Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Facebook enpresentzat. Sare sozialak baliagarriak al dira enpresentzat? Orrialdeak: Fitxak antolatu eta Landing Page bat jarri
Dokumentu Akzioak

10.22. Orrialdeak: Fitxak antolatu eta Landing Page bat jarri

Maila bat gorago
Lantzen ari garen orrialdeak fitxa gehiegi dauzka, eta oraindik orrialdearen zaleak ez direnek sarrera gisa horma ikusten dute. Orain sortu dugun Aurkezpena fitxa jarriko dugu ongietorri gisa.

Orrialdeak fitxa gehiegi dauzka. Pixka bat antolatuko dugu eta nahi ez ditugunak kenduko ditugu.

Esan dugunez Iritziak aplikazioa ez dugu erabiliko. Ezabatu egingo dugu. Orrialdea Aldatu atalera joango gara, eta aplikazio atalean Iritziak aurkitu ondoren Aplikazioa kendu-n klik egingo dugu.

Static FBML

Ziur gauden galdetzen digunean baietz erantzungo dugu:

Static FBML

Koadroak fitxa ere kendu behar dugu. Hor dagoen aplikazio bakarra FBML da. Nola egingo dugu?

Presentacion-FBMLeko Aplikazioaren Ezarpenak esteka aukeratuko dugu:

Static FBML

Ikusten dugunez Koadroa (Box) gehituta dago, beraz Kendu-n klik egingo dugu:

Static FBML

Orain Erabilgarri gisa agertzen da, eta horrela Koadroa (Box) aplikaziotik kenduko dugu. Hor zegoen bakarra zenez, Koadroa fitxa gisa desagertu da.

Static FBML

Hau da momentuz geratu dena, pixka bat garbiago geratu da behintzat, fitxa gutxiagorekin.

Static FBML

Fitxen ordena aldatu.

Fitxen ordena aldatzeko, mugitu nahi duguna aukeratu eta nahi dugun lekuraino arrastatu. (Oharra: Horma eta Informazioa ezin dira mugitu, beti lehenak dira)

Static FBML

Orain Aurkezpena daukagu 3. fitxa gisa:

Static FBML

Jarri aurkezpena zaleak ez diren erabiltzaileentzat landing-page (ongietorri) gisa

Zale ez den erabiltzaile bat gure orrialdean sartzen denean, ikusiko duen lehenengo gauza Horma da. Uste dugu egokiena dela hemen zer aurkituko duen aurkezpen txiki baten bidez erakustea. Horretarako sortu dugu orrialde pertsonalizatu hau.

Lehen esan dugu non egin beharko genukeen hau: Orrialdea Editatu: Hormaren Ezarpenak

Static FBML

Horrela zale ez den erabiltzaile bat etortzen denean, ikusiko duena hauxe da (gogorarazten dizuegu egin duguna orrialde oso sinple bat dela. Gomendioa: Landu orrialde pertsonalizatu hau, erakargarria izateko).

Static FBML
Kito, dagoeneko gure orrialdea prest dago. Orain GARRANTZITSUENA FALTA DA: ZALEAK ERAKARTZEA, eta are garrantzitsuagoa: IRAUNARAZTEA.

 


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa