Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Facebook enpresentzat. Sare sozialak baliagarriak al dira enpresentzat? Orrialdeak: Iragarkiak, ordaindu beharreko publizitatea
Dokumentu Akzioak

10.30. Orrialdeak: Iragarkiak, ordaindu beharreko publizitatea

Maila bat gorago
Facebooken iragarkiak sor ditzakegu publizitatea egiteko. Ordaindu beharreko gauza bat da; laburki ikusiko dugu, ideia bat egiteko.

Facebooken erabiltzaile moduan banago, eskuineko aldean 2-3 iragarki pertsonalizatu ikusten ditugu (gure profilean jarri dugun informazioaren arabera).

Anuncios en Facebook

Iragarkiak ordaindu beharreko tresna bat dira. Ikusiko dugu nola sortu gureak, ordaintzeko prest bagaude.

Gure orrialdean egonda, Ad batekin sustatu esteka aukeratuko dugu.

Creación de anuncios

Iragarri Facebooken atalera joango gara. Nahi dugun testua jarriko dugu.

Creación de anuncios

Iragazki bat daukagu, iragarki bat gehitzen dugunean nori zuzenduta dagoen jartzeko. Kanpaina oso segmentatuak sor ditzakegu, parametro batzuk kontuan edukita: erabiltzaile profiletan dauden hitz gakoak kontuan edukita (kirola, igeriketa,...), adinaren arabera, kokapenaren arabera,...

Creación de anuncios

Enplegua eta heziketa kontuan edukita, nire orrialdearekin konektaturik daudenen arabera (agian iragarkia ez da interesgarria orrialdearen zaleak direnentzat, helburua zale berriak erakartzea izan daitekeelako).

Creación de anuncios

Kanpaina batean zenbat diru gastatzen ari garen kontrolatzeko era ezberdinak dauzkagu: klik bakoitzaren kostea (iragarkiaren estekaren bidez erabiltzaileren bat nire orrialdean sartzen den bakoitzean ordaindu beharko dugu) eta inprimaketa bakoitzaren kostea (iragarkia ikusgai dagoen bakoitzean X ordainduko dut, erabiltzaileak gure iragarkian klik egiteak edo ez berdin dio). Hilabetean zenbat gastatu nahi dudan erabaki dezaket; kreditua agortu arte iragarkia  eduki, eta gero iragarkia ez erakutsi hurrengo hilabetera arte... Eguneko muga bat ere jar dezakegu.

Creación de anuncios

Zenbat jendek ikus dezakeen iragarkia.

Creación de anuncios

Eta bukaeran kreditu-txartelaren datuak sar ditzaket (gure iragarkiak ordaintzeko).

Creación de anuncios

Ez dugu probatu zer moduz doan. Probatu duten batzuek esperientzia ona dela esaten dute.


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa