Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Facebook enpresentzat. Sare sozialak baliagarriak al dira enpresentzat? Orrialdeak: Zaleen idazkiak gure orrialdeetan
Dokumentu Akzioak

10.24. Orrialdeak: Zaleen idazkiak gure orrialdeetan

Maila bat gorago
Zer gertatzen da zale batek gure idazki bati erantzuten dionean?

Demagun orrialdearen zale batek azken mezua ikusi duela, eta iruzkin bat egiten duela:

Publicacion Fan

Edo besterik gabe zerbait berri publikatzen duela gure horman:

Publicacion Fan

Orrialdearen administratzaile garenez, jasoko al dugu abisurik mezu berri bat edota erantzun berri bat dagoela esanez? EZ.

Administratzaile moduan mezu berri bat edota erantzun berri bat dagoela jakiteko modurik ez dago, orrialdera joan eta begiratzen ez badugu. Ez dut mezu elektronikorik jasoko horren berri emateko. Orrialdera bisita aktibo bat egin behar da ikusteko.

Orain dela gutxi aukera bat gehitu dute: Kontua: Kontuaren ezarpenak: Jakinarazpenak: Asteko orrialde eguneraketak administratzaileentzat

Correo semanal al administrador

Aktibatuta badaukagu, astero jasoko dugu mezu elektroniko bat labur azaltzeko zein mugimendu egon diren orrialdean. Ez du informazio handirik ematen: zenbat zale berri, zenbat zalek eman duten baja, zenbat iruzkin dauden,... eta horrelako gauzak.

Correo semanal al administrador

Zale baten idazki bati erantzutea

Iñakik lehen mezu berri bat jarri du orrialdearen horman. Erantzun bat jartzen badugu, Iñakik mezu elektroniko bat jasoko du erantzun berri bat dagoela abisatzeko.

Publicacion Fan

Erantzuna orrialdearen izenean denean edota bere lagun baten erantzuna denean ere Iñakik mezu  elektronikoa jasoko du.

Publicacion Fan

Iñakiren lagun ez den zale batek Iñakiren idazkiari erantzuten badio, Iñakik ez du mezu elektronikorik jasoko. Ez da konturatuko erantzuna egon denik, orrialdea bisitatzen ez badu.

Saiatuko gara hobeto azaltzen:

Iñakik mezu berri bat jartzen du orrialdean (mezu berri bat edota mezu bati erantzuna).

  • Orrialdearen administratzaileak erantzuten badu: Iñakik mezu elektronikoa jasoko du.
  • Iñakiren lagun batek erantzuten badu: Iñakik mezu elektronikoa jasoko du
  • Iñakiren lagun ez den beste zale batek erantzuten badu: Iñakik ez du mezu elektronikorik jasoko, eta ez da enteratuko, orrialdera joan eta erantzuna han ikusten ez badu.

 


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa