Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Orrialdeak Facebooken Zer ikus dezakegu orrialde batean eta zer egin behar dugu horren zale izateko?
Dokumentu Akzioak

9.3. Zer ikus dezakegu orrialde batean eta zer egin behar dugu horren zale izateko?

Maila bat gorago
Dagoeneko zaleak gara, nola jarraituko dugu orrialdeetan jartzen duena?

Talde batekoak ez bezala, orrialde bateko argitalpenak hasierako orrialdean ikus ditzakegu.

Beraz, hor ikusiko ditugu orrialdearen berriak. Hori bai, kontuan eduki hasierako gure orrialdean bakarrik orrialdearen administratzaileak idatzitakoak ikusiko ditugula, eta ez edozein jarraitzailek jarri dituen gauzak (bestela zoramena litzateke, adibidez Coca-Colaren Facebookeko orrialdeak 5 miloi jarraitzaile baino gehiago dauzka; demagun guztien sarrerak gure hasierako orrialdean ikusiko genituzkeela, dena zaborrez beteko litzaiguke).

Behin Itxasperen zale egin garela, gure hasierako orrialdean, gure lagunen sarrerekin nahasturik, Itxasperen idatziak ere hasiko dira agertzen.

Publicacion página en nuestro inicio
  • 1: Jarraitzen dugun orrialdera joateko: Orrialdera joaten bagara, han bai ikusiko ditugula jarraitzaileen idatziak. Horretarako, behin orrialdean sartu garela, Aukerak menua zabalduko dugu (beti ere, administratzaileak hala erabakita, aktibo badago) eta ZALEAK BAKARRIK aukeratuko dugu (horrela garbiagoa izango da eta soilik orrialdearen jarraitzaileek idatzitako sarrerak ikusiko ditugu).
  • 2: “Atsegin dut” adierazi, iruzkina jarri edota idatzitakoa elkarbanatu dezakegu,  parte-hartze atalean ikusi dugun bezala. Hori bai, erabiltzaile profil batekin alderatuz gero (bertan  sarrera bati norbaitek erantzuten badio, mezu bat jasotzen da), orrialde baten sarrera bati erantzuten badiogu, orrialdearen administratzaileek ez dute mezurik jasoko. Administratzaileek jarraipen zehatza egiten ez badute, gure iruzkina ahaztuta geratuko da ;(

Demagun jarraitzen dugun orrialdera joan garela (1). Jarraitzaileen sarrerak soilik ikusi nahi ditugu. Horretarako, Aukerak zabaldu (agertzen ez bada, administratzaileek horrela erabaki dutelako da).

Publicacion página en nuestro inicio

Eta behin aukerak zabaltzen direnen, ZALEAK BAKARRIK (JUST OTHERS) aukeratu. Orain jarraitzaileen sarrerak ikusiko ditugu.

Publicacion página en nuestro inicio

Demagun zale batek sarrera berri bat sartu duela. Zerbait erantzuten badugu, zaleak erantzunaren berri izango du posta elektronikoaren bide. Orrialdearen administratzaileak, ordea, ez.

Orrialdeak erabiltzaile baten ikuspuntutik ikusi ditugu. Aurrerago ikusiko dugu nola sortu eta administratu orrialde bat.


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa