Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Facebook enpresentzat. Sare sozialak baliagarriak al dira enpresentzat? Orrialdeak vs. Profil Pribatuak Facebooken
Dokumentu Akzioak

10.2. Orrialdeak vs. Profil Pribatuak Facebooken

Maila bat gorago
Konturatuko garenez, enpresa asko profil pertsonal bat erabiltzen ari dira marka, produktuak,... ezagutarazteko. Ondo egiten ari dira? Zeintzuk ezberdintasun daude profil eta orrialde baten artean?

Orrialde bat profil publiko bat da, eta bertan zure negozioa eta produktuak konpartitu ditzakezu Facebookeko erabiltzaileekin. Zure bezero eta lagunekin komunikazioa hobetzeko balio du.

Zer dela-eta ikusten ditugu profil pribatuak marka bat sustatzeko?

Hasierako ezjakintasunagatik. Facebookek edozein momentutan desaktiba dezake horrela erabiltzen ari den kontu bat. Horretarako Facebookek Orrialdeak sortu zituen.

Página vs perfil privado Facebook

Erabiltzaile profilen eta orrialdeen arteko ezberdintasunak

Erabiltzaile profilen eta orrialdeen arteko ezberdintasun nagusiak honakook dira: profilek intimitatea babesten laguntzen dute, orrialdeak, berriz, guztiz ikusgarri egoteko pentsatuta daude, negozioaren publizitatea egiteko

Profil pertsonaletan zein informazio sartuko dugun pentsatu behar dugu. Orrialdeetan bisitari kopuru handiena bilatzen dugu, beraz, informazio asko emango dugu.

 

  • 1) Facebookeko orrialdeak ikusgarri daude, jende guztiak ikusi ahal izateko: orrialdeak Facebook kanpotik ere ikusten dira, ez duzu erabiltzaile izan behar orrialde bat ikusteko (ezin izango duzu ezer idatzi, baina ikusi bai). Hor publikatzen duguna, Interneten ikusten da. Web-gune baten posizionamendu ikuspuntutik, oso garrantzitsua da.

  • 2) Orrialdeek jarraitzaile kopuru mugagabea daukate. Profil pertsonalek, 5.000 lagun "bakarrik " eduki ditzakete.

  • 3) Edonor egin daiteke zure orrialdearen zale, baimenik gabe. Profiletan laguntasun harremana ixteko, beste pertsonak baimena eman behar du

  • 4) Orrialdeek eduki eguneraketak bidal ditzakete (ez dira mezu elektronikoak, baina kontuz, jende askok ez baititu eguneraketak irakurtzen-eta). Erabiltzaile profilek banan-banan bidali behar dituzte mezuak.


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa