Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Facebook enpresentzat. Sare sozialak baliagarriak al dira enpresentzat? Orrialdeak: Orrialdearen URLa pertsonalizatu
Dokumentu Akzioak

10.28. Orrialdeak: Orrialdearen URLa pertsonalizatu

Maila bat gorago
Ikusten duzuenez, orrialdeak daukan helbidea oso zaila da gogoratzen. Izen oso luzea eta arraroa.

Kasu honetan http://www.facebook.com/pages/Elgoibar/Iraola-Kirolak-Tienda-deportes-Elgoibar/368861158171?ref=ts da helbidea, gogoratzeko ezinezkoa ;)

Erabiltzaile baten profilarekin antzekoa gertatzen da, sortzen dugunean helbidea txurro bat da, eta gero  http://www.facebook.com/username-ra alda dezakegu. Kontuaren Ezarpenak: Ezarpenak Ezarpenak atalean ikusi genuen nola egin.

Nola aldatu orrialde baten URLa/helbidea?

http://www.facebook.com/username  orrialdera joango gara.

Gure kontua egiaztatu egin beharko dugu, horretarako gure mugikor zenbakia sartu beharko dugu  eta Facebookek SMS bat bidaliko digu mugikorrera.

nombre usuario

Telefono mugikor bidez egiaztatu esteka aukeratzen badugu, pantaila bat agertuko zaigu eta hor sartu beharko dugu gure telefono mugikorraren zenbakia.

nombre usuario

Baieztatu-n klik egingo dugu, eta zain egon behar dugu SMS bat jaso arte. Behin jaso dugunean, hemen sartuko dugu:

nombre usuario

Eta kito. Administratzen ditugun orrialdeei izena alda diezaiekegu. ERABILTZAILE IZENA EZARRI ZURE ORRIALDEEI. 

nombre usuario

Aukeratu dezakegu zein orrialderi nahi diogun izena aldatu. Daukagun bakarra hartuko dugu, Iraola Kirolak, eta nahi dugun izena jarriko diogu (Erabiltzaile izenak A-Z letrak, a-z, zenbakiak 0-9 edota puntuak (.)). Ez badigu uzten aukeratzen izen labur bat, gutxieneko zale kopurua ez daukagulako izan daiteke (25 zale eduki behar ditugu gutxienez).

Izena ondo pentsatu, behin bakarrik alda dezakezue-eta.

nombre usuario
Erabilgarritasuna konprobatu-n klik egingo dugu eta izena libre dagoen ala ez esango digu. Libre badago, honako oharrak emango dizkigu:
  • Ezin izango duzu erabiltzailearen izena aldatu, ondo aukeratu.
  • Ezin izango diozu transferitu erabiltzaile izenaren jabegoa beste bati.
  • Ezin izango dituzu beste pertsona batzuen marka eskubideak urratu.
  • Erabiltzaile izen bat hartzen baduzu etorkizunean sartzeko (espekulatzeko) izen hori galduko duzu.
  • Erabiltzaileen izenak erreklamatu daitezke baimenduta ez dauden erabilpenengatik.
Helbide hori nahi dugula baieztatzen badugu, kito. Dagoeneko http://www.facebook.com/iraola.kirolak da gure helbidea. Gogoratzeko askoz errazagoa da eta gure aurkezpen txarteletan, publizitate-poltsetan,... helbide hori idatz dezakegu

Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa