Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Facebook enpresentzat. Sare sozialak baliagarriak al dira enpresentzat? Taldeak: Facebookeko taldeen konfigurazioa-III. Bulegariak
Dokumentu Akzioak

10.7. Taldeak: Facebookeko taldeen konfigurazioa-III. Bulegariak

Maila bat gorago
Koordinatzailea: Talde-figura bat. Ikusiko dugu talde bateko koordinatzaileek zer egin dezaketen, eta taldekide bat koordinatzaile nola egin.

Talde ezarpenak editatzera goaz:

Coordinadores del grupo

Arduradunak fitxara joaten bagara eta adibide gisa Iñaki hartzen badugu, bulegari jarriko dugu (orain arte taldekide hutsa zen).

Coordinadores del grupo

Galdetzen digu zein kategoria daukan Iñakik talde barruan; "Spinning irakaslea" dela jarriko dugu.

Coordinadores del grupo

Eta kito, Arduradunak fitxan Iñaki bulegari moduan agertzen da, "Spinning irakasle" gisa.

Coordinadores del grupo

Orain taldekideek jakingo dute nortzuk diren taldeko administratzaileak eta sortzaileak eta nortzuk bulegariak. Gainera talde barruan bulegari bakoitzak zein funtzio daukan jakingo dute (Iñakiren kasuan, "Spinning irakaslea")

Coordinadores del grupo

Zertarako balio du taldeko bulegari batek?

Interneten irakurri dugunez, bulegari baten lana da mezu garbiketa txiki bat egitea (taldekideren batek zerbait desegokia idazten badu, adibidez). Baina, proba batzuk egin eta gero, ez dugu lortu ikustea zer egiten duen.

Beraz, gure ustez Iñaki taldekide berezi gisa identifikatzeko balio du, "spinning irakaslea" da.

Funtzionaltasunen bat topatzen baduzue, mesedez, guri komentatu, eta atal hau aldatuko dugu.


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa