Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Facebook enpresentzat. Sare sozialak baliagarriak al dira enpresentzat? Taldeak: Ondo ibiltzeko gomendioak
Dokumentu Akzioak

10.10. Taldeak: Ondo ibiltzeko gomendioak

Maila bat gorago
Talde bat sor dezakegu, baina inork parte hartzen ez badu edota gogorarazten ez badugu hor gaudela, litekeena da taldea desagertzea.

Zer egin behar dugu talde bat ondo ibiltzeko?

  • Taldekide batzuek ia ez dute taldea jarraitzen. Ondo egongo litzateke administratzaile batek taldekide guztiei noizbehinka mezu bat bidaltzea (taldean gertatzen ari denaren laburpen txiki batekin). Horrela taldearekiko interesa daukan jendeak taldea bisitatu eta parte hartu egingo du.
  • Kasu honetan, gure herriko kirol talde orokor bat sortu dugu, eta kirol-denda baten jabeak gara. Noizbehinka dendari buruzko informazioa sar dezakegu, baita erabiltzaileei galderak bidali eta talde hau bezero gehiago lortzeko erabili ere. Hori bai, ABUSATU GABE egin behar dugu, kontuan eduki behar dugu informazio horrek erabiltzaileentzat egokia izan behar duela.
  • Zirikatu jendea parte hartzeko, saiatu antzematen aktibo diren taldekide batzuk eta taldearen jarduera iraunarazteko motibatu. Talde administratzaile bat baino gehiago lortu.
  • Hitzorduak sortuz gero, jendea erakarri eta parte-hartze handiagoa lor dezakegu: hitzaldi laburrak, emanaldiak, irteerak,...

Demagun hurrengo hitzordua sortuta daukagula, eta Iñakik (taldekidea da) ikusten duela (taldeari bisita bat egin diolako edota hitzordua sortu dugunean gonbidatu dugulako).

Eventos

Gertakari honetarako erantzuna atalean klik egiten badu

Eventos

eta joango dela jartzen badu, orduan Iñakiren lagun guztiek (nahiz-eta taldekideak ez izan) ikusiko dute hitzordura joan behar duela. Eta batzuk sartuko dira ikustera zer den, eta jende gehiago lortuko genuke (biralitatea).Eventos


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa