Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Facebook enpresentzat. Sare sozialak baliagarriak al dira enpresentzat? Taldeak: Idatzi taldean administratzaile moduan
Dokumentu Akzioak

10.9. Taldeak: Idatzi taldean administratzaile moduan

Maila bat gorago
Talde administratzaile bat naiz eta zerbait idatzi behar dut taldean. Zer gertatzen da? Nork ikusiko du?

Taldearen horman ongietorri mezu bat jarri behar dugu. Gure horman zerbait argitaratzen dugun moduan egingo dugu, ez dauka misteriorik.

Escribir en el grupo

Ikusten duzuenez, ez dut idazten "KIROLA ELGOIBARREN" izenean, oso garbi ikusten da NEU naizela ongietorria ematen ari dena. Hau garbi geratzea nahiko genuke, talde batean ikusten delako nortzuk diren taldearen administratzaileak, baita nor den momentu bakoitzean idazten ari dena ere.

Mezu hau ikusteko ez da beharrezkoa nire lagunak izatea. Talde hau irekia delako, edonork ikusiko luke mezu hau, nahiz-eta taldekide ez izan eta bisitari arrunt bat izan.

Nola ikusiko dute taldekideek idazki berri bat dagoela?

Taldearen horman mezu bat jarri dugu. Taldekideek euren hasierako orrialdean ikusiko al dute? EZ. Bakarrik hurrengo kasuan ikusiko dute:

  • Taldearen horman idatzi duenaren lagunak badira eta, gainera, taldekideak badira. Orduan bai ikusiko dutela hasierako orrialdean. Adibidez, nire lagun batek, taldeko kide denak, hau ikusiko luke bere hasierako orrialdean (eta betiko moduan parte har dezake: iruzkin bat gehitu, gustuko dela esan,...).
Facebook home de amigo

Beste taldekideak taldean sartzen ez badira zer dagoen berri ikusteko, ez dira enteratuko.


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa