Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Erabiltzaile profilak: sortzea eta editatzea Facebooken erabiltzaile profil bat sortzea
Dokumentu Akzioak

3.2. Facebooken erabiltzaile profil bat sortzea

Maila bat gorago
Facebooken erabiltzaile profil bat nola sortu ikusiko dugu

Erabiltzaile profil bat sortuko dugu benetako adibide batekin. Nire profila sortuta dago dagoeneko, baina hasieratik hasiko banintz bezala egingo dut. Demagun Facebooken sartzen naizen lehen aldia dela, eta nire identitatea sortu nahi dudala.

Erabiltzaile profil bat sortzea

www.facebook.com-era joan eta hasierako pantailan honakoa egin dezakegu:

  • 1: Gure erabiltzaile/pasahitza sartu, dagoeneko sisteman alta emanda bagaude.
  • 2: Erregistratu eta kontu berri bat sortu. Hau da egin behar duguna.
Alta usuario

Izena emateko eskatzen diguten eremuak sartuko ditugu:

  • Izen-deiturak: Gure izen-deiturak.
  • Helbide elektronikoa:  Facebooken sartzeko erabiliko dugun pasahitza. Betiko moduan, pasahitz zaila sartzen saiatu (karaktereak eta zenbakiak barne).
  • Pasahitz berria: Facebook-en sartzeko erabiliko dugun pasahitza. Betiko moduan, pasahitza zaila saiatu sartzen (karaktereak eta zenbakiak barne)
  • Sexua: ez dago azaldu beharrik.. ;)
  • Jaioteguna: jaio ginen eguna

Izena eman botoia sakatu.

Alta usuario

Segurtasun egiaztapenerako pantaila hau agertuko zaigu. Sistemak han agertzen diren 2 hitzak sartzeko eskatuko digu. Segurtasun kontrol hutsa da, sistemak ikusteko eskaeraren atzean pertsona bat dagoela, eta ez robot automatiko bat.

Alta usuario

1. Urratsa: Lagunak aurkitu: Gure e-postak kontaktu guztien artean begiratzen du ea zeintzuk dauden dagoeneko Facebooken alta emanda. Bakoitzak ikusiko du zer egin urrats honetan, baina  momentuz aldera uztea gomendatzen dugu. Geroxeago joango gara lagunak gehitzen.

Gauza bera egin Lagunak Gehitu, hurrengo urratsarekin

Alta usuario

Otros usuarios

2.Urratsa: Profileko informazioa: Hemen informazio pertsonala sartzen hasiko gara. Momentuz, nahi badugu, ez dugu egingo, eta aurrerago egingo dugu:

Alta usuario

3. Urratsa: profileko argazkia.  Gure argazki bat igo dezakegu, profileko argazkia izango dena. Aurrerago ere egin dezakegu, beraz, hau ere ez dugu orain egingo. Laster ikusiko dugu nola ;)

Alta usuario

Dagoeneko kontua sortu dugu. Orain, jakinarazpen bat jasoko dugu esanez, profila sortuta egon arren, oraindik ez dagoela balioztatuta. Balioztatzeko gure e-postara joan behar dugu:

Alta usuario

Eta han Facebookeko posta elektroniko mezu bat izango dugu. Kontua balioztatzeko, estekan klik egin behar dugu.

Alta usuario

Dagoeneko gure kontua erabiltzeko prest dago.

Alta usuario

Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa