profileko informazioa: Gure profilaren pribatutasun konfigurazioa: informazio fitxan sartu dugun informazioa, argitaratuta dauzkagun argazkiak, horman idazten ditugun gauzak.
- Kontaktuen informazioa: Gurekin harremanetan jartzeko informazioa (e-posta, telefonoa,...) nork ikusten duen kontrolatu dezakegu.
- Aplikazioak eta web-guneak: Gure pribatutasun kontrola, guk edota gure lagunek aplikazioak erabiltzen ditugunean.
- Bilatu: Nork aurki gaitzakeen Facebooken, Googlen eta horrelako lekuetan bilatuta.
- Nor ez dugun nahi: Erabiltzaile batzuek Facebooken gurekin harremana ezin dutela eduki erabaki dezakegu. Hemen egingo dugu.
4.7. Pribatutasun ezarpenak: Baimen motak
Atal batzuetan giltzarrapo batzuk ikusiko ditugu. Haien gainean klik eginda datu hori nork ikus dezakeen jarriko dugu.
![]() |
Lehen esan dugun bezala, profilek lagunak dauzkate. Zenbat eta lagun gehiago, hainbat eta gauza gehiago ikusiko ditugu.
- Lagunen lagunek: Gure lagunek zein haien lagunek ikusiko dute informazio hau.
- Lagunentzat bakarrik: Gure lagunek baino ez dute ikusiko informazio hau.
- Denek: Jende guztiak ikus dezake informazio hau. Publikoa da.
- Pertsonalizatu: Gure datuak nork ikusiko dituen gehiago murriztu dezakegu. Gure lagunen artean laneko jendea egon daiteke. Aurrerago ikusiko dugu nola sortu Laneko lagunak zerrenda bat, eta hemen honakoa zehaztu dezakegu: Informazio hau Lagunentzat bakarrik da, eta Hau nori ezkutatu eremuan zerrendaren izena jarriko genuke: Laneko lagunak
![]() |
Orain dela gutxi arte beste baimen mota batzuk zeuden: Lagunak eta Sareak zen beste mota bat, adibidez. Gaur egun sareak ez daude sartuta baimen aukeren artean.
4.8. Pribatutasun ezarpenak: Profileko informazioa

1: Aurreikusi nire profila: Pantaila batera joango gara eta bertan ikusiko dugun Facebookeko edozein erabiltzailek nola ikusiko lukeen gure profila, atal horretarako gaitu ditugun pribatutasun aukerak kontuan hartuta. Gure lagun baten izena jar dezakegu hemen, eta horrela ikusiko genuke zer ikusten duen berak guri buruz. Gomendagarria da hemendik pasatzea.
2: Jar ditzakegun baimen motak: Guztiak, Lagunen Lagunak, Lagunetzat Bakarrik, Pertsonalizatu. Pribatutasun: baimen mota atalean ikusi dugu hau. Gure lagunek eta beste erabiltzaileek guri buruz zer ikusten duten ondo zehaztu dezakegu..
3: Argazki bildumen konfigurazioa pixka bat ezberdina da. Ezarpenak Aldatu aukeratzen badugu, ikusiko dugu misterio handirik ez daukala. Gure argazki bilduma bakoitzari baimenak esleitu diezazkiokegu. Aurrerago ikusiko dugu, baina kontuz etiketatutako argazkiekin: demagun X eta Y-ren laguna naizela, baina X eta Y ez dira lagunak euren artean. X-k etiketatzen nau argazki batean. Orain Y-k ere argazki hori ikus dezake, nahiz-eta nire laguna ez izan, eta, gainera, horiez ezik, argazkia dagoen bilduma osoa ere ikusiko du. Kontuz honekin, pribatutasun ihesbidea da-eta.
Aurreikusi nire profila(1): nola ikusten du edozein erabiltzailek nire facebook-eko profila
Baimenak ukitu eta gero, aukera honekin ikus dezakegu nahi duguna lortu dugun; hau da, edozein erabiltzailek zer ikusten duen guri buruz, baita gure lagun batek zer ikusten duen ere.
4.9. Pribatutasun ezarpenak: Kontaktuen informazioa
Facebook-eko profila editatu VI: harremanetarako informazioa atalean ikusi dugu nola giltzarrapo batzuen bidez harremanetarako informazioaren pribatutasuna ezar dezakegun. Hemendik gauza bera egin dezakegu:
![]() |
- Lagun bezala gehi nazazu: erabaki dezakegu inork ezin nauela gehitu lagun gisa edo nire lagunen lagunek baino ezin dutela.
- Bidalidazu mezu bat: erabiltzaile baten profilean gaudenean, profil argazkiaren behealdean ikusiko dugu (Erabiltzaile-izena)-ri Mezua bidali. Aukera hau ikustea edo ez hemendik erabakitzen dugu. Esan genezake gure lagunek bakarrik mezu bat bidali ahal dutela (e-posta bat helduko zaigu), eta horrela edonork ezin du egin. Nik neuk Guztiak jarrita daukat, aurrerago ikusten badut arazoak daudela, ezezagun askok idazten didatelako (ez dut uste horraino helduko denik), Lagunentzat bakarrik jarriko dut edota Pertsonalizatu eta kito.
4.10. Pribatutasun Ezarpenak: Aplikazioak eta web-guneak
Definitu dezakegu zein informazio konpartitzen dugun Facebooken aplikazioak erabiltzen ditugunean. Aplikazioei buruzko gai guztia aurrerago ikusiko dugu. Aplikazioak programa txikiak dira, Facebookeko jendeak edota kanpoko garatzaileek garatutakoak, eta plataformari funtzio gehiago ematen dizkiote.
Horma, Argazkiak, Estekak,... profilarekin lehenetsi gisa datozen aplikazioak dira. Aplikazio asko daude, batzuk lagunek gonbidatzen gaituztenean ezagutuko ditugu, beste batzuk funtzio zehatz bat lortu nahi dugunean topatuko ditugu.
![]() |
Zer partekatzen duzu
Bidaltzen diguten aplikazioren bat erabiltzen dugunean, konturatu eta jakin gabe informazioa konpartitzen egon gaitezke. Kontua: Aplikazioen ezarpenak atalean (aurrerago) ikusiko dugu zein aplikaziori eman diogun gure datuak erabiltzeko baimena.
Zure lagunek zuri buruz zer parteka dezakete
Aplikazioak (jokoak, urtebetetzeko egutegiak,...) erabiltzen dituzten lagunak badauzkagu, lagun horiek guri buruzko informazioa daukate, eta ez badugu murrizten, aplikazioek ere ikusiko lituzkete nire datuak (gogoratu aplikazioek zure informazio publikoa ikus dezaketela, hau da, izena, profilaren argazkia, sexua, gaur egungo herria, sareak, lagunen zerrenda eta orrialdeak), baita pribatutasun hobespenetan "Guztiei" ireki diezun informazioa ere.
Adibidea: Luis gure laguna da. Nire jaiotze eguna jarrita daukat Facebookeko profilean, eta jarri dut Lagunentzat bakarrik ikusgai egoteko. Luis nire informazio orrialdera joaten bada, ikusiko du noiz jaio nintzen. Honaino, dena ondo. Orain Luisek Urtebetetze egutegi aplikazio bat jaitsi eta instalatzen du. Aplikazio horrek, guk baimenik eman gabe, gure jaiotze data badaki (Luisen lagunak garelako). Ez badugu nahi horrela izatea, hemen jarri behar dugu.
Hemen daukagu guri buruzko zein datu eman ahal dieten aplikazio eta webguneei gure lagunek.
![]() |
Blokeatutako aplikazioak
Hemen ikusiko genuke zein aplikazio blokeatu dugun, guri buruzko daturik ez ateratzeko. Kontuan eduki behar dugu, aplikazio bat blokeatu badugu, gure profilarekin ez dela ondo ibiliko.
Aplikazio gonbidapenak baztertu
Lagunen bat egon daiteke guri aplikazioak erabiltzeko gonbidapenak etengabe bidaltzen (pixka bat astuna baldin bada). Aukera honen bidez agindu dezakegu lagun horren aplikazio gonbidapenak zuzenean ez ikusteko.
Aplikazio eta jokoen tresna-taulako jarduna
Hurrengo ataletan gure jarduera nork ikusten duen kontrolatu dezakegu: "gure lagunen jarduera berriak", "gure lagunen aplikazioak" eta "gure lagunen jokoak".
4.11. Pribatutasun ezarpenak: Bilatu

Facebookeko bilaketa emaitzak: Facebooken nork aurki gaitzakeen esan dezakegu. Hurrengo aukerak dauzkagu: Denek, Lagunen Lagunak, Lagunentzat bakarrik.

Bilaketa emaitza publikoak: hemen gure profila Googlen eta beste bilatzaileetan eskuragarri egongo den ala ez erabakiko dugu. Nik neuk baimenduta daukat, ez baitit batere axola; gainera, nahiago dut. Nahiago baduzu Google eta antzeko bilatzaileetan arrastorik ez utzi, ez baimendu.
4.12. Pribatutasun ezarpenak: Nor ez duzu nahi

Pertsona bat molestatzen bazaitu eta ez baduzu lagun gisa gehitu nahi-edo, hemen daukazu aukera. Facebookeko erabiltzaile baten izena sar dezakezu, baita ezagutzen duzun e-posta bat ere.
Hemen sartu dituzun erabiltzaileak ezin izango dira Facebooken zurekin harremanetan jarri. Horiekin daukazun laguntasun edo harreman oro eten egingo da. Ez ahaztu norbaiten blokeoak ez duela galarazten aplikazioen komunikazioa eta ez dela Internetera zabaltzen.
5. Erabiltzaile profilak: Lagunak egin eta Lagunen zerrendak
5.1. Lagunak Facebook-en
Zertan oinarritzen da Facebook funtzionatzeko? Erabiltzaileen arteko harremanetan (laguntasuna), erabiltzaile eta orrialdeen arteko harremanetan (Zale egin) eta erabiltzaile eta taldeen arteko harremanetan (Taldearekin bat egin). Profila sortuta badaukazu, baina sozializatzen hasten ez bazara (lagunak egiten, orrialdeak jarraitzen, taldeetan parte hartzen),... Facebookek ez dauka zentzurik.
Lagunen atala non dagoen ikusiko dugu: Kontua: Lagunak editatu
![]() |
Hemendik lagunekiko harreman guztiak maneiatu ditzakegu.
![]() |
- Konexio guztiak gure lagun guztien zerrenda. Hemendik lagunak zerrendetara gehitzen joan gaitezke era erraz batean (ikusiko dugu nola) edota ezabatu eta laguntasun harremana eten.
- Lagunak Aurkitu: Facebooken lagunak aurkitzeko.
- Lagunak gonbidatu: Gonbidatu jendea Facebooken parte hartzeko eta beraien kontua sortzeko.
- Arakatu
- Telefono zerrenda: gure lagunen telefonoen zerrenda bat (hori bai, hemen agertzeko, lagun horrek datu hori bistan jarri behar du).
- Berriki gehituak: hemen azken boladan gehitu ditugun lagunak agertzen dira. Hemendik zerrendetara gehitu edota ezabatu eta laguntasun harremana etengo dugu.
Eguneratu berriak. - Eguneratu berria
- Zerrendak: lagunen zerrendak sortzeko
Oraingoz sistemara heldu berriak garenez Lagunak gonbidatu eta Lagunak Aurkitu aukerak erabiliko ditugu orain.
5.2. Lagunak gonbidatu Facebooken parte hartzeko
Ziurrenik gonbidapenen bat jaso duzu Facebooken kontu bat irekitzeko. Hau da orain guk egin behar duguna, jendea gonbidatu Facebooken parte hartzera eta proposamena bidali gure lagunak izateko.
Kontua: Lagunak Editatu barruan gaudela: Lagunak Gonbidatu
![]() |
Facebooken alta emateko gonbidapen bat e-posta zerrenda batera bidaltzeko aukera ematen digu.
![]() |
- 1: Gonbidatu nahi dugun jendearen e-posta zerrenda jarriko dugu.
- 2: Mezu pertsonalizatu bat jarriko dugu
- 3: Facebookek beste e-posta sistema batzuetatik (Gmail, Hotmail, Yahoo,...) kontaktu zerrenda har dezake eta e-posta bat bidal diezaieke kontaktu horiei.
- 4: Gonbidapen guztiak ikusi: bidali ditugun gonbidapen zerrena ikusiko genuke, baita zein egoeratan (onartuta ala ez) dauden ere.
Mezua 2 pertsonari bidaltzea jarri dugu adibide gisa. Bidaltzean, Facebookek dagoeneko kontua daukaten ala ez antzematen du.
![]() |
Konturik ez daukan pertsonari mezu hau helduko zaio, eta hemendik esteka jarraituta, kontu berri bat zabal dezake.
![]() |
Facebooken kontua daukanari, mezu bat helduko zaio, bertan galdetzen zaio ea gure laguna izan nahi duen ala ez.
![]() |
Hau da lagunak gonbidatzeko daukagun era.
5.3. Lagunak bilatu Facebooken
Lagunei gonbidapen batzuk bidali dizkiegu dagoeneko. Orain ezagutzen dugun eta Facebooken alta emanda dagoen jendea bilatuko dugu.
Kontua: Lagunak editatu eta hor Lagunak aurkitu
![]() |
Pantaila honetara eramango gaitu, eta bertan era ezberdina dauzkagun lagunak bilatzeko.
![]() |
1 - Zure e-postako kontaktuak aurkitzeaure e-postako Kontaktuak aurkitu
Gure e-posta tradizionalaren (Gmail, Yahoo, Hotmail,...) erabiltzailea/pasahitza sar dezakegu, eta Facebookek ikusiko du sistema horretako gure kontaktuetariko zeintzuk daukaten kontu bat Facebooken (lagun gisa gehitzeko aukera emango digu) eta zeintzuk ez (Facebooken sartzeko gonbidapena bidaltzeko aukera emango digu).
![]() |
Pixka bat geroago (gure kontaktu kopuruaren arabera), Facebooken kontua daukatenen zerrenda ikusiko dugu. Aukera gisa, batzuk hauta ditzakegu eta Lagun bezala gehitu botoian klik eginda, mezu bat helduko zaie lagunak izan nahi dugula esanez, eta eurek ikusiko dute laguntasun harreman hori onartu nahi duten ala ez).
![]() |
Hemen agertzen da Gmaileko kontaktuetariko zeintzuk ez daukaten Facebookeko konturik. Nahi ditugunak hauta ditzakegu, eta Facebooki esan gonbidapen bat bidaltzeko, euren kontua zabaldu dezaten (horrela gure lagunak izan ahal izango dira).
![]() |
Behin pauso hau emanda, pixkanaka-pixkanaka lagun gehiago lortzen joango gara.
2 - Iradokizunak
Facebookek lagun egiteko iradokizunak aurkeztuko dizkigu. Sistemak informazio mordoa dauka, eta pertsonen arteko harremanetan oinarrituta, gure intereseko pertsonak zeintzuk izan daitezkeen jakiteko gai da, baita zein ezagutu dezakegun jakiteko ere (gure lagun baten lagunak direlako...).
Hemen Lagun bezala gehitu botoiarekin aukeratu ditzakegu interesatzen zaizkigun pertsonak, eta mezu bat helduko zaie lagunak garela berretsi dezaten.
3 - Lagunak aurkitu
Oraintxe azaldu dugun modua erabili nahi ez badugu edota pertsona baten izen edo abizena badakigu, aukera hau erabil dezakegu.
Facebooken kontua daukala dakidan pertsona bat bilatuko dugu:
![]() |
Izena edo abizena zenbat eta arruntagoa izan, orduan eta emaitza gehiago jasoko ditugu, eta zailago izango da aurkitzen. Kasu honetan zortea izan dugu; abizena ez da oso ohikoa, eta berehala aurkitu dugu nahi genuen pertsona:
![]() |
Zer egin dezakegu:
- 1 : Lagun bezala gehitu: Nire laguna izateko mezua helduko zaio (berak onartu egin beharko du laguntasun harreman hori).
- 2
: Mezua bidali: Mezu pribatu bat bidali pertsona horri. Aukera hau ikusgai egotea edo ez Pribatutasun Ezarpenak: Kontaktuen Informazioa atalean erabaki du pertsona horrek.
- 3
: Pertsona horren profilera joan, ziurtatzeko pentsatzen duguna dela. Ikusiko dugun informazioa da laguna ez den batek ikusten duena.
- 4 : Lagun komunak baldin badauzkagu, zeintzuk diren ikusiko dugu.
Demagun Lagun bezala gehitu aukeratzen dudala, eta gero Send Request (Bidali eskaera).
![]() |
Facebookek pertsona honi laguntasun eskaera bidaliko dio, eta bere datu basean begiratuta iradokizunak egingo dizkigu: Iñakiren lagun batzuk guk ere ezagutu ditzakegu, eta gehitzeko proposamena aurkeztuko digu. Sistemak pentsatzen du: "Iñaki ezagutzen badut, zergatik ez ditut bere lagunak ere ezagutuko?"
![]() |
Iñakiri mezu bat helduko zaio nire laguna izateko eskaera egin diodala esanez. Bere eskuetan geratuko da benetan lagunak garela esatea.
![]() |
Iñakik onartzen badu laguntasun eskaera, niri mezu bat helduko zait, eta Iñakiren jarduera ikusten hasiko naiz.
5.4. Lagunen zerrendak sortu
Heldu daiteke momentu bat non horrenbeste lagun dauzkagun, ezen zaila egingo den guztiei jarraitzea.
Lagunen eta lankideen arteko banaketa azkar bat egin dezakegu, batzuek dena ikusi ahal izateko eta beste batzuek daukagun argazki bildumaren bat ezin ikusteko, adibidez.
Nola sortu lagunen zerrendak?
Leku bat baino gehiago dago hau egiteko, baina hemendik ikusiko dugu: Kontuak: Lagunak editatu; ezkerreko menuan: Zerrendak: Lagunak
![]() |
Gure lagun guztien zerrenda agertuko da. Batzuk oraindik ez dira lagunak, oraindik baieztatu egin behar dutelako gure lagunak diren ala ez (Laguntasun eskaera erantzun gabe).
![]() |
Hemendik honakoa egin dezakegu:
- 1: Zerrenda berri bat sortu
- 2: Zerrenda bat editatu: zerrenda batean egonda, zerrenda editatu dezakegu,eta jendea zerrendatik sartu edo kendu.
- 3: Zerrenda bat ezabatu: zerrenda bat ezabatzeko. Zerrenda horretan sartuta dauden lagunak ez ditugu ezabatuko, zerrenda besterik ez.
Adibideekin ikusiko dugu
1 - Zerrenda berria sortuerrenda berria sortu
Zer da lagunen zerrenda bat? Talde berezi bat da. Demagun ezberdindu nahi ditugun lagunak dauzkagula, adibidez:
- Bizikleta lagunak: zerrenda bat, bizikleta munduan aritzen diren lagunak sartuta egoteko.
Hauen artean bizikletari buruzko informazioa zabalduko dugu: topaketak,
irteerak,... Eta argazki bilduma bereziak edukiko ditugu.
- Laneko lagunak: Gurekin lanean aritzen direnak, harreman ona daukagunak. Hauekin ia guztia konpartituko dugu.
- Lankideak: Gurekin lan egiten duen jendea, baina eurekin ez dugu dena konpartitu nahi. Horrelako gauzekin kontuz ibili behar dugu, beti nahi ez dugun zuloren bat egon daitekeelako. Facebooken jartzen dugun informazio guztia publikoa izatearen aldekoak gara. Gure adibidean zerrenda hau ez dugu sortuko.
Zerrenda berria sortu aukeratzen dugu eta zerrendaren izena jartzeko leiho bat irekitzen da. Bizikleta lagunak (deituko den bat sortuko dugu:
Gure lagunen artean batzuk hautatuko ditugu (2 bakarrik dauzkagu aukeratzeko moduan, oraindik gehiago ez baitaukagu), eta Zerrenda sortu botoian klik egiten dugu
![]() |
Bietako bat aukeratzen dugu, eta dagoeneko zerrenda sortuta dago. Orain gauza bera egingo genuke Laneko lagunak zerrenda sortzeko.
![]() |
Orain Lagunak: Konexio guztiak aukeratzen badugu, hurrengo pantaila daukagu.
![]() |
Zera ikusten dugu:
- 1. Sortu ditugun zerrendak, Bizikleta lagunak eta Laneko lagunak. Zerrenda batean klikatuz gero, ikusiko dugu zein dagoen barruan, pertsona gehiago gehitu dezakegu edota daudenei baja eman.
- 2. Ezabatu konexioa (Remove Conexion). Gure laguna bada, ez da gehiago izango. Gure laguna oraindik ez bada, ezin izango da izan, guk onartzen ez badugu.
- 3. Zerrenden mantentze azkarra. Hor daukagun jendea zerrendetan gehitu (1), zerrendetatik ezabatu (2) edota sortzen dugun zerrenda berri batean sartu (3).

5.5. Lagunen zerrendak erabili
Lehen pribatutasun gaiari buruz hitz egin dugu, eta ikusi dugu zein baimen mota dauden Facebooken
Baimen hauek giltzarrapoak ikusten ditugun ataletan ezar ditzakegu. Lehen sortu ditugun zerrendek Pertsonalizatu baimen motan daukate zentzua.
![]() |
- Pertsonalizatu: Gure datuak nork ikus ditzakeen murriztu dezakegu. Datu bat zerrenda bateko pertsonek bakarrik ikustea nahi badugu, Make this Visible to these people (Egin hau ikusgai hurrengo jendearentzat) eremuan, Specific People (Jende espezifikoa) aukeratuko dugu, eta horrela nahi ditugun pertsonak edota zerrendak gehituko ditugu.
![]() |
Zerrenda bateko jende guztiak ikusteko erabaki dezakegu, pertsona bat kenduta:
![]() |
Aukera hauekin jolas gaitezke, nahi duguna lortu arte.
5.6. Lagunak lapurtu Facebooken
Oso erraza da, orain arte 2 lagun dauzkagu. Baten profilean sartuko gara eta zeintzuk lagun dituen ikusiko dugu.
Horretarako, lagunaren izena agertzen den edozein tokitan, bere izenean klik egiten badugu, bere profilera joango gara.
![]() |
Hau da Iñakiren profila; aurrerago ikusiko dugu zer den gauza bakoitza eta zertarako balio duen. Orain dauzkan lagunak begiratuko ditugu.
![]() |
1. Lagun komunak: Iñakiren lagunak eta nire lagunak direnak. Nik 2 lagun dauzkat, bat Iñaki da, eta bestea Iñakiren laguna ere bada, horregatik agertzen da zerrenda honetan.
2. Lagunak: Iñakiren lagun guztien zerrenda. Guztiak Ikusi-n klikatuta, Iñakiren lagun guztien zerrenda ikusiko dut.
![]() |
-n klikatuz gero, nahi ditudanak gehitzen joango naiz (gogorarazten dugu pertsona horiek harremana baieztatu egin behar dutela). Pixkanaka-pixkanaka gure lagun zerrenda handitzen joango da.
6. Erabiltzaile profilak: Parte hartu, iruzkindu eta txateatu
6.1. Facebookeko hasierako orrialdea: Sarrera
Dagoeneko badauzkagu lagun batzuk, eta gehiago lortzen joango gara (eurek bidali digutelako laguntasun eskaera edota guk eurei bidali diegulako). Orain eurekin sozializatzen hasiko gara.
Hasierako orrialdea
![]() |
Hau da gehien bisitatuko dugun orrialdea. Atal desberdinak dauzka, orain banan-banan ikusiko ditugunak:
![]() |
- 1: Facebook edo hasiera: hasierako orrialdera joateko
- 2: Profila edo Erabiltzailearen Izena: gure profilean sartzeko eta gure horma, argazkiak,... ikusteko. Aurrerago ikusiko ditugu.
- 3: Lagunak aurkitu: lagunak bilatzeko aukera da. Lehen ikusi dugu honi buruzko informazioa: Lagunak Facebook-en
- 4: Laguntasun eskaerak, mezuak eta jakinarazpenak: ikono horietatik ikustera joan gaitezke ea onartu gabeko laguntasun eskaerak, mezu berriak edota sistemaren jakinarazpenak dauzkagun (gure lagunek zerbait egin dutelako). Zerbait berri badago, garbi ikusiko dugu ikono hauetan, gainean zenbaki bat agertuko delako (zenbakiek esaten digute zenbat elementu berri dauzkagun irakurtzeke).
- 5: Kontua: Hau dena Ezarpenak atalean ikusi dugu. Hor dauden aukeren artean Irten dago, Facebookeko saioa ixteko. Gomendatzen dizuegu hau egitea ordenagailua utzi behar duzuenean, batez ere ziberkafetegi batean edo konpartitutako ordenagailu batean ibili bazarete.
- 7: Bilaketak: Facebooken pertsonak, orrialdeak, taldeak, aplikazioak,... bilatu ahal izateko.
- 8: Oraindik nahiko berriak garenez, laguntza ematen digu. Itxi dezakegu.
- 9: Bistak: erabakitzeko zein informazio ikusi nahi dugun erdiko zutabean (10).
- 10: Azken berriak
: hemen ikusiko dugu gure lagunek egin dituzten gauzak, iruzkinak, argazkiak, jarraitzaile garen orrialdeetan idatzitakoak,...
- 11: Iradokizunak eta Babestuak: Facebookek iradokitzen dizkigun lagunak (sistemak ezarritako harremanen arabera) eta publizitatea (ordainekoa).
- 12: Konektaturiko lagunak: modu azkar batean ikusiko dugu zeintzuk lagun dauden konektatuta. Gainera, hemendik beraiekin txateatzen has gaitezke.
6.2. Berri nagusiak vs Azken berriak
Orain dela denboratxo batetik hona Facebookek 2 albiste mota dauzka: Berri nagusiak eta Azken berriak
Zein da Berri Nagusien eta Azken Berrien arteko ezberdintasuna? Biak irakurri behar ditut?
Eguneratuta egon nahi baduzu, 2 lekuetatik pasatu beharko zinateke.
Berri Nagusiak: hemen puri-purian dauden ekintzak ikusiko ditugu. Aldagai batzuk kontuan hartuta, Facebookek berri horiek aukeratzen ditu (zenbat lagunek iruzkindu duten idatzia, zenbateko elkarreragina daukazun idatzia egin duen pertsona edota orrialdearekin,...).
![]() |
Azken Berriak: Berri Nagusiak irakurri eta gero, Azken berriak aukeratu eta hor zure lagunen edota jarraitzen dituzun orrialdeetako azken idatziak ikusiko dituzu (berriena goian agertzen da).
![]() |
Azken berriak gehiegi izan daitezke, eta hau zuzentzeko orrialdeko behealdean "Aukerak Editatu" daukagu (Mezu Zaharragoak aukeraren eskuinaldean).
![]() |
Gehien gustatzen zaizkizun pertsonak edota orrialdeak aukera ditzakezu hemen, eta horrela soilik euren Azken berriak ikusiko dituzu (aukera hau agertzeko Azken berriak atalean egon behar duzu). Pertsona batzuek idatzitakoak ere ezkuta ditzakezu.
![]() |
6.3. Berriak, iragazkiak eta era ezberdinetako bistak
Informazioa ikusteko bista ezberdinak dauzkagu:
![]() |
- 1: Ongi Etorri: oraindik nahiko berriak garenez, lagunak bilatzeko eta pribatutasun gaiak ikusteko esteka zuzenak eskaintzen dizkigu Facebookek. Aurrerago menu hau ez da agertuko.
- 2: Berri Nagusiak eta Azken Berriak : oraintxe ikusi dugu
- 3: Mezuak: Facebookeko e-postaren postontzirako sarrera. Aurrerago atal bat eskainiko diogu.
- 4: Hitzorduak: guk sortutako eta gure lagunek gonbidatu gaituzteneko hitzordu zerrenda bat ikusiko dugu.
- 5: Argazkiak: gure lagunek igo dituzten argazkiak ikusteko iragazki bat.
- 6: Lagunak: hemen sartuta, lagun gehiago aurkitu ditzakegu, gure lagunen egoeraren eguneraketak ikusi (soilik jendeak egin dituen argitalpenak (egoeraren eguneraketak). Ez dugu honako informaziorik ikusiko, hots, Azken berriak ikusten ditugun moduan: laguntasun harremanak, zein joko erabiltzen ari den lagun bat,...).
- 7: Aplikazioak: zein aplikazio erabiltzen ari garen, gure lagunek aplikazioekin egin dituzten jarduerak, zeintzuk aplikazio diren gure lagunek erabiltzen dituztenak, aplikazio zerrenda bat.
- 8: Jokoak: aplikazioen atalean ikusi duguna, baina jokoei buruz.
- 9: Taldeak: gure lagunak taldeekin egiten ari diren jarduerak.
- 10 eta aurrerago: era askotako iragazkiak daude, ikusteko zeintzuk orrialde jarraitzen dituzun. Gehiago atalera joan eta ikusi zeintzuk aukera dauden. Besteen artean Estekak (gure lagunek sartu dituzten estekak) eta Oharrak (gure lagunek sartu dituzten oharrak) ikusteko iragazkiak.
6.4. Facebooken parte hartu: Mezu bat iruzkindu
Dagoeneko lagun pare bat daukagunez, bere jarduera batzuk ikusten ditugu. Ikusiko dugu nola hasi eurekin elkarreragiten.
Lagun baten ekintza bat interesgarria iruditu zaigu, eta iruzkin bat jarri nahi dugu. Jarduera motaren arabera, ekintza ezberdinak egin ditzakegu.
![]() |
- 1: Iruzkindu: adibide batekin ikusiko dugu. Gure lagunak egin edota publikatu duenari buruzko iritzia emango dugu.
- 2: Atsegin dut: nire lagunak egin edota jarri duena gustuko dut. Ados nago jarri edo egin duenarekin.
- 3: Taldearekin bat egin: kasu honetan gure laguna talde batean sartu egin da: I LOVE TXAKOLI (Txakolina gustuko dut). Taldearen izenean klik eginez gero, taldea ikustera joango ginateke, eta talde horren edukia gustuko badut, taldearekin bat egin dezaket.
- Beste aukera bat: Elkarbanatu: nire lagun batek esan duena, nire beste lagun guztiekin elkarbanatuko dut. Nire lagunak idatzi duenarekin argitalpen berri bat sortuko dut.
Ikusiko dugu zein erraza den gure lagunak egin duen ekintzan iruzkin bat jartzea. Iruzkina(1)-n klik egiten badugu, leiho bat irekitzen da eta hor nahi dugun testua idatz dezakegun. Adibidez: "Iepa!!! tu si que sabes... Esto va al manual" idatzi, Iruzkina botoian klikatu, eta kito:
![]() |
Gure lagunaren argitalpenak iruzkin bat dauka dagoeneko:
![]() |
Gure lagunari mezu bat helduko zaio (Kontua: Kontuaren Ezarpenak: Jakinarazpenak atalean aukera hori kendu ez badu), bere mezuan iruzkin bat jarri dugula jakinarazteko.
Ekintza horretaz norbaitek zerbait esaten badu, mezu bat helduko zait erantzun bat egon dela esateko (Kontua: Kontuaren Ezarpenak: Jakinarazpenak atalean aukera hori kendu ez badut).
6.5. Facebooken parte hartu: Mezuak, argazkiak, estekak publikatu
Gauzak komunikatzeko ordua heldu da; ez gara beti irakurtzen egongo, ezta?
Guri buruzko zerbait jarri. Zer ari gara pentsatzen? Argazkiak, estekak,....
2 leku dauzkagu hau egin ahal izateko:
- Orrialde nagusietatik: Zer ari zara pentsatzen? jartzen duen laukian jarriko gara, eta dauzkagun aukerak ikusiko ditugu (gure profilaren pantailatik dauzkagun aukera berak direnez, handik ikusiko ditugu).
- Gure profilaren pantailatik: Goazen gure profilaren pantailara:
![]() |
Behin gure profilean gaudela, honako ekintzak egin ahal ditugu (adibideekin ikusiko ditugu laster):
![]() |
1: Mezu bat idatzi: zer pentsatzen ari zaran? laukia bilatzen dugu, eta hor testu bat idazten dugu. Irudiaren adibidean, "Aquí escribiremos el mensaje que queremos, este es nuestro primer mensaje" jarri dugu.
6: Sortzen ari garen mezuaren pribatutasuna jarri: Lehenetsi gisa Kontua: Pribatutasun Ezarpenak: profileko Informazioa: NIRE SARRERAK atalean jarri duguna izango da. Demagun lehenetsi dudala nire argitalpenak Mundu guztiak ikustea.. Baina orain idazten ari naizen mezua bizikleta munduari buruzko da, eta lehen sortu dudan bizikleta-lagunak zerrendarentzat bakarrik ikusgai egotea nahi dut. Giltzarrapoan Pertsonalizatu aukeratuko dut, eta zerrenda horrentzat ikusgai egoteko (lagunen zerrendak erabili atalean azaldu dugun moduan) (OHARRA: Behin mezu hau idatzi dugula, hurrengoa GUZTIENTZAT egongo litzateke ikusgai, hori baita lehenetsi bezala daukagun aukera).
7: Elkarbanatu: nahi dugun mezua jarri dugu, 2-5 arteko elementuren bat gehitu dugu (nahi izanez gero) eta pribatutasuna aukeratu dugu (6). Orain Elkarbanatu (7) botoian klik egin behar dugu mezua publikatzeko.
6.6. Testua idatzi: Testu sinplea
Ikusiko dugu nola idatzi testu sinple bateko mezu bat.
Zer ari zara pentsatzen? laukiaren gainean jarriko gara eta adibidez: "Aquí escribiremos el mensaje que queremos, este es nuestro primer mensaje" idatziko dugu.
Elkarbanatu botoian klik egingo dugu:
![]() |
Behin mezua sortu dugula, mezu hau leku ezberdinetan ikusiko dugu eta dute (mezu mota hau, baita argazkiak, bideoak, estekak, hitzorduak,.... dauzkatenak ere).
- Gure profilaren orrialdean edo horman idatzita geratuko da. Gure profila ikustera sartzen den edonork, guk sartu dugun azkeneko mezu gisa ikusiko du.
![]() |
- Gainera gure Azken Berrietan ere ikusiko dugu.
![]() |
- Eta gure lagun batek Azkeneko Berrietan atalean ere ikusiko du:
![]() |
Ikusi dugun bezala, oso erraza da Facebooken parte hartzea. Momentu honetatik aurrera gure lagunek guk idatzi duguna iruzkindu dezakete. Eta gure jarduera ikusten hasten dira; Hemen gaudela gogorarazten diegu!
6.7. Testua idatzi: Argazki batekin
Oso erraza da, horretarako argazki bat sartzeko aukera daukagu:
![]() |
3 aukera dauzkagu:
![]() |
- 1: Igo Argazki bat zure unitatetik: gure ordenagailuan daukagun argazki bat igotzeko aukera ematen digu.
- 2: Argazkia atera webcam-etik: ordenagailuan web-kamera bat instalatuta badaukagu, argazki bat aterako dugu berau erabiliz.
- 3: Bilduma bat sortu: aukera hau Aplikazioak: Argazkiak dagoen lekuan ikusiko dugu. Izenak esaten digun bezala, argazki bilduma bat sortzeko aukera emango digu, eta horren bidez sartuko ditugu disko gogorrean dauzkagun argazkietatik nahi ditugunak.
Adibidea: mezua argazki batekin
Ordenagailutik argazki bat igoko dugu, eta ikusiko dugu zer gertatzen den. 1. aukera aukeratuko dugu.
Ordenagailuan daukagun irudi bat igotzeko aukera emango digu. "Arakatu" botoian klik egingo dugu, eta aukeratuko dugu disko gogorreko irudi bat. Behin aukeratu dugunean, Elkarbanatu aukeran klik egingo dugu.
![]() |
Behin Elkarbanatu aukeran klik egin ondoren, gure horman ere ikusiko dugu:
![]() |
Lehen gertatu den bezala, gure lagunek Facebookeko orrialde nagusian ikusiko lukete.
Konturatu gabe gure bigarren argazki bilduma sortu dugu: Horma argazkiak (sartu duguna argazki bat izan delako). Bilduma hau gure profilean dagoen Argazkiak fitxan ikusi dezakegu. Era honetan sartzen ditugun argazkiak, hemen geratuko dira. Aurrerago ikusiko dugu nola sortu argazki bilduma bat (garbi ikusten da beheko irudian agertzen den Argazki bilduma sortu aukerarekin izango dela).

6.8. Testua idatzi: Bideo batekin
Ikusiko dugu zer egin behar den bideo bat partekatzeko, hots, gure lagunek ikusi eta iruzkindu ahal izateko:
![]() |
Bideo bat igotzeko 2 aukera dauzkagu Facebooken:
![]() |
- 1: Web-kamera batekin bideo bat grabatu: ordenagailuan konektaturiko web-kamera bat badaukagu, zuzeneko grabaketa bat egin dezakegu
- 2: Bideo bat igo zure Unitatetik: lehen argazki bat gehitu dugun bezala, orain gure ekipoan daukagun bideo bat igo dezakegu. 2. aukeran klik egiten badugu, gure disko gogorretik bideo bat aukeratzeko modua edukiko dugu.
Testu hori gure horman ere ikusiko dugu eta gure lagunek ikusi, iruzkindu,... ahal izango dute.
Bideo bat igotzeko honako murrizketak egongo dira:
- Bideoak 100 Mega baino gutxiago izan behar du eta 2 min baino gutxiago iraun behar du. Mugikorraren bidez kontua egiaztatu dezakegu (kode bat duen mezu bat helduko zaigu mugikorrera), Facebooken kode hau sartuko dugu, eta murrizketa horiek aldatu egingo dira: bideoak 1024 M baino gutxiago izan behar du eta 20 min baino gutxiagokoa.
- Guk edo gure lagunek grabatutako bideoa.
6.9. Testua idatzi: Esteka batekin
Demagun orrialde bat edota interesgarria iruditzen zaigun albisteren bat ikusi dugula, eta besteekin konpartitu edo iruzkindu nahi dugula.
Estekaren ikonoa aukeratuko dugu:
![]() |
Interesatzen zaigun web-gunearen helbidea sartzeko aukera izango dugu. Iruzkin bat jarriko diogu estekari, besteek jakiteko zergatik den interesgarria edo zer esaten dugun estekari buruz. Adibidez, web-gune bat aurkitu dugu (gurea da.. ;) ) eta uste dugu interesekoa izan daitekeela: http://www.itxaspe.com/BlogsDeportes/MaterialDeportivo
![]() |
Atxiki botoian klik egiten dugunean, jarri dugun orrialdera joango da sistema eta titulua, deskribapena eta argazkiak aterako ditu. Beheko irudian ikusiko dugu kasu honetan zer atera duen; ez da informazio zehatza, bloga zeri buruzkoa den azaltzeko. Tituluaren gainean (1) jarriko gara, eta aldatuko dugu. Deskribapenarekin (2) gauza bera egingo dugu. Gainera, atera dituen argazkien artean miniatura bat (3) aukeratzen utziko digu (miniaturarik ikustea nahi ez badugu, Aurreikuspenik Ez aukeratuko dugu).
![]() |
Titulua, deskribapena eta miniatura-argazkia aldatu ditugu:
|
|
Elkarbanatu sakatzen dugunean, kito, esteka konpartituta daukagu ;)

6.10. Hitzordu bat sortu eta jendea gonbidatu
Demagun musika kontzertu bat, hezkuntzari buruzko hitzaldi bat,... dagoela, eta gure lagunak, lankideak,... gonbidatu nahi ditugula. Horretarako, hitzordu bat sortuko dugu.
Hitzordu bat sortu
Hitzordu bat nola sortu adibide baten bidez ikusiko dugu: Esan dugun bezala, bizikleta gustuko dugu, eta noizbehinka lagunekin irteeraren bat egiten dugu. Demagun urtarrilaren 2an goizeko 8etan BTT irteera bat antolatu nahi dugula Urbasan..
Gure argitalpenak jartzen ditugun lekuan, hitzorduen ikonoa aukeratuko dugu
![]() |
Leihotxo bat irekiko da, hitzorduari buruzko informazioa sartzeko. Aurrerago ikusiko dugu nola jarri informazio gehiago.
Gure lagunei zuzendutako testu bat jarriko dugu, hitzorduaren esteka ondoan agertuko dena. Kasu honetan: "¿Os animáis a venir? Todos con las bicicletas a pedalear".
![]() |
Hitzorduaren informazioa beteko dugu:
- Izena: hitzorduaren deskribapen-izena: "Quedada en Mountain Bike" edo bururatzen zaigun edozein izen (Donostiako XV. Maratoia,...).
- Lekua: non izango den. Kasu honetan Urbasan.
- Data eta ordua: hitzorduaren hasiera data.
Elkarbanatu botoian klik egingo dugu, eta kito: gure horman publikatuta geratuko da. Gure lagunek ikusiko dute eta iruzkinak edo horrelakoak jar ditzakete.
![]() |
-
1: Hitzorduaren esteka: hemen klik eginez gero, hitzorduaren xehetasunak ikusiko ditugu: informazio gehiago gehitu, zeintzuk dauden gonbidatuta, zeintzuk onartu duten gonbidapena,...
- 2: Gonbidapenak bidaltzeko jendeari. Hitzorduaren xehetasunetik ikusiko dugu.
Hitzordu baten xehetasunak(1)
Hitzordu baten xehetasunak ikustera goazenean, informazio pila sartzeko eta eginkizun asko daudela ikusiko dugu. Hona hitzorduaren pantaila:
![]() |
- 1: Jendea etortzera gonbidatu: Lagunak edota ezagunak gonbidatu, hitzordura etortzeko. Gertakaria aldatu ataletik ere egin dezakegu hau, aurrerago ikusiko dugu.
- 2: Sustatu ekimena iragarki batekin: Facebooken iragarki bat sor dezakegu hitzorduaren publizitatea egiteko eta horrela jende gehiago etortzeko (ordaindu behar da).
- 3: Gonbidatuen zerrenda editatu: berehala ikusiko dugu, Gertakaria aldatu ataleko aukera gisa.
- 4: Ekimen hau bertan behera utzi: ekimena ezabatu.
- 5: Gertakaria aldatu: orain ikusiko dugu.
- 6: Gonbidatuei mezua bidali: hemendik gonbidatu dugun jendeari mezu bat bidal diezaiokegu. Gonbidatuen artean 3 talde daude: gonbidapena onartu dutenak, zalantzan daudenak eta etorriko ez direnak. Mezu pertsonalizatu bat sor dezakegu talde bakoitzarentzat.
![]() |
- 7: Gonbidatuen zerrenda inprimatu: gonbidatuen artean 3 talde daude: gonbidapena onartu dutenak, zalantzan daudenak eta etorriko ez direnak. Zerrenda bat inprima dezakegu talde bakoitzarekin.
- 8: Elkarbanatu: hitzordu bat elkarbanatu dezakegu, eta horrela gure horman jarriko dugu. Gure lagunek ikusiko dute; hau da orain egin duguna. Aurrerago berriro konpartitu nahi badugu, hemendik egingo dugu. Gainera, guk sortu ez ditugun hitzorduak eta beste erabiltzaileentzat interesgarri izan daitezkeen hitzorduak elkarbanatu ditzakegu.
- 9: Esportatu: hitzordua .ics bat moduan gordetzea uzten digu, icalc formatuan, gero formatu hau onartzen duen beste sistemaren batean inportatzeko (pda, mugikorra,... ).
- 10: Zure erantzuna: hemen erantzungo dugu hitzordura joango garen ala ez.
- 11: Deskribapena: sortzean jarri dugun deskribapena. 5. aukeraren bidez alda dezakegu, laster ikusiko dugu.
- 12 eta 13: Argazkiak eta bideoak: gertakariarekin zerikusia daukaten argazkiak edota bideoak jarri.
- 14: Esteka: gertakariarekin zerikusia daukan esteka bat jartzeko.
- 15: Gonbidatu baieztatuak: etorriko diren gonbidatuak .
- 16: Hitzorduaren horma: guk edota gonbidaturen batek zerbait jartzeko.
- 17: Bestelako informazioa: gonbidatuek lagun gehiago ekar ditzakete hitzordura?
- 18: Ekintza mota: irekia den edo ez
- 19: Kudeatzaileak: ekintza hau nork kudeatu dezakeen.
Hitzorduaren xehetasunak
Lehen ikusi dugun irudian 5. aukera hartu dugu: Gertakaria aldatu. Hau, normala den bezala, egin dezakegu, gertakariaren administratzaileak bagara. Informazio gehiago sartuko dugu:
Editatu oinarrizko informazioa: Hitzorduaren titulua, non den, hasiera eta bukaera data eta ordua. Gainera, hemen hitzorduaren pribatutasuna jarriko dugu:
- Irekia: jende guztiak ikus dezake hitzordu horren edukia. Edonork erantzun diezaioke gonbidapenari edota beste edozein gonbidatu.
- Pribatua: jende guztiak ikus dezake hitzordua, baina edukia gonbidatuek bakarrik ikus dezakete. Gonbidapena jaso edota eskatu egin behar da, erantzun ahal izateko.
- Sekretua: hitzordua eta bere edukia gonbidatuta daudenek baino ezin dute ikusi. Gonbidapen bat jasotzea ezinbestekoa da.
![]() |
Editatu ezaugarriak: argazki bat jar dezakegu, azaldu zein ekintza mota izango den, erabaki jendeak argazkiak, bideoak,... igo ahal izango dituen, gonbidatuek beste jendea gonbida dezaketen,...
![]() |
Kirol ekintza bat denez, eta mountain bikekoa, disko gogorrean daukagun argazkiren bat aukeratuko dugu. Ekimen mota jarriko dugu: Kirola, Kirol ekintza.
![]() |
Jende gehiago Gonbidatu:
Pantaila honetatik nahi dugun jendea gonbidatuko dugu. Mezu bat jasoko dute hitzorduaren berri ematen, eta etorriko diren edo ez esan ahal izango dute.
- 1: Facebook-eko lagunak gonbidatu: filtratu lagunak aukeran, zerrenda bateko gure lagunek bakarrik ikustea erabaki dezakegu, baita zerrenda horretatik nortzuk gonbidatu ere.
- 2: Facebookeko lagunak ez badira, baina e-postaren helbidea badaukagu, hemen jarriko dugu.
- 3: Mezu pertsonala gehitu: gonbidapena jaso behar dutenentzat mezu pertsonalizatu bat jarriko dugu.
![]() |
Gonbidatuen zerrenda ikusi: nork onartu duen gonbidapena, nork ez..., pixka bat kontrolatzeko hitzordua nola doan.
![]() |
Behin gorde ondoren, gure hormako aldaketak ikusiko dira (irudian ikusten dugun moduan). Norbaitek hitzorduaren estekan klik egingo balu, oraintxe jarri dugun informazio guztia ikusiko luke.
![]() |
Edozein momentutan hitzordura joan gaitezke eta ikusi nola dauden gonbidapenak, jende gehiagok erantzun duen,...
6.11. Lagunekin txateatu Facebooken
Ikusi dugu gure lagunekin nola aritu behar dugun: iruzkinak bidaltzeko, gure mezu pertsonalak bidaltzeko, lagunek sortutako argitalpenak konpartitzeko,...
Batzuetan, une horrexetan konektatuta dagoen lagun batekin hitz egin nahi dugu txat bidez, berehalako mezuak bidaliz (Txat baten definizioa Wikipedian ).
Facebooken txat tresna bat daukagu. Oso erraza erabiltzeko, baina oso funtzio gutxikoa, antzeko tresnekin konparatzen badugu (Pidgin, Skype, Messenger,....).
2 erabiltzaile arteko txat bat egin dezakegu (2 baino ez), fitxategiak ezin dira bidali..., baina oinarrizkoena badaukagu. Zer da oinarrizkoena? Oraintxe ikusiko dugu adibide batekin.
Facebookeko hasierako orrialdean 2 leku dauzkagu txata irekitzeko:
![]() |
- 1: Konektaturiko lagunak: ezkerreko menuan daukagun koadrotxoan, momentu horretan konektatuta dauden lagunen zerrenda bat agertuko da (eta eurekin txateatzen has gaitezke).
- 2: Txat: eskuineko beheko aldean Txat jartzen duen ikono txiki bat daukagu. Hemen klik egiten badugu leihotxo bat irekiko zaigu. Konektaturiko lagunak: Guztiak ikusi-n klik egiten badugu pantaila bera irekiko zaigu.
![]() |
Hau da beheko aldean irekitzen den leihotxoa. Momentuz lagun bakarra dago konektatuta, eta berarekin txateatzen hasi gaitezke. Lagun horren izen gainean jarriko gara, klik bikoitza egin, eta txat leihoa irekiko da (laster ikusiko dugu).
![]() |
Lagunen egoera ikonoak
- Bola berde txiki bat: lagun hau on line dago momentu honetan. Kontuz honekin, ez du esan nahi hor dagoela eta berehala ikusiko duela zuen mezua; gerta daiteke nabigatzen egotea, fitxa bat baino gehiago irekita (bat Facebooken) daukalako, eta ez konturatzea norbait saiatzen ari dela berarekin hitz egiten.
![]() |
- Ilargi-erdi grisaxka bat: gure lagunak Facebook irekita dauka, baina ez dago berarekin lanean. Normalena da ordenagailua piztuta eta Facebook kontua irekita edukitzea, baina bera ez egotea ordenagailu aurrean. Mezu bat bidal diezaiokegu, eta gero erantzungo digu.
![]() |
Hau da Iñakirekin txateatzeko irekitzen den leihoa:
- 1: Idazteko gunea. Enter (lerroa aldatzeko tekla) sakatu arte, testua ez da bidaliko.
- 2: Gure elkarrizketa ikusiko dugun gunea.
![]() |
Goazen zerbait idaztera. Idazteko gunean esaldi bat jarriko dugu.
![]() |
Esaldia bukatzen dugunean, Enter sakatuko dugu, eta historia gunera igaroko da.
![]() |
Iñakik idatzi diogula ikusiko du, txat leihoa ireki delako, eta gure mezua hor ikusiko du.
![]() |
Iñakik erantzungo digu:
![]() |
Momentuan zer idatzi duen ikusiko dugu eta erantzun diezaiokegu. Hitz egiteko modu azkarra eta erosoa da.
![]() |
Txat leihoaren aukerak
- 1. Ikonotu: Jaitsi leiho hau eta behean utzi.
- 2. Itxi leihoa: Hori bai, Iñakik idazten badu berriro irekiko da.
- 3. Garbitu solasgunearen historia
![]() |
Txataren aukera aurredefinituak
Txat fitxan Aukera batzuk dauzkagu, sortzen ditugun txat guztietarako balio dutenak.
![]() |
- Deskonektatu: nahiz eta Facebooken egon, txatean ez naiz agertuko. Inor ezin izango da bide horretatik nirekin harremanetan jarri.
- Solasgune leihoa atera: ez da leihotxo txiki bat irekiko, nabigatzaileko leiho oso bat irekiko da.
- Mezu berriak sartzen direnean, soinua jo: aktibatuta dago lehenetsi gisa. Oso erosoa da, beste gauza batean lanean aritu arren, soinu bat entzungo dugu, txatean norbaitek mezu bat bidali digula adierazteko.
- Konektatuta dauden laguna leiho irekiarekin mantendu: beste gauza batzuetan aritzen garenean ez da leihoa itxiko, eta uneoro ikusiko dugu nortzuk dauden konektatuta.
- Konektatuta dauden lagunen izenak bakarrik erakutsi: deskonektatuta dauden lagunak zerrendan ez agertzeko.
![]() |
Erraza ezta? Orain badakizue, praktikatzera ;)
6.12. Gure erabiltzaile profilaren orrialdea: Horma, informazioa, argazkiak,...
Gure idatziak sartzerakoan pantaila hau ikusi dugu. Orain azalduko dugu pantaila honen atal bakoitza zer den.
Gure erabiltzaile profilean sartzeko 2 leku geneuzkan:
![]() |
Pantaila honetara joango gara, eta hemen gure informazio guztia daukagu (edo beste pertsona baten profilean sartu bagara, bere informazioa ikusiko dugu).
![]() |
- 1: Horma, Informazioa, Argazkiak.. : Instalatuta eta fitxa moduan ikusteko jarrita dauden aplikazioak. Profil bat sortzerakoan 2 aplikazio daude bistan: Horma eta Informazioa. Argazki bilduma bat sortzen dugunean, argazkien fitxa agertuko da. Begiratzen badugu + sinbolo bat daukagu, aplikazio gehiago gehitzeko. Hau Aplikazioak atalean azalduko dugu.
- 2: Argitalpen Panela: dagoeneko Facebook-en parte hartu: mezuak, argazkiak, estekak publikatu atalean azaldu dugu.
- 3: Gure horma: guk horman idatzi duguna edota besteek idatzi dutena agertzen da (gure profilean sartu dira eta gure horman guretzako mezu bat utzi dute). Laster adibide batekin ikusiko dugu.
- 4: Nire profila editatu: Facebookeko profila editatu atalean ikusi dugu
- 5: Aurkezpen txiki bat Facebookeko profila editatu atalean jarri duguna. Nahi dugunean alda dezakegu.
- 6: Informazioa: hasiera batean sartu dugun informazioa. Koadroa editatzeko botoian klik eginez, zabaltzen da eta erabakitzen dugu zein informazio agertuko den hemen:
![]() |
- 7: Lagunak: gure lagunen zerrenda bat da. Koadroa editatzen badugu, laukitxo honetan zenbat lagun agertuko diren erabaki dezakegu. Gainera erabaki dezakegu gure lagunak ikusgai egotea edo ez. Ikusten badugu (Lagunen zerrenda guztiei erakutsi), nahiz-eta ez aukeratu, behean ohar bat agertzen da lagunen zerrenda gure lagunentzat beti ikusgai egongo dela esanez.
![]() |
- 8: Argazkiak: sartu ditugun azken argazkiak. Aurrerago, Aplikazioen atalean, ikusiko dugu nola egin laukitxo hau hemen ez agertzeko.
- 9: Iragarkiak: iragarkiak, Facebookek sartzen digun publizitatea.
- 10: Txateatu, berehalako elkarrizketa bat (txat) gure lagunekin sortzeko. Lagunekin txateatu Facebook-en atalean ikusi dugun moduan.
6.13. Beste erabiltzaile baten horman edo profilan publikatu
Demagun lagun bati mezu bat utzi nahi diogula. 2 modu dauzkagu :
- 1: Pribatua: Iñakiri mezua bidali aukera (bere pribatutasun aukeretan onartuta eduki behar du). Inork ez du jakingo mezua bidali diodala, Iñakik bakarrik jakingo du.
- 2: Publikoa: mezua bere horman idatziko dugu.
![]() |
Bere horman idazteko aukera ikusiko dugu. Besterik gabe, nahi dugun testua idatziko dugu:
![]() |
Eta Elkarbanatu botoian klik egingo dugu. Iñakik posta elektroniko bat jasoko du (nire horman zerbait idazten dudanean, nire lagunek ez dute posta elektronikorik jasotzen), nik bere horman idatzi dudala esanez. Zuzenean abisatuko dio (Iñakik pribatutasun aukeratan aukera hau kendu ez badu).
![]() |
Esteka jarraitzen badu, bere hormara joango da eta nik idatzitakoa ikusiko du. Nahi badu, erantzun egingo du.
![]() |
Gure lagun komunek euren hasierako orrialdean gure arteko solasaldia ikusiko dute, eta nahi izanez gero, erantzun dezakete. Hori bai, garbi ikusiko dute nik Iñakiri bidalitako mezu bat dela, hots, berarentzat dela ;)
![]() |
Jolastu pixka bat honekin, eta ikusi nola doan, ados?
6.14. Mezuak eta eguneraketak Facebooken
Demagun norbaitek mezu bat bidaltzen didala. Horretarako nire profilean sartu, eta Korori mezu bat bidali aukeran klik egin du (aukera hau ikusgai egongo da, nire pribatutasun aukeratan horrela erabaki badut).
![]() |
Leihotxo bat irekitzen da, mezua idazten du eta Bidali botoian klik egiten du.
![]() |
Nola konturatzen naiz mezu berri bat daukadala?
Normalean posta elektroniko bat helduko zait, mezu berri bat daukadala esanez.
![]() |
Batzuetan Facebookek huts egiten du, eta posta elektronikorik ez du bidaltzen. Beste era bat dago konturatzeko: Mezuen ikonoa aktibatzen da, eta jartzen du irakurri gabeko zenbat mezu dauzkagun.
![]() |
Hor sartzen bagara, azken mezuak ikusiko ditugu, kasu honetan bat soilik:
![]() |
Mezu barruan sartzen bagara, erantzun dezakegu. Ikusten duzuenez, argazki bat, esteka bat,... gehitu daiteke.
![]() |
Beste era bat mezuen zerrenda ikusteko: Gure hasierako orrialdetik, ezkerreko menuan: Mezuak.
![]() |
Eta hemen gaude:
![]() |
- 1: Mezuak: sarrerako postontzia, jaso ditugun posta elektronikoak. Hemen pertsonen eta taldeen mezuak jasoko ditugu. Hona heltzen diren mezuak, gure Facebookekin lotuta dagoen e-postara ere bidaliko dizkigu (momentu horretan Facebookek huts egiten ez badu).
- 2: Eguneraketak: hona orrialdeek bidali dituzten eguneraketak helduko dira. Ikusiko dugun bezala, orrialdeek ezin diete jarraitzaileei mezu zuzenak bidali. Eguneraketak bidaltzen dituzte, eta hemen ikusiko ditugu. Hori bai, guk joan behar dugu Eguneraketak atalera zerbait berria dagoen ikustera (ez zaigu mezurik helduko).
- 3: Bidaliak: guk bidali ditugun posta elektronikoak.
- 4: Mezu Berria: mezu elektroniko berri bat bidaltzeko.
- 5: Mezuak Bilatu: hitz bat daukaten mezu guztiak bilatzeko.
- 6: Mezuen aukerak: mezu bat edo batzuk aukeratuko ditugu, eta irakurri edo ez irakurri gisa markatuko ditugu edo SPAM delakoa salatu, ezabatu,...
7. Aplikazioak Facebookeko profiletan
7.1. Oinarrizko aplikazioak Facebooken
Ikusten dugunez, Horma, Informazio eta Argazkien ondoan , + sinbolo bat agertzen da. Aplikazio batzuk bistara ateratzen utziko digu.
![]() |
Honakoak dauzkagu: Estekak, Hitzaldiak, Bideoa,... eta aurrez erabili ditugun aplikazioen artean bilaketa bat egin dezakegu (momentuz ez dugu bat ere erabili, beraz ez dira gehiago agertuko). Laster ikusiko dugu nola gehitu aplikazio gehiago.
Estekak aplikazioa gehituko dugu
![]() |
Eta Estekak deituriko beste fitxa bat agertuko da. Orain gure horman estekaren bat gehitzen badugu:
![]() |
Estekak fitxan esteka hori agertuko da. Hori gertatuko da gehitzen dugun esteka bakoitzarekin.
![]() |
7.2. Aplikazioen ezarpenak
Kontua: Aplikazioen ezarpenak atalera joango gara:
![]() |
Instalatuta dauzkagun aplikazioen zerrenda ikusiko dugu. Oraindik ez dugu aplikaziorik instalatu, daudenak dira Facebookekin lehenetsi gisa datozenak.
![]() |
Aplikazioen ezarpenak editatu
Aplikazio bakoitzaren ondoan Ezarpenak aldatu aukera daukagu. Hitzorduen ezarpenak aldatu nahi baditugu, hemen ikusiko dugu zeintzuk aukera dauden:
![]() |
Koadroa (Box) eta Fitxa (Tab) erabilgarri daudela ikusiko dugu, baina ez ditugu gehitu. Gehitu dezagun Koadroa (Box) aukera, ea zer gertatzen den:
![]() |
Gure profilean beste fitxa bat agertuko da, Kutxak deitzen dena. Sartzen bagara, hor izango ditugu gure hitzorduak. Beste aplikazioren bat editatzen badugu eta Koadroa (Box) aukera gehitzeko esaten badugu, hemen agertuko da.
![]() |
aukera gehitzen badugu:
![]() |
Hitzorduen aplikazioa gure profilean beste fitxa baten moduan agertuko litzateke.
![]() |
Aplikazioen baimen gehigarriak (additional permissions)
![]() |
Baimen gehigarriak (additional permissions): Aplikazio honek gauzak egiteko zein baimen dauzkan: mezuak bidali, nire horman informazioa idatzi,...
Taldeak aplikazioaren ezarpenak
Hasieratik dagoen beste aplikazio bat Taldeak da. Laster Taldeak zer diren azalduko dugu, baina Facebookeko beste entitate bat dira, gai konkretu baten inguruan aritzeko erabiliko ditugunak.
Aplikazio honek dauzkan ezarpen aukerak honakoak dira:
Profila: Informazio atala: Gehitua edo ez. Honekin gure informazio orrialdean sartuta gauden taldeak ikusgai egongo diren ala ez erabakiko dugu.
![]() |
Taldeak aplikazioaren Baimen gehigarriak atalean, lehen Estekak aplikazioak zeuzkan baimen ezberdinak ikusten ditugu. Hemen erabakiko dugu aplikazio horri zein baimen emango diogun.
![]() |
Ikusten dugun bezala, aplikazio bakoitzak aukera ezberdinak dauzka.
Facebookekin instalatuta datozen aplikazioak gainetik ikusi ditugu. Askoz gehiago daude, batzuk Facebookeko jendeak egindakoak, beste batzuk gu bezalako jendeak egindakoak. Adibideren bat ikusiko dugu, baina milaka dira, eta ezinezkoa izango da denak ikustea.
7.3. Aplikazioen bilgunea Facebooken
Facebookeko jendeak aplikazio asko garatu ditu, baina edozein erabiltzailek igo dituenak ere asko dira (Facebook platform bat dago: APIa irekita dago, garatzaileek euren aplikazioak garatu ahal izateko. Lasai egon esaldi hau ulertu ez baduzu).
Denbora-pasa oso atal garrantzitsua da Zuckerberg-en enpresarentzat, izugarrizko aniztasuna dago aplikazioen artean, jokoak eta testak, "Galletas de la fortuna", adimen-testak, FarmVille jokoa,... oso ezagunak dira, besteak beste. Aplikazio askok osagai sozial bat besterik ez daukate (gure lagunekin elkarrizketa sortzeko), eta ez dute gauza handirik egiten. Ikus dezagun horrelako bat:
Hemen aurki dezakezu aplikazioen bilgunea:
Instalatu aplikazio bat Facebooken
Demagun Galletas de la Fortuna deitzen den aplikazio bati buruz zerbait entzun dugula. Saiatuko gara bilatzen. Horretarako aplikazioen bilatzailea erabiliko dugu.
![]() |
Bilatzailean "Galleta" jarri dugu eta hitz hori daukaten aplikazioak azalduko dira:
1. Hilean zenbat erabiltzaile erabiltzen ari diren aplikazio hori
2. Aplikazioari buruzko kritikak. Aplikazio hori erabiltzen duten erabiltzaileek ebaluatzen dute, eta hemen ebaluazio orokor bat ikusiko dugu.
![]() |
Galleta del Amor jartzen duen aplikazioan sartuko gara, dagokion estekan klikatuta (3).
Behin aplikazioaren orrialdean gaudela, Aplikaziora joan aukeratuko dugu (OHARRA: Ezer instalatu baino lehen, Kontuz Facebook-eko Aplikazioekin atala
![]() |
Aplikazio honek egiten duen gauza bakarra esaldi bat ematea da. Kasu honetan "Un amigo necesita ayuda urgentemente" eman digu. Demagun "Nire horman konpartitu nahi dut" aukeratzen dudala.
![]() |
Publikatu nahi dudala aukeratzen badut, iruzkin bat jar dezaket.
![]() |
Nire horman idatzita agertuko da, eta horregatik nire lagun guztiek euren hasierako orrialdeetan ikusiko dute. Hau ikusita, batzuk aplikazioan sartuko dira, ikusiko dute zer den eta batzuek erabili ere egingo dute.
![]() |
Aplikazio bat nola ezabatu
Aplikazioren bat ez badut erabili nahi, nola ezabatuko dut?
Kontua: Aplikazioen ezarpenak
Profil guztiekin instalaturik etortzen diren aplikazioez gain (ezabatu ezin direnak), eskuinaldean X bat daukan bat ikusiko dugu. Oraintxe instalatu duguna da (Galleta del amor). Xean klik eginda, desinstalatuko genuke aplikazio hori. Hori bai, edozein momentutan berriro instala dezakegu.

7.4. Kontuz ibili Facebookeko aplikazioekin
Egunero milaka aplikazio sortzen dira, eta milaka erabiltzailek instalatzen dituzte. Gure lagun bat aplikazio bat erabiltzen ari dela ikusten dugunean, askotan geu ere erabiltzen hasiko gara: "Gure lagunek instalatu badute, konfiantzazkoa dela seinale".
Mundu osoan zehar zabalduta eta onartuta dagoen plataforma bat denez, Interneteko "mamorro txarrak" lanean ari dira gutaz, "egiten ari garenari behar den garrantzia ematen ez diogun erabiltzaile gizagaixoez", baliatzeko.
Facebookek, enpresa gisa, ez ditu aplikazio guztiak berrikusten, eta aplikazio asko garatzen ari dira erabiltzaileen informazioa ateratzeko (badira enpresak informazio hori erosteko prest). Zer egingo dute informazio honekin? SPAMa bidaltzeko erabili, gure telefono zenbakiekin zerbait egin, gure familiaren datuak dauzkate, gure erlijioari edota lanari buruzko informazioa daukate.
Hasieran segurtasun arazorik ez zeukaten aplikazio batzuk ere krakatu dituzte, "nahi ez den" osagai bat gehitzeko: birusak, troiarrak, eta abar. ;(
Esandakoa, Kontuz!
8. Taldeak Facebook-en
8.1. Zer da Facebook-eko talde bat eta zertarako balio duen?
Zer da Facebook-eko talde bat?
Bizi garen munduan, talde bat zaletasunak, interesak,... partekatzeko elkartzen den jende multzo bat da. Facebooken antzeko zerbait dela esan genezake.
Jendeak bere iritziak, esteka interesgarriak, iruzkinak,... utziko ditu taldean. Interes berdintsuak dauzkaten pertsonekin elkarrekin aritzea ahalbidetzen digu (ez dira Facebookeko gure lagunak izan behar).
Talde batek dauzkan funtzioak ez dira asko, baina behar dugunaren arabera nahikoak izango dira. Eskuliburu atal honetan taldeak erabiltzaile arrunt baten begietatik ikusiko ditugu. Aurrerago ikusiko dugu talde bat nola sortu. Baina Orrialdeak ere ikusi behar ditugu, beraz, pazientzia pixka bat.
Facebookeko talde adibideak
Erraz ulertzeko, adibide batekin ikusiko dugu zer diren taldeak.
Mota guztietako taldeak ikus ditzakegu, eta milioika helburu ezberdinekin. Ideia bat egiteko, hemen dauzkazue batzuk.Taldeak zer diren ulertzeko adibide batekin ikusiko ditugu.
Txirrindularitza gustuko duzu?
![]() |
Sukaldaritza kontuak gustuko? Begiratu zenbat talde dauzkazun horri buruz.
![]() |
Eta horrela imajina ditzakezun gai guztiekin.
Hurrengo ataletan ikusiko dugu nola bilatu taldeak, nola egin bat talde batekin eta nola parte hartu talde batean.
8.2. Ze talde mota dauden Facebook-en
Sortzerakoan, sortzaileak erabakiko du zein motatako taldea den: 
- Irekia: edozein momentutan bat egin dezakegu taldearekin, eta edonor gonbida dezakegu bat egitera. Taldearen informazioa eta edukia edonork ikus ditzake, eta bilaketa-tresnek indexatu dezakete.
- Pribatua: taldearekin bat egiteko, eskaera bidali behar dugu, eta administratzaileak erabakiko du baimena eman ala ez. Taldearen deskribapena edonork ikus dezake, baina Horma, Eztabaidak eta Argazkiak kideek bakarrik ikus ditzakete.
- Sekretua: taldea bilaketetan ez da agertuko, eta kideen profiletan ere ez. Horrelako talde batekin bat egiteko gonbidapen batez bidez izan behar da. Taldearen informazioa eta edukia kideek bakarrik ikusiko dituzte.
8.3. Nola egin bat talde batekin?
Talde batekin bat egiteko modu ezberdinak daude:
- Gai bat interesatzen zaigulako eta Facebookeko taldeetan bilaketa bat egiten dugulako.
- Gonbidapen baten bidez: Taldea ez dugu ezagutzen, baina lagun baten mezu elektroniko bat heltzen zaigu taldean parte hartzeko gonbidatzeko.
- Lagun bat talde batean sartu dela ikusten dugulako. Taldea bisitatu eta gero, interesgarria iruditzen zaigu, eta bat egiten dugu.
Bilaketa bat eginez
Facebook-eko edozein pantailatik bilatzeko kutxa daukagu. Demagun "cocina"-rekin zer ikusterik daukaten taldeak bilatu nahi ditugula
![]() |
Bilaketa gunera eramango gaitu:
- 1. Talde-iragazkia jarriko dugu.
- 2. Taldearen izenean klik egiten badugu, taldera joango gara, interesatzen zaigun ala ez ikusteko.
- 3. Talde batek zenbat kide dauzkan ikusiko dugu.
- 4. Interesgarria iruditzen bazaigu, taldearekin bat egingo dugu. Aurrerago ezertarako ez duela balio ikusten badugu, oso erraza da baja ematea. Ikusiko dugu nola.
![]() |
Demagun taldearen izenean klik egin dugula (2) . Taldearen orrialdera joango gara, eta bertan taldeari buruzko informazioa ikusiko dugu.
![]() |
Taldearen hormara joaten bagara, zein mugimendu daukan eta jendeak zer idazten duen ikusiko dugu. Ikusten duzuenez, nire lagunak ez direnak ere idazten ari dira, eta ikus dezaket zer jartzen duten. Ez ditut ezagutzen, baina zaletasun bat konpartitzen dugu.
Zer jartzen duten irakurtzen joango naiz.
![]() |
Hau egin eta gero, erabakiko dut taldearekin bat egin edo ez
Gonbidapen baten bidez bat egin
Gure lagun batek uste du talde bat guretzat interesgarria izango dela, eta gonbidatzen gaitu. Mezu elektroniko bat helduko zaigu gonbidapenarekin
![]() |
Esteka jarraitzen badugu, taldera joango gara eta horrela ikusiko dugu interesa daukagun ala ez.
![]() |
Dagoeneko bi talderekin bat egin dugu, eta gure lagunek euren hasierako orrialdean ekintza hau ikusiko dute. Hona hemen talde batekin bat egiteko beste modu bat, oraintxe ikusiko duguna.
![]() |
Gure lagun batek talde batekin bat egin duela ikusi dugulako
Hemen sare sozialen biralitatea sartzen da. Gure lagun bat talde batean sartu da, eta guk Facebookeko gure hasierako orrialdean ekintza hori ikusten dugu (Iñakik X taldearekin bat egin du). Iñakik gure antzeko interesak dauzkala badakigunez, taldea bisitatzen dugu, eta interesgarria iruditzen bazaigu, bat egingo dugu.
8.4. Talde baten aukerak
Talde adibide batzuk ikusi ditugu. Taldeetan atal batzuk daude, eta ez dago gauza handirik egiteko.
![]() |
- 1: Jendea bat egitera gonbidatu: Taldea interesgarria bada, zer dela-eta ez ditugu gonbidatuko gure lagunak taldearekin bat egitera?
- 2: Taldea utzi: Behin taldearen barruan gaudela, agian konturatuko gara ez dela oso erabilgarria eta baja eman nahi dugu. Hemendik egin dezakegu.
- 3. Horma: Taldearekin aritzeko. Ikusteko zer dagoen idatzita, iruzkinak jartzeko,...
- 4. Informazioa: Taldeari buruzko informazio pixka bat, zertarako den, nor sar daitekeen,...
- 5. Eztabaidak: Oso sinplea den eztabaidagune bat.
- 6. Argazkiak: Taldeko kideek argazkiak igotzeko leku bat (taldeko administratzaileak baimena eman badu).
- Bideoak: Bideo-gune bat. Hau ez dago aktibaturik, administratzaileak horrela erabaki duelako.
- Hitzorduak: Taldearen hitzorduak ikusteko. Talde honetan ez daude aktibaturik.
8.5. Zer ikusten dugun talde batean eta nola jarraitu talde bat.
Dagoeneko talde batzuetan alta eman dugu, eta orain talde batean zer pasatzen ari den jakin nahi dugu.
Nola enteratzen gara talde batean gertatzen ari denaz?
- Taldean sartuko gara, ikusteko zer gertatzen ari den. Horretarako hasierako orrialdean Taldeak atala aukeratuko dugu (1), eta ikusiko dugu zein taldetan gauden sartuta. Lagunen Taldeak (2) atala zabaltzen badugu, gure lagunak sartuta dauden taldeak ikusiko genituzke, eta nahi izanez gero, horiekin bat egingo genuke.
![]() |
Interesatzen bazaigu talderen bat, esteka jarraituko dugu eta bat egingo dugu taldearekin. Horrela dagoen mugimendua ikusi, nahi duguna iruzkindu, zer edo zer berria sortu,... Nahi duguna egin dezakegu.
![]() |
- Gure lagun batek sarreraren bat jartzen badu taldeko horman, nik Facebookeko hasierako orrialdean ikusiko nuke.
- Talde baten administratzaileak taldekide guztiei mezu elektroniko bat bidaltzen badie, nik posta elektronikoan jasoko dut, eta mugimendua dagoela ikusiko dut. Horrek gogorarazten dit taldean sartuta nagoela, eta taldera joango naiz bisita bat egitera. Hori bai, administratzaileak mezu asko bidaltzen baditu, eta niretzat interesgarriak ez badira, litekeena da taldean baja izatea.
Talde batek dinamizatzailea behar du, bestela ez du funtzionatuko
Facebook erabiltzen hasten garenean, talde batzuekin bat egiteko gonbidapen pila jasoko dugu. Talde batzuekin bat egingo dugu, eta gero ez ditugu jarraituko, eta horietaz ahaztu egingo gara. Talde batek dinamizatzaile bat behar du, oroigarriak bidaltzeko, gertatzen dena kontatzeko,... Bestela litekeena da taldea hiltzea.
Gure ustez ondo dabilen talde baten adibide bat jarriko dizuegu, Elgoibarko Taldea Facebook-en. Talde honetan, elgoibartar batzuek taldearen horman euren sarrerak idazten dituzte, eta astean behin administratzaileak laburpen bat posta elektronikoz bidaltzen digu. Mezu elektroniko horrekin zer lortzen du? Nik ez ahaztea taldea hor dagoela. Handik pasatzen naiz, eta ikusten dut zein gauza berri dagoen. Hori izan daiteke taldea mobilizatzeko era on bat.
![]() |
Aurrerago talde bat nola sortu ikusiko dugu.
9. Orrialdeak Facebooken
9.1. Zer da Facebookeko orrialde bat eta zertarako erabiltzen da?
Facebook jaio zenean, profil pertsonala zen helburu bakarra. Hasiera batean erabiltzaileek lagun, ikaskide eta abarrekiko harremanei eusteko sortu zen.
Aurrerago enpresek, markek,... profilak sortu zituzten euren produktuak-eta sustatzeko, eta horretarako Facebookek elementu berri bat sortu egin zuen: Orrialdeak (Profil Publikoak edota Fan Pages).
Eskuliburuaren atal honetan Orrialdeak jarraitzaile arrunt baten ikuspuntutik ikusiko ditugu. Aurrerago Taldeen eta Orrialdeen ezberdintasunak administratzaile baten ikuspuntutik ikusiko ditugu (atal oso bat eskainiko diogu, eta bertan adibide gisa talde bat eta orrialde bat sortuko ditugu).
Lehen aipatu dugun bezala, Orrialdeen atzetik enpresak, markak, instituzioak,... daude. Jarraitzaileekin harremanetan jartzeko erabiltzen dituzte. Orrialdeen helburua jarraitzaileei informazioa ematea, gurekin harremanetan jartzeko modu bat eskaintzea, iruzkinak, iradokizunak,... jasotzeko.
Orrialde mota ezberdinak ikusiko ditugu, baita horiek nola jarraitu ere.
9.2. Nola egin orrialde baten jarraitzaile?
Talde batekin bat egiteko bezala, orrialde baten zale egiteko era ezberdinak dauzkagu:
- Gai bat interesatzen zaigulako eta Facebookeko orrialdeen artean bilaketa bat egiten dugulako. Taldeekin ikusi duguna oso antzekoa da, baina Orrialdeak erabilita.
- Iradokizun bidez: Orrialdea ez dugu ezagutzen, baina lagun baten mezu bat heltzen zaigu, orrialdearen jarraitzaile egitea iradokitzeko. Taldearekin ere antzekoa zen.
- Facebooken ikusi dugulako lagunen bat orrialde baten zale egin dela, eta bisitatu eta gero, interesgarria izan daitekeela iruditzen zaigulako.
![]() |
- Harremana daukagun enpresa/instituzio baten orrialdean ikusi dugulako. Web-gune batean gero eta ohikoagoa da sare sozialetan non dauden jakinaraztea.
Adibide batekin ikusiko dugu nola egin orrialde baten jarraitzaile.
Web-gune batean ikusten dugulako
Demagun blog bat jarraitzen dugula (behekoa nire bloga da, badakizue, jarraitzaile egin...).
![]() |
Ikusten dugu "Itxaspe en Facebook" esteka bat dagoela (eskuineko menuan). Nola dakit orrialde bat dela? "Hazte Fan" (Egin zaitez jarraitzaile) jartzen duelako.
![]() |
Esteka jarraituz Itxasperen orrialdea Facebook-en
![]() |
Orrialde oso ezberdinak izan daitezke. Batzuk oso politak izango dira, funtzio gehiago, gutxiago, itsusiagoak.... Nork kudeatzen duen, bere helburua zein den, ezagutza, aurrekontua eta abarren arabera emaitza ezberdina izango da. Hemen ikusten dugun adibidea orrialde arrunt batena da, gauza handirik ez daukana. Baina bere funtzioa badauka: www.itxaspe.com-eko jarraitzaileekin harremanetan egotea (kirola+furgonetak+autokarabanak).
- 1: Jarraitzaile Egin : orrialdea gure interesekoa bada eta jarraitu nahi badugu, hemen klik egin, eta orrialdearen zale izango gara. Botoi hau (-->) agertzen bada orrialde baten aurrean gaude. Nahiz-eta jarraitzailea egin, orrialdeak ez dauka gurekin zerikusirik, sortzaileak ez dira gure lagunak izan behar, eta ez dituzte gure datuak, argazkiak,... zertan ikusi behar. Inork ez digu baimenik eman behar jarraitzaile egiteko (laguntasun harreman batekin bai, bi ez dira lagunak batek ez badu nahi).
- 2: Orrialdean zein fitxa dauden: Horma: parte hartzeko (orrialdearen sortzaileak hala erabaki badu behintzat), argazkiak igo (baimenduta badago),... Sortzaileak erabakiko du zenbat fitxa egongo diren.
- 3: Aukerak: hemen klik egiten badugu, azpimenu bat zabalduko da, bertan aukeratuko dugu orrialdearen idatziak soilik ikusiko ditugun, jarraitzaileen idatziak soilik edota bien uztarketa bat (hau ere hasieran orrialdearen sortzaileak erabakitzen du).
- 4: Lagunei gomendatu: orrialdea lagunen bati interesatuko zaiola pentsatzen badut, hemen klikatu eta nik aukeratzen ditudan lagunei mezu elektroniko bat helduko zaie, orrialdearen jarraitzaile egiteko gomendatzeko.
- 5: Jarraitzaileak: ikusteko zenbat jarraitzaile dauzkan orrialde honek eta zeintzuk diren.
![]() |
9.3. Zer ikus dezakegu orrialde batean eta zer egin behar dugu horren zale izateko?
Talde batekoak ez bezala, orrialde bateko argitalpenak hasierako orrialdean ikus ditzakegu.
Beraz, hor ikusiko ditugu orrialdearen berriak. Hori bai, kontuan eduki hasierako gure orrialdean bakarrik orrialdearen administratzaileak idatzitakoak ikusiko ditugula, eta ez edozein jarraitzailek jarri dituen gauzak (bestela zoramena litzateke, adibidez Coca-Colaren Facebookeko orrialdeak 5 miloi jarraitzaile baino gehiago dauzka; demagun guztien sarrerak gure hasierako orrialdean ikusiko genituzkeela, dena zaborrez beteko litzaiguke).
Behin Itxasperen zale egin garela, gure hasierako orrialdean, gure lagunen sarrerekin nahasturik, Itxasperen idatziak ere hasiko dira agertzen.
![]() |
- 1: Jarraitzen dugun orrialdera joateko: Orrialdera joaten bagara, han bai ikusiko ditugula jarraitzaileen idatziak. Horretarako, behin orrialdean sartu garela, Aukerak menua zabalduko dugu (beti ere, administratzaileak hala erabakita, aktibo badago) eta ZALEAK BAKARRIK aukeratuko dugu (horrela garbiagoa izango da eta soilik orrialdearen jarraitzaileek idatzitako sarrerak ikusiko ditugu).
- 2: “Atsegin dut” adierazi, iruzkina jarri edota idatzitakoa elkarbanatu dezakegu, parte-hartze atalean ikusi dugun bezala. Hori bai, erabiltzaile profil batekin alderatuz gero (bertan sarrera bati norbaitek erantzuten badio, mezu bat jasotzen da), orrialde baten sarrera bati erantzuten badiogu, orrialdearen administratzaileek ez dute mezurik jasoko. Administratzaileek jarraipen zehatza egiten ez badute, gure iruzkina ahaztuta geratuko da ;(
Demagun jarraitzen dugun orrialdera joan garela (1). Jarraitzaileen sarrerak soilik ikusi nahi ditugu. Horretarako, Aukerak zabaldu (agertzen ez bada, administratzaileek horrela erabaki dutelako da).
![]() |
Eta behin aukerak zabaltzen direnen, ZALEAK BAKARRIK (JUST OTHERS) aukeratu. Orain jarraitzaileen sarrerak ikusiko ditugu.
![]() |
Demagun zale batek sarrera berri bat sartu duela. Zerbait erantzuten badugu, zaleak erantzunaren berri izango du posta elektronikoaren bide. Orrialdearen administratzaileak, ordea, ez.
Orrialdeak erabiltzaile baten ikuspuntutik ikusi ditugu. Aurrerago ikusiko dugu nola sortu eta administratu orrialde bat.
10. Facebook enpresentzat. Sare sozialak baliagarriak al dira enpresentzat?
10.1. Facebook sare sozialean egon behar dugu?
Gaur egun Facebooken (2010/03/12) 400 miloi erabiltzaile baino gehiago daude. Eta kopuru hori egunero igotzen ari da. Denok daukagu ezagunen bat Facebooken denbora luzea ematen duena eta gure Facebookeko lagun kopurua ere igotzen doa. Gainera, erabiltzaile kopurua ez ezik, konektatuta pasatzen dugun denbora ere igotzen ari da. ("Social Media"-en konexio denbora %82 igo du).
Estatu Batuetan 2010. Martxoan Facebookek Googleri bisita kopuruan irabazten dio
*Sare sozialen egoera Espainian .. eta mundu osoan", http://www.trecebits.com/2010/03/24/estado-de-las-redes-sociales-en-espana%E2%80%A6-y-el-resto-del-mundo-video gunetik ateratako bideoa
Orain, enpresa, negozio, marka edota institutu baten ikuspuntutik ikusiko dugu. Gure bezeroak izan daitezkeenak Facebooken daude, beraz, geu ere han egotea komenigarria da. Moda bat izango al da? Denborak esango du, baina oraingoz gogor jotzen ari da, eta dirudienez hori da joera.
Facebook erabiltzen baduzue, konturako zarete profesional asko daudela, euren produktuak ezagutarazteko, eta orrialdeetako jarraitzaileei eskaintzak bidali edota jarraitzaileen zalantzei erantzuna ematen dietela...
Zein jende mota dago Facebooken?
Facebooken adin eta mota guztietako jendea dago. Hori bai, jende gazteak Tuenti erabiltzen du gehiago.
Zer bilatu dezakegu enpresa gisa?
- Gure edukiak zabaltzeko beste modu bat. Web-gunea badaukagu, horko berriak Facebooken ere jar ditzakegu. Baina gomendio bat: Ez erabili zuen informazioa emateko bakarrik. Zaleen mezuak irakurri eta erantzun jarraitzaileei. Eurekin harremanetan jartzeko ordua heldu da.
- Web-gunerik ez badaukagu, Facebook izan daiteke gure web-gunea. Animatzen bagara, geuk egin dezakegu (zer edo zer sinplea, baina baliagarria). Bestela, badaude gai honetaz asko dakiten enpresak eta orrialde erabilgarriagoa (aplikazioekin, diseinu ona,...) egingo digute. Ikusiko dugu nola sortu orrialde sinple bat.
- Zure sarean dagoen jendearen ekarpenak bilatu: Adibide bat jartzeagatik, demagun ziklismo-zapatila fabrikatzaileak garela. Nork daki gehien zapatilei buruz: guk, fabrikatzaile eta gaian aditu gisa, edo gure bezeroek, milaka izan daitezkeenak? Ez daukagu zalantzarik, gure bezeroek. Haiek dira benetako adituak. Zapatilekin sufritzen eta gozatzen dutenak dira, eurek badakite une zehatz batzuetan eta tenperaturaren arabera zapatila horiek ez dutela ondo transpiratzen, edota zapatila lotzeko modua ez dela eraginkorra, edo leku batean asko apurtzen dela,... Egunetik egunera gure materiala probatzen dutenak dira, eta informazio oso ona eman dezakete. Informazio hau jaso eta erabiltzen badugu, gure produktua hobetu dezakegu, arrakasta edukiko duten produktu berriak atera,... Ikusi ez ditugun xehetasun txiki batzuk ikusaraziko dizkigute, begiak irekiko dizkigute eta ikusiko dugu zein den jarraitu behar dugun bidea. Talde-adimena guretzat lan egitea, finean. Baina horretarako jaso eta erantzuteko prest egon behar dugu; bezeroekiko emozio lotura sortu behar dugu.
- Gure enpresan lan egiteko "profesional onak aurkitzeko" modu bat izan daiteke. Asko gara Facebook erabiltzen dugunok gure lanbiderako interesgarri diren taldeetan aritzeko. Enpresa batek hemen aurkitu gaitzake, zertan ibiltzen garen pixka bat jarraitu eta, onak bagara, agian, kontratatuko gaitu. Hori bai, horrelako gauzetarako Linkedin erabiltzen da gehiago
- Bazkide komertzialak bilatu: Gure antzeko gauzetan lan egiten duen jendea gu jarraitzen egon daiteke, eta gure lana interesgarria iruditu dakioke. Bazkide komertzialak topatzeko modu ona izan daiteke. Honetarako Linkedin hobea da, baina Facebook ere erabili dezakegu.
- Gure lehiakideek zer egiten duten ikus dezakegu. Agian Facebooken daude dagoeneko. Ikus dezakegu zer egiten duten, nola,...
- Gure sektorean zer gertatzen ari den jakiteko. Gure enpresa sektorearekin lotura daukaten orrialdeak edo taldeak bilatu eta ikusi zer gertatzen ari den.
Enpresa moduan zer egiteko prest egon behar dugu?
- Gaur egun publizitate metodo tradizionaletik aldentzen ari gara. Orain dela gutxi arte enpresek informazioa ematen zuten, eta hau zen erabiltzaileekiko harreman bakarra. Gaur egun enpresek informazioa ematen jarraitzen dute, baina erantzunak, iruzkinak, kexak,... jaso eta horiei erantzuteko prest egon behar dute. Gure bezeroekiko komunikazioa sortu behar da.
- Jendeak bere ekarpenak egiteko zer egin dezakegun pentsatu.
- Erabiltzaileentzat baliagarria den informazioa zabaldu, eta ez bakarrik gure publizitatea.
Uste baduzu zure enpresak Facebooken lekua daukala, eta ziur bazaude hala dela... bikain! Atal honetan orrialde baten eta talde baten ezberdintasunak ikusiko ditugu, baita nola sortu eta administratu orrialde bat eta talde bat ere.
Zergatik jarraitzen diegu enpresei/markei?
eMarketer enpresak egindako ikasketa baten arabera (2010. Otsailekoa) , hemen dauzkazue Estatu Batuetako jendeak orrialde/marka baten zale egiteko arrazoiak.
- Deskontuak eta promozioak jasotzeko(25%)
- Enpresaren bezeroa izatea( 21%)
- Beste batzuek ikus dezaten marka gustukoa daukadala(18%)
- Dibertigarri eta entretenigarri da(10%)
- Markaren berriak jakiten lehena izateko(8%)
- Eduki esklusiboa eskuratzeko(6%)
- Norbaitek gomendatu zidan( 5%)
- Antzerako ideiak dauzkan elkarte batekin aritzeko (4%)
- Enpresarentzat / Enpresan lan egiten dut( 2%)
- Enpresak dauzkan balioak dauzkat(0%)
- Bat ere ez(0%)
![]() |
Ondorioak
Erabiltzaileei eduki interesgarriak eta garrantzitsuak eman behar zaizkie ez bakarrik gure enpresaren publizitatea. Zenbat eta balio gehiago eman erabiltzaileei, orduan eta hobea izango da guri buruz daukan irudia. Bi norabideko harreman bat sortu behar dugu.at sortu egin behar dugu.
10.2. Orrialdeak vs. Profil Pribatuak Facebooken
Orrialde bat profil publiko bat da, eta bertan zure negozioa eta produktuak konpartitu ditzakezu Facebookeko erabiltzaileekin. Zure bezero eta lagunekin komunikazioa hobetzeko balio du.
Zer dela-eta ikusten ditugu profil pribatuak marka bat sustatzeko?
Hasierako ezjakintasunagatik. Facebookek edozein momentutan desaktiba dezake horrela erabiltzen ari den kontu bat. Horretarako Facebookek Orrialdeak sortu zituen.
Erabiltzaile profilen eta orrialdeen arteko ezberdintasunak
Erabiltzaile profilen eta orrialdeen arteko ezberdintasun nagusiak honakook dira: profilek intimitatea babesten laguntzen dute, orrialdeak, berriz, guztiz ikusgarri egoteko pentsatuta daude, negozioaren publizitatea egiteko
Profil pertsonaletan zein informazio sartuko dugun pentsatu behar dugu. Orrialdeetan bisitari kopuru handiena bilatzen dugu, beraz, informazio asko emango dugu.
-
1) Facebookeko orrialdeak ikusgarri daude, jende guztiak ikusi ahal izateko: orrialdeak Facebook kanpotik ere ikusten dira, ez duzu erabiltzaile izan behar orrialde bat ikusteko (ezin izango duzu ezer idatzi, baina ikusi bai). Hor publikatzen duguna, Interneten ikusten da. Web-gune baten posizionamendu ikuspuntutik, oso garrantzitsua da.
-
2) Orrialdeek jarraitzaile kopuru mugagabea daukate. Profil pertsonalek, 5.000 lagun "bakarrik " eduki ditzakete.
-
3) Edonor egin daiteke zure orrialdearen zale, baimenik gabe. Profiletan laguntasun harremana ixteko, beste pertsonak baimena eman behar du
-
4) Orrialdeek eduki eguneraketak bidal ditzakete (ez dira mezu elektronikoak, baina kontuz, jende askok ez baititu eguneraketak irakurtzen-eta). Erabiltzaile profilek banan-banan bidali behar dituzte mezuak.
10.3. Orrialdeak Vs Taldeak Facebook-en
Behin Facebookeko gure profila daukagula, berehala ikusiko dugu Facebooken beste elementu batzuk daudela.
Profil pertsonal batean bagaude, ikusten dugu lagun egin gaitezkeela, baina beste elementu batzuetan ikusiko dugu BAT EGIN dezakegula (taldeak) edota ZALE EGIN gaitezkeela (orrialdeak).
Zeintzuk dira orrialdeen eta taldeen arteko ezberdintasunak?
Talde bateko kideak gara. Orrialde baten zaleak gara. Hemen dauzkagu ezberdintasunak:
|
|
Taldea |
Orrialdea |
|
Helburua (*) |
Bertako kideen lankidetza sustatu taldearen helburuaren inguruan. |
Informazioa eman jarraitzaileei. Enpresak, markak, produktuak, erakundeak, irudi publikoak eta beste antolaketa batzuk. |
|
Kanpoko ikusgarritasuna |
Lehen EZ ziren bilatzaileetan indexatzen. Orain BAI. |
Bilatzaileetan BAI daudela indexatuta. |
|
URL Pertsonalizatua |
EZ |
BAI |
|
Barneko ikusgarritasuna |
Gure hasierako orrialdean taldean sartuta dagoen lagun batek idatzitakoak ikusten ditugu. Talde horretan geuk ere sartuta egon behar dugu. |
Jarraitzaileen hasierako orrialdeetan orrialdearen administratzaileek idatzitakoak ikusten dira. |
|
Erabiltzaileak |
Gehienez 5.000 kide |
Jarraitzaile kopuru mugagabea. |
|
Logo / Argazkiak |
BAI, baina bilduma bakarra, denak batera. |
BAI, karpetak sor daitezke |
|
Horma / Wall (*) |
BAI |
BAI |
|
Mezuak (*) |
Barneko e-posta |
Eguneraketen bidez (barneko e-posta modukoak). Gaur egun gehiago ikusten dira. |
|
Blog RSS inportatu |
EZ |
BAI |
|
Estekak |
BAI |
BAI |
|
@ Tagak |
BAI |
BAI |
|
Hitzorduak |
BAI |
BAI |
|
Eztabaidagunea |
BAI |
BAI |
|
Bideoa |
BAI |
BAI |
|
Inkestak |
EZ |
BAI |
|
Aplikazioak gehitu |
EZ |
BAI |
|
Iragarkiak |
BAI |
BAI |
|
Estadistikak |
EZ |
BAI, nahiz-eta gehiegirik ez |
|
Moderazioa |
Eskuzkoa |
Eskuzkoa |
Talde batean sartuta bazaude, zure hasierako orrialdean talde horretako zure lagunek idatzitakoak ikusiko dituzu soilik, ez dituzu edonork idatzitakoak ikusiko (nahiz-eta taldearen administratzailea izan).
Orrialde baten administratzaile batek egoera eguneraketa bat, esteka bat, argazkiak, bideoren bat,... argitaratzen baditu orrialdearen horman, zuzenean jarraitzaileen hasierako orrialdeetan ikusiko da (taldeekin gertatzen ez den bezala). Ikusgarritasun handiagoa ematen die enpresek idatziei, eta erabiltzaileen aurrean garrantzi handiagoa dauka.
Facebookeko orrialdeek estatistika orri txiki bat daukate, administratzaile gisa orrialdeari buruzko informazio baliagarria aurkitu dezazun: baja izan diren jarraitzaileak, ezagunagoa den herrialdeak, datu demografikoak, bisita kopurua, zenbat irakurri diren, elkarreraginak, idatziak,...
![]() |
Google bezalako bilatzaileetan gure posizioa hobetzen laguntzen digu. Orrialdearen izena ondo pentsatu.
Orrialde baten jarraitzaileek ez dakite nork sortu duen orrialdea. Talde bateko kideek badakite taldea nork sortu duen, taldearen orrialdean ikusten baita.
Talde baten administratzaileak bagara, eta taldearen horman idazten badugu, gure izenean egiten dugu, ez taldearen izenean. Orrialde baten administratzaileak bagara, eta orrialdearen horman idazten badugu, orrialdearen izenean egiten dugu, gure izena ez da inon ikusten.
Orrialdeen desabantailak
- Hitzordu bat publikatzen dugunean, gure jarraitzaileei ezin diegu mezu elektroniko bat bidali, euren hasierako orrialdean ikusiko dute.
- Orrialde batetik ezin diegu bidali mezu elektroniko bat gure jarraitzaile guztiei (talde batekin egiten dugun bezala). Egin dezakeguna eguneraketa bat bidaltzea da; ez da gauza bera eta jende askok ez ditu inoiz eguneraketak irakurtzen.
- Talde bat ezin dugu orrialde bihurtu, beraz, ezer sortu baino lehen, ondo pentsatu.
- Talde batean hitzordu bat sortu + iragarri + konpartitu + taldekide guztiei gonbidatu + mezu elektronikoak bidali ditzakegu.
Taldeen desabantailak
- Facebookeko erabiltzaileentzat bakarrik daude ikusgai. Googlek zer edo zer indexatu dezake, baina gauza gutxi.
- Ezin diogu aplikazio gehiagorik gehitu taldeari.
- Kontu berriak dauden ikusteko, erabiltzaileek taldean sartu behar dute.
10.4. Taldeak: Talde berri bat sortu Facebooken
Taldeek gauza askotarako balio dute, baina oso erabilgarri dira taldean aritzeko, talde lana burutzeko. Talde pertsonal bat sor dezakegu edota lanerako talde bat.
Taldeak Facebooken atalean 3 talde mota daudela ikusi dugu: Irekia, pribatua eta sekretua.
Talde ireki baten adibidea
- Demagun larunbatero geratzen garela bizikletan ibiltzeko lagun talde batekin. Baina ez dugu taldea itxita utzi nahi. Edozein momentutan, edonor egon daiteke informaturik eta gure irteeretan parte hartu. Talde ireki bat nahi dugu: Edonork nahi duenean taldearekin bat egin dezake, gonbidapenik gabe.
- Demagun gure herrian kirol-denda bat daukagula, eta Facebooken sortuko dugun orrialdearekin batera, dendaren lagun talde bat sortu nahi dugula (batzuetan geratuko gara bilerak egiteko, lasterketetara joateko, afariak egiteko,...). Taldea irekia izango da, taldean gero eta jende gehiago egotea da interesatzen zaiguna, dendarentzat hobeto...
Talde pribatu baten adibidea
- 74. urteko kinto afari bat antolatzen ari gara. Talde bat sortzen dugu eta pribatua dela esaten dugu. Taldearekin bat egiteko eta mugimenduak ikusteko onartu behar zaituzte. Facebooken taldea ikusten da, eta erabiltzaileak bat egiteko eskatu dezake, baina taldeko administratzaileak ikusiko du nor den eskaera egin duena eta erabakiko du baietza eman edo ez.
Talde sekretu baten adibidea
- Taldea bilaketetan edo beste lekuetan ez agertzea nahi badugu. Talde pribatu baten antzera, baina oraindik itxiagoa. Inork ez du ikusten, eta inork ez daki ezer taldeari buruz, taldearen administratzaile batek ez badu gonbidatzen kide izatera.
talde baten sorrera
Talde bat sortu behar dugu: Negozio batekin zerikusia daukan talde bat. Kirol-denda bat gara eta taldeari "Kirola Elgoibarren" izena jarriko diogu. Zertarako erabiliko dugu? Kirola sustatzeko, dendari oso lotuta egon gabe.
Goazen talde bat sortzeko atalera:
http://www.facebook.com/groups/create.php
![]() |
Hemen taldearen datuak sartu behar ditugu: taldearen izena, deskribapena, talde mota, taldearen e-posta,...
Taldea sortu botoian klik eginez, aukera batzuk ikusiko ditugu. Hemen erabakiko dugu administratzaileak ez diren kideek argazkiak, bideoak,... igo ditzaketen edota nork igo ditzakeen.
![]() |
Momentuz baimena emango dugu argazkiak, bideoak,... igotzeko (edozein kidek igo dezake edozer). Horrelako gauza batekin arazoak sortzen badira (jendea txorakeriak esaten hasten delako...), bi aukera dauzkagu: kide batzuk ezabatzea edota holako gauzak taldeko administratzaileek soilik egin ditzaketela erabakitzea.
Gainera taldea irekia, itxia edota sekretua den esango dugu. Gure kasuan irekia izatea nahi dugu, edozein talderekin bat egin eta informazioa eman ahal izateko.
![]() |
Behin Gorde sakatu dugula, gure horman argitaratu dezakegu talde berri bat dagoela. Horrela gure lagunek publikazioa ikusiko lukete eta taldearekin bat egiteko aukera (biralitatea) lukete.
![]() |
Hurrengo pausoa: jendea gonbidatu taldean parte hartzeko. Gure lagunen artetik interesatuta egon daitezkeenak aukeratuko ditugu:
![]() |
Hau da gonbidatuek jasoko duten mezu elektronikoa. Esteka jarraitzen badute, taldera joango dira eta, nahi badute, taldearekin bat egingo dute.
![]() |
10.5. Taldeak: Facebookeko taldeen konfigurazioa -I
Nola sartuko gara orain sortu dugun taldean
- Bilaketa laukitxotik: Taldearen izen hasiera idatziko dugu eta agertu beharko litzateke. Aukeratzen dugu eta kito.
![]() |
- Beste modu bat, gure hasierako orrialdean, ezkerreko menutik: Taldeak.
![]() |
Hemen daukagu taldea:
![]() |
- 1: Taldearen argazkia.
- 2: Administrazio aukerak: Laster ikusiko ditugu
- 3: Taldeari buruzko sarrera txiki bat. Laukitxoan klik bikoitza egin eta editatu dezakegu, nahi duguna jartzeko.
![]() |
- 4: Informazioa: Taldea sortzerakoan eman dugun informazioa, Informazio fitxatik alda dezakegu.
- 5: Administratzaileak: taldearen administratzaileen zerrenda (ikusiko dugu nola gehitu administratzaileak). Taldea sortu duenaren izena ere esango digu.
- 6: Kideak: taldekideen zerrenda. Ez dira nire lagunak izan behar taldean egoteko.
- 7: Taldearen fitxak: gehienez hauek dira: Horma, Informazioa, Eztabaidaguneak, Argazkiak, Bideoak, Hitzorduak. Konfigurazioan erabaki dezakegu baten bat ez egotea, baina talde bati ezin diogu aplikazio gehiagorik gehitu (profil edo orrialde bati bai, ordea).
Taldearen argazkia jarri
Profil batekin egin genuen bezala egin behar da (Facebook-eko profila editatu II: profilaren argazkia igo). Galdera ikurraren gainean jarriko gara eta Argazkia Aldatu-n klik egin
![]() |
Eta hor barruan, Argazki bat igo. Fitxategi-arakatzaile bat zabalduko da, eta disko gogorretik nahi dugun argazkia aukeratuko dugu:
![]() |
Behin argazkia igo dugula, jarraituko dugu ikusten talde administratzaile batek zer egin dezakeen:
![]() |
- 1. Taldekide guztiei mezu bat bidali: Taldekide guztiei mezu elektroniko bat helduko zaie. Erantzuten badute, mezua idatzi duen administratzaileari mezu pribatu bat helduko zaio. Hau da talde batek daukan abantailarik handienetakoa. Hori bai, funtzio hau zaindu behar dugu; ezin dugu asko erabili, bestela spammertzat hartuko gaituzte, eta jendea taldetik ospa egiten hasiko da.
- 2. Taldea iragarki baten bidez sustatu: Facebooken agertuko den iragarki bat sortzeko aukera ematen dit (ordaindu behar da).
- 3. Talde ezarpenak editatu: Aukera honen bidez, administratzaileak ez diren taldekideek hainbat kontu egin ditzakete, baimena emanez gero: horman idatzi, hitzorduak sartu, eztabaidagune bat sortu, argazkiak, bideoak edota estekak kargatu,... Horren bidez zein talde mota den (irekia, pribatua edo sekretua) ere zehaztuko dugu.
- 4. Kideak editatu: Taldeko kideak ikusiko ditugu, kide arrunt bat administratzaile egin dezakegu, taldetik atera,...
- 5. Jendea bat egitera gonbidatu: Jendeari taldearekin bat egiteko gonbidapena bidaltzeko. Gure lagunei bidaliko dizkiegu gonbidapenak. Helbide elektronikoak ere jar ditzakegu.
- 6. Talde ekimena sortu: Talde ekimen bat sortzeko. Behin ekimena sortu dugula, kide guztiei mezu elektroniko bat bidal diezaiekegu, ekimenera etortzeko gonbidatzeko. Oso erabilgarri dira, jardunaldiak, hitzaldiak eta antzekoak iragartzeko.
- 7. Taldea utzi: Taldea utzi nahi badugu. Orain ikusi ditugun 7 aukeretatik, hau da aukera bakarra administratzaile ez den kide batek daukana.
10.6. Taldeak: Facebookeko taldeen konfigurazioa -II
Taldearen konfigurazioa editatzera goaz, Taldearen ezarpenak editatu atalean.
![]() |
Aukeren artean:
![]() |
- Administratzaile ez direnek horman idatz dezakete: Edozein taldekidek idatz dezake taldean. Desgaitu dezakegu, eta horrela taldearen administratzaileek bakarrik edukiko lukete idazteko baimena.
- Taldearen ekimenak ikusi: Erakutsi profilaren kaxa eta Erakutsi profilaren fitxa
![]() |
Horrekin Hitzorduak ikusgai egotea edo ez erabakiko dugu, baita non nahi dugun agertzea ere. Demagun hitzordu bat sortu dugula.
- ERAKUTSI PROFILAREN KAXA aukeratu badugu, ezkerreko menuan Hitzorduen kaxa (1) agertuko da:
- ERAKUTSI PROFILAREN FITXA aukeratu badugu hitzorduentzat, Hitzorduen fitxa (2) agertuko da taldearen fitxen artean.
10.7. Taldeak: Facebookeko taldeen konfigurazioa-III. Bulegariak
Talde ezarpenak editatzera goaz:
![]() |
Arduradunak fitxara joaten bagara eta adibide gisa Iñaki hartzen badugu, bulegari jarriko dugu (orain arte taldekide hutsa zen).
![]() |
Galdetzen digu zein kategoria daukan Iñakik talde barruan; "Spinning irakaslea" dela jarriko dugu.
![]() |
Eta kito, Arduradunak fitxan Iñaki bulegari moduan agertzen da, "Spinning irakasle" gisa.
![]() |
Orain taldekideek jakingo dute nortzuk diren taldeko administratzaileak eta sortzaileak eta nortzuk bulegariak. Gainera talde barruan bulegari bakoitzak zein funtzio daukan jakingo dute (Iñakiren kasuan, "Spinning irakaslea")
![]() |
Zertarako balio du taldeko bulegari batek?
Interneten irakurri dugunez, bulegari baten lana da mezu garbiketa txiki bat egitea (taldekideren batek zerbait desegokia idazten badu, adibidez). Baina, proba batzuk egin eta gero, ez dugu lortu ikustea zer egiten duen.
Beraz, gure ustez Iñaki taldekide berezi gisa identifikatzeko balio du, "spinning irakaslea" da.
Funtzionaltasunen bat topatzen baduzue, mesedez, guri komentatu, eta atal hau aldatuko dugu.
10.8. Taldeak: Facebookeko taldeen konfigurazioa-IV. Taldekideak
Kideak: Editatu: Talde bateko kideen zerrenda ikusiko dugu.
![]() |
Hemendik zer egin dezakegu:
- 1. Administratzaile izendatu: Taldekideren bat administratzaile egin.
- 2. Taldekide bat taldetik kanporatu.
- 3. Administratzaileak: Ikusi nortzuk diren taldearen administratzaileak.
- 4. Oraindik erantzun gabe: Taldearekin bat egiteko gonbidatu dugun eta oraindik erantzun ez duen jendea.
- 5. Blokeaturik: Taldean sartzeko blokeatu dugun pertsonen zerrenda (ezin izango dira taldean sartu).
- 6. Eskaerak: Taldea itxia bada, hemen taldean sartzeko eskaera egin dutenak agertuko dira.
- 7. Bilaketa: Taldekideen artean bat bilatu. Taldea handia bada, oso aukera ona da.
10.9. Taldeak: Idatzi taldean administratzaile moduan
Taldearen horman ongietorri mezu bat jarri behar dugu. Gure horman zerbait argitaratzen dugun moduan egingo dugu, ez dauka misteriorik.
![]() |
Ikusten duzuenez, ez dut idazten "KIROLA ELGOIBARREN" izenean, oso garbi ikusten da NEU naizela ongietorria ematen ari dena. Hau garbi geratzea nahiko genuke, talde batean ikusten delako nortzuk diren taldearen administratzaileak, baita nor den momentu bakoitzean idazten ari dena ere.
Mezu hau ikusteko ez da beharrezkoa nire lagunak izatea. Talde hau irekia delako, edonork ikusiko luke mezu hau, nahiz-eta taldekide ez izan eta bisitari arrunt bat izan.
Nola ikusiko dute taldekideek idazki berri bat dagoela?
Taldearen horman mezu bat jarri dugu. Taldekideek euren hasierako orrialdean ikusiko al dute? EZ. Bakarrik hurrengo kasuan ikusiko dute:
- Taldearen horman idatzi duenaren lagunak badira eta, gainera, taldekideak badira. Orduan bai ikusiko dutela hasierako orrialdean. Adibidez, nire lagun batek, taldeko kide denak, hau ikusiko luke bere hasierako orrialdean (eta betiko moduan parte har dezake: iruzkin bat gehitu, gustuko dela esan,...).
![]() |
Beste taldekideak taldean sartzen ez badira zer dagoen berri ikusteko, ez dira enteratuko.
10.10. Taldeak: Ondo ibiltzeko gomendioak
Zer egin behar dugu talde bat ondo ibiltzeko?
- Taldekide batzuek ia ez dute taldea jarraitzen. Ondo egongo litzateke administratzaile batek taldekide guztiei noizbehinka mezu bat bidaltzea (taldean gertatzen ari denaren laburpen txiki batekin). Horrela taldearekiko interesa daukan jendeak taldea bisitatu eta parte hartu egingo du.
- Kasu honetan, gure herriko kirol talde orokor bat sortu dugu, eta kirol-denda baten jabeak gara. Noizbehinka dendari buruzko informazioa sar dezakegu, baita erabiltzaileei galderak bidali eta talde hau bezero gehiago lortzeko erabili ere. Hori bai, ABUSATU GABE egin behar dugu, kontuan eduki behar dugu informazio horrek erabiltzaileentzat egokia izan behar duela.
- Zirikatu jendea parte hartzeko, saiatu antzematen aktibo diren taldekide batzuk eta taldearen jarduera iraunarazteko motibatu. Talde administratzaile bat baino gehiago lortu.
- Hitzorduak sortuz gero, jendea erakarri eta parte-hartze handiagoa lor dezakegu: hitzaldi laburrak, emanaldiak, irteerak,...
Demagun hurrengo hitzordua sortuta daukagula, eta Iñakik (taldekidea da) ikusten duela (taldeari bisita bat egin diolako edota hitzordua sortu dugunean gonbidatu dugulako).
![]() |
Gertakari honetarako erantzuna atalean klik egiten badu
![]() |
eta joango dela jartzen badu, orduan Iñakiren lagun guztiek (nahiz-eta taldekideak ez izan) ikusiko dute hitzordura joan behar duela. Eta batzuk sartuko dira ikustera zer den, eta jende gehiago lortuko genuke (biralitatea).
10.11. Taldea: Talde bati baja eman
Talde administratzaileak gara, baina ez dugu topatzen baja emateko aukera.
Administratzaile moduan baja emateko prozesua
Besterik gabe, taldea utziko dugu eta kito. Hori bai, kontuan eduki behar dugu taldea administratzaile gabe geratu bada, taldearen edozein kide taldearen administratzaile bilakatu daitekeela.
![]() |
Talde bati baja emateko pausoak
Lehen pausoa: Taldekide guztiak ezabatu, eta zeu bakarrik geratu. Zeu bakarrik zaudela, taldetik irten eta kito. Azken kidea zinenez, taldea ezabatu egingo da.
![]() |
Hori bai, egin baino lehen komenigarria litzateke taldekide guztiei mezu bat bidaltzea, azaltzeko zergatik ezabatzen duzun taldea.
10.12. Orrialdeak: Sortu orrialde bat Facebooken
Adibide baten bidez ikusiko dugu.
Lehen talde bat sortzeko adibide bat ikusi dugu: Kirolak Elgoibarren. Herriko kirol-denda baten jabeak garela esan dugu. Orain ikusiko dugu nola sortu dendaren orrialdea Facebooken.
Demagun denda Iraola Kirolak deitzen dela. Has gaitezen.
Sortu orrialdea Facebooken
http://www.facebook.com/pages/create.php helbidera joango gara.
Pantaila hau agertuko zaigu, eta hauen artean aukeratu behar dugu:
- Negozio lokala (eta zein lokal mota).
- Marka, Produktua, edo Erakundea (eta zein mota).
- Artista, Taldea edo Pertsonaia Publikoa (eta zein mota).
Orrialde berri bat sortzerakoan, ondo begiratu eta ondo sailkatu orrialdea, gero kategoriaz o aldatu ezin izango dugulak. Sartu dugun kategoriaren arabera, eremu batzuk edo beste batzuk edukiko ditugu betetzeko.
Gure kasuan erraza da, Negozio lokala - Denda bat da.
- Kategoria: Negozio lokala – Denda.
- Orrialdearen izena: Dendaren izena jarriko dugu: "Iraola Kirolak: kirol-denda - Elgoibar". Orrialdearen izena oso garrantzitsua da. Bilaketetan horrela aurkituko gaituzte. Orrialdearen gorputzak ere garrantzia dauka, baina izenak handiagoa. Ezin duzu izen hori aldatu, beraz, ondo pentsatu. Adibide honetan herriaren izena ere jarri dugu, herri-denda bat delako, hots, Elgoibar bilatzen duen norbaitek denda aurkitzea nahi dugulako. Esandakoa, pentsatu ondo izena.
- Orrialdea oraindik ez argitaratu. Oraindik ez argitaratzea aukeratuko dugu. Informazio gehiago sartuta daukagunean, argitaratu egingo dugu.
- Segurtasun kontrola: Hor agertzen den testua sartuko dugu (horrela Facebookek egiaztatzen du orrialdea sortzen ari dena ez dela robot bat, baizik-eta erabiltzaile bat ari dela testu hori irakurtzen).
![]() |
Orrialdea sortu botoian klik egin, eta dagoeneko hasierako orrialdea daukagu, informazioa sartzen has gaitezen.
![]() |
- 1. Orrialde hau argitaratu: Sortzerakoan publikoa ez izatea erabaki dugu. Nahi dugunean, hemen egingo dugu klik, publikoa izateko.
- 2. Atsegin dut (1. Jarraitzailea egin): Nahiz-eta orrialde baten sortzaileak izan, nahi badugu, ez gara zale egingo. Agian komenigarria da, horrela gure lagunek ikusiko dutelako Iraola Kirolak-en zaleak egin garela, eta agian beraiek ere zale egingo dira, baina gure esku dago hori erabakitzea.
- 3. Orrialde bat sortzerakoan zein aplikazio etortzen diren instalatuta eta fitxa moduan: Denda bat garenez, hauek dira. Nahi badugu, baten bat ken dezakegu.
- 4. Aukerak (bistaren ezarpenak): Jarraitzaileek zer ikusiko duten orrialdearen horman eta zer idatz dezaketen horman. Ikusiko dugu.
- 5. Orrialdearen Argazkia: profil pertsonal edota talde batekin egin dugun moduan igotzen da.
- 6. Orrialdea aldatu: Orrialdearen ezarpenak. Ikusiko dugu aurrerago.
- 7. Gogokoen ditudan orrialdeetara gehitu: Aukera hau orrialde baten administratzaile den edonork edukiko du. Horrela berak administratzen duen orrialdean Iraola Kirolak-en orrialdea gustukoa duela agertuko litzateke.
- 8. Orrialdeari buruzko sarrera txiki bat: Barruan klik egin eta zuzenean idatziko dugu.
10.13. Orrialdeak: Facebookeko orrialdeen ezarpenak-I
Galdera ikurraren gainean jartzen bagara, Argazkia aldatzeko aukera emango digu.
![]() |
![]() |
Orrialdearen irudia aukeratuko dugu gure disko gogorretik:
![]() |
Kito! Dagoeneko hemen daukagu. Administratzaile moduan egiten ditugun argitalpen guztiak jarraitzaileek logo honekin ikusiko dituzte. Garrantzitsua da logo polit eta deigarri bat edukitzea. Horrela orrialdean zer edo zer argitaratzen dugunean, jarraitzaileek azkar ezagutuko dute (guk jarri dugun logotipoa ez da ona, presaka egin dugu-eta eskuliburuan sartu ahal izateko).
![]() |
10.14. Orrialdeak: Facebookeko orrialdeen ezarpenak-II. Informazioa
Lehenengo orrialdean sarrera/aurkezpen txiki bat jarri beharko dugu. Koadro barruan klik egin, eta hor idatzi aurkezpena.
![]() |
Eta gero Informazio fitxara joango gara (hutsik dago oraindik daturik sartu ez dugulako). Informazio Aldatu-n klik egingo dugu.
![]() |
Eta eskatzen digun informazioa sartuko dugu. Denda bat garenez, non dagoen eta zein ordutegi daukan. Ordutegi zatitua badaukagu, egun bakoitzeko aukeratu 2 ordutegi (Specify two sets of hours for each day).
![]() |
Informazio gehiago eta kito.

10.15. Orrialdeak: Facebookeko orrialdeen ezarpenak-III. Orrialdea aldatu
Orrialdean administratzaile moduan egonda, ORRIALDEA ALDATU aukeratuko dugu
![]() |
Orrialdearen konfigurazio aukeretara joango gara:
![]() |
- 1: Sortuta dauzkagun orrialde eta iragarpenen mantentzea.
- 2: Ezarpenak: hemen zehaztuko dugu orrialde hau ikusteko zein gutxireneko adin eduki behar den, zein den jatorrizko herrialdea; gainera, dagoeneko argitaratuta dagoen ala ez jar dezakegu.
- 3: Hormaren ezarpenak: orrialdearen hormaren konfigurazioa.
- 4: Mugikorra:
argazkiak igo ditzakegu posta elektronikoaren bidez eta hemen ikusiko dugu mugikor bat nola aktibatu, mugikorren bidez egoera eguneraketak orrialdera bidali ahal izateko. Ez dakigu Espainian funtzio hau erabilgarri dagoen.
- 5: Aplikazioak: orrialdean instalatuta dauden aplikazioak. Horien edizioa eta konfigurazioa.
- 6: Orrialdea argitaratu: oraindik argitaratu ez badugu, argitaratzeko aukera ematen digu.
- 7: News for Page Admins (Berriak): administratzaile izateagatik interesgarriak izan daitezkeen albisteak.
- 8: Insights (Estatistikak): estatistiken modulu txiki bat
- 9: Promote your page (zure orrialdea sustatu): Facebookek lagunduko digu leku ezberdinetan gure orrialdea sustatzen, ikusiko dugu nola.
- 10: Admins (Administratzaileak): hemen ikusiko dugu nortzuk diren administratzaileak eta nola gehitu berri bat.
- 11: Zure Orrialdearekin Laguntza: laguntza modulu bat
- 12: Promote with Facebook Badge (Facebook-eko bereizgarri batekin sustatu): orrialdea sustatzeko beste modu bat, gainetik ikusiko dugu.
10.16. Orrialdeak: Facebookeko orrialdeen ezarpenak-IV. Orrialdea aldatu: Horma
ORRIALDEA EDITATU-n:
![]() |
Editatu
![]() |
Hurrengo aukerak dauzkagu:
![]() |
- Hormaren berezko ikuspena: Hemen jarriko dugu zer ikusiko duen norbaitek orrialdera sartzean: orrialdearen mezuak, jarraitzaileenak edota bienak.
- Default Landing Tab for Everyone Else (Zale ez direnentzat zein izango den lehenetsitako fitxa): Jarraitzen ez digun erabiltzaile bat lehenengo aldiz bisitatzera sartzean, zer ikusiko du? Lehenetsi gisa Horma fitxa dago, baina alda dezakegu eta Argazkiak, Informazioa edota orrialde pertsonalizatu bat jarri.
- Zaleentzako baimenak: Zaleek orrialdearen horman idatz dezakete? Ala geuk bakarrik idatziko dugu? Idazteko baimena badaukate, zer jar dezaketen: argazkiak, bideoak, estekak,...?
Hasiera batean Iraola Kirolak-en horrela jarriko dugu:
- Hormaren berezko ikuspena: Orrialdearen eta bertako zaleen adierazpenak (aurrerago, nahi badugu, aldatuko dugu).
- Default Landing Tab for Everyone Else: Horma.
- Iruzkinak erakutsi: Istorioari buruzko iruzkinak zabalik egongo dira, klikatuta.
- Zaleentzako baimenak: Zaleek edozer idazteko aukera daukate.
![]() |
Beste era bat hona sartzeko
Orrialdearen Hormatik. Hor AUKERAK dauzkagu:
![]() |
Hemen ikusten dugu lehenetsitako bista(1)
![]() |
Ezarpenak(2) atala aukeratzen badugu, lehen ikusitako parametroak aldatu ditzakegu:

10.17. Orrialdeak: Facebookeko orrialdeen ezarpenak-V. Orrialdea aldatu: Mugikorra
Mugikorraren aukeretan daukagu:
- Sinatu Facebookeko Testu Mezuak zerbitzuan mugikorretik zure orrialdera egoera eguneraketak bidali ahal izateko (Sign up for Facebook Text Messages to post status updates to your Page). Saiatzen ari gara probatzen, baina errorea ematen du.
- Igo argazki eta bideoak e-postaren bidez: Zer da hau? (What is this?) klik egin eta gero.
![]() |
Argazki bat guk daukagun argazki bilduma batera nola igo azalduko digute, horretarako mezu bat bidaliko digute, esleitu diguten helbide elektroniko batera (argazkian agertzen da).
![]() |
Adibide batekin ikusiko dugu. Mezu elektroniko berri bat sortuko dugu:
![]() |
- 1. Norentzat eremuan, gure orrialdeak esleituta daukan posta helbidea jarriko dugu.
- 2. Gaian argazkiaren titulua jarriko dugu.
- 3. Igo nahi dugun argazkia erantsiko dugu.
Bidaliko dugu, eta denboratxo bat eman eta gero, orrialdearen horman argitalpen berri bat daukagu.
![]() |
Gainera Ikusiko dugu Mobile Uploads izeneko argazki bilduma berri bat sortu dela, eta bertan agertzen da orain sartu dugun argazkia.
.
10.18. Orrialdeak: Facebookeko orrialdeen ezarpenak-VI. Orrialdea aldatu: Aplikazioak
Dagoeneko instalatuta datorren aplikazio batekin ikusiko dugu adibidea. Denda bat garela esan dugunez, Iritziak aplikazioa instalatuta dator; gainera, fitxa moduan agertzen da.
Horrela gure orrialdearen zaleek dendari buruzko iritziak jar ditzakete, beste zale batzuek irakurri ahal izateko.
Demagun aukera hau ez zaigula interesatzen. Ikusiko dugu zeintzuk aukera dauden eta nola kendu. Orrialdea aldatu-n klik egingo dugu:

Eta Aplikazioak atalean Iritziak atala bilatuko dugu:
![]() |
- Estekatu fitxa honetara: Esteka zuzena orrialdearen Kritikak aplikaziora.
![]() |
- Aplikazioaren Ezarpenak atalean klik egingo dugu eta hau agertuko da:
![]() |
Lehen Aplikazioak Facebook-eko profiletan atalean ikusi dugunaren antzeko zerbait da.
- Box (Koadroa): Erabakiko dugu Iritziak aplikazioa Koadroak fitxan egon ala ez.
- Tab (Fitxa): Iritziak aplikazioa fitxa moduan agertzea nahi dugun ala ez erabakiko dugu. Gehituta badago, ezabatuko dugu Kendu-n klikatuz.
![]() |
Additional permissions (Baimen gehigarriak): aplikazioak dauzkan baimenak ikusiko ditugu.
![]() |
Ezer ukitu baino lehen, Iritziak aplikazioa bistan zegoen :
![]() |
Orain desagertu egin da:
![]() |
Nahi izanez gero, berriro gehitu beharko genuke horretarako + botoian Iritziak aukeratu beharko dugu (hor instalatuta dauzkagun aplikazioak eta fitxa moduan jar daitezkeenak agertzen dira):
![]() |
Eta berriro aplikazioa fitxa moduan bistan egongo litzateke:
![]() |
Aplikazioa kentzeko aukera ere badaukagu: Aplikazioa kendu.
![]() |
Kasu honetan, Iritziak orrialde bat sortzerakoan instalatzen den aplikazio bat denez, ez da guztiz desagertzen... Berriro gehitzeko aukera edukiko genuke era erraz batean:
![]() |
Instalatzen ditugun aplikazioekin ikusiko dugu ez dela hau gertatzen. Ezabatzen baditugu, ez dira hemen eskuragarri egongo, eta berriro instalatu beharko genituzke. Laster ikusiko dugu aplikazioak instalatzeko atala.
10.19. Orrialdeak: Facebookeko orrialdeen ezarpenak-VII. Orrialdea aldatu: Argitaratu
Gure kasuan, orrialde sinple bat izan behar duenez, publizitatea egiten hasiko gara, eta gero informazioa gehitzen joango gara.
Jarraitu behar dugun estrategia orrialdearen eta helburuaren araberakoa da. Kasu batzuetan orrialdea ez dugu publikatu nahi izango lana oso aurreratuta egon arte, beste batzuetan lanean hasiko gara publikoa den bitartean.
Eskuliburu bat denez, eta orrialde sinple bat sortzen ari garenez, dagoeneko publiko jarriko dugu. Ikusiko dugu, informazio gehiago sartzen joaten garen bitartean, zaleak nola lortu.
Nola argitaratzen dugu orrialdea? Leku bat baino gehiago daukagu hau egiteko:
- Orrialdean bertan, goialdean.
![]() |
Orrialdearen konfigurazio ezarpenetan:
![]() |
Kito, dagoeneko jendeak ikus dezake, bilaketetan aurkitu,...
10.20. Orrialdeak: Aplikazioak bilatu
Aplikazioen katalogora joateko modu bat baino gehiago dago:
- Orrialdea aldatu aukeratuko dugu, eta behealdean orrialdean instalatuta dauden aplikazioak agertuko dira. Pixka bat beherago, Aplikazio gehiago esteka bat daukagu. Gehiago arakatu-n klikatu beharko dugu aplikazioen katalogora joateko. Gainera Erabilgarri aurkitu zenitzakeen aplikazioak atalean guretzat interesgarriak izan daitezkeen aplikazioak gomendatzen dizkigute. Aurrerago ikusiko dugu nola erabili FBML Estatiko aplikazioa.
![]() |
- http://www.facebook.com/apps/directory.php gunetik zuzenean
Lehen Aplikazioen bilgunea Facebooken atalean ikusi dugu.
Nola jakin aplikazio bat orrialde batean instalatu daitekeen?
Profil batean instalatu daitezkeen aplikazio guztiak ezin dira orrialde batean instalatu.
Erabiltzaile profil batekin ikusi dugun aplikazioa berrikusiko dugu, eta ikusiko dugu instalatu genuen aplikazioa ezin dela orrialde batean instalatu. Orduan "Galleta" aplikazio bilatu genuen.
![]() |
Hemen emaitza. Aurkezpena ikusi eta gero, bere estekan klik eginez gero(3), aplikazioan sartuko gara:
![]() |
Eta aplikazioaren orrialdera eramango gaitu:
![]() |
Aplikazio bat orrialde batean instalatu ahal izateko, Gehitu orrialdera testua agertu behar da. "Galleta del amor" aplikazioan ez dago aukera hori, beraz, PROFIL PERTSONAL BATEAN INSTALATZEKO APLIKAZIOA DA.
Hona zer ikusi beharko genukeen, orrialde baten instalatu ahal izateko:
![]() |
Laster adibide bat ikusiko dugu.
10.21. Orrialdeak. Gehitu aplikazioak: FBML Estatikoa
Dagoeneko orrialdearen zirriborro bat daukagu. Hormaren ezarpenetan ikusi dugun bezala, zale ez den erabiltzaile bat bisitan etortzen denean, horma da ikusiko duena.
Zer dela-eta ez diogu erakutsiko beste fitxa bat gure aurkezpen txiki batekin (zer aurkituko duen, nor garen...)? Egin al daiteke?
Static FBML aplikazioa daukagu. Horri esker Facebookeko orrialdeak pertsonalizatu daitezke pixka bat, HTML eta FBML (Facebook Markup Language) erabiliz. Horretarako HTML edota FBMLri buruz zerbait jakin behar dugu (FBML PDF eskuliburua ingelesez).
Ikus dezagun. Bilaketa koadroan FBML bilatuko dugu, eta emaitzak ikusiko ditugu. Ikusten dugunez, arrakasta gehien daukana "FBML Finkoa" aplikazioa da, 45 miloi erabiltzaile aktiborekin. Eta gainera puntuazio oso onarekin (4/5). Estekan klik egingo dugu:
![]() |
Eta aplikazioaren orrialdera joango gara (kasu honetan orrialde bat da, Atsegin dut(1) ikusten dugulako). Orrialdearen zale egin gaitezke, jartzen dituzten eguneraketak jarraitu ahal izateko.
Gehitu nire orrira aukera agertzen da, beraz primeran, orrialdeetan instalatu daitekeen aplikazioa baita.
![]() |
Behin Gehitu nire orrira aukeratzen dugunean, leiho bat irekiko da. Eta hor aukeratuko dugu aplikazioa zein orrialdetan nahi dugun instalatu. Iraola Kirolak denda aukeratuko dugu, eta gero Orrialdera gehitu.
![]() |
Dagoeneko ez daukagu orrialde gehiagorik aplikazio hau instalatzeko (orrialde bakar baten administratzaileak gara-eta).
![]() |
Nola egingo dugu lan aplikazio honekin?
Orrialde batean instalatuta daukagun aplikazio batera joan nahi dugunean, Orrialdea aldatu atala aukeratu behar dugu
![]() |
Aplikazioen atalean, oraintxe instalatu duguna bilatuko dugu. Behin topatu dugunean, Aldatu estekan klik egingo dugu:
![]() |
Eta FBML Edizio panelera joaten gara:
![]() |
Normalena da HTML ezagutzea eta FBML ez ezagutzea, hots, HTML editore batekin HTML kodea sortu, kopiatu eta gero kaxan eranstea. Hemen, batzuetan bideoekin izaten dira arazoak. Bideo bat tartean sartzeko, Facebookeko FBMLa erabili behar da, HTML erabiltzea ez baita nahikoa. Baina HTML bidez taulak, irudiak, estekak,... sartzeko ez dago arazorik.
Kutxari titulu bat jarriko diogu: Aurkezpena.
Eta FBML eremuan, editore batekin sortu dugun HTML kodea jarriko dugu edota, FBML lengoaia ezagutzen badugu, FBML kodea.
![]() |
Aldaketak gordeko ditugu. Nola gehituko dugu orain fitxa? Izan ere, kasu honetan, fitxa moduan gehitzeko aukera ematen digu.
![]() |
Gainera, aplikazio hau koadro-fitxan agertzeko ere programatuta dago.
![]() |
Aurkezpen orrialdea aldatu
Orrialdea aldatu atala aukeratuz gero, Aplikazioak atalean, Presentacion-FBML bilatuko dugu. Aldatu-n klik egingo dugu.
![]() |
Hemen zera egin dezakegu:
- 1: Aurkezpena deitu diogun orrialdea alda dezakegu. Gure helburua funtzioa ikustea da, beraz, HTML kode oso sinplea sartu dugu. Orain, ondo pentsatu zein izango den zure aurkezpena eta HTML kodea edota FBML kodea sortu.
- 2: Beste FBML orrialde bat sortu.

10.22. Orrialdeak: Fitxak antolatu eta Landing Page bat jarri
Orrialdeak fitxa gehiegi dauzka. Pixka bat antolatuko dugu eta nahi ez ditugunak kenduko ditugu.
Esan dugunez Iritziak aplikazioa ez dugu erabiliko. Ezabatu egingo dugu. Orrialdea Aldatu atalera joango gara, eta aplikazio atalean Iritziak aurkitu ondoren Aplikazioa kendu-n klik egingo dugu.
![]() |
Ziur gauden galdetzen digunean baietz erantzungo dugu:
![]() |
Koadroak fitxa ere kendu behar dugu. Hor dagoen aplikazio bakarra FBML da. Nola egingo dugu?
Presentacion-FBMLeko Aplikazioaren Ezarpenak esteka aukeratuko dugu:
![]() |
Ikusten dugunez Koadroa (Box) gehituta dago, beraz Kendu-n klik egingo dugu:
![]() |
Orain Erabilgarri gisa agertzen da, eta horrela Koadroa (Box) aplikaziotik kenduko dugu. Hor zegoen bakarra zenez, Koadroa fitxa gisa desagertu da.
![]() |
Hau da momentuz geratu dena, pixka bat garbiago geratu da behintzat, fitxa gutxiagorekin.
![]() |
Fitxen ordena aldatu.
Fitxen ordena aldatzeko, mugitu nahi duguna aukeratu eta nahi dugun lekuraino arrastatu. (Oharra: Horma eta Informazioa ezin dira mugitu, beti lehenak dira)
![]() |
Orain Aurkezpena daukagu 3. fitxa gisa:
![]() |
Jarri aurkezpena zaleak ez diren erabiltzaileentzat landing-page (ongietorri) gisa
Zale ez den erabiltzaile bat gure orrialdean sartzen denean, ikusiko duen lehenengo gauza Horma da. Uste dugu egokiena dela hemen zer aurkituko duen aurkezpen txiki baten bidez erakustea. Horretarako sortu dugu orrialde pertsonalizatu hau.
Lehen esan dugu non egin beharko genukeen hau: Orrialdea Editatu: Hormaren Ezarpenak
![]() |
Horrela zale ez den erabiltzaile bat etortzen denean, ikusiko duena hauxe da (gogorarazten dizuegu egin duguna orrialde oso sinple bat dela. Gomendioa: Landu orrialde pertsonalizatu hau, erakargarria izateko).
![]() |
10.23. Orrialdeak: Idatzi orrialdean administratzaile moduan
Orrialdearen Horman ongietorri mezu bat jarri behar dugu. Betiko moduan egingo dugu, ez dauka misteriorik, gure horman zerbait idazten dugunean bezala.
![]() |
Ikusten duzuenez, ez dut idazten nire izenean, orrialdearen izenean baizik. Talde batekin ezberdin gertatzen zen, nahiz-eta taldearen administratzailea izan, nire izenean idazten nuen.
- Talde baten administratzaile banaiz, taldearen horman idazten dudanean NIRE IZENA ikusiko da, eta jendeak badaki ni izan naizela idatzi duena.
- Orrialde baten administratzaile banaiz, orrialdearen horman zerbait idazten dudanean, nire izena ez da inon ikusiko. ORRIALDEAREN IZENEAN idatziko dut.
Hau zenbait kasutan desabantaila izan daiteke. Irakurri honakoa.
Hau argi eduki behar dugun gauza bat da, gainera, kasu batzuetan gure kontra bueltatu daiteke. Nik, Koro Gabiolak, Iraola Kirolak orrialdea sortu dut eta orrialdearen administratzailea naiz. Iraola Kirolak-en ezin izango dut ezer idatzi nire izenean, ez iruzkindu, ez ezer ;(
- Batzuetan interesgarria izan daiteke nire izenean idatzi ahal izatea:
- Jendeari gustatzen zaio jakitea nor erantzuten ari den, pertsona gisa ikustea.
- Nire izenean (eta ez erakunde moduan) erantzun bat eman nahi dut.
- ....
Orrialdearen sortzailea naizenez, ez dut lortu administratzaile moduan baja nola eman behar den jakitea. Administratzaile gehiagori alta eman ahal zaie, horiei administratzaile moduan baja eman dakieke eta ez dago arazorik, baina ez dago modurik sortzailea dena administratzaile moduan baja emateko (norbaitek jakinez gero nola egin, mesedez, komentatu).
Kontuan eduki hau. Oztopo bat izan daitekeela ikusten baduzue, hauxe litzateke hasieratik ekiteko momentua. Orrialdea ezabatu, eta orrialde berri bat sortu profil berezi batekin. Profil hori erabili soilik orrialdeak administratzeko.
- Profil pertsonal bat sortu
- Bilaketatik ezkutatu, ez utzi inork profila ikus dezan, ezin izan dezatela aurkitu, horrela ez da egongo modurik profil honekin harremanetan sartzeko.
- Profil horrekin behar dituzuen orrialdeak sortu.
- Orrialdearen izenean zerbait idatzi behar duzuenean, Facebooken administratzaile profil horrekin sartu.
- Zerbaiti zuen izenean erantzun nahi diozuenean, zuen profil normalarekin sartu eta egin iruzkina. Kontuz horrekin: Idazki berri bat egiten baduzue profil horrekin (ez erantzun bat, zerbait berri idazten baduzue), ez da orrialdearen zaleen hasierako orrialdeetan ikusiko. Zuek erabiltzaile arrunt bat zarete orrialdean, beraz ez dute ikusiko orrialdean sartzen ez badira. Ulertzen?
Zuen erabakia da nola egin
Nola ikusiko lukete orrialdearen zaleek idazki berri bat dagoela?
Orrialdearen horman mezu bat idatzi dugu administratzaile moduan. Orrialdearen zaleek euren hasierako orrialdean ikusiko lukete? BAI. Hau ere taldeekiko ezberdina da.
![]() |
atalean ikusi dugun moduan
10.24. Orrialdeak: Zaleen idazkiak gure orrialdeetan
Demagun orrialdearen zale batek azken mezua ikusi duela, eta iruzkin bat egiten duela:
![]() |
Edo besterik gabe zerbait berri publikatzen duela gure horman:
![]() |
Orrialdearen administratzaile garenez, jasoko al dugu abisurik mezu berri bat edota erantzun berri bat dagoela esanez? EZ.
Administratzaile moduan mezu berri bat edota erantzun berri bat dagoela jakiteko modurik ez dago, orrialdera joan eta begiratzen ez badugu. Ez dut mezu elektronikorik jasoko horren berri emateko. Orrialdera bisita aktibo bat egin behar da ikusteko.
Orain dela gutxi aukera bat gehitu dute: Kontua: Kontuaren ezarpenak: Jakinarazpenak: Asteko orrialde eguneraketak administratzaileentzat.
![]() |
Aktibatuta badaukagu, astero jasoko dugu mezu elektroniko bat labur azaltzeko zein mugimendu egon diren orrialdean. Ez du informazio handirik ematen: zenbat zale berri, zenbat zalek eman duten baja, zenbat iruzkin dauden,... eta horrelako gauzak.
![]() |
Zale baten idazki bati erantzutea
Iñakik lehen mezu berri bat jarri du orrialdearen horman. Erantzun bat jartzen badugu, Iñakik mezu elektroniko bat jasoko du erantzun berri bat dagoela abisatzeko.
![]() |
Erantzuna orrialdearen izenean denean edota bere lagun baten erantzuna denean ere Iñakik mezu elektronikoa jasoko du.
![]() |
Iñakiren lagun ez den zale batek Iñakiren idazkiari erantzuten badio, Iñakik ez du mezu elektronikorik jasoko. Ez da konturatuko erantzuna egon denik, orrialdea bisitatzen ez badu.
Saiatuko gara hobeto azaltzen:
Iñakik mezu berri bat jartzen du orrialdean (mezu berri bat edota mezu bati erantzuna).
- Orrialdearen administratzaileak erantzuten badu: Iñakik mezu elektronikoa jasoko du.
- Iñakiren lagun batek erantzuten badu: Iñakik mezu elektronikoa jasoko du
- Iñakiren lagun ez den beste zale batek erantzuten badu: Iñakik ez du mezu elektronikorik jasoko, eta ez da enteratuko, orrialdera joan eta erantzuna han ikusten ez badu.
10.25. Orrialdeak: Norbaiti zuzendutako argitalpenak
Demagun eskaintza bat jarri nahi dugula donostiarrentzat. Nola egingo genuke?
Orrialdearen horman administratzaile moduan idazterakoan, pertsonalizatu dezakegu nork ikusiko duen mezua:
![]() |
Zuzendu dezakegu honako gauzak kontuan edukita:
![]() |
- Kokalekua: herrialdea eta hiria-
- Hizkuntza.
Mezua idatziko dugu eta kito. Kasu honetan mezua ikusiko dutenak hauek dira: hizkuntzan gaztelania aukeratu eta Donostian bizi direla jarri dutenak.
![]() |
10.26. Orrialdeak: Zure orrialdea
- Denda lokal bat izanda, egin behar dugun lehenengo gauza honakoa da: ezagutzen dugun jendea bilatu eta Facebooken gaudela komentatu, dendaren zaleak egin ahal izateko. Gure lagunen eta ezagunen artean zabaldu.
- Nire orrialdearen zale egin behar naiz. Horrela nire lagun guztiek ikusiko dute zale egin naizela (lagunak badauzkagu, hots, profila orrialdearen administratzailea izateko soilik sortu ez badugu).
- Orrialdeari funtzio interesgarriak gehitzen dizkioten aplikazioak jarri.
- Besteek zer egiten duten ikusi behar dugu: antzeko gauzak egiten dituztenak, baita beste mota batzuetako gauzak egiten dituztenak ere. Beste batzuek zer egiten duten ikusiz, guk ikasiko dugu zer egin dezakegun (ideiak hartu).
- Facebook widgets erabili, oraintxe ikusiko dugu zer diren.
Orrialdeetarako Facebook Widget-ak
Aukera batzuk dauzkagu Orrialdea Aldatu-n:

Eskuineko aldean Zure orrialdea sustatu/Promote your page:
![]() |
- Promotion guidelines (sustapenerako arauak): Facebookeko arauak irakurtzea komeni da, zigortuta dauden gauzak ez egiteko.
- Eguneraketa bat bidali zaleei: Oraindik zalerik ez daukagunez, aukera hau ez dugu orain erabiliko.
- Promote with a Like Box (Sustatu Zale Koadro batekin): Facebookek gure kanpoko web-orrialdeetan sartzeko HTML kodea emango digu. Horrela jendeak ikusiko du Facebooken gaudela, zale egitera animatzeko.
zale koadro batekin sustatu
Hurrengo pantailara joango gara, bertan honako aukerak dauzkagu:
- 1. HTML sortu egin behar dugu: Zein orrialdetarako?
- 2. Zein informazio egongo da panel barruan.
- 3. Lortu egin behar dugunaren aurrebista.
- 4. Widget-a non jarri behar dugu. Bloggerren blog bat badaukagu, Blogger aukeratuko dugu. TypePad bada, TypePad; bestela, Other:
![]() |
Behin non sartuko dugun aukeratuta, HTML kodea erakutsiko digu:
![]() |
Orrialdeen ikurra
Oraintxe ikusi dugunaren antzera:
- 1: Daukagun kanpoko web-gune batean kopiatu eta itsatsi egin behar dugun HTML kodea.
- 2: Ikurra aldatu
![]() |
Ikurra aldatu-n klikatzen badugu, konfiguratu dezakegu nola ikusiko den:
![]() |
Zer egiten dugu HTML kodearekin? Adibidez, demagun blog bat daukagula Elgoibarko kirolari buruz hitz egiteko; aprobetxatuko dugu eta Facebookeko orrialdea hemendik sustatuko dugu. Adibidean HTML kodea eskuineko menuan jarri dugu, eta behean ikus dezakezue emaitza. Blogean sartzen den edonork Facebooken gaudela ikusiko du, eta zale egin ahal izango da.
10.27. Orrialdeak: Nola iraunarazi eta lortu zale gehiago
Lortu dituzun zaleak mantentzea lan zaila da, baita zale gehiago lortzea ere.
Lan egin behar dugu zaleen arreta lortzeko
- Informazio interesgarria: Publizitatezko informazioa soilik emateak ez du balio, albiste interesgarriak bidali behar dizkiegu gure zaleei.
- Erantzun/Mezu berriei begira egon behar dugu: Zaleen mezu berriak dauden begiratu behar dugu aldiro. Horretarako orrialdea bisitatu behar dugu. Mezuren bat badago, erantzuna bidali behar dugu.
- Aukera badago orrialde erakargarri bat garatu behar dugu: diseinu polita, aplikazioak,... Hau gutxi batzuek bakarrik egin ahal izango dute.
- Eztabaida sortu: Galdera bat bidali, eta utzi euren iritzia eman dezaten.
- Aholkuak eskatu: Guztioi gustatzen zaigu besteok guri aholkuak eskatzea eta guk ekarpena egin ahal izatea. Erantzuten badugu, zaleak gurekin lotuago sentituko dira.
- Pizgarriak: Zozketak, zaleentzako deskontu bereziak,... zerbait esklusiboa eskaini.
10.28. Orrialdeak: Orrialdearen URLa pertsonalizatu
Kasu honetan http://www.facebook.com/pages/Elgoibar/Iraola-Kirolak-Tienda-deportes-Elgoibar/368861158171?ref=ts da helbidea, gogoratzeko ezinezkoa ;)
Erabiltzaile baten profilarekin antzekoa gertatzen da, sortzen dugunean helbidea txurro bat da, eta gero http://www.facebook.com/username-ra alda dezakegu. Kontuaren Ezarpenak: Ezarpenak Ezarpenak atalean ikusi genuen nola egin.
Nola aldatu orrialde baten URLa/helbidea?
http://www.facebook.com/username orrialdera joango gara.
Gure kontua egiaztatu egin beharko dugu, horretarako gure mugikor zenbakia sartu beharko dugu eta Facebookek SMS bat bidaliko digu mugikorrera.
![]() |
Telefono mugikor bidez egiaztatu esteka aukeratzen badugu, pantaila bat agertuko zaigu eta hor sartu beharko dugu gure telefono mugikorraren zenbakia.
![]() |
Baieztatu-n klik egingo dugu, eta zain egon behar dugu SMS bat jaso arte. Behin jaso dugunean, hemen sartuko dugu:
![]() |
Eta kito. Administratzen ditugun orrialdeei izena alda diezaiekegu. ERABILTZAILE IZENA EZARRI ZURE ORRIALDEEI.
![]() |
Aukeratu dezakegu zein orrialderi nahi diogun izena aldatu. Daukagun bakarra hartuko dugu, Iraola Kirolak, eta nahi dugun izena jarriko diogu (Erabiltzaile izenak A-Z letrak, a-z, zenbakiak 0-9 edota puntuak (.)). Ez badigu uzten aukeratzen izen labur bat, gutxieneko zale kopurua ez daukagulako izan daiteke (25 zale eduki behar ditugu gutxienez).
Izena ondo pentsatu, behin bakarrik alda dezakezue-eta.
![]() |
- Ezin izango duzu erabiltzailearen izena aldatu, ondo aukeratu.
- Ezin izango diozu transferitu erabiltzaile izenaren jabegoa beste bati.
- Ezin izango dituzu beste pertsona batzuen marka eskubideak urratu.
- Erabiltzaile izen bat hartzen baduzu etorkizunean sartzeko (espekulatzeko) izen hori galduko duzu.
- Erabiltzaileen izenak erreklamatu daitezke baimenduta ez dauden erabilpenengatik.
10.29. Orrialdeak: Orrialde bat ezabatu
Oso erraza da, baina ezin da atzera bueltatu, beraz, kontuz egiten dugunarekin!
http://www.facebook.com/pages/manage
Hemen administratzen ditugun orrialdeen zerrenda bat daukagu. Demagun lehen gehitu dugula froga gisako orrialde bat eta ezabatu nahi dugula... Bilatuko dugu eta Ezabatu-n klik egingo dugu:
![]() |
Ezabatzen badugu, ezin izango dugu berreskuratu:
![]() |
Ezabatu-n klik egiten badugu, kito. Dagoeneko ez dago eskuragarri.
10.30. Orrialdeak: Iragarkiak, ordaindu beharreko publizitatea
Facebooken erabiltzaile moduan banago, eskuineko aldean 2-3 iragarki pertsonalizatu ikusten ditugu (gure profilean jarri dugun informazioaren arabera).
![]() |
Iragarkiak ordaindu beharreko tresna bat dira. Ikusiko dugu nola sortu gureak, ordaintzeko prest bagaude.
Gure orrialdean egonda, Ad batekin sustatu esteka aukeratuko dugu.
![]() |
Iragarri Facebooken atalera joango gara. Nahi dugun testua jarriko dugu.
![]() |
Iragazki bat daukagu, iragarki bat gehitzen dugunean nori zuzenduta dagoen jartzeko. Kanpaina oso segmentatuak sor ditzakegu, parametro batzuk kontuan edukita: erabiltzaile profiletan dauden hitz gakoak kontuan edukita (kirola, igeriketa,...), adinaren arabera, kokapenaren arabera,...
![]() |
Enplegua eta heziketa kontuan edukita, nire orrialdearekin konektaturik daudenen arabera (agian iragarkia ez da interesgarria orrialdearen zaleak direnentzat, helburua zale berriak erakartzea izan daitekeelako).
![]() |
Kanpaina batean zenbat diru gastatzen ari garen kontrolatzeko era ezberdinak dauzkagu: klik bakoitzaren kostea (iragarkiaren estekaren bidez erabiltzaileren bat nire orrialdean sartzen den bakoitzean ordaindu beharko dugu) eta inprimaketa bakoitzaren kostea (iragarkia ikusgai dagoen bakoitzean X ordainduko dut, erabiltzaileak gure iragarkian klik egiteak edo ez berdin dio). Hilabetean zenbat gastatu nahi dudan erabaki dezaket; kreditua agortu arte iragarkia eduki, eta gero iragarkia ez erakutsi hurrengo hilabetera arte... Eguneko muga bat ere jar dezakegu.
![]() |
Zenbat jendek ikus dezakeen iragarkia.
![]() |
Eta bukaeran kreditu-txartelaren datuak sar ditzaket (gure iragarkiak ordaintzeko).
![]() |
Ez dugu probatu zer moduz doan. Probatu duten batzuek esperientzia ona dela esaten dute.
10.31. Community Manager: Figura berri bat
Ikusi dugunez, erraza da erabilgarri izan daitekeen orrialde edo talde bat sortzea.
Orain orrialdea iraunarazi (informazioa sartu) edota taldea dinamizatzeko ordua heldu da. Eta beste gauza batzuk egiteko ordua ere bai: erabiltzaileei erantzunak eman, gure lehiakideek zer egiten duten ikusi,...
Denda edota enpresa txiki bat bagara eta nahikoa baliabiderik ez badaukagu norbait edukitzeko sare sozialetan lan egiten, mundu honetan mugitzeko ahal duguna egingo dugu.
Enpresa handi bat bagara, kontuan eduki behar dugu figura berri bat sortu dela: community managerra.
Zein da community manager-en funtzioa?
Hemen daukazue oso ondo landutako dokumentu bat, bertan ikusteko Community Manager baten funtzioak zeintzuk diren.
10.32. Orrialdeak: Erabilgarri diren aplikazio batzuk.
Networked Blogs: 1.000.000 erabiltzaile baino gehiago dauzkan aplikazio bat. Hara gure blogak igotzen ditugu. Demagun Facebooketik kanpo blog bat daukagula, eta nahi dugula blogera igotzen ditugun sarrerak gure orrialdearen zaleek ere ikusi ahal izatea. Gainera indar asko hartzen ari den blog direktorio bat da, eta hemen ere zale asko lor ditzakezu.
- Orrialdeetarako eta profiletarako aplikazio bat da.
- Blogaren feed-a inportatu dezakegu profilera eta orrialdera.
- Fitxa moduan agertzea erabaki dezakegu, edota blogaren sarrera bakoitza gure horman automatikoki publikatzea (guk aukeratuko dugu zein hormatan, orrialde baten horman edota gure profilaren horman).
- Zure profilean blogroll bat jartzea, zure bloga eta jarraitzen dituzun blogak sustatzeko.
- Blog direktorio bat da. Gaiaren edo kokapenaren arabera antolatuta.
- Post berriak irakurri eta gehien gustatzen zaizkizunak bozkatu.
- Gogoko dituzun blogen zerrenda aukeratu eta jarraitu.
Antzeko aplikazioak daude: RSS Connect, Simplaris Blogcast, Blog...
- Poll: Inkesten aplikazioa Facebookerako. Inkestak gehitu ditzakegu (orrialdeentzat eta profilentzat).
- Professional Profile: Askotan Facebook erabiltzen dugu eta lana dibertsioarekin nahasten dugu (lagunak laneko kontaktuekin). Aplikazio honekin fitxa berri bat sor dezakegu, profil profesional bat edukitzeko.
- My LinkedIn Profile: Linkedineko logo bat gehitu dezakegu. Gure orrialde nagusian sartzeko formatu ezberdinak ezartzeko aukera ematen digu. Logo honetatik Linkedineko gure profilera joango gara.
- SlideShare: Aurkezpenak gordetzeko SlideShare erabiltzen badugu, aplikazio honekin SlideSharen dauzkagun aurkezpenak Facebooken integratu ditzakegu, fitxa berri batean zein gure profilaren orrialdean.
- MyFlickr: Flickren kontua Facebooken integratzeko aplikazioa.
Milaka aplikazio daude eta egunero berriak irteten dira. Gainera zure aplikazioak ere sortzeko aukera daukazu, baina hau beste eskuliburu oso bateko gaia izango litzateke.
11. Baliabide eta esteka interesgarriak
11.1. Facebook-eko esteka interesgarriak
- Lana bilatu Facebook erabiliz: http://i-tweet.org/es/2010/02/como-utilizar-las-redes-sociales-para-encontrar-trabajo/
- Facebooken sartu diren enpresa txikiak eta arrakasta eduki ez dutenak: Zer ez da egin behar: http://www.albertoaranda.net/2010/03/17/empresas-que-entran-en-redes-sociales/
- Enpresetan egiten diren ohiko akatsak: http://alt1040.com/2009/08/5-errores-comunes-de-empresas-en-facebook
- FBML estatikoa erabiltzen duen FanPage baten adibidea (ingelesez dago): http://www.snipe.net/2009/06/fb-fanpages-fbml-box/
- 10 orrialdetarako SEO estrategiak (ingelesez dago): http://www.insidefacebook.com/2009/07/13/seo-facebook-pages-10-key-strategies/
- Orrialde bat sortzeko gomendio interesgarriak (ingelesez dago): http://www.techipedia.com/2009/create-facebook-page/
- Facebooki buruz jakin nahi duzuna, eta inoiz galdetu ez duzuna: http://titonet.blogspot.com/2009/12/todo-lo-que-siempre-quisiste-saber.html
- Nire lagunen zerrenda ez ikusteko: http://linuxman.blogsome.com/2010/01/21/como-evitar-que-vean-mi-lista-de-amigos-en-faceboook
- Plugin sozial berriak (ingelesez dago) (2010/05/05): http://www.facebook.com/notes/facebook-platform/how-to-use-the-new-facebook-social-plugins-for-your-business/394310302301
- FBML lengoaia:: http://developers.facebook.com/docs/reference/fbml/
- Nola aukeratu lagun guztiak klik batekin (ingelesean dago): http://onemansblog.com/2009/08/30/how-to-invite-all-facebook-friends-to-a-group-event-or-page/
11.2. Bideo interesgarriak
- Kontuz idazten duzunarekin: http://www.youtube.com/watch?v=C8PQg0D_-7s&feature=player_embedded y http://www.youtube.com/watch?v=LD70Q41bbqU&feature=player_embedded
- Ciberbulling: ez esan Interneten bidez:http://www.youtube.com/watch?v=E3Z6f-KIIQI&feature=player_embedded
- Kontuz, arreta pixka bat: http://www.youtube.com/watch?v=mhTcNsNJM9o&feature=player_embedded
12. Laguntza zerbitzua
12.1. Laguntza Facebooken
Nahi dugun laguntza eta informazio guztia Kontua: Laguntza gunea-n aurkitu dezakegu:
![]() |
Hemen laguntza guztia daukagu, ataletan banatuta. Argitu ditzagun zalantzak!

13. Kredituak, baimena eta eskerrak
13.1. Kredituak eta baimena
Eskuliburu hau software librea erabiliz egin dugu:
- The Gimp, irudietarako (http://gimp.org/)
- Ubuntu 9.10, sistema eragile gisa (http://www.ubuntu.com/)
Egilea: Koro Gabiola. itxaspe [abildua]gmail.com
Data: 2010ko Apirilak 30a (bukatuta)
Baimena: Creative Commons by-sa/2.0
13.2. Eskerrak
Ikastaroak Euskal Herriko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntza jaso du.
Eta www.zerikasi.com-eriZerikasi: bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
ESKERRAK PERTSONALAK
- Enpresa Digitala: ikastaro oso interesgarriak hartzeko aukera eskaintzen digutelako.
- Miguel Fernandez Arrieta sare sozialak enpresentzat erabilgarri al dira? ikastaroa emateagatik.
- Igor San Román Matxain - Socsoft : emandako gomendioak direla eta.. ;) Socsoft enpresa bat da, eta Facebook-eko munduan adituak dira.








Edo




























































































































































































































































































