Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Facebook: Sarrera Facebookeko osagaiak: profilak, orrialdeak, taldeak, aplikazioak
Dokumentu Akzioak

2.2. Facebookeko osagaiak: profilak, orrialdeak, taldeak, aplikazioak

Maila bat gorago
Profil pertsonal batekin erabil dezakegu Facebook, baina interesgarriak izan daitezken beste osagai batzuk ere badauzka. Sarrera txiki bat, aurrerago atal horiei buruz sakonago hitz egingo baitugu.

Gaur (2009ko abenduan), komunitate horrek 350 miloi erabiltzaile baino gehiago dauzka munduan, eta gainera eguneko sarreren ehunekoa oso altua da: erabiltzaileen erdiak egunero sartzen dira Facebooken

Esan dugun bezala, helburu ezberdinekin erabil daiteke sare sozial bat, eta horregatik Facebookek atal ezberdinak dauzka:

  • Profil Pertsonala:  Facebooken alta emateko eta baliatzen hasteko erabiltzaile profila sortu behar dugu. Hasiera batean, sistema sortu zenean, hau zen atal nagusia. Erabiltzaile profilak ikasleak ikaskideekin harremanetan egoteko sortu ziren. Horretarako ez ezik, aspaldiko ikaskideekin harremanetan jarraitzeko ere erabiltzen zen. Profil pertsonaletan LAGUNAK dauzkagu, eta elkarrekikotasun harreman bat sortzen da (2 erabiltzaile ez dira LAGUNAK batek ez badu nahi ;)).
  • Orrialdeak (Pages): Batzuetan "profil publikoak" ere deitzen zaie. Normalean marka, enpresa, artista,.. baten sustapenerako erabiltzen dira. Orrialdeetan Zaleak dauzkagu. Nahi duena izan daiteke orrialde baten zale, ez da behar inongo baimenik.
  • Taldeak: Pribatutasun aukerak kontuan edukita, Facebookeko taldeak off line munduko kluben antzekoak dira. Talde batekin BAT EGITEN dugu. Talde motaren arabera (irekia, itxia (onespena behar da taldean sartzeko,) pribatua), edozein erabiltzailek taldean parte har dezake edo ez.
  • Aplikazioak: Profilei edota orrialdeei funtzio gehiago emateko aplikazio txikiak. Batzuk lehenetsi gisa etortzen dira profiletan eta orrialdeetan, eta beste batzuk gehitu ditzakegu. Batzuk Facebookeko jendeak egin ditu eta beste batzuk kanpoko erabiltzaileek egin dituzte.

Profila vs orrialdea vs taldea Facebooken

Erabiltzaile batek lagunekin aritzeko behar duen guztia profil pertsonal bat bada, ez dago zalantzarik, baina hori baino gehiago nahi badugu... galdera batzuk sortzen dira:

  • Nire negozioarentzat orrialde bat sortu behar dut edo profil pertsonalarekin nahikoa da?

  • Zer da hobea, talde bat edo orrialde bat?

Hau da, zein da horien arteko ezberdintasuna?

Zalantza horiek eta bakoitzaren funtzionamendua argitzen saiatuko gara. Hori bai, argi utzi nahi dugu Facebook egunero aldatzen ari dela; kontzeptuak, pantailak,.... Eta eskuliburuan gaur egun dagoen moduan jorratuko dugu.

Ezer baino lehen, erabiltzaile arrunt baten adibidea ikusiko dugu: erabiltzaile profil bat besterik ez dugu behar, eta plataforma gure lagunekin hitz egiteko, taldeetan parte hartzeko,... erabiliko dugu.


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa